2010(e)ko urtarrilaren 28(a), osteguna

Eusko Jaurlaritza 2010: langile autonomoentzako ezohiko laguntzak

PRODUKZIO JARDUERARI EUSTEKO LAGUNTZAK

LAGUNTZAREN XEDEA
ONURADUNAK
DIRU-LAGUNTZEN ZENBATEKOA
ESKATZEKO AZKEN EGUNA
ORDAINTZEKO MODUA
INFORMAZIO TELEFONOAK
LOTURAK
  • LAGUNTZAREN XEDEA:
Produkzio-jarduerari eustea datozen sei hilabeteotan.
  • ONURADUNAK:
Langile autonomoak izango dira, Euskal Autonomia Erkidegoan enpresa-jardueraren bat burutzen badute eta honako baldintza hauek betetzen badituzte:
  1. Laguntza eskatu aurreko 6 hilabeteetan langabezia kapitalizatu ez izana.
  2. Besteren konturako langilerik ez izatea.
  3. 2009ko lehen hiruhilekoan fakturazioa % 35, gutxienez, murriztu izana aurreko urteko aldi berarekin alderatuta.
  4. Aldi baterako Ezintasuna estalia izatea.
Kooperatiba-sozietateetako eta lan-sozietateetako bazkide diren langile autonomoek ezin izango dituzte jaso laguntza hauek.
  • DIRU-LAGUNTZEN ZENBATEKOA:
Diru-laguntzaren zenbatekoa 1.125 euro izango da langile autonomo bakoitzeko.
  • ESKATZEKO AZKEN EGUNA:
2010eko abenduaren 19 arte.
  • ORDAINTZEKO MODUA:
  • Lehenengo ordainketan diru-laguntzaren guztirakoaren %50 ordainduko da, diru-laguntza emateko Ebazpena eman ostean eta esanbidezko ukorik izan ez bada.
  • Bigarren ordainketan diru-guztirakoaren %50 ordainduko da, laguntza zertarako erabili den egiaztatzen denean laguntza eman osteko sei hilabeteetako Gizarte Segurantzaren kuotak ordaindu izanaren agiriak aurkeztuta.
  • INFORMAZIO TELEFONOAK:
LANBIDE
  • 901 222 901
  • 945 160 600
  • LOTURAK:
Eusko Jaurlaritzako informazio orriaLANBIDE-ko informazio-orriaLegeria

Eusko Jaurlaritza 2010: langile autonomoentzako ezohiko laguntzak

LANGILE AUTONOMOAK BIRZIKLATZEKO ETA HORIEN LANBIDE KUALIFIKAZIOA ETA ENPLEGAGARRITASUNA HOBETZEKO LAGUNTZAK

LAGUNTZAREN XEDEA
ONURADUNAK
PRESTAKUNTZA-ESKAINTZARAKO SARBIDEA ETA EZAUGARRIAK
DIRU-LAGUNTZEN ZENBATEKOA
ESKATZEKO AZKEN EGUNA
ORDAINTZEKO MODUA
INFORMAZIO TELEFONOAK
LOTURAK
  • LAGUNTZAREN XEDEA:
Diruz lagunduko dira honako jarduera hauek: Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak diruz lagundutako prestakuntza-eskaintza osotik, edo Hobetuz-Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioak kudeatutako prestakuntza-eskaintzatik aukeratutako prestakuntza-ibilbideetan edo prestakuntza-ekintzen sorta integratuan izena eman eta parte-hartzea, betiere enpresa-jarduera bertan behera utzi behar izan duten langile autonomoen lanbide-kualifikazioa hobetzen badute.
  • ONURADUNAK:
Langile autonomoak, Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan erroldatuta daudenak eta Gizarte Segurantzaren langile autonomoentzako Erregimenetako edozeinetan Alta emanda egon ostean jarduera eten egin behar izatearen ondorioz Gizarte Segurantzan eta EJZn baja hartu dutenak, baldin eta honako baldintza hauek betetzen badituzte:
  1. Enpresa-jardueraren etetea eskaera egin baino sei hilabete lehenago, gutxienez, gertatu izana.
  2. Gizarte Segurantzan, gutxienez, 18 hilabetez jarraian kotizatzea, edo bestela, 36 hilabetez txandaka, betiere bost urteko epean.
  3. Enpleguko bulego publiko batean erregistratuta egotea.
Kooperatiba-sozietateetako eta lan-bazkide diren langile autonomoek ezin izango dituzte jaso laguntza hauek.
  • PRESTAKUNTZA-ESKAINTZARAKO SARBIDEA ETA EZAUGARRIAK:
Langile autonomoak prestakuntza-eskaintzarako sarbidea izango dute honako zehaztapen hauei jarraiki:
  1. Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak eta Hobetuzek kudeatutako laguntzen onuradun diren prestakuntza-zentro eta erakundeek, ahal den neurrian, ikastaro bakoitzeko plazen %15 gordeko dute hurrengo artikuluan aipatuko diren langile autonomoentzat.
  2. Ikastaro horietarako sarbidea eta aurre-inskripzioa Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren Orientabide Zerbitzuen sarearen bidez egingo da.
  3. Onuradunek aipatutako prestakuntza-ekintza batean edo gehiagotan aurreinskripzioa eginez, gutxienez, honako eremu hauetako prestakuntza eta kualifikazioa lortuko da: «Enpresa Plana edoNegozio Plana», «Laneko arriskuen Prebentzioa» eta «Berdintasuna».
  4. Onuradun bakoitzari agindutako prestakuntza-ibilbidearen edo prestakuntza-ekintzen sorta integratuaren iraupena, gutxienez, 250 ordu presentzialekoa izango da.
Onuradunek ikastaro bat baino gehiago egin ditzakete batera, edo bata bestearen segidan.
  • DIRU-LAGUNTZEN ZENBATEKOA:
Prestakuntza-prozesuan (gehienez ere sei hilabete iraungo du), onuradunek 480 euroko laguntza jasoko dute hilero.
  • ESKATZEKO AZKEN EGUNA:
2010eko abenduaren 19 arte
  • ORDAINTZEKO MODUA:
Emandako diru-laguntza honela ordainduko da: Lanbideren Orientabide Zerbitzuek prestakuntza-prozesuko aurreinskripzioa egin ostean, hilean 480 euro ordainduko dira, gehienez ere sei hilabetez.
  • INFORMAZIO TELEFONOAK:
LANBIDE
  • 901 222 901
  • 945 160 600
  • LOTURAK:
Eusko Jaurlaritzako informazio orria
LANBIDE-ko informazio-orria
Legeria

Eusko Jaurlaritza 2010: langile autonomoentzako ezohiko laguntzak

LANGILEAK KONTRATATZEKO LAGUNTZAK

LAGUNTZAREN XEDEA
ONURADUNAK
DIRU-LAGUNTZEN ZENBATEKOA
ESKATZEKO AZKEN EGUNA
ORDAINTZEKO MODUA
INFORMAZIO TELEFONOAK
LOTURAK
  • LAGUNTZAREN XEDEA:
Langileak kontratatzea gutxienez sei hilabeterako.
  • ONURADUNAK:
Langile autonomoak izango dira, jarduera Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen badute eta besteren konturako langileak kontratatzen badituzte. Horretarako, honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
  1. Diru-laguntzaren xede diren kontratuak lanaldi osokoak edo partzialekoak izango dira, eta lanaldi partzialekoak izanez gero, aplikatu beharreko hitzarmen kolektiboan lanaldi osotzat hartutakoaren erdia, gutxienez, izan beharko du.
  2. Enplegu Zerbitzu publiko batean langabe moduan erregistratutako pertsonei egin behar zaizkie kontratuak, betiere gutxienez hiru hilabeteko antzinatasuna dutela.
  3. Indarreko hitzarmenean finkatutako soldatak ordainduko dira.
  4. Onuradunek ez dute inor kaleratu behar izan eskaera egin aurreko 12 hilabeteetan.
  5. Honako hauek ezin izango dira kontratatu: banakako enpresaburuaren ezkontidea, eta bigarren mailara arteko odolkidetasunagatiko, kidetasunagatiko edo adopzioagatiko aurreko, ondorengo eta/edo zeharkako ahaideak. Sozietate motako enpresetan, edozein bazkideren ahaideak ere ezin izango dira kontratatu.
Kooperatiba eta lan-sozietateetako bazkide diren langile autonomoek ezin izango dituzte jaso laguntza hauek.
  • DIRU-LAGUNTZEN ZENBATEKOA:
Kontratatutako pertsonei dagokien eta enpresak ordaindu beharreko gizarte-segurantzaren kuotaren %100, gehienez ere sei hilabetez. Gizarte Segurantzaren 1. kotizazio-taldean barne hartutako kontratazioak badira (ingeniariak edota goi mailako tituludunak), laguntzak kuota horren %50ekoak izango dira.
  • ESKATZEKO AZKEN EGUNA:
2010eko abenduaren 19 arte
  • ORDAINTZEKO MODUA:
  1. Guztirakoaren %50 ordainduko da, diru-emateko Ebazpena eman ostean eta esanbidezko ukorik izan ez bada.
  2. Bigarren ordainketan diru-guztirakoaren %0 ordainduko da, laguntza zertarako erabili den egiaztatzen denean, kontratatutako langileei dagokien Gizarte Segurantzaren kotizazio-buletinak (Tc1 eta Tc2 ereduak), laguntza eman osteko sei hilabeteetakoak, aurkeztuta.
  • INFORMAZIO TELEFONOAK:
LANBIDE
  • 901 222 901
  • 945 160 600
  • LOTURAK:
Eusko Jaurlaritzako informazio orria
LANBIDE-ko informazio-orria
Legeria

SPRI 2010: Mikroenpresa Digitala Programa

MIKROENPRESA DIGITALA: INTERNET KONEXIA DUTEN ORDENADOREAK EROSTEKO DIRU-LAGUNTZA
LAGUNTZAREN XEDEA
ONURADUNAK
DIRU-LAGUNTZAREN FORMA ETA KOPURUA
LAGUNTZA HAU ESKATZEKO AZKEN EGUNA
INBERTSIOAK EGITEKO EPEA
ESKAERA EGITEKO ERA
ESKAKIZUN GARRANTZITSUAK
Enpresak
Ordenagailuak
Prozedura

  • LAGUNTZAREN XEDEA:
Laguntza honek Internet conexioa duten ordenadoreen erosketa bultzatu nahi du. Konexioa banda zabalekoa izan behar da
  • ONURADUNAK:
ETEak EHEan duten egoitza.
  • DIRU-LAGUNTZAREN FORMA ETA KOPURUA:
Fondo galdutako laguntza inporte hauekin:
  • %25eko diru-laguntza, ordenagailu berri bakoitzeko, eta 250 euroraino gehienez.
  • %50eko diru-laguntza interneteko alta gastuetarako eta internetera konektatzeko ordaindu beharreko kuotetarako, aurreneko6 hiletan. Horietarako diru-laguntza 200 eurokoa.
  • Biruskontrako hardwarea edota software lizentziak eskuratzeko gastuen %100eko diru-laguntza; eskatzaile bakoitzari 90 euro emango zaizkio gehienez.
  • LAGUNTZA HAU ESKATZEKO AZKEN EGUNA:
2010ko abenduaren 31a arte 2010
  • INBERTSIOAK EGITEKO EPEA:
Laguntza-eskaera aurkeztu aurreko 12 hilabeteetan eginiko fakturak baino ez dira onartuko.
  • ESKAERA EGITEKO ERA:
Laguntza Eskaera internet bidez bete beharko da, SPRI web gunean xede horretarako prestatuko duen helbidean: LOTURA.
Lotura honetan GIDA OSOA aurkituko duzu laguntza eskaera urratsez urrats betetzeko (gazteleraz): TUTORIAL
  • ESKAKIZUN GARRANTZITSUAK:
Enpresak:
  • Diru-laguntza hau ETEek eska dezakete bakarrik
  • SPRIk KZguneen Sarean mikroenpresentzat eskaintzen dituen IKTen erabilerari buruzko ikastaroetariko batera nahitaez etortzea (enpresa onuraduneko kide bat)
Ordenagailuak:
  • Programa honek zehaztutako gutxienezko espezifikazioak bete edo gainditu behar dituzte.
  • Ekipoaren fakturak Sistema Eragile baten lizentzia erosi izana egiaztatu beharko du (Windows edo doakoa).
  • Ordenagailuen fakturetan SINADURA DIGITALEKO IRAKURGAILUA teklatuan edo USB kanpo irakurgailuan dagoena zehaztu behar da
Prozedura:
  • Laguntza eskaerak bakarrik onartuko dira batera egiaztatzen badira ekipamendu informatikoen erosketa eta interneteko konexioa.
  • Interneterako sarbidea banda zabaleko izan behar da.
  • Enpresek behin barakkik eskatu dezakete laguntza hau.
  • Eskaera internet bidez bete beharko da, SPRI web gunean.

ICO 2010: ICO LIKIDEZIA 2010

FINANTZIAZIO ILDOA: ICO LIQUIDEZ 2010

ESKATZEKO EPEA
BEZEROAK
AMORTIZAZIO-EPEA ETA INTERESEN LIKIDAZIOA
BEZEROEK ESKA DEZAKETEN GEHIENEZKO FINANTZAZIOA
INTERES-TASA
KOMISIOAK
BORONDATEZKO ZORRAREN AURRE-KITAPENA
TRAMITAZIOA
DOKUMENTAZIOA
BERMEAK

Loturak ICO-ko web-gunera
  • ESKATZEKO EPEA:
2010eko abenduaren 20 arte, edo aurrekontutako kreditua eman arte.
  • BEZEROAK:
Autonomoak eta edozein tamainako enpresak Kreditu Entitateko zorra-betebeharrak egunean dauzkatela.
  • AMORTIZAZIO-EPEA ETA INTERESEN LIKIDAZIOA:
1, 3 eta 5 urte, gehi 1 urteko gabe-aldia.Finantziazio mota guztietan bai interesen likidazioaren periodikotasuna bai amortizazio-epea bezeroak eta Kreditu Entitateak erabakiko dituzte.
  • BEZEROEK ESKA DEZAKETEN GEHIENEZKO FINANTZAZIOA:
  • Autonomoak eta 50 langile baino gutxiago duten enpresak: Gehienez 2 milioi euro.
  • 50 langile edo gehiago duten enpresak: 50 milioi eurotaraino.
  • INTERES-TASA:
  • A modalitatea (finantzazioa eta arriskua konpartituta)
Operazio hauen arriskua ICO-k eta Kreditu Entitateak partekatzen dute.Tasa bi hauetako tasa finko ertaina:
  • ICO-k emandako %50 dirutarako: Lagapen-tasa finkoa gehi marjina (%2, %2,50, %3, %3,50).
  • Kreditu Entitateak emandako %50 dirutarako: Lagapen-tasa finkoa gehi marjina (%2, %2,50, %3, %3,50), gehi gehienezko %1,50ko diferentziala.
Kreditu Entitateak operazioaren arriskua ikertuko du eta dauden lau marjinetako bat aplikatuko du arrisku horren arabera. ICO-k ezarriko duen marjina Kreditu Entitateak bere bezeroei ezartzen dien berdina izango da.
  • B modalitatea (%100ean ICO-k finantzatuta)
Operazio hauetan ICO-k diru osoa ematen du baina arriskua Kreditu Entitateak onartzen du.Lagapen-tasa finkoa gehi %3,50eraino.
  • KOMISIOAK:
  • A modalitateko operazioetan: %0,40 flat-a.
  • B modalitateko operazioetan: komisiorik gabe.
  • BORONDATEZKO ZORRAREN AURRE-KITAPENA:
Bezeroa eta Kreditu Entitatea ados badaude edozein momentutan egin dezakete aurre-kitapen bat, bai osoa bai partziala, baldintza hauekin:
  1. Lege 41/2007, de regulación del mercado hipotecario barruan sartzen diren operazioak: %0,50 flat-a garbitutako inporteaz.
  2. Beste operazio guztietan: %1 flat-a garbitutako inporteaz.
  • TRAMITAZIOA:
Zuzenean banku eta aurrezki kutxen bulegoetan. Eskaerak kreditu entitateak beraiek ikertuko eta aprobatuko dituzte aipatutako baldintzetan
  • DOKUMENTAZIOA:
Bezeroak kreditu entitateak eskatzen dion dokumentazio guztia aurkeztu beharko du.
  • BERMEAK:
Kreditu-entitate bakoitzak erabakiko du bezeroak aurkeztu behar dituen bermeak eta hauek izan daiteke:
  • Hipotekazkoak
  • Pertsonalak
  • Abalak
  • Elkarrekiko Garantia Elkartea
EZAUGARRI OROKORRAK:
http://www.ico.es/web/contenidos/6/0/5451/index.html?n=1
INTERES-TASAK:
http://www.ico.es/web/contenidos/6/0/5451/index.html?n=2
ENTITATE KOLABORATZAILEAK:
http://www.ico.es/web/contenidos/6/0/5451/index.html?n=3

ICO 2010: ICO INBERTSIO NAZIONALA 2010

FINANTZIAZIO ILDOA: ICO INBERTSIO NAZIONALA 2010

ESKATZEKO EPEA
BEZEROAK
BEZEROEK ESKA DEZAKETEN GEHIENEZKO FINANTZAZIOA
GEHIENEZKO FINANTZAZIOA
ONARTUTAKO INBERTSIOAK
AMORTIZAZIO-EPEA
BEZEROARENTZAT INTERES-TASA
KOMISIOAK
BORONDATEZKO AMORTIZAZIO AURRERATUA
TRAMITAZIOA
DOKUMENTAZIOA
BERMEAK
BESTE BITARTEKARITZAKO ILDOEKIN BATERAEZINTASUNA
BATERAGARRITASUNA

Loturak ICO-ko web-gunera
  • ESKATZEKO EPEA:

2010eko abenduaren 20 arte, edo aurrekontutako kreditua eman arte.

  • BEZEROAK:
Lurralde nazionalean inbertsioak egiten dituzten autonomoak, ETEak eta beste enpresa guztiak.
  • BEZEROEK ESKA DEZAKETEN GEHIENEZKO FINANTZAZIOA:
  • Autonomoak, Mikroenpresak eta Enpresa Txikiak: 2 miloi eurotaraino, operazio bakar batean edo zenbait operaziotan.
  • Enpresa ertainak eta beste enpresa guztiak: 10 miloi eurotaraino, operazio bakar batean edo zenbait operaziotan.
  • GEHIENEZKO FINANTZAZIOA:
Inbertsio-proiektuaren %100koa.
  • ONARTUTAKO INBERTSIOAK:
  • Aktibo finko produktiboak: berriak eta bigarren eskukoak.
  • Automobilak, prezioa (BEZ barne) 24.000 euro baino txikiagoa denean.
  • Enpresa eratzeko gastuak, proiektuaren osoaren %10eko mugarekin.
  • Enpresak erostea.
  • Balio Erantsiaren Gaineko Zerga (B.E.Z.) edo Impuesto General Indirecto Canario (I.G.I.C.).
Finantzatuko den inbertsioa ezin izango a 2009ko urtarrilaren 1ean dagoeneko hasita, eta 12 hilabeteko epean, finantzazioa sinatzearen datatik, amaituko da. Inoiz ez dira finantzatuko Pasiboen berregituratzeak eta beste zergak.
  • AMORTIZAZIO-EPEA:
Bezeroek aukera hauen artean bat har dezake:
  • 3 urte gabe-aldirik gabe
  • 5 urte, 0 edo 1 urteko gabe-aldiarekin.
  • 7 urte, 0 edo 2 urteko gabe-aldiarekin.
  • 10 urte, 0 edo 3 urteko gabe-aldiarekin.
  • 12 urte, 0 edo 3 urteko gabe-aldiarekin.
  • BEZEROARENTZAT INTERES-TASA:
  • Finkoa, ICOk hamabost egunero komunikatzen duen kotizazioa, gehi %2,00raino
  • Aldakorra, 6 hilabetera Euriborra gehi diferentziala, ICOk hamabost egunero komunikatzen duen kotizazioa, gehi %2,00eraino
  • KOMISIOAK:
Kreditu entitateek ezin dute komisiorik eskatu irekieraz, ikerketaz edo disponibilitateaz.
  • BORONDATEZKO AMORTIZAZIO AURRERATUA:
Amortizazio aurreratua bai osoa bai partziala, edozein momentutan egin dezake bezeroak baldintza hauekin:
    • Tasa aldakorra: ez da penalizaziorik egongo.
    • Tasa finkoa:
    • Lege 41/2007, de regulación del mercado hipotecario barruan sartzen diren operazioak:
      • % 0,50 flat-a kitatutako kantitatearen gainean, interesen likidazio datan, kitapena lehen 5 urteetan egiten bada.
      • %0,25 flat-a kitatutako kantitatearen gainean, interesen likidazio datan, kitapena lehen 5 urte pasa eta gero egiten bada.
    • Beste operazio guztietan: %1 flat-a kitatutako kantitatearen gainean.
kasu guztietan, amortizazioa lehen 2 urteetan egiten bada komisio bat aplikatuko da.
  • TRAMITAZIOA:
Zuzenean banku eta aurrezki kutxen bulegoetan. Eskaerak kreditu entitateak beraiek ikertuko eta aprobatuko dituzte aipatutako baldintzetan.
  • DOKUMENTAZIOA:
Bezeroak kreditu entitateak eskatzen dion dokumentazio guztia aurkeztu beharko du.Bezeroak finantziazioa jaso duen inbertsioak egin den justifikatzeko fakturak, ordainketa-orriak, proiektuak, eskriturak edo beste dokumentu aurkeztuko ditu.
  • BERMEAK:
Kreditu-entitate bakoitzak erabakiko du bezeroak aurkeztu behar dituen bermeak eta hauek izan daiteke:
  • Hipotekazkoak
  • Pertsonalak
  • Abalak
  • Elkarrekiko Garantia Elkartea
  • BESTE BITARTEKARITZAKO ILDOEKIN BATERAEZINTASUNA:
Finantziazio ildo hau eta "ICO-INVERSIÓN EMPRENDEDORES 2010/ICO EKINTZAILEAK 2010" bateraezinak dira.
  • BATERAGARRITASUNA:
Ildo honek Europar Batasuneko "de mínimis" baldintzak bete behar ditu eta bateragarria beste Autonomi erkidegoko eta beste instituzioen laguntzekin, baina Europar Batasunak finkatu egin dituen mugak errespetatu behar ditu.
  • Loturak ICO-ko web-gunera
EZAUGARRI OROKORRAK:
http://www.ico.es/web/contenidos/6/0/137/index
INTERES-TASAK:
http://www.ico.es/web/contenidos/6/0/137/index?n=2
ENTITATE KOLABORATZAILEAK:
http://www.ico.es/web/contenidos/6/0/137/index?n=3

2010(e)ko urtarrilaren 27(a), asteazkena

ICO 2010: ICO EKINTZAILEAK 2010

FINANTZIAZIO ILDOA: ICO EMPRENDEDORES 2010

ESKATZEKO EPEA
BEZEROAK
BEZEROEK ESKA DEZAKETEN GEHIENEZKO FINANTZAZIOA
GEHIENEZKO FINANTZAZIOA
ONARTUTAKO INBERTSIOAK
AMORTIZAZIO-EPEA
BEZEROARENTZAT INTERES-TASA
ICOREN BONIFIKAZIOA
KOMISIOAK
BORONDATEZKO AMORTIZAZIO AURRERATUA
TRAMITAZIOA
DOKUMENTAZIOA
BERMEAK
BESTE BITARTEKARITZAKO ILDOEKIN BATERAEZINTASUNA
BATERAGARRITASUNA

Loturak ICO-ko web-gunera
  • ESKATZEKO EPEA:
2010eko abenduaren 20 arte, edo aurrekontutako kreditua eman arte.
  • BEZEROAK:
  • Mikroenpresak, 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera eratuta
  • Autonomo profesionalak, Ekonomi Jardueren gaineko Zergan alta 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera egin baldin badute eta mikroenpresak badir
Mikroenpresak izango dira betebehar hauek betetzen dituztenak:
  • 2009ko abenduaren 31an gehienez 9 langile edukitzea
  • 2009ko abenduaren 31an fakturazioa edo balanTze orokorra 2 miloi euro ez gainditzea
  • BEZEROEK ESKA DEZAKETEN GEHIENEZKO FINANTZAZIOA:
300.000 euro, operazio bakar batean edo zenbait operaziotan.
  • GEHIENEZKO FINANTZAZIOA:
Inbertsio-proiektuaren %100koa.
  • ONARTUTAKO INBERTSIOAK:
  • Aktibo finko produktiboak: berriak eta bigarren eskukoak.
  • Automobilak, prezioa (BEZ barne) 24.000 euro baino txikiagoa denean.
  • Enpresa eratzeko gastuak, proiektuaren osoaren %10eko mugarekin.
  • Enpresak erostea.
  • Balio Erantsiaren Gaineko Zerga (B.E.Z.) edo Impuesto General Indirecto Canario (I.G.I.C.).
Finantzatuko den inbertsioa ezin izango a 2009ko urtarrilaren 1ean dagoeneko hasita, eta 12 hilabeteko epean, finantzazioa sinatzearen datatik, amaituko da. Inoiz ez dira finantzatuko Pasiboen berregituratzeak eta beste zergak.
  • AMORTIZAZIO-EPEA:
Bezeroek aukera hauen artean bat har dezake:
  • 3 urte gabe-aldirik gabe
  • 5 urte, 0 edo 1 urteko gabe-aldiarekin.
  • 7 urte, 0 edo 2 urteko gabe-aldiarekin.
  • 10 urte, 0 edo 3 urteko gabe-aldiarekin.
  • 12 urte, 0 edo 3 urteko gabe-aldiarekin.
  • BEZEROARENTZAT INTERES-TASA:
  • Finkoa, ICOk hamabost egunero komunikatzen duen kotizazioa, gehi %2,15eraino
  • Aldakorra, 6 hilabetera Euriborra gehi diferentziala, ICOk hamabost egunero komunikatzen duen kotizazioa, gehi %2,15eraino
  • ICOREN BONIFIKAZIOA:
ICOk bezeroari operazioaren interes-tasaren %1,50a bonifikatuko du. Inporte hau kapitalaren amortizazio partziala izango da.Bonifikazio honen kantitatea 65 eurokoa da finantziazioko 1.000 eurona.
  • KOMISIOAK:
Kreditu entitateek ezin dute komisiorik eskatu irekieraz, ikerketaz edo disponibilitateaz.
  • BORONDATEZKO AMORTIZAZIO AURRERATUA:
Amortizazio aurreratua bai osoa bai partziala, edozein momentutan egin dezake bezeroak baldintza hauekin:
  • Tasa aldakorra: ez da penalizaziorik egongo.
  • Tasa finkoa:
  • Lege 41/2007, de regulación del mercado hipotecario barruan sartzen diren operazioak:
    • %0,50 flat-a kitatutako kantitatearen gainean, interesen likidazio datan, kitapena lehen 5 urteetan egiten bada.
    • %0,25 flat-a kitatutako kantitatearen gainean, interesen likidazio datan, kitapena lehen 5 urte pasa eta gero egiten bada.
  • Beste operazio guztietan: %1 flat-a kitatutako kantitatearen gainean.
kasu guztietan, amortizazioa lehen 2 urteetan egiten bada komisio bat aplikatuko da.
  • TRAMITAZIOA:
Zuzenean banku eta aurrezki kutxen bulegoetan. Eskaerak kreditu entitateak beraiek ikertuko eta aprobatuko dituzte aipatutako baldintzetan.
  • DOKUMENTAZIOA:
Bezeroak kreditu entitateak eskatzen dion dokumentazio guztia aurkeztu beharko du.Bezeroak finantziazioa jaso duen inbertsioak egin den justifikatzeko fakturak, ordainketa-orriak, proiektuak, eskriturak edo beste dokumentu aurkeztuko ditu.
  • BERMEAK:
Kreditu-entitate bakoitzak erabakiko du bezeroak aurkeztu behar dituen bermeak eta hauek izan daiteke:
  • Hipotekazkoak
  • Pertsonalak
  • Abalak
  • Elkarrekiko Garantia Elkartea
  • BESTE BITARTEKARITZAKO ILDOEKIN BATERAEZINTASUNA:
Finantziazio ildo hau eta “ICO-INVERSIÓN NACIONAL 2010/ICO INBERTSIO NAZIONALA 2010” bateraezinak dira.
  • BATERAGARRITASUNA:
Ildo honek Europar Batasuneko "de mínimis" baldintzak bete behar ditu eta bateragarria beste Autonomi erkidegoko eta beste instituzioen laguntzekin, baina Europar Batasunak finkatu egin dituen mugak errespetatu behar ditu.
  • Loturak ICO-ko web-gunera
EZAUGARRI OROKORRAK:
http://www.ico.es/web/contenidos/6/0/171/index
INTERES-TASAK:
http://www.ico.es/web/contenidos/6/0/171/index?n=2
ENTITATE KOLABORATZAILEAK:
http://www.ico.es/web/contenidos/6/0/171/index?n=3

2010(e)ko urtarrilaren 22(a), ostirala

2010 urteko Laguntzak eta Diru-laguntzak: EVE/EEE

EVE/EEE-KO DIRU-LAGUNTZAK: 2010 URTEA

Leihoen Renove Plana Etxebizitzetan 2010

Etxetresna Elektrikoen Renove Plana 2010

"2010 urteko Laguntzak eta Diru-laguntzak"-RA ITZULI

2010 urteko Laguntzak eta Diru-laguntzak: EUSKO JAURLARITZA

EUSKO JAURLARITZA-KO DIRU-LAGUNTZAK: 2010 URTEA


LANGILE AUTONOMOENTZAKO EZOHIKO LAGUNTZAK

"2010 urteko Laguntzak eta Diru-laguntzak"-RA ITZULI

2010 urteko Laguntzak eta Diru-laguntzak: SPRI

SPRI-KO DIRU-LAGUNTZAK: 2010 URTEA


"2010 urteko Laguntzak eta Diru-laguntzak"-RA ITZULI

2010 urteko Laguntzak eta Diru-laguntzak: ICO

ICO-KO DIRU-LAGUNTZAK: 2010 URTEA


"2010 urteko Laguntzak eta Diru-laguntzak"-RA ITZULI

2010 urteko Laguntzak eta Diru-laguntzak

2010 URTEAN INDARREAN DAUDEN DIRU-LAGUNTZAK

EUSKO JAURLARITZA
SPRI
ICO: Instituto de Crédito Oficial
ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA

Erakusketa Azokak: 2010EKO OTSAILA

OHARRAK:
  • Ekitaldi bakoitzaren informaziona lehio berri batean agertuko da

  • Zerrenda zutabeen izenen arabera ordena dezakezu, hori egiteko goiburua klikatu behar duzu


ERAKUSKETA AZOKAK: 2010EKO OTSAILA

(*) Datak zehaztu gabe

AZOKA DESKRIBAPENA DATAK HIRIA
AZOKAGUNEA
SALON DEL AUTOMÓVIL USADO
Otsailaren 26tik 28ra
AGUADULCE (Almería)
BELMODA Ceremonias Bodas
Otsailaren 05etik 7ra
ARMILLA (Granada)
FERIA CANINA
Otsailaren 13tik 14ra
ARMILLA (Granada)
FERIA DE MAYORES DE EXTREMADURA
Otsailaren 25etik 28ra
BADAJOZ
MOBILE WORLD CONGRESS (organizada por GSM Association)
Otsailaren 15etik 18ra
BARCELONA
EXPOCADENA
Otsailaren 19tik 20ra
BARCELONA
SPANNABIS Feria del Cáñamo
Otsailaren 26tik 28ra
CORNELLÁ DE LLOBREGAT
CARAVANING Muestra Provincial de Caravaning y Tiempo Libre
Otsailaren 19tik 21era
ELCHE (Alicante)
CARAVANING Muestra Provincial de Caravaning y Tiempo Libre
Otsailaren 26tik 28ra
ELCHE (Alicante)
FIRAREBAIXA Feria General
Otsailaren 03tik 7ra
GIRONA
TECNOTAST Feria de Equipamiento y Servicios para la Hosteleria y Alimentación
Otsailaren 14tik 16ra
GIRONA
JAÉN DE BODA Feria de Hogar, Boda y Celebraciones
Otsailaren 19tik 21era
JAEN
LUGOSTOCK-MERCALUGO Salón de la Oportunidad
Otsailaren 13tik 16ra
LUGO
BISUTEX (dentro de la Semana Internacional del Regalo y la Bisutería) Salón de la Bisutería y Complementos
Otsailaren 04tik 8ra
MADRID
IBERJOYA (dentro de la Semana Internacional del Regalo, Joyería y Bisutería) Salón Internacional de la Joyería, Platería, Relojería e Industrias Afines
Otsailaren 04tik 8ra
MADRID
INTERGIFT (dentro de la Semana Internacional del Regalo, Joyería y Bisutería) Salón Internacional de la Bisutería y Complementos
Otsailaren 04tik 8ra
MADRID
EUROBIJOUX COLLECTION SEBIME / Feria Internacional de Fabricantes de Bisutería
Otsailaren 04tik 7ra
MADRID
EUROBIJOUX COLLECTION
Otsailaren 04tik 7ra
MADRID
SIMM Salón Internacional de Moda de Madrid
Otsailaren 04tik 6ra
MADRID
SIMA Invierno ( Estadio Santiago Bernabeu)
Otsailaren 12tik 14ra
MADRID
ART MADRID Salón de Arte Moderno y Contemporáneo
Otsailaren 16tik 21era
MADRID
ARCO Feria Internacional de Arte Contemporáneo
Otsailaren 17tik 21era
MADRID
CIBELES MADRID FASHION WEEK
Otsailaren 18tik 23ra
MADRID
FITNESS Salón de la Industria del Gimnasio e Instalaciones Deportivas
Otsailaren 19tik 21era
MADRID
RETROMÓVIL Salón del Vehículo de Época, Clásico y Deportivo
Otsailaren 19tik 21era
MADRID
SALÓN DEL OUTLET RESIDENCIAL Promotores Inmobiliarios. Bancos y Entidades Financieras. Gestores de Cooperativas. Agentes Propiedad Inmobiliaria. Asociaciones. Prensa.
Otsailaren 19tik 21era
MADRID
AULA Salón Internacional del Estudiante y de la Oferta Educativa
Otsailaren 24tik 28ra
MADRID
OMExpo MADRID Feria & Congreso para Marketing Digital
Otsailaren 24tik 25era
MADRID
PROPET Feria para el Profesional del Animal de Compañía
Otsailaren 26tik 28ra
MADRID
CLASSICAUTO MADRID
Otsailaren 05tik 7ra
Madrid (Casa de Campo)
XXIII REUNIÓN NACIONAL DE EMPRESAS OPC
Otsailaren 10etik 12ra
MALAGA
THE EUROPEAN MEETINGS AND EVENTS CONFERENCE
Otsailaren 28tik martxoaren 2ra
MALAGA
MOSTRA DA OPORTUNIDADE
Otsailaren 05etik 7ra
OURENSE
SALÓ D´ANTIQUARI´S I BROCANTERS Salón de Anticuarios y Almonedas . Feria dedicada a los anticuarios y almonedas de la provincia.
Otsailaren 05etik 7ra
REUS (Tarragona)
SALÓN DE ARTE (incluido dentro de Antiquaris) Este certamen procura potenciar a los artistas locales, tanto pintores como escultores, con la presencia de las asociaciones más destacadas de la provincia.
Otsailaren 05etik 7ra
REUS (Tarragona)
EPOCAUTO Salón de Vehículos de Época, Clásicos y Antiguos . En esta Feria se puede encontrar vehículos antiguoa, tanto coches como motos, piezas de recambio, miniaturas, vestuario, accesorios,..
Otsailaren 27tik 28ra
REUS (Tarragona)
SLOT COMPETICIÓ ( incluido dentro de EPOCAUTO) En esta Feria se puden encontrar vehículos slot y sus complementos, además de una zona de circuitos.
Otsailaren 27tik 28ra
REUS (Tarragona)
TURISMUR Salón Nacional del Turismo y Tiempo Libre
Otsailaren 05etik 7ra
TORRE-PACHECO (Murcia)
CEVISAMA Salón Internacional de Cerámica para Arquitectura, Equipamiento de Baño y Cocina, Materias Primas, Esmaltes, Fritas y Maquinaria
Otsailaren 09tik 12ra
VALENCIA
MÁRMOL Salón Internacional de la Piedra Natural, Maquinaria y Afines
Otsailaren 09tik 12ra
VALENCIA
FORINVEST Foro-Exposición Internacional de productos y Servicios Fnancieros ,Inversiones, Seguros y Soluciones Tecnológicas para el Sector.
Otsailaren 24tik 26ra
VALENCIA
TCV Feria Internacional del Turismo Comunidad Valenciana
Otsailaren 26tik 28ra
VALENCIA
FIMASCOTA Feria Internacional de las Mascotas
Otsailaren 27tik 28ra
VALLADOLID
FIMA Feria Internacional de la Maquinaria Agrícola
Otsailaren 09tik 13ra
ZARAGOZA