Merkataritzarako diru-laguntzak 2010 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Merkataritzarako diru-laguntzak 2010 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2010(e)ko azaroaren 17(a), asteazkena

EVE 2010: Leihoen Renove Plana Etxebizitzetan

LEIHOEN RENOVE PLANA ETXEBIZITZETAN 2010
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

LAGUNTZAREN XEDEA

Programa hau ohiko etxebizitzaren beiraztatutako itxiturak berritzeko laguntzak emateko eratu da, eraginkortasun handiko prestazio termikoak dituzten leihoak jarri ahal izateko (ikus Baldintza Orokorrak pdf formatuan). Beiraztatutako itxituratzat hauexek hartuko dira: berotutako leku edo gune batean dauden eta kanpo aldetik aldentzeko erabiltzen diren leihoak edo ate-leihoak, etxeko alorrean energiaren kontsumoa gutxitzeko xedez.


LAGUNTZAREN ZENBATEKOA

Emango den diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa inbertsioaren %22 izango da (Ezarritako Oinarria). Nolanahi ere, leihoaren m2 bakoitzeko emango den gehieneko diru-laguntza 450 eurokoa izango da, eta etxebizitzako emango den gehieneko zenbatekoa 1.200 eurokoa izango da.


ONURADUNAK: BEZEROAK

Etxebizitza baten jabea den pertsona fisikoa edo juridikoa edo haren usufruktuduna, edo haren errentaria, eta leihoak berritu nahi dituena. Etxebizitza Euskal Autonomia Erkidegoan egoteaz gain, ohiko etxebizitza izan behar da.


ONURADUNAK: DENDAK

Diru-laguntza onuradungaiak eskatuko du, eta onuraduna nor izan daiteken aurreko puntuan dago adierazita.

Edozein kasutan jarriko diren leiho berri guztiek CE marka eraman beharko dute, eta arotzia metalikoaren kasuan, zubi termikoaren haustura eduki beharko dute.

Beira bikoitza Isolamendu Termiko Sendoa (ATR) deritzonaren modukoa izango da, eta transmisio
termikoaren balioa (ahalmen isolatzailea edo U balioa) honako hau edo txikiagoa izango da:

  • 1,50 W/m2.K, beirak arotzia metalikoarekin batera jartzen direnean.
  • 2,00 W/m2.K, beirak arotzia EZ metalikoarekin batera jartzen direnean. (PVC, zura, mistoa, poliuretanoa, etab.).

Gainera, leiho zuloak etxebizitzaren kanpo aldeko itxituren barruan izango dira, eta ez dute diru laguntzarik jasoko etxebizitzaren barne aldeko itxituretan kokatutako leihoek.


ESKABIDEAK AURKEZTEKO EPEA

Diru-laguntza eskabideak aurkezteko epea 2010eko urriaren 9ean hasiko da eta 2011ko urtarrilaren 31an edo plan honetara esleitutako aurrekontua agortzean amaituko da.

2010eko urriaren 1a baino lehen egindako inbertsioak ezin izango dira baliatu programa honen dirulaguntzaz.


INFORMAZIO GEHIAGO

EVE-ko orrian informazioa:




EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
















2010(e)ko uztailaren 5(a), astelehena

EVE 2010: Etxetresna Elektrikoen Renove Plana

ELEKTROGAILUEN RENOVE PLANA: 2010

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

LAGUNTZAREN XEDEA

Programa honek etxean kontsumitzen den energia elektrikoa murriztea dauka helburu. Hori lortzeko, egun etxeetan erabiltzen diren hozkailuen, izozkailuen, garbigailuen, ontzi-garbigailuen, labeen eta gaineko sukaldeen ordez, A klaseko edo hortik goragoko energia-etiketa duten etxetresnak erabiltzea. Horretaz gain, garbigailu eta ontzigarbigailuen kasuan, A garbiketa-eraginkortasuna dutenak.

Orduan, A energia-kalifikazioa edo handiagoa duten etxetresna elektrikoen eskurapena diruz lagunduko da, baldin eta etxetresna eraginkor berriak mota bereko etxetresna zahar bat ordezkatzen badu.


LAGUNTZAREN ZENBATEKOA

Diruz lagunduko diren etxetresna elektrikoak eta bakoitzari dagokion diru-laguntzaren zenbatekoa
hauexek dira:
Etxetresna

diru-laguntza (€/tresnako)

Hozkailua eta hozkailu-izozkailua, A++ energia-kalifikazioarekin

125

Izozkailua, A++ energia-kalifikazioarekin

125

Hozkailua eta hozkailu-izozkailua, A+ energia-kalifikazioarekin

105

Izozkailua, A+ energia-kalifikazioarekin

105

Garbigailua, A energia-kalifikazioarekin, A garbiketa-efikaziarekin eta energia-kontsumoa 170 Wh/kg. edo txikiagoa ala termoeraginkorra

105

Ontzi-garbigailua termoeraginkorra edo A energia-kalifikazioarekin, A garbiketa-efikaziarekin eta energia-kontsumoa 0,98 kWh/ziklo edo txikiagoa

105

Indukziozko gaineko sukaldea

105

Ontzi-garbigailua, A energia-kalifikazioarekin, A garbiketa-efikaziarekin eta energia-kontsumoa 0,98 kWh/ziklo baino handiagoa

85

Labea, A energia-kalifikazioarekin

85

Indukzio mistozko gaineko sukaldea

85

Gasezko gaineko sukaldea

50


ONURADUNAK: BEZEROAK

Pertsona fisiko edo juridiko publiko eta pribatuak. Pertsona horiek laguntza-ildo honen baitan jasotako etxetresna-mota bakoitzetik bakar bat ordeztu dezakete, baldin eta haren ordez A klaseko edo hortik goragoko etiketa energetikoa duen beste etxetresna elektrikoren bat eskuratzen badute, erabiltzeko bada eta Euskal Autonomia Erkidegoan bizi badira.

Laguntza jasotzeko bezeroek egin behar duten tramite bakarra etxetresna programara atxikitako denda batean erostea da eta ordeztutako etxetresna entregatzea. Atxikitako denden zerrenda EVE-ko orrian aurkitu daiteke eta guztiek Ekimenaren logotipoa ikusteko moduan edukiko dute.


ONURADUNAK: DENDAK

2010eko Etxetresna Elektrikoen Renove Planera atxiki nahi diren dendek Atxikimendu Protokoloa bidali behar dute EVE-ra. Dokumentu hau erakunde honen orrian aurkitu dezakete. Bestalde Etxetresna Elektrikoen + Euskadi 09 Renove Planera atxikitako dendek, kontrakoa idatziz adierazi ezik, 2010eko Etxetresna Elektrikoen Renove Planarekin ere bat egingo dute.

Dendek berariaz prestatutako aplikazio informatiko bat edukiko dute operazioen datuak sartzeko, aplikazio horren lotura programaren orrian dago: SALTOKIENTZAKO SARRERA


ESKABIDEAK AURKEZTEKO EPEA

Diru-laguntza eskabideak aurkezteko epea 2010eko uztailaren 2an hasiko da, eta 2010eko azaroaren 30ean edo plan honetara esleitutako aurrekontua agortzean amaituko da.


INFORMAZIO GEHIAGO

EVE-ko orrian informazioa:




EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua



ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
















2010(e)ko ekainaren 25(a), ostirala

EUSKO JAURLARITZA: ETE eta Autonomoentzako Finantza-Laguntzaren Programa 2010

ENPRESA TXIKI ETA ERTAINENTZAKO, BANAKO ENPRESABURUENTZAKO ETA PROFESIONAL AUTONOMOENTZAKO FINANTZA-LAGUNTZAREN PROGRAMA


Laguntzaren xedea
Onuradunak
Finantza mota
Finantzatzeko moduko egoerak
Finantzatzeko moduko pasiboak
Abal-eragiketen ezaugarriak
Epea bukatu aurreko kenketak
Beste datu batzuk
Eskaerak
Eskatzeko epea
Finantza-erakunde Laguntzaileak
Intereseko loturak

Laguntzaren xedea:

Laguntza honen bidez bankuaren finantzaketa lortu ahal izango da, modalitate ezberdinetan, eta horrela zirkulatzailearen beharrak bete, epe laburreko zorra berritu eta epe laburreko zorra epe ertain eta luzerako zorrera egokitu ahal izango da, bai eta, behar izanez gero, inbertsio-planak bizkortzeko finantza-izaera duten jarduerak egin ere.

Horretarako Eusko Jaurlaritzak lankidetza-hitzarmenak hitzartuko ditu Elkarrekiko Berme-Baltzu eta Finantza-Erakunde laguntzaileekin.


Onuradunak

Honako hauek izango dira Berme eta Finantza-lerro hauek eska ditzaketenak:

  • Jarduera ekonomikoa eta egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten enpresa txiki eta ertainek (ETE).
  • PFEZri lotutako jarduera ekonomikoen bidez etekinak lortzen dituzten eta egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten banakako enpresaburu eta profesional autonomoek.

Finantza mota

Mailegu operazioak interes-tasa bereziekin eta Elkarrekiko Berme-Baltzu baten (OINARRI edo ELKARGI) abalekin .


Finantzatzeko moduko egoerak

  • ETEak

Finantza-egitura
egokitzeko proiektuak finantzatzeko modukotzat hartuko dira enpresak aurkeztu duen finantza-egitura ez bada egokia etorkizunean moldatzeko eta, nolanahi ere, bere kapital arrunta balantzearen guztizkoaren %10 baino gutxiagokoa bada, edo kapital arrunt horren aldaketa negatiboa izan bada azken ekitaldian.

  • BANAKAKO ENPRESABURUAK ETA AUTONOMOAK

Finantza-egitura egokitzeko proiektuak finantzatzeko modukotzat hartuko dira eskatzaileak aurkeztu duen finantza-egitura ez bada egokia etorkizunean moldatzeko.


Finantzatzeko moduko pasiboak

Zenbagarriak izango dira, bermearen mailegu-eragiketen zenbatekoa kalkulatzeko, Kontabilitate Plan Orokorreko balantzearen pasibo arruntaren 4. eta 5. multzoak osatzen dituzten partida hauek (merkataritza-hartzekodunak eta epe laburrerako zorrak):

  • 400.– Hornitzaileak
  • 401.– Hornitzaileak, ordaintzeko merkataritza-efektuak
  • 407.– Hornitzaileentzako aurrerakinak
  • 520.– Kreditu-erakundeekiko epe laburrerako zorrak
  • 521.– Epe laburrerako zorrak
  • 524.– Epe laburrerako finantza-errentamenduengatiko hartzekodunak
  • 525.– Epe laburrean ordaindu beharreko efektuak
  • 527.– Kreditu-erakundeekiko zorren epe laburrerako interesak
  • 528.– Zorren epe laburrerako interesak

Zenbatuko diren saldoak:

  • “Merkataritza-efektuen, kreditu-kontuen” eta “merkataritza-hartzekodunen deskontu-eragiketetan”, eskabidea egin aurreko 12 hilabeteetako batez besteko saldoa zenbatuko da.
  • “Kreditu-erakundeekiko” zorretan, eskabidearen hurrengo bi urte naturalen amortizaziorako
    zenbatekoen batura zenbatuko da.

Abal-eragiketen ezaugarriak

MAILEGUAK:

  • Kopuruak: 50.000 euro eta 600.000 euro artean enpresa txiki eta ertainentzat / 10.000 euro eta 100.000 euro artean AUTONOMOENTZAT
  • Interes-tasa: euribor + %1,5 Ez da biribiltzerik onartuko
  • Ez da bestelako komisio edo gastu gehigarririk aplikatuko
  • Amortizazio-epea: hiru urtekoa izango da, eta urte bateko gabealdia ezarri ahal izango da, amortizaziorako
  • Hiru hilean behin egingo da amortizazio-kuoten likidazioa

ABALAK:

  • Azterketa-komisioa: %0,15 behin bakarrik, abala eskatzean
  • Abal-komisioa: %0,50 urtero

Epea bukatu aurreko kenketak

Mailegu-hartzaileak aurretiaz ezeztatu edo amortizatu ahal izango du mailegua, inolako kosturik gabe.


Beste datu batzuk

Elkarrekiko Berme-Baltzu baten kide izateak erakundearen partaidetzak erosteko betebeharra dakar, partaide hauek abala kitatzean bueltatuko dira.


Eskaerak

Hitzarmena sinatu duten Elkarrekiko Berme-Baltzuen bulegoetan aurkeztu beharko dira:


Eskatzeko epea

Laguntza hauek indarrean egongo dira aurreikusitako aurrekontua amaitu arte.


Finantza-erakunde Laguntzaileak

Aurrezki-Kutxak:

  • Bilbao Bizkaia Kutxa
  • Caja Vital Kutxa
  • Gipuzkoa Donostia Kutxa
  • La Caixa
  • Caja Galicia
  • Caja de Ahorros de Navarra
  • Cajamadrid

Kreditu-kooperatibak:

  • Caja Laboral Popular
  • Ipar Kutxa Rural
  • Caja Rural de Navarra

Bankuak:

  • Banco Bilbao Vizcaya Argentaria
  • Banco Santander
  • Banco Guipuzcoano
  • Bankinter
  • Banesto
  • Banco Popular Español
  • Banco Sabadell Atlántico
  • Bankoa
  • Banco Pastor
  • Deutsche Bank

Intereseko loturak

Eusko Jaurlaritzako informazio orria

2010eko otsailaren 9ko 41/2010 DEKRETUA (ARAUA)

2010eko otsailaren 18ko AGINDUA (DEIALDIA)


EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua




ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
















2010(e)ko ekainaren 24(a), osteguna

EUSKO JAURLARITZA: MEC 2010 Programa, Merkataritzako Saltokiak Modernizatzeko Laguntza-Programa

MERKATARITZAKO SALTOKIAK MODERNIZATZEKO LAGUNTZA-PROGRAMA: MEC 2010

NOTA: Zure eskaera ONLINE egin nahi baduzu prestatu dugun TUTORIALA jarrai dezakezu urratsez urrats egiteko. Artikulu honen amaieran tutorialean sartzeko lotura daukazu.


Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak MEC 2010 diru-laguntza programaren eskatzeko epea ireki berri du. Laguntza hauen helburua merkataritza-ekipamenduak modernizatzeko inbertsio-proiektuei laguntza ematea da.


Negozio-bolumenaren aldetik, jarduera nagusia merkataritza duten enpresa ertain eta txikiek jaso ahal izango dituzte laguntza hauek.

Ez da eskatzen antzinatasun minimoa merkataritza jardueran, hau da, denda berriek ere laguntza hau eska dezakete.

.


Laguntza hauek ondorengo kontzeptuon barruan sartzen diren inbertsioak lagunduko dituzte:

  1. Merkataritza-jarduera garatzeko beharrezkoak diren altzariak, ekipamenduak, lokala eta kanpoko nahiz barruko elementuak (merkataritza-errotuluak barne) eraberritzeko eta eguneratzeko inbertsioak.
  2. Informatika-ekipoak, aplikazioak eta hauen osagarriak, beti ere merkataritza-prozesuen barruan integraturik badaude edo enpresa-kudeaketarako badira.

  1. Inbertsio garbia (BEZ gabe) gutxienez 2.000 eurokoa aktibo orokorrean eta 600 eurokoa informatika-ekipoak erosteko izango da
  2. Aktiboak berriak izan behar dira
  3. Gutxienez hiru urteko amortizazio-aldia ezarrita eduki behar dute
  4. Ezin dira hirugarrenei laga
  5. Ezin dira enpresa eskatzaileak berak fabrikatuak, eginak edo garatuak izan
  6. Laguntza jasotzen duten inbertsio-proiektuak Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldearen barruan kokatu behar dira

Inbertsio proiektuak 2010 urtean gauzatu egin behar dira (urtarrilaren 1etik), ETA 2009 urtean egin direnak baina 2009ko irailaren 5etik aurrera (hau barne).


Laguntzak hauek itzultzekoak ez diren diru-laguntzen bidez gauzatuko dira. Programa honetako laguntzetarako diru-laguntzen, onartutako inbertsio-proiektuaren kostuaren (BEZ gabe) ehunekoak hauexek izango dira:

  • Orokorrean:
    • %15 altzariak eta erreformak egiteko
    • %20 Informatika-ekipoak eta aplikazioak
  • Gehikuntzak:
    • %2 gehiago denda merkatari elkarte baten kide bada
    • %2 gehiago dendak UNE 175000 ziurtagiri badauka
    • %3 gehiago dendak Merkataritza Bikaina ziurtagiri lortu badu

Edozein kasutan ez du diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoak 12.000 euro gaindituko.



Eskatzeko orriak honako hauen helbideak eskura daude:

  1. Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko lurralde bulegoetan
  2. Merkataritza Laguntza Teknikorako Kabineteen sarean
  3. Interneten:

Diru-laguntza Internet bitartez tramitatu

Eskaera orriak deskargatu (pdf formatuan)

Hirugarren Datuen Alta

Eskaerak aurkezteko lekua Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko lurralde bulegoak dira.


MEC Laguntza programaren eskaerak aurkezteko azken eguna 2010ko irailaren 30a da.



Dudarik baldin badaukazu mezu bat bidali dezakezu Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegora, horretarako klikatu irudi honetan:
EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
















2010(e)ko urtarrilaren 22(a), ostirala

2010 urteko Laguntzak eta Diru-laguntzak: EVE/EEE

EVE/EEE-KO DIRU-LAGUNTZAK: 2010 URTEA

Leihoen Renove Plana Etxebizitzetan 2010

Etxetresna Elektrikoen Renove Plana 2010

"2010 urteko Laguntzak eta Diru-laguntzak"-RA ITZULI

2010 urteko Laguntzak eta Diru-laguntzak: EUSKO JAURLARITZA

EUSKO JAURLARITZA-KO DIRU-LAGUNTZAK: 2010 URTEA


LANGILE AUTONOMOENTZAKO EZOHIKO LAGUNTZAK

"2010 urteko Laguntzak eta Diru-laguntzak"-RA ITZULI

2010 urteko Laguntzak eta Diru-laguntzak: SPRI

SPRI-KO DIRU-LAGUNTZAK: 2010 URTEA


"2010 urteko Laguntzak eta Diru-laguntzak"-RA ITZULI

2010 urteko Laguntzak eta Diru-laguntzak: ICO

ICO-KO DIRU-LAGUNTZAK: 2010 URTEA


"2010 urteko Laguntzak eta Diru-laguntzak"-RA ITZULI

2010 urteko Laguntzak eta Diru-laguntzak

2010 URTEAN INDARREAN DAUDEN DIRU-LAGUNTZAK

EUSKO JAURLARITZA
SPRI
ICO: Instituto de Crédito Oficial
ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA