2012(e)ko abenduaren 21(a), ostirala

Zorionak!

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!

Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizazio Bulegotik Gabon Zoriontsuak eta Urte Berri On opa dizkizuegu.


Itxaropena ezin da sekulan galdu.

Zorionak!

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

2012(e)ko abenduaren 11(a), asteartea

Merkataritza Buletina: 2012KO AZAROA

MERKATARITZA BULETINA: 2012KO AZAROA

  • DIRU-LAGUNTZAK
BONO DENDA: Ordaindu 40 eta 50 eraman

  • MERKATAL GESTIOA
Euskal merkataritzarako aholkularitza ekonomiko-finantzarioako

  • ERAKUSKETA AZOKAK: 2012KO ABENDUA
Erakusketa Azokak: 2012KO ABENDUA

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua

ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

Euskal merkataritzarako aholkularitza ekonomiko-finantzarioa

EUSKAL MERKATARITZARAKO AHOLKULARITZA EKONOMIKO-FINANTZARIOA
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak EAEko merkataritzaren esku jarriko du aholkularitza ekonomiko-finantzario zerbitzua, eta honela, honako galdera hauei emango zaie erantzuna:

  • Nire denda errentagarria al da?
  • Egitura finantzario egokia al du?
  • Zein da nire jardueraren marjina gordina?
  • Biltegi handiegia ote dut?

Ekonomiko-finantzario izenak nahasmena sor dezake, baina termino honek ulertarrazak diren bi kontzeptu balioztatu baino ez du nahi:

  1. Merkataritzak, enpresa gisa, diru irabaziak ditu
  2. Merkataritza jarduerak ordainketei aurre egiteko beste diru sarrerak izaten ditu

Parte hartzea:

Dendak eskura jarriko dituen datuekin txostena egingo da eta ebatziak hartuko dira. Baina txosten honek baliorik izan dezan, oinarrizkoa da merkataritzak parte hartzea prozesuan. Zenbaki hutsak aurkeztearekin ez da nahikoa. Diagnostikoa egin behar du eta proposamenak ere bai.

Erabakiak:

Aholkularitza honek erabakiak hartzen lagunduko die EAEko merkatariei, esaterako, inbertsiorik egitea merezi ote duen edota langileak kontratazeko bideragarritasuna balioztatzea.

Negoziazio bankarioa:

Merkataritzaren premiarik larriena likideziarik ez izatea da. Gabezia hau konpontzeko, mailegu bat eskatzen da, baina gaur egungo krisia dela eta, ez da erraza bankuko krediturik lortzea.
Ekonomiko-finantzario aholkularitza honen bitartez, dokumentazioa prestatzen lagundu nahi diote merkataritzari, mailegurik emateko banketxeak eskatu ohi duena, alegia. Dokumentazioak, bada, enpresaren benetako irudia agertuko du, eta banketxe baterako erakargarri izango da.

Maileguak atzera berriz negoziatzea:

Aholkularitza mota honek balio ahal du, halaber, mailegua berriro negoziatzeko alternatiba kontuan hartzeko. Maileguak izateko epeak luzatzeak likidezia gabezia konponduko luke, baina behar bezala egitea komeni da, arazoa berriro gerta ez dadin.

Merkataritzako zenbakien gorabeherak ezagutu behar dira. Garrantzitsua da, eta etor litezkeen arazoei aurre egiten laguntzen du. Zertan itxaroterik ez duzu, eskatu azterlana.

Merkataritzarako Dinamizazio Bulegoek eskaintzen dute aholkularitza hau. Bulegoak EAEn sakabanatuta daude eta hurbilen duzun horretan eman ahal dizkizue argibide guztiak, estekadura hau erabilita.

Bulego Dinamizatzaileen zerrenda

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

BONO DENDA heldu da: 40 euroko bonoak 50 euroko gastua egiteko

BONO DENDA: 40 EURO ORDAINDU ETA 50 ERAMAN
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Bizkaiko merkataritzako patronalak (CECOBI), Bizkaiko Foru Aldundiak eta Kutxabank-ek abian jarri dute BONO DENDA izeneko merkataritza sektorean salmentak dinamizatzeko kanpaina.

Kanpainari atxikipena agertu dioten edozein dendatan trukatu daitezke bono hauek. Bono bakoitzak 40 euro balio du, baina 50 euroko gastua egitea ahalbidetzen du. Hortaz, prezioaren %20ko deskontua eragingo luke bonoa erabiltzeak.

Bizkaian baino ezingo dira erabili bono hauek, atxikipen-ezaugarria erakusgarri duten dendetan, alegia. Bonoaren erabilpenak iraungitze data du: 2012ko abenduaren 1etik 2013ko urtarrilaren 5era bitartean.


Zer egin behar dute BEZEROEK programa honetan parte hartzeko?

Baldintza hauek bete beharko dituzte deskontuak izateko:
  1. Bonoak erostea BBK-ko zerbitzu anitzetarako edozein kutxatan. Bonoek 40 euroko balioa dute, eta bankuko txartela erabilita lortu ahal dira.
  2. Atxikipena duen dendetan erosketa egitea, 2013ko urtarrilaren 6a baino lehen.

Zer egin behar dute MERKATARIEK programa honetan parte hartzeko?

Merkatariek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
  1. Bizkaian dagoen txikizkako merkataria izatea.
  2. Kanpainari atxikimendua adieraztea. Horretarako, CECOBI patronalarekin harremanetan jarri, 94 400 28 00 telefonora deituta. Dagokion inprimakia bete beharko dute, halaber.
  3. Kanpainaren bereizgarria ikusgarri jartzea eta sustapenean parte hartzen duten produktuak behar bezala etiketatzea.
  4. Prezioan deskontua egitea, bonua aurkeztutakoan.
  5. Atxikimendu konpromisoan eskatutako baldintza betetzea, hots, behar diren agiriak aurkeztea.

Kanpainaren nondik norakoak

Erosketa egindakoan, %20ren deskontua egingo da BONO DENDA aurkeztutakoan:

Adibidez:
60 euroko erosketa
Deskontua: 10 euro
Ordaindu beharrekoa: 50 euro


Resumen:
  • BONO DENDA-k BBK-ko kutxatiletan lortu ahal dira 40 eurotan. Bonoak 2013ko urtarrilaren 5era arte trukatu ahal izango dira
  • BONO DENDA-k soilik erabili ahal izango dira kanpainaren bereizgarria ikusgarri duten dendetan
  • BONO DENDA-k erosketa bakoitzeko baino ezingo dira erabili; ezingo dira, beraz, bonoak pilatu erosgai bera erosi ahal izateko

Informazio gehiago:
CECOBI: Bizkaiko merkataritzako patronalak

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN: