2012(e)ko ekainaren 28(a), osteguna

Erakusketa Azokak: 2012KO UZTAILA

OHARRAK:
  • Ekitaldi bakoitzaren informaziona lehio berri batean agertuko da

  • Zerrenda zutabeen izenen arabera ordena dezakezu, hori egiteko goiburua klikatu behar duzu


ERAKUSKETA AZOKAK: 2012KO UZTAILA

AZOKADATAKDESKRIBAPENA
HIRIA
AZOKA
indexEUSKAL ENCOUNTER Uztailaren 01etik 31raReunión Multitudinaria de Aficionadosy Profesionales de la Informática
BILBO
indexEVENTO DAYUztailaren 04tik 05eraProductos y servicios para eventos corporativos
MADRIL
indexCONGRESO INTERNET DEL MEDITERRÁNEOUztailaren 06tik 08raCongreso organizado en diferentes talleres y conferencias plenarias sobre internet
ELX (Alicante)
indexCONSTRUMAT CHINA (Se celebra en Recinto China National Convention Center- Beijing- China)Uztailaren 11tik 13ra
Beijing
indexTHE BRANDERY, Post fashion CircusUztailaren 11tik 13raSalón de marcas de moda masculina y femenina en Barcelona
BARTZELONA


EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

2012(e)ko ekainaren 20(a), asteazkena

Nork erosten du euskal merkataritzan?

KONTSUMOAREN PROFILA EUSKAL MERKATARITZAN
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Ikusmer, euskal merkataritzaren Behatokiak azterlan bat argitaratu berri du. Azterlan honen arabera, gure herri eta hirietan erosketak egiten dituzten pertsonek nola kontsumitzen duten identifikatzen ahalegintzen da. Azterlan honek, besteak beste, pertsona hauek kontsumoaren aurrean duten jarreraren arabera sailkatu ditu taldeetan.

Shopping-aren bukaera:
Merkatariei esatea azterlanen arabera gero eta gutxiago saltzen dela beraiek badakiten zerbait gogoraraztea baino ez da. Hala ere, horrek ez du errealitatea aldatzen. Azterlanean parte hartu zuten pertsonen erdiek ia onartu egi zuten kontsumoak behera egin duela krisia dela eta. Prezioari gehiago begiratzen zaio eta erosi aurretik, birritan pentsatzen da.

Gainera, beste prozesu bat gertatu da, hots, shopping-aren bolada emankorrak gain behera izan du. Shopping anglizismoa da eta aisialdian “erosketak egin” esan nahi du. Merkatalguneak, egun, hutsik ikusten ditugu edo, bestela, jendea atzera eta aurrera dabil paseatzen, baina deus erosi barik. Jendek askok lehen denbora pasan ibiltzeko erosi egiten zuen; orain, ordea, ez. Eta horrek kontsumoan sekulako eragina du. Produktuen biziraupena luzatu egiten da, lehen erabili eta bota egiten zirenena, hain zuzen ere. Produktuak konpondu egiten dira (zapatak, arropa, etxeko tresnak…) eta erosketak gehiago planifikatzen dira. Laburbilduz, lehen bihozkadak agindutako erosketa, orain, kontrolatu egiten da.

Prezioa: erosketak egiteko elementu erabakiorra:
Egoera honetan, bada, prezioa da erosketa egiten dugunean eragin handiena duen faktorea. Outlet motako dendek gora egin dute. Markako produktuen kontsumoak gora egiten du, baina banatzaile merkeagoa erabilita, eta etekin handiagoa ateratzen zaie eskaintza eta merkealdiei.

Prezioen borroka honetan bizirik atera den sektore bakarra luxuaren da. Luxuaz mintzo garenean ez du adierazi nahi, esaterako, Ferrari, Rolls Royce, yateak Monakon,… ari garenik. Sinpleagoa da: Nespresso, Apple,… Bereizgarri egiten duten produktuek prezio altua izaten jarraituko dute eta ez dute eskaintzarik eta horrelakorik eskaini behar salmenta kopuruari eusteko.

Beti merkealdietan:
Merkatariek jakitun daude kontsumoaren noraeze honetaz. Ondorioz, neurriak hartu ditu. Hortaz, oso ohikoak dira, etengabekoak, eskaintza kanpainak, sustapenekoak, produktua merkatzearenak. Herritarrek, hortaz, uste dute merkealdietako denboraldi etengabean bizi garela. Hori dela eta, merkealdietako kanpaina ofizialek erakargarritasuna galdu dute, nahiz eta azterlanak erakutsi jarraipenik izan badutela.

Azterlanaren emaitzak: kontsumitzaile motak:
Batutako datuen ondorio gisa, pertsona gehienek “denda espezializatua” aukeratu ohi du erosteko lehen aukera gisa, hots, kaleko merkataritza txikia. Enpresa Txiki eta Ertainen (ETE) aldeko apustua, jakina.

Bigarren datu bezala, antzemandako kontsumitzaile mota dago. Eta lantzean behingo erosketen gainean mintzatzen dira. Hortaz, elikagai eta drogeria dendak ez dira tipologia horren baitan sartzen.

Honako hau da kontsumitzaileen tipologia:
  • Bakartia
  • Ezaxolatia

  • Gogotsua

  • Jolas-jarduerako emakumeak

  • e-informatu esijenteak

  • e-mozionalak

  • Zikoitzak

  • Kaltetuak

  • Pagotxaren bila dihardutenak
Izen hauek ez dute ezer adierazten, baina lotura honetan talde bakoitzak duen ezaugarri garrantzitsuenak erakusten dituen txostena kontsultatzerik dago. Pertsona mota hauek ezagutzea inportantea da, egokia litzateke hortaz, dendan sartzen den pertsona bakoitza tipologia zehatzean txertatzea, eta horrela baliabideak sustatu salmentara bultzatzeko.

Ikusmer azterlana

Azterlanaren emaitzak:
  • Kontsumoa oinarrizko aldagaiak mugiarazten du: PREZIOAK

  • BEREZITASUNIK eskain dezaketen dendek ez dute eskaintza berezien beharrizanik salmentei eusteko.
Informazio gehiago:
IKUSMER: Merkataritzaren Behatokia

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

2012(e)ko ekainaren 11(a), astelehena

ShopEuskadi, euskal merkataritzaren berriak sarean

SHOP EUSKADI: ERAKUSLEIHOA INTERNET-EN
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Eusko Jaurlaritzak bultzatu egin du Shop Euskadi atari bat sortzea, hots, euskal merkataraitza informatuta eta trebatuta izan dadin.Gune honetan berriak eta iritziak batzen dira eta hauek interesgarri izan ahal zaizkie kontsumatzaileei, turistei eta merkatariei. Bilgune bat izatea da ideia honen asmoa, non informazioa, iritziak, hausnarketak, oharrak eta iradokizunak denon eskuragarri jar daitezkeen, eta balio du kontsumitzaileak asebetetzeko eta euskal merkataritza erakargarriago egiteko.
Eusko Jaurlaritzaren Merkataritzako Dinamizazio Bulegoen (MDB) inguruan sortutako ekimena da hau, eta hauxek ditu helburu nagusiak:
  • MDB-k garatutako jarduerak zabaltzeko balio izatea, batik bat merkataritzako animazio edo dinamizazioaren ikuspuntutik.

  • Leiho bilakatzea, erosleek hurbilarazteko, eskualdeko edo Euskal Herriko beste toki batzuetako merkataritza jarduera gertuagotik ezagutu dezaten (sustapen kanpainak, esaterako).

  • Sektoreko profesionalei begira, garrantzizko informazioa eskaintzea, laguntza eta sustapen egitarauei buruzkoa, esaterako

  • Duten izaera berritzailea dela eta, edo lana egoki egiten dakitelako, denda edota bizipen deigarrien berri ematea.

  • Eusko Jaurlaritzak abian jarritako hainbat ekimen nabarmentzea, sektorea indartu eta sustatzeko, profesionalak laguntzeko, bikaintasunezko merkataritzaren xerkan aritzeko,…

  • Intereaktibitatea bilatzea, sektoreko aktore nagusienen arteko elkarrizketa sustatuz, merkatariek eta erosleek partekatu dezaten, blog eta gizarte sareak erabiliz.
Gune hau zure kuttunenen artean gorde dezazun aholkatu nahi dizugu, euskal merkataritza munduan zer dabilen jakin ezazun. Horrela, azken berrien eta joeren jakitun izango zara, eta eguneroko arazoei konponbidea bilatuko diezu.

Zeri itxaroten zaude sartzeko!

ShopEuskadi

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
















2012(e)ko ekainaren 6(a), asteazkena

Merkataritza Buletina: 2012KO MAIATZA

MERKATARITZA BULETINA: 2012KO MAIATZA

  • DIRU-LAGUNTZAK
BONO DEKOR-a heldu da: %20 deskontuan altzariak erosteko

  • PRESTAKUNTZA
2012ko ekainak 14: Merkatariei zuzendutako tailerra Markina-Xemeinen

  • MARKETINA

Marketin-ean Experiencia

Aberatsek ere badakite negar egiten 2: Krisi banaketa denda sari handietan
  • ERAKUSKETA AZOKAK: 2012KO EKAINA
Erakusketa Azokak: 2012KO EKAINA

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
















2012ko ekainak 14: Merkatariei zuzendutako tailerra Markina-Xemeinen

GERRILLA MARKETINA
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Datorren ekainak 14 tailer interesgarri hau egingo da Markina-Xemeinen, espero dugu denden etengabeko hobekuntza bultzatuko duela.

Gerrilla marketina:
Gaur egungo merkataritza gatazka bezeroen buruan egiten da eta bertan, enpresa guztien mezuek beste guztiak gainditu nahi dute. Argi dago baldintza hauekin enpresa txiki batek, denda txiki batek, ezin duela enpresa handien esparru berean borrokatu. Finantza-baliabideen diferentzia ikusita denda txikiak gatazkatik kanporatuta izango dira hasi baino lehen.

Baina gudan bezala denda txiki batek gerrilla taktikak erabil ditzake enpresa handi bati gainditzeko. Ez du inoiz guda irabaziko baina bai bere merkatu-nitxo defendatzeko kapaza izan daiteke. Baliabide mugatuak direnez ekintzak argiak eta ez ohikoak izan behar dira lehiakide handiagoak saihesteko eta albotik erasotzeko.

Helburua:
Taillerak dendek komunikazioa egiten duten modua aldatu nahi du bere eraginkortasuna handitzeko.

Metodologia:
Parte teorikoa benetako adibideekin konbinatuko da, tailerra praktiko eta interaktiboa izango da.

Edukia:
  • Zer baldintza eduki behar duten marketin-ekintza batek bere helburua lortzeko
  • Zer egin gure komunikazio eta promozio ekintzak bezeroei gogorazteko
  • Nola erabili gaur egungo dauden konbentzitzeko teknikak desberdina izateko
  • Nola bultzatu bezeroak erostera
  • Nola neurtu komunikazioaren kostea eta errentagarritasuna
Lekua eta tokia:
Data: 2012ko ekainak 14
Ordutegia: 14:15etika 16:30etara
Lekua: Leartibai Berrikuntza Gunea (Xemeingo etorbidea, 12A - Markina-Xemein)

Izena emateko kontaktatu e-posta helbide honetara e-posta honetara: blarrinaga@leartibai.com






EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
















2012(e)ko ekainaren 4(a), astelehena

Aberatsek ere badakite negar egiten 2: Krisi banaketa denda sari handietan

KRISI BANAKETA DENDA SARE HANDIETAN
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Notizia ez da aspaldikoa: New York hirian beste denda bat ireki du Galizian kokatuta dagoen nazioarte mailako moda denda sare garrantzitsuak. Honela, Bilbon, Donostian edo Gasteizen egon daitekeen bezalako denda bat aurki dezakegu etxeorratzez josita dagoen hiri erraldoi horretan. Zeri buruz ari gara? Globalizazioaz, jakina.

Notizia hor dugu, bai, baina Estatu Batuetan eta Britainia Handian, egia esateko, hasi dira zarratzen hiri dendak. Prozesu honek hiri handietan baino ez du eraginik, momentuz. Hala eta guztiz ere, oraingo honetan ez dira merkataritza txikiak pertsianak jaitsi dituztenak, baizik eta nazioarte mailan izen eta ospe handia duten establezimenduak. Establezimendu hauek, gainera, harro erakusten dute erakusleihoetan antzeko denda zabalik duten herri eta hirietako zerrenda luzea.

Hasteko eta behin, merkatalgune eredu hori jo du krisiak, eta orain kale mailako denda sare handiei iritsi zaie txanda.

Prozesu honen zergatiak:
Krisiaren zartakoa ez da bakarra, badira beste faktore gehiago prozesu hau azalduko lituzketenak:
  • Lehena: Hiri hauetako kale ia gehienetan antzeko merkatal sareak izaten ditugu. Gauza bera gertatzen da merkatalguneetan eta baita hiri ertainetan ere. Mundu mailako merkataritzaren homogeneizazio prozesu honek badu izenik: Frantzian, esaterako “Londonizazioa”; Bretainia Handian beste izen bat hartu du: “Hiri klonatuak”.
  • Bigarrena: Hirietako merkatalguneetako sarbideak arazoak baino ez dituzte autoentzat, ez baitute doako aparkalekurik,… Aurrekoarekin lotuta dago arazo hau, hots, merkataritza guneak ezer berezirik eskaintzen ez badu, zertarako ahaleginik egin bertara joanda?
  • Hirugarrena: Merkataritza kaltetuek besteak bezalakoak dira, “arima” gabekoak, estilo gabekoak, ez dira berritzaile eta desberdin. Marka da desberdintasun bakarra, produktu merkeagoak izatea ere ez dute desberdin egiten, edo outlet hitza eramatea: ez da nahikoa.
  • Laugarrena: Kontsumitzaileen artean bada sentimendu gero eta sendoago bat, hots, toki merkataritza eta enpresetan kontsumitzearena. Batik bat, berrikuntzak direla eta, zerbitzuaren alde argi eta garbi apustua egin duen betiko merkataritzak.
  • Bosgarrena: Merkataritza sare kaltetuak euren arteko lehian dihardute internet-en. Badira pertsonak dendan produktuak probatu, eta, gero, produktu horiek beroiek erosten dituztenak prezio hobean enpresaren web-gunean.

Toki merkataritzarako aukera
Egoera honek toki merkataritzari aukera hobezina eskaintzen dio. Enpresa txiki horri laguntzen dio hurkoa delako, bezeroak banan-banan ezagutzen dituelako (izenez, ezagutu ere). Merkataritza txiki hauetan bezeroak zer nahi duten badakite, zer duten gustuko, eta era pertsonalagoan eta egokiagoan eskainiko diete nahi duten hori. Honelakorik ezingo dute Japonian edo Estatu Batuetan egin bezeroak berdintsu hartzen dituzten antzeko establezimenduetan.

Merkatalguneentzako aukera
Auzo, kale, herrietako merkatalguneek jatorrak, nortasun handikoak, erabakigarriak eta atseginak izan behar dute bezeroekin.
Merkatalgune hauek aukera handiak dituzte, baldintza hauek betez gero. Eta sektore jakin batek ez du bestearen gainetik zertan jarri. Esaterako, badago kalitatezko elikagaien aldeko apustua egiterik (azokak…); modan eta jantzigintzan (boutikeak eta zapata dendak…). Alegia, edozein sektoretan, baina ahantzi barik nori zuzendua dagoen eskaintza, bezeroen ezaugarriak eta gustu bereziak kontuan hartuta, desberdintasun honetan baitago arrakastaren eta etorkizunaren gakoa.

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
















BONO DEKOR-a heldu da: %20 deskontuan altzariak erosteko

BONO DEKOR: %20KO DESKONTUA ALTZARIAK EROSTEKO
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Bizkaiko Merkataritzako enpresari konfederazioak (CECOBI), Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera BONO DEKOR kanpaina hasi du salmentak dinamizatzeko altzari dendetan.

Bono hauekin etxerako eta sukaldeko altzariak, lanparak eta koltxoiak erostean produktuen prezioan %20ko deskontua jasoko dute erosleek.

Bonoak Bizkaian baino ez dira erabilgarriak izango kanpainako atxikimen pegatina duten dendetan. Erosketak maiatzaren 15etik ekainaren 30era egin beharko dira.


Zer egin behar dute bezeroek deskontu hau eskuratzeko?

Deskontu hauek lortzeko hauxe da beharrezkoa:
  1. Bonoak erostea: edozein BBKko kutxazain automatikoan, lehen 10.000 bonoek 5€ balioko dute, bono 10.001tik aurrera prezioa 10€tara igoko da.
  2. Edozein atxikitutako dendetan gutxienez 300euroko (BEZ gabe) erosketa bat egitea ekainaren 30 aurretik.

OHARRA: Posiblea da dendetan kanpainan kanpoko produktuak egotea, produktu hauetan ez da deskonturik aplikatuko.


Zer egin behar dute dendek programan parte hartzeko?

Kanpaina honetan parte hartzeko ekintza hauek egin behar dituzte dendek:
  1. Altzari-denda, sukaldeko altzari-denda edota elektratresna-denda izatea.
  2. Kanpainan parte hartzea, horretarako beharrezkoa da CEBONI/AMUBIrekin kontaktatzea telefono zenbaki honetan 94 400 28 00 eta atxikipen-dukumentua betetzea.
  3. Inskripzio-kuota ordaintzea: 100€ AMUBIko kideentzat eta 200€ beste denda guztientzat.
  4. Dendako leku ikusgarri batean ipini kanpainako kartela eta promozioan hartuko diren produktuak ondo etiketatu.
  5. Deskontua aplikatu bezero batek bono bat aurkezten duen bakoitzean.
  6. Atxikipen-dokumentuan eskatzen diren betebehar guztiak bete.


Nola funtzionatzen den kanpaina?

Bezero batek 300€ baino gehiagoko erosketa bat egiten denean (gutxienezko PSP 324€) merkatariak %20 deskontua egingo dio BONO DEKOR aurkezten badu. Deskontuaren kopurua honela kalkulatuko da:

Adibide:
Erosketaren PSP: 400 €
Deskontua: 20% x 400 = 80 euro
Bezeroak ordainduko du: 320 euro


Laburpena:
  • BONO DEKOR-rak BBK kutxazain-automatikoetan erosten dira, prezioa 5€ (10€ bono 10.001 aurretik). Bonoak gastatzeko epea 2012ko ekainaren 30era izango da
  • BONO DEKOR-rak kanpainan arte hartzen duten dendetan baino ez dira erabilgarriak
  • Gutxienezko erosketa 300 eurokoa (BEZ gabe) izan behar da
  • Dendako produktu guztiek ez dute kanpainan parte hartu behar. Onartutako produktuek kanpainaren etiketa edukiko dute


Informazio gehiago:
CECOBI: Bizkaiko Merkataritzako enpresari konfederazioa
AMUBI: Asociación de Comercio del Mueble de Bizkaia


EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

Marketin-ean Experiencia

MARKETIN-EAN ESKARMENTUA
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Egun, edozein produktu saldu ahal izateko ez da nahikoa kalitatezko produktua eskaintzearekin, hau da, erabat ezaguna, telebistan dagerrena eta kirolari ospedunek erabilia izatea. Erosketa bizipena bakarra izan behar da eta bezeroek hori baloratu egin behar dute. Denda horrek, ondorioz, ez du arazorik izango nahi duena saltzeko.

Kontua hartu behar da, bestalde, edozein produktu erosteko erabakia hartzen denean, bihozkada soilez egiten denaz salbu, dendara joan orduko egiten dela, hots, ezer erosi aurretik non erosiko den erabakitzen da. Establezimendua aukeratu eta gero joan ohi gara produktua erostera.

Erosteko eskarmentuaz dihardugunean, baina, badirudi dendak antzoki bilakatu behar direla eta saltzaileak mozorrotu. Ezta hurrik eman ere!

Bideo hau marketin eskarmentuaren eredu eta adibide da. Bezeroa, ikus daitekeenez, erosketa hutsetik haratago doa (Muriel-en Ezkontza, 1994)


MARKETIN ESKARMENTURAKO OINARRIAK
Eskarmentu hauek eskaintzeko eta positiboki baloratuak izan daitezen lortzeko bi gako daude, gainera gakook herri merkataritzan ardatz garrantzitsuak dira:
  • • Bezeroak ezagutzea: bezeroa ezagutzen badugu, badakigu zer behar duen, zalantzaren bat izanez gero argitzen lagunduko zaio, … Honek alde ona izango du bezeroari gertuko zerbitzua eskaintzen zaiolako.
  • • Bestelako zerbitzuak: lekuko merkataritzan saltoki bakoitza bakarra da eta horixe da berezitasuna.
MARKETING ESKARMENTUEN ADIBIDEAK
Bezeroaren eta saltokiaren araberako zerbitzu honetan esperientzia-marketin ezberdinak daude; hau da, ez dago bezeroei erantzuteko modu bakarra. Horregatik, bezeroek aukera handia dute eskarmenturako.

Hala ere, saltoki bakoitzak duen bezeroa zein den jakinda, eskarmentu mota ezberdinak ezagutuko dira, bakoitzari behar duen arreta emanez.

Bizipenak direla eta, hona hemen establezimenduaren araberako zenbait adibide:
  • Elikagaiak:
Ohiko eta beharrezko erosketa izangatik ere, zergatik ez eskertzeko modukoa izango den bizipena eskaini? Honela, bezeroak chef ospetsuaren gisara ikusiko luke bere burua. Helburu lortze aldera, dendak aholkulari lanak egin ditzake eta elikagaiak zelan sukaldatu, zelan kontserbatu, osagaiak falta direnean alternatibak eskaini… eta hau guzti hau lortzeko langileek produktua ezagutu behar dute, errezeta edo informazio orriak ere prest eduki ditzake behar izanez gero.
  • Moda/oinetakoak:
Kasu honetan zailagoa izan daiteke bizipena estandarizatzea, baina jantzia norentzat den jakinda badago hori ere planteatzerik. Jai baterako soinekoa bada, langileak informaturik egon beharko du eta aholkuak eman ditzake osagarri, orrazkerari etabarrei buruz. Eta honen helburua hauxe baino ez da: erosleak jakitea jaian begiratu guztien erdigune izango dela.
Erositakoa egunero ibiltzen duen arropa batekin erabiltzeko bada, dendak duen estiloa kontuan hartzekoa izango da, zer sustatu nahi den jakiteko: xalotasuna, dotorezia, erosotasuna, irudia…
  • Drogeria/lurrindegia
SBesteen gainetik sentsazio eta eskarmenturik eskain lezakeen sektoreren bat balego, hauxe berau, jakina. Iragarkiak ikusi besterik ez daude, lurrinek ez dute kalitatearen gainean hitz egiten, aldiz, irudiak, ametsak igortzen dizkigute, hauek erabilita bete daitezkeenak?
Iragarkietako nabarmenkeriak bazter utzita, badago modurik bezeroak aholkatzeko, erosgaiak aukeratzeko garaian, eta lagundu bere pelikularen protagonista izaten: jaiaren izar, opari ederrenaren eramaile…

Bizipen onenak eskaintzeko, dendan sartzen den pertsona bakoitzak buruan duen pelikula ezagutzea litzateke, eta horrela jakin dendak eta produktuak berak eragin zezaketela era atseginean bezeroarengan beregana.

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN: