2010(e)ko apirilaren 30(a), ostirala

NATURA eta ENPRESA MUNDUA: Espezializazioa

DESBERDINTASUNA MARKETIN-AREN TRESNA: "ESPEZIALIZAZIOA"

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

ESPEZIALIZAZIOA:
Entzunda izango bide duzue hiriko merkataritza “espezializatu” egin behar dela beste era bateko formatuekin lehiatu ahal izateko, esaterako, merkataritza-guneekin, frankiziekin, kale mailako denda-kateekin… baina zer da zehatz-mehatz espezializatze hau?, zelan espezializatu gaitezke?

  • NATURAN:
Espezializazioa estrategia bat da, naturan hainbat eta hainbat espeziek bizirauteko garatzen dutena. Biziraupena ziurtatuko liokeen gune esklusibo eta bakarra okupatzean datza espezialitatea, baliabide bat edo beste bermatuz, lurraldea edota jakia, esaterako.
Anitzak dira espezializazio hau aurrera ateratzeko erabiltzen diren bideak.

Badira zenbait landarek sortzen duten pozoia onartzen duten animaliak. Hortaz, animalia hauek baino ezin dute landare mota hau jan, eta ondorioz, ziurtaturik dute elikatze-iturri esklusibo bat. Baina batzuetan, bi espeziek batera eboluzionatu eta elkarrenganako menpekotasuna izan dezakete, eta bai bataren, bai bestearen izatea uztartuta geratuko litzateke, eta espezializazioa azken muturrera eramanda, esaterako, landare mota zehatz bat tximeleta mota zehatz batek poliniza dezake. “Gabonetako izarra” orkidearen kasua da hau, hots, “Morgan esfingea”ren tximeleta espezieak soilik ernal dezakeena.

ABANTAILAK:
Abantailarik nagusiena, espezialista den hil ala biziko baliabidearen hornikuntza esklusiboa ziurtatzea da.
DESABANTAILAK:
Desabantailarik nagusiena, aldaketen aurrean izan daitezkeen egokitzapenerako eta behar bezalako erantzunak emateko gaitasunaren galera da. Zokoa desagertuz gero, oso zaila litzateke beste bat aurkitzea eta, oro har, espeziearen desagerpena ekarriko luke horrek.

MERKATARITZAN:

Espezializazioak, hortaz, zoko bat bilatu behar du, espazio bat, non zure dendak baino ezingo duen okupatu. Bezeroak banatuz lortuko litzateke hau, oro har. Emandako banaketa horretatik, objektiboa litzatekeen jendea aukeratu behar da, kontsumo ohitura oso espezifikoak dituzten bezeroak, eta oso inportantea dena, bezero hauen ohiturak era egokian beteta ez dituztenak.
Eskari hau behin beteta, eta inork baino hobeto eginda gero, badago ziurtatzerik zoko edo espazio esklusibo bat, eskaintza espezializatuz. Gainera, zokoa txikia bada, neurriak berak eta diru irabaziak lortzeko perspektiba txikiek, lehiakide gehiago sartzekotan, oztopo izango lirateke zoko edo espazio horietaz jabetzeko asmoak oro.

- Kokapena, berez, ez da espezializazio-estrategia.
Espezializatzea ez da eginkizun erraza. Lan handia eskatzen du, bezeroen gustu eta beharrizanetara egokitzea beharrezko baita. Espezializatzeko tentaldia izan dezakegu, “auzoko bakarrak” izan nahi izateagatik. Baina hori ez da espezializatzea. Horrek balio izango luke bezeroak aurkitzeko, baina bezeroen mugikortasuna erabatekoa izanik, ez du balio denda bat bestetik desberdintzeko.

MERKATARITZARAKO ABANTAILAK:
  • Bezero multzo esklusiboa ziurtatzen du. Honek esan nahi duena hauxe da: dendan erosiko dutena, batez ere, espezializatu den produktu hori izango da.
  • Mozkin-marjinak direla eta, handiagoak izan daitezke, espezializazio hori esklusiboa baita. Kontu handia izan behar dugu baina, mozkin handiegiak izatearekin, espazio edo gune horretan beste lehiakide batzuk sartu ahal direlako.
  • Zokoa behar bezala kudeatzeak dendaren biziraupena ziurta dezake, eta zokoa handiagoa eginez gero, eta gauzak behar bezala egin badira, merkatu mota hori punta-puntakoa izatera iritsi daiteke.
DESABANTAILAK ETA ARRISKUAK:
  • Denda handiagoa egin nahi izatea mugatzen du espezializatzeak. Nolako zokoa, halako negozioa. Zokoa handia izanez gero edo hazi egiten bada, gero eta lehiakide gehiago sartuko dira bertan, eta, jakina, zokoa banatu egin beharko da lehiakide horien artean.
  • Zokoarekiko menpekotasun handia sortzen dio dendari. Zokoa desagertuko balitz, denda bera ere desagertu egingo litzateke. Modan eman daitekeen aldaketa batek, legerian gerta daitekeen aldaketa batek eraman dezake zokoa desagertzera.
  • “Eroso” sentitzeko arriskua dago eta zokoari eman behar zaion arreta ez ematea. Eta honek eragin lezakeena hau da, hots, beste lehiakide batzuk zokoaz jabetzea, lana hobeto eginez gero.

EGUNGO EGOERA:
Egungo txikizkako merkataritzan ikusten duguna da marka eta establezimendu handiek dutela merkatuaren nagusigoa. Merkatalgune hauek salmenta kopuru handiena dute eta merkataritza txikiek merkatalgune erraldoi hauekin batera bizi beharra dute. Salmenta kopurua, hortaz, ez da beti berdina izaten.

Merkatalgune handiak, oro har, ez dira denda espezializatuak eta haien jomuga era guztietako bezeroak dira. Edo beste era batera esanda, mundu guztiari zuzendutako salmentak egiten dituzte. Bezeria orokor hau handiena da, baina aldi berean, kontsumitzaile hauen artean ematen da lehiakortasun handiena, eta mozkin-marjina txikienak uzten dituztenak dira.

Oso orokorra den eskaintza handi honen aurrean, denda txikiak merkatu honen ertzetan lehiatzen dira. Denda batzuk eskaintza orokorrera hurbiltzen dira, beste batzuk, ordea, espezializatu egiten dira eta, horretarako, denda desberdintzeko estrategiak erabiltzen dituzte:
  • Kalitatea
  • Zerbitzu gehigarriak
  • Eskaintzaren esklusibotasuna
  • Gainontzekoak.

ETORKIZUNA:
Datozen urteotako lehiakortasuna gero eta gogorragoa izango da “handien” eta “txikien” artean. Banaketa-enpresa handi batzuk hasi dira jadanik txikiagoak dien formatuak garatzen. Formatu hauek, jakina, zoko erakargarriak direnetara zuzenduta daude.
Gune horietan lidergorik lortuko duten ala ez, denda horiek eskaintzari erantzuteko izan dezaketen gaitasunean dago gakoa. Kasu honetan, gainera, handi izatea abantaila barik, desabantaila izan daiteke. Zerbait esklusiboa bilatu nahi duen bezeroak muzin egiten dio merkatalgune handi batera joateari, merkatalgune handietan zerbait esklusiboa denik topatzea nahiko zaila baita.

ONDORIOAK:
Espezializazioa estrategia erabilgarri eta balioduna da. Arretaz planifikatu behar da, arriskuak ezagutu, baina era egokian burutzen denean, arrakasta bermatuta dago. Establezimenduari egonkortasuna ematen dio eta aurrera egiteko aukera. Orotariko merkatuari eusten diotenak, ostera, zailtasun handiagoak dituzte bizirauteko.

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
















2010(e)ko apirilaren 26(a), astelehena

SPRI 2010: Inbertsiorako Finantza Laguntzak, AFI

AFI PROGRAMA 2010: FINANTZA LAGUNTZAK INDUSTRIAN, MERKATARITZAN ETA TURISMON

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Onuradunak:

Jarduera nagusia Industrial, Merkataritza edo Turistikoa duten ETE eta Autonomoek. Beste zerbitzu aktibitateak EZ DIRA SARTUKO (ile-apaindegiak,...)

Diru-laguntza jaso dezaketen inbertsioak:

Laguntza jaso dezaketen aktiboak 2007ko Kontabilitate Plan Orokorreko epigrafe hauetan sartzen direnak izango dira:

  • 206 Aplikazio informatikoak
  • 210 Lurrak eta ondasun naturalak (turismo-arlokoak izan ezik)
  • 211 Eraikuntzak
  • 212 Instalazio teknikoak
  • 213 Makineria
  • 214 Tresneria
  • 215 Beste instalazio batzuk
  • 216 Altzariak (merkataritza-eta turismo-arlokoak bakarrik)
  • 217 Informazio-prozesuetarako ekipoak
  • 218 Garraio-elementuak (turismo-arlokoak bakarrik)
  • 219 Bestelako ibilgetu materialak

Inbertsioek baldintza hauek bete behar dituzte:

  1. Laguntza eskatzen den ekitaldiari dagokion inbertsio-bolumena, gutxienez, 100.000 eurokoa izango da industria-sektorean, 30.000 eurokoa turismo-sektorean eta 30.000 eurokoa merkataritza-sektorean.
  2. Laguntzak kalkulatzeko, horiek eskatu diren urtean bertan aktiboak eskuratzeko ordaindutako zenbatekoa baino ez da aintzat hartuko.
  3. Inbertsio-proiektua eta dagozkion polizak 2010. urtean gauzatutakoak izan beharko dira.

Laguntza Mota:

Laguntzak inbertsioak ordaintzeko eskatutako mailegu edo leasing-go interes-tasaren hobaria izango dira.

Maileguen Baldintzak:

ZENBATEKOA:Diruz lagundu daitekeen mailegua izango da bi zenbateko hauetatik txikiena:

  • Diruz lagundu daitekeen inbertsioaren %100.
  • Finantza-erakundeak baimendutako maileguaren zenbatekoa.

EPEA: Gutxienez, 5 urte eta, gehienez, 7 urte, hasierako gabealdia barne dela; gabealdi hori, gehienez, honelakoa izango da:

  • 7 urterako maileguak: 24 hilabete.
  • 6 urterako maileguak: 18 hilabete.
  • 5 urterako maileguak: 12 hilabete.
SPRI-k bestelako epeak ere onar ditzake (gutxieneko epea 5 urtekoa izango da, betiere), baldin
eta formalizatutako maileguan berariaz jasotzen bada berau laguntza-programa honetan sartuta dagoela. Nolanahi ere, horrek ez du aldaketarik ekarriko laguntzen zenbatekoan. Zenbateko hori, bestalde, ez da inoiz izango 7 urterako maileguei dagokiena baino handiagoa.

EPEMUGAK: Gutxienez, hilero izango dira.

GEHIENEZKO INTERES-TASA APLIKAGARRIA:

  • ICO maileguetan: ICO interes-tasa
  • ICO ez diren maileguetan: SPRI-k eta finantza-erakundeek sinatu duten lankidetza-hitzarmenean erabaki dutena

Leasing operazioen Baldintzak:

Laguntza jasotzeko leasing operazioek baldintza hauek bete behar dituzte:

  • Enpresa onuradunak konpromisoa hartuko du erosteko aukera gauzatzeko, hala dagokionean; konpromiso hori kasuan kasuko formalizazio-agirian jasoko da.
  • Finantza Errentamendu bidez Eragiketak Finantzatzeko Hitzarmena izenpetuta duen erakunde batek gauzatu beharko du finantza-errentamendua.

ZENBATEKOA: Diruz lagundu daitekeen leasing-a izango da bi zenbateko hauetatik txikiena:

  • Diruz lagundu daitekeen inbertsioaren %100.
  • Finantza-erakundeak baimendutako leasing-en zenbatekoa.

EPEA: Gutxienez, bi urte eta, gehienez, bost urte

SPRI-k bestelako epeak ere onar ditzake, baldin eta formalizatutako leasing edo finantza-errentamenduan berariaz jasotzen bada berau laguntza-programa honetan sartuta dagoela. Nolanahi ere, horrek ez du laguntzen zenbatekoa aldatuko. Zenbateko hori, bestalde, ez da inoiz izango 5 urterako finantza-errentamenduei dagokiena baino handiagoa.

EPEMUGAK: Gutxienez, hilero izango dira.

GEHIENEZKO INTERES-TASA APLIKAGARRIA:

  • SPRI-k eta finantza-erakundeek sinatu duten lankidetza-hitzarmenean erabaki dutena

Laguntza Kopurua:

laguntza operazioaren interes-tasaren hobaria izango da eta kopurua hauxe izango da::

  • Oro har: 1,5 puntuko hobaria
  • 0,50 puntu gehiago Hitzarmenaren sinatzaileetarikoa den Elkarrekiko Berme Sozietateren batek eragiketa abalatuz gero.

Oharrak:

  • Interes-tasaren hobaria ez da izango handiagoa eragiketa baimentzean aplikatutako interes-tasa nominala baino.
  • Diruz lagundu daitezkeen maileguen eta/edo finantza-errentamenduko eragiketen balioaren urteko gehienezko zenbatekoa, enpresa onuradun bakar batek eskuratu dezakeena, ez da 1.500.000 eurotik gorakoa izango.

Eskaerak eta Epea:

Eskaerak: Eskaeren tramitazioa finantza entitateetan bertan egingo da.

Eskatzeko Epea: 2010eko urriaren 15 arte

Loturak:

Informazioa: AFI programako informazio telefonoa : 902 540 818

SPRI-ko web orrian informazioa

Programaren Fitxa

Araua

2010(e)ko apirilaren 23(a), ostirala

antxoa egune 2010, badator antoi!

ANTXOA EGUNE 2010
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Beste urte bat berriro ospatzen da Ondarroan antxoa egune, festa honen protagonista antxoa da, benetan arrain preziatua euskal sukaldaritzan.

Aurten arrazoi handi bat dago ospakizunerako, Kantauriko antxoaren arrantzaren gaineko etena amaitu egin da. Dirudienez antxoa-populazioa indarberritu dela eta hemendik oso gutxira 2010eko lehen antxoa harrapaketak ikusiko ditugu agian.

Beraz, badator antxoi, baina benetan dator. Falta den gauza bakarra da gelditzeko etor dadila gure antxoi preziatua. Bitartean ondo pasa antxoa egunean eta gozatu zuentzat prestatu dituzten ekintzekin: antxoa egune 2010: egitaraua

ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
















ANTXOA EGUNE 2010: EGITARAUA

ANTXOA EGUNE 2010 - ONDARROAN, MAIATZAK 15

  • ALAMEDAN
11:30etatik aurrera
Eskualdeko produktoreen eta kontserben salmenta Alamedan. (Arraun Taldeko gurasoak lanean)

Antxoarekin uztartutako produktuen salmenta: Bizkaiko txakolina, Idiazabal Gazta, Piperra

Garai bateko ontzien jaitsiera Artibai ¡bajan zehar Arrigorri hondartzaraino

Ondoren estropadak

UMEENTZAKO JOLASAK, Txirrimorraskiren eskutik
  • ALAMEDAN
12:00etatik aurrera
Pintxoak eta edariak Alamedan Zatozten eskutik

Ondarrutar naturala jokoko galderekin lehiaketa

Sariak: 100, 50 eta 30 eurotako erosketa txartelak lehenengo hiru bikoteentzat hurrenez hurren
(Maiatzaren 15erarte epea apuntatzeko Zatozteko bulegoan edo zatozte@euskalnet.net posta elektronikora idatziz)

Trikitilariak eta Dantza saioa Kresalaren eskutik

Sari banaketa
  • ALDE ZAHARREAN
18:30etatik aurrera
Hainbat motatako antxoa pintxoak sagardoarekin lagunduta. Ondarroako elkarte gastronomikoen eskutik eta momentuan egindako pintxoak



ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
















2010(e)ko apirilaren 13(a), asteartea

Erakusketa Azokak: 2010EKO MAIATZA

OHARRAK:
  • Ekitaldi bakoitzaren informaziona lehio berri batean agertuko da

  • Zerrenda zutabeen izenen arabera ordena dezakezu, hori egiteko goiburua klikatu behar duzu


ERAKUSKETA AZOKAK: 2010EKO MAIATZA

(*) Datak zehaztu gabe

AZOKADESKRIBAPENA DATAK HIRIA
AZOKAGUNEA
FERIA DE LA CUCHILLERÍAMaiatzaren 14tik 15era
CIUDAD
EXPOVICAMANFeria Agrícola y Ganadera de Castilla-La ManchaMaiatzaren 20tik 23ra
ALBACETE
SALÓN OUTLETMaiatzaren 07tik 09ra
ALBACETE
FIRAMADE. FIRA DE MAJORS I DEPENDENTS1ª Feria de artículos y servicios para mayores y personas dependientesMaiatzaren 08tik 09ra
ELCHE (Alicante)
EDUC@EMPLEASalón del Empleo y la FormaciónMaiatzaren 12tik 14ra
ELCHE (Alicante)
FIRAUTOFeria del Automóvil y MotocicletasMaiatzaren 28tik 30era
ELCHE (Alicante)
INMOBANK OUTLET-INMO IFASalón inmobiliario de la provincia de AlicanteMaiatzaren 28tik 30era
ELCHE (Alicante)
LIFESTYLE EXPO ROUND TOWN NEWS & IFAMaiatzaren 28tik 30era
ELCHE (Alicante)
FERIA ANTIGÜEDADESFeria de AntigüedadesMaiatzaren 22tik 24ra
ELCHE (Alicante)
FERIARTESANÍASalón de ArtesaníaMaiatzaren 08tik 09ra
ARMILLA (Granada)
EL DESVÁNRastrillo de AntigüedadesMaiatzaren 23tik 23ra
BARBASTRO (Huesca)
SALÓN DEL CÓMICSalón del ComicMaiatzaren 06tik 09ra
BARBASTRO (Huesca)
EPOC - SIMPOSIUM SOBRE EMFERMEDAD PULMONAR OBSTRUCTORA CRÓNICA. Organiza BOCENTRIUMMaiatzaren 06tik 07ra
BARCELONA
CONCEPTO BAÑOSalón Europeo del BañoMaiatzaren 11tik 15era
BARCELONA
INSTALMATSalón Integral de Materiales para InstalacionesMaiatzaren 12tik 15era
BARCELONA
SWAB- Feria Internacional de Arte Contemporáneo de BarcelonaFeria Internacional de arte contemporáneo de BarcelonaMaiatzaren 13tik 16ra
BARCELONA
BCN BRIDAL WEEK PASARELA GAUDÍ NOVIASDESFILES COLECCIONES MODA NUPCIALMaiatzaren 18tik 21era
BARCELONA
BCN BRIDAL WEEK: SALÓN NOVIAESPAÑASalón de la Moda en Trajes de Novia, Comunión, Ceremonia y ComplementosMaiatzaren 21etik 23ra
BARCELONA
SILSalón Internacional de la Logística y de la ManutenciónMaiatzaren 25etik 28ra
BARCELONA
CREAMODAConcurso de Diseño en ModaMaiatzaren 06tik 09ra
BILBAO
EXPOCONSUMOFeria de los Bienes de Consumo y del ConsumidorMaiatzaren 06tik 09ra
BILBAO
EXPOVACACIONESFeria del Turismo y del Tiempo LibreMaiatzaren 06tik 09ra
BILBAO
DESEMBALAJE BILBAOVenta de Antigüedades a Pie del CamiónMaiatzaren 08tik 09ra
BILBAO
BIEMHBienal Española de la Maquina HerramientaMaiatzaren 31tik ekainaren 05era
BILBAO
ESPAÑA ORIGINALFeria de Denomincaciones de OrigenMaiatzaren 11tik 13ra
CIUDAD REAL
SALÓN DE LAS FAMILIAS NUMEROSASMaiatzaren 15etik 16ra
CORNELLÁ DE LLOBREGAT
IBERWINEMaiatzaren 25etik 27ra
VALLADOLID
CINEGÉTICA / Feria de Caza y PescaFeria de Caza y PescaMaiatzaren 07tik 09ra
GIRONA
EQUISUR-FERIA DEL CABALLOEquipamientos y Servicios del Sector CaballarMaiatzaren 06tik 09ra
Jerez de la Frontera
SEMANA GASTRONÓMICA DEL ATÚN ( BARBATE)Maiatzaren 27tik 30era
Jerez de la Frontera
CASA PASARELAPasarela de la Vanguardia del HábitatMaiatzaren 04tik 08ra
MADRID
INTERIOR HOME MADRIDSalón Internacional de Mobiliario e InteriorismoMaiatzaren 04tik 08ra
MADRID
VETECOSalón Internacional de la Ventana y el Cerramiento AcristaladoMaiatzaren 04tik 07ra
MADRID
PIEDRAFeria Internacional de la Piedra NaturalMaiatzaren 05etik 08ra
MADRID
MADRID NOVIASEncuentro Internacional de Moda Nupcial y ComuniónMaiatzaren 06tik 09ra
MADRID
GENERAFeria Internacional de Energía y Medio AmbienteMaiatzaren 19tik 21era
MADRID
SALÓN DEL AUTOMÓVIL ECOLÓGICO Y DE LA MOVILIDAD SOSTENIBLESalón Internacional del Automovil de MadridMaiatzaren 20tik 23ra
MADRID
SIMA, (organiza Planner Reed)Salón Inmobiliario Internacional de MadridMaiatzaren 20tik 23ra
MADRID
RETROMÓVILSalón del Vehículo de Época, Clásico y DeportivoMaiatzaren 28tik 30era
MADRID
SALÓN DEL OUTLET RESIDENCIALPromotores Inmobiliarios. Bancos y Entidades Financieras. Gestores de Cooperativas. Agentes Propiedad Inmobiliaria. Asociaciones. Prensa.Maiatzaren 28tik 30era
MADRID
FERIA PROVINCIAL DE LA CERVEZAFestival de la Cerveza, que se complemerntará con la celebración de una feria de la tapa, realización de conciertos y actividades destinadas al entretenimiento del público asistente. Asimismo, se realizarán catas de vino y aceite además de la presentación de maquetas explicativas sobre el preceso de fabricación de la cerveza.Maiatzaren 28tik 30era
JAEN
FERIA DO MUEBLE DE LUGOFeria del Mueble dirigida a : Fabricantes, Distribuidores, Importadores, Exportadores, Asociaciones , Empresas...Maiatzaren 13tik 16ra
LUGO
EUROBIJOUX & ACCESSORIESFeria Internacional de Fabricantes de BisuteríaMaiatzaren 05etik 08ra
PALMA DE MALLORCA
NATURA MÁLAGA -Feria de Vida Saludable y Desarrollo SostenibleÚnica feria de Vida Saludable y Desarrollo Sostenible que se celebra en Andalucía y que con carácter multisectorial, pretende acercar el modo de vida sano a los consumidores, productores y distribuidores de productos naturales y servicios que contribuyen a afianzar el futuro del planeta.Entre los sectores de exposición estarán presentes administraciones públicas; agricultura ecológica; alimentacion sana, artesanías del mundo; asociacionismo; bioconstrucción; comercio justo; cosmética natural e higiene; deporte; dietética; ecología; ecotecnología; ecoturismo; editoriales; energías renovables; formación; jardinería sostenible; indumentaria y fibras textiles; infantil y juegos; medicina natural; medio ambiente; mobiliario, decoración y hogar; música; ONGs; reciclaje; restauración; salud;servicios; terapias naturales y alternativas; turismo de salud; turismo rural;turismo sostenible...Maiatzaren 14tik 16ra
MALAGA
EXPOCANNABIS SUR - FORO DEL CAÑAMO Y LAS TECNOLOGÍAS ALTERNATIVASProductores, importadores/exportadores, mayoristas, Grows.Tiendas y Servicios de : Fertilizantes,Jardinería, Semillas, Abonos, Medición, Iluminación, Horticultura, Textil, Mobiliario, Arte y Cultura, Productos derivados, Parafernalia, Cosmética, Asociaciones, Revistas especializadas y otros.Maiatzaren 21etik 23ra
MALAGA
XXXVIII CONGRESO NACIONAL DE DERMATOLOGÍA Y VENEREOLOGÍAMaiatzaren 26tik 29ra
MALAGA
SALÓN INTERNACIONAL S'ESTÉTICA, PERRUQUERIA I SPAMaiatzaren 01etik 03ra
PALMA DE MALLORCA
FIRA DE LA CIÈNCIAFeria de la CienciaMaiatzaren 13tik 15era
PALMA DE MALLORCA
FIRA DEL LLIBREFeria del LibroMaiatzaren 28tik ekainaren 06ra
PALMA DE MALLORCA
FERIA DEL COLECCIONISMO (incluye el Encuentro de Placas de Cava)Maiatzaren 16tik 16ra
MOLLERUSSA (Lleida)
FAMEFeria Agrícola del MediterráneoMaiatzaren 13tik 16ra
TORRE-PACHECO (Murcia)
SALÓN DEL VEHÍCULO DE OCASIÓNMaiatzaren 28tik 30era
TORRE-PACHECO (Murcia)
JORNADAS DE DIVULGACIÓN DE LAS ENERGÍAS RENOVABLESMaiatzaren 12tik al 13
OURENSE
PREVISELSalón de la Prevención y la Seguridad LaboralMaiatzaren 12tik 13ra
OURENSE
SIMA,SIMA,Salón Inmobiliario Internacional de Madrid, es una feria comercial para compradores e inversores interesados en la adquisición de productos inmobiliarios en España y en otros paises. SIMA , una gran cita para encontrarse con las empresas líderes del mercado inmobiliarioMaiatzaren 20tik 23ra
MADRID
SPORTS UNLIMITED VALENCIAEl Club de Negocios del sector del equipamiento deportivo y la equipación personalMaiatzaren 18tik 20ra
VALENCIA
CUSTOM SUNDAYConcetración de motos, exhibiciones y venta de accesorios relacionados con el mundo de la moto.Maiatzaren 07tik 09ra
REUS (Tarragona)
SALÓN DE LA MOTOMotos, quads, miniaturas, recambios, aseguradoras, complementos y textil.Maiatzaren 07tik 09ra
REUS (Tarragona)
AUTOPRIMAVERA- 9é Saló de l´Automóbil i Motocicletes d´OcasióFeria del vehículo de ocasión. En cada edición se cuenta con unos 500 vehículos y un centenar de motocicletas, a parte de quads y minimotos. Además, los visitantes tienen la oportunidad de pasar la ITV en una unidad móvil.Maiatzaren 28tik 30era
REUS (Tarragona)
SALÓ REUS CARAVANING ( se celebra dentro de AUTOPRIMAVERA)Exhibición de caravanas, autocaravanas y remolques, además de todos los complementos que se puedan necesitar para este tipo de productos.Maiatzaren 28tik 30era
REUS (Tarragona)
FVO - Feria DEL Vehículo UsadoVenta de vehículos de ocasiónMaiatzaren 07tik 09ra
TALAVERA DE LA REINA (Toledo)
EXPOSICIÓN INTERNACIONAL CANINA DE TALAVERA DE LA REINAExposición de Razas y Campeonato de España de AgilityMaiatzaren 22tik 23ra
TALAVERA DE LA REINA (Toledo)
SALT Salón Atlántico de Logística y TransporteSalón dedicado a la logística y transporteMaiatzaren 05etik 07ra
SANTA CRUZ DE TENERIFE
SOBRE RUEDASSalón del AutomóvilMaiatzaren 07tik 09ra
TERUEL
ORPCongreso Nacional de Prevención de Riesgos LaboralesMaiatzaren 05etik 07ra
VALENCIA
CASA & AUTO OCASIÓNFeria Inmobiliaria y del Vehículo de OcasiónMaiatzaren 14tik 16ra
VALENCIA
SPORTS UNLIMITED VALENCIA ( Organiza Reed Exhibition)El Club de Negocios del sector del equipamiento deportivo y la equipación personalMaiatzaren 18tik 20ra
VALENCIA
DÍA DE LA PERSONA EMPRENDEDORAMaiatzaren 18tik 18ra
VALENCIA
SALÓN DEL MANGA DE VALENCIAMaiatzaren 29tik 30era
VALENCIA
LABORAForo del Empleo y la Formación en Castilla y LeónMaiatzaren 01etik 31ra (*)
VALLADOLID
IBERWINEMaiatzaren 25etik 27ra
VALLADOLID
SALÓN DEL AUTOMÓVIL, MOTOCICLETA E INDUSTRIA AUXILIAR DEL AUTOMÓVIL DE VIGO (organizado por Eventos del Motor)Maiatzaren 01etik 09ra
VIGO (Pontevedra)
RACINGSHOW CAIXANOVA (organizado por Eventos del Motor)Maiatzaren 01etik 01era
VIGO (Pontevedra)
MOTOROCASIÓN (organizado por Eventos del Motor)Salón del Automóvil Usado y de Ocasión de VigoMaiatzaren 06tik 09ra
VIGO (Pontevedra)
NAVALIAFeria Internacional de la Industria Naval de VigoMaiatzaren 18tik 20ra
VIGO (Pontevedra)
RALLYE RÍAS BAIXAS REDCOM (organizado por Escudería Rías Baixas)Maiatzaren 29tik 29ra
VIGO (Pontevedra)
ECUZARSalón del Caballo de ZaragozaMaiatzaren 01etik 03ra
ZARAGOZA
TAUROZARSalón del Toro de ZaragozaMaiatzaren 01etik 03ra
ZARAGOZA
CERCOFeria Internacional de Cerámica ContemporáneaMaiatzaren 27tik 30era
ZARAGOZA
SALÓN INMOBILIARIO DE ARAGÓNMaiatzaren 28tik 30era
ZARAGOZA
STOCK-CARSalón del Vehículo de OcasiónMaiatzaren 29tik ekainaren 06ra
ZARAGOZA
UN HUEVO DE ANTIGÜEDADESGran Desembalaje `Un Huevo de Antigüedades`.Maiatzaren 29tik 30era
ZARAGOZA


EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN: