2019(e)ko ekainaren 5(a), asteazkena

Eusko Jaurlaritza: EMET diru-laguntzak ostalaritzarako

EKINTZAILETZARAKO ETA TURISMO-ENPRESEN LEHIAKORTASUNAREN HOBEKUNTZARAKO LAGUNTZAK: EMET 2019

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu


Laguntzaren xedea honako inbertsioak laguntzea da:
  • Turismo-negozioko eredu berriak sortzea
  • Turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzea

Laguntza hauek mikroenpresek eta enpresa txiki eta ertainek (ETE) eskuratu ahal izango dituzte; jarduerek honako tipologia hauetako batean kokatuta egon beharko dute:
  1. Turismo-ostatuko establezimenduak.
  2. Jatetxeak, tabernak, kafetegiak eta antzeko establezimenduak.
  3. Bitartekaritzako turismo-enpresak.
  4. Turismo-garraioko enpresak.
  5. Turismo aktiboko enpresak.
  6. Biltzarrak antolatzen dituzten enpresa profesionalak.
  7. Turismo-gidaliburuak.
Enpresa guztiek jarduera egikaritzen egon beharko dute eskaria egiten duten unean, Euskal Autonomia Erkidegoan.

Laguntza hauek ez itzultzekoak izango dira.

TURISMO-NEGOZIOKO EREDU BERRIAK SORTZEA:

Turismo negozio eredu berriak sortzea, (Gutxieneko inbertsioa 10.000 euro).

ENPRESEN ETA TURISMO-ZERBITZUEN BERRIKUNTZA, SOLUZIO TEKNOLOGIKOEN BITARTEZ:

  1. Soluzio teknologikoak ezartzea negozien lehiakortasuna, sustapena eta komunikazioa hobetzeko baita turismo-produktu eta zerbitzuen merkaturatzeam horretarako Web 2.0 teknologia erabiliz (gutxieneko inbertsioa 5.000 euro).
  2. Berrikuntza sustatzea negozio-prozesuetan eta I+G+b bidezko jarduerak garatzea (gutxieneko inbertsioa 5.000 euro).
  3. Establezimenduan kudeaketa adimentsuaren (domotika) sistemak txertatzea (gutxieneko inbertsioa 5.000 euro).
  4. Turismo ostatuen hari gabeko konektibitatea hobetzea (gutxieneko inbertsioa 5.000 euro).

ENPRESEN ETA TURISMO-ZERBITZUEN KALITATEAREN HOBEKUNTZA:

  1. Euskadiko turismo-estrategiarekin lerrokatutako zerbitzuen eta/edo turismo produktuen eskaintza handitu (gutxieneko inbertsioa 5.000 euro).
  2. Ostalaritza zerbitzuetako eskaintzaren erakargarritasuna hobetu eta balio erantsia eman (gutxieneko inbertsioa 5.000 euro).

ESKAINTZA EGOKITU TURISMOA JASANGARRIA, ARDURATSUA ETA IRISGARRIA IZAN DADIN:

  1. Turismo-jarduerak ingurunean duen inpaktua murriztera bideratutako inbertsioak (gutxieneko inbertsioa 3.000 euro).
  2. Irisgarritasuna errazteko bideratutako teknologiak txertatzea (gutxieneko inbertsioa 3.000 euro).

Araututako laguntzak itzultzekoak ez diren diru-laguntzen bidez gauzatuko dira eta kopuruak hauexek izango dira (BEZ gabe). DIRU-LAGUNTZA TAULA

TURISMO-NEGOZIOKO EREDU BERRIAK SORTZEA:

  • Onartutako inbertsio garbiaren %40, 18.000 euroko mugarekin.

ENPRESEN ETA TURISMO-ZERBITZUEN BERRIKUNTZA, SOLUZIO TEKNOLOGIKOEN BITARTEZ:

  • Onartutako inbertsio garbiaren %30, 15.000 euroko mugarekin.

ENPRESEN ETA TURISMO-ZERBITZUEN KALITATEAREN HOBEKUNTZA:

  • Onartutako inbertsio garbiaren %30, 15.000 euroko mugarekin.

ESKAINTZA EGOKITU TURISMOA JASANGARRIA, ARDURATSUA ETA IRISGARRIA IZAN DADIN:

  • Onartutako inbertsio garbiaren %30, 15.000 euroko mugarekin.

Eskabideak bitarteko elektronikoen bitartez egin beharko dira lotura honetan: MET online eskabidea

Eskatzeko epea 2019ko ekainaren 16 arte luzatuko da.

Informazioa Eusko Jaurlaritzaren web orrian

Arautegiko loturak:
AGINDUA: EMET 2019 diru-laguntzak



EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

EMET 2019: Diru-laguntzak Euskadiko ostalaritzarako

EKINTZAILETZARAKO ETA TURISMO-ENPRESEN LEHIAKORTASUNAREN HOBEKUNTZARAKO LAGUNTZAK: EMET 2019

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Laguntzaren Xedea:

Laguntzaren xedea honako inbertsioak laguntzea da:
  • Turismo-negozioko eredu berriak sortzea
  • Turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzea

Onuradunak:

Laguntza hauek mikroenpresek eta enpresa txiki eta ertainek (ETE) eskuratu ahal izango dituzte; jarduerek turismoan kokatuta egon beharko dute:

Enpresa guztiek jarduera egikaritzen egon beharko dute eskaria egiten duten unean, Euskal Autonomia Erkidegoan.

Laguntza mota:

Laguntza hauek ez itzultzekoak izango dira.

Laguntzen kopurua:

Araututako laguntzak itzultzekoak ez diren diru-laguntzen bidez gauzatuko dira eta kopuruak DIRU-LAGUNTZA TAULA
honetan agertzen direnak izango dira (BEZ gabe).

Gehikuntzak:

Enpresak baldintza batzuk betetzen baditu laguntza gehiago jaso dezake. Baldintza hauek araudian kontsultatu behar dira.

Tramitazioa:

Eskabideak bitarteko elektronikoen bitartez egin beharko dira lotura honetan: MET online eskabidea

Eskatzeko epea:

Eskatzeko epea 2019ko ekainaren 17 arte luzatuko da.

Loturak:

Irakurri artikulu osoa

Informazioa Eusko Jaurlaritzaren web orrian

Arautegiko loturak:
AGINDUA: EMET 2019 diru-laguntzak



EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

2019(e)ko ekainaren 3(a), astelehena

Erakusketa Azokak: 2019KO UZTAILA

OHARRAK:


  • Ekitaldi bakoitzaren informaziona lehio berri batean agertuko da

  • Zerrenda zutabeen izenen arabera ordena dezakezu, hori egiteko goiburua klikatu behar duzu
(*) BEHIN BEHINEKO DATAK


ERAKUSKETA AZOKAK: 2019KO UZTAILA

AZOKA MOTAAZOKAREN IZENADATAK
HIRIA
AzokaExpoVape Barcelona2019/07/06tik 2019/07/07ra
BARTZELONA
AzokaMERCEDES-BENZ FASHION WEEK MADRID (ed. julio)2019/07/06tik 2019/07/10ra (*)
MADRIL
AzokaFERIA DE CAZA Y PESCA2019/07/12tik 2019/07/14ra
IRUN (GIPUZKOA)
BesteakExposición Mundial de Teckel2019/07/13tik 2019/07/14ra
VALLADOLID
BesteakTLP. TENERIFE LAN PARTY 20192019/07/16tik 2019/07/21era
SANTA CRUZ DE TENERIFE
BesteakSÓNAR. Festival Int. de Música Avanzada y New Media Art de Barcelona2019/07/18tik 2019/07/20ra
BARTZELONA
AzokaGAMEPOLIS. 7º Festival de Videojuegos2019/07/19tik 2019/07/21era
MÁLAGA
BesteakEUSKAL ENCOUNTER2019/07/20tik 2019/07/23ra
BILBO


EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN: