2011(e)ko apirilaren 13(a), asteazkena

EVE 2011: Kondentsazio Bidezko Banakako Galdaren Renove Plana

KONDENTSAZIO BIDEZKO BANAKAKO GALDAREN RENOVE PLANA: 2011
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

LAGUNTZAREN XEDEA

Galdarak berriztatzea, egoitza eta hirugarren sektore txikiaren barruan dauden potentzien maila kontuan izanik, energia-eraginkortasunaren, segurtasunaren eta erosotasun egoeraren hobekuntzan oinarritzen da. Izan ere, diren ekipo ugari oso zaharrak dira, energia-eraginkortasun maila apala dute, eta, beraz, eskaintzen duten erosotasuna ez da egokiena.


ONURADUNAK

Jarduteko ahalmena duten pertsona fisikoak (etxebizitzaren jabea edo usufruktuduna), denda txikiak, pertsona juridikoak, irabaziasmorik gabeko erakundeak, toki-korporazioak eta aurrekoen antzeko beste edozein erakunde, betiere planaren xedea den berriztatzea Euskal Autonomia Erkidegoan eginez eta dokumentu honetan jasotzen diren gainerako eskakizunak betez.


LAGUNTZAREN ZENBATEKOA

Diru laguntza zehatzaren guztizko zenbatekoa 200 eurokoa izango da, baldin eta Condensa Renove Plan honen eskakizun guztiak betetzen baditu.

Ez da diru-laguntzarik emango honako ezaugarri hauek dituzten ekipoak edo galdarak jartzen badira:

  1. 70 kW-etik gorako potentzia badu
  2. Jarri nahi den ekipo berriak lehendik zegoen beste bat ordezten ez badu (etxebizitza edo denda berria)
  3. Ekipo berria ez da kondentsazio teknologian oinarritzen

ESKABIDEAK AURKEZTEKO EPEA

Diru-laguntza eskabideak aurkezteko epea 2011ko apirilaren 7an hasiko da, eta 2011ko azaroaren 30ean edo plan honetara esleitutako aurrekontua agortzean amaituko da.

INFORMAZIO GEHIAGO

Telefonoak: 94 403 56 13

E-mail: pserrano@eve.es

EVE-ko orrian informazioa:




EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

2011(e)ko apirilaren 8(a), ostirala

EVE 2011: Etxetresna Elektrikoen Renove Plana

ELEKTROGAILUEN RENOVE PLANA: 2011
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

LAGUNTZAREN XEDEA

Programa honek etxean kontsumitzen den energia elektrikoa murriztea dauka helburu. Hori lortzeko, egun etxeetan erabiltzen diren hozkailuen, izozkailuen, garbigailuen, ontzi-garbigailuen eta labeen ordez, A klaseko edo hortik goragoko energia-etiketa duten etxetresnak erabiltzea. Horretaz gain, garbigailu eta ontzigarbigailuen kasuan, A garbiketa-eraginkortasuna dutenak. Horretaz gain, entzimera elektriko konbentzionalen edo gaineko sukaldeen ordezkapena ere sartuko da planean, eta horien ordez gasezko edo indukziozko gaineko sukaldeak jartzen direnean

Orduan, A energia-kalifikazioa edo handiagoa duten etxetresna elektrikoen eskurapena diruz lagunduko da, baldin eta etxetresna eraginkor berriak mota bereko etxetresna zahar bat ordezkatzen badu.


LAGUNTZAREN ZENBATEKOA

Diruz lagunduko diren etxetresna elektrikoak eta bakoitzari dagokion diru-laguntzaren zenbatekoahauexek dira:
Etxetresna

diru-laguntza (€/tresnako)

Hozkailua eta hozkailu-izozkailua, A+++ energia eraginkortasun mailarekin
145
Izozkailua, A+++ energia eraginkortasun mailarekin
145
Garbigailua, A+++ energia eraginkortasun mailarekin
145
Ontzi-garbigailua, A+++ energia eraginkortasun mailarekin
145
Hozkailua eta hozkailu-izozkailua, A++ energia-kalifikazioarekin
125
Izozkailua, A++ energia-kalifikazioarekin
125
Garbigailua, A++ energia eraginkortasun mailarekin
125
Ontzi-garbigailua, A++ energia eraginkortasun mailarekin
125
Hozkailua eta hozkailu-izozkailua, A+ energia-kalifikazioarekin
105
Izozkailua, A+ energia-kalifikazioarekin
105
Garbigailua A+ energia eraginkortasun mailarekin edo garbigailua, A energiakalifikazioarekin, A garbiketa-efikaziarekin eta energia-kontsumoa 170 Wh/kg. edo txikiagoa edo garbigailua termoeraginkorra A energia eraginkortasun mailarekino.
105
Ontzi-garbigailua A+ energia eraginkortasun mailarekin edo ontzi-garbigailua A energia-kalifikazioarekin, A garbiketa-efikaziarekin eta energia-kontsumoa 0,98 kWh/ziklo edo txikiagoa edo ontzi-garbigailua termoeraginkorra A energia eraginkortasun mailarekin
105
Erabat indukziozko gaineko sukaldea
105
Ontzi-garbigailua, A energia eraginkortasun mailarekin edo ontzi-garbigailua, A energia-kalifikazioarekin, A garbiketa-efikaziarekin eta energia-kontsumoa 0,98 kWh/ziklo baino handiagoa.kWh/ciclo
85
Labea, A energia-kalifikazioarekin A *
85
Gasezko gaineko sukaldea
50

* Mikrouhinak eta mikrouhin labeak ez dira sartzen


ONURADUNAK: BEZEROAK

Pertsona fisiko edo juridiko publiko eta pribatuak. Pertsona horiek laguntza-ildo honen baitan jasotako etxetresna-mota bakoitzetik bakar bat ordeztu dezakete, baldin eta haren ordez A klaseko edo hortik goragoko etiketa energetikoa duen beste etxetresna elektrikoren bat eskuratzen badute, erabiltzeko bada eta Euskal Autonomia Erkidegoan bizi badira.

Laguntza jasotzeko bezeroek egin behar duten tramite bakarra etxetresna programara atxikitako denda batean erostea da eta ordeztutako etxetresna entregatzea. Atxikitako denda guztiek Ekimenaren logotipoa ikusteko moduan edukiko dute.


ONURADUNAK: DENDAK

2011ko Etxetresna Elektrikoen Renove Planera atxiki nahi diren dendek Atxikimendu Protokoloa bidali behar dute EVE-ra. Dokumentu hau erakunde honen orrian aurkitu dezakete. Bestalde "2010eko Etxetresna Elektrikoen Renove Planera EEE/EVE- IDAE" edo "+Euskadi 09 Renove" Planera atxikitako dendek, kontrakoa idatziz adierazi ezik, 2011ko Etxetresna Elektrikoen Renove Planarekin ere bat egingo dute.

Dendek berariaz prestatutako aplikazio informatiko bat edukiko dute operazioen datuak sartzeko, aplikazio horren lotura programaren orrian dago: SALTOKIENTZAKO SARRERA


ESKABIDEAK AURKEZTEKO EPEA

Diru-laguntza eskabideak aurkezteko epea 2011ko apirilaren 7an hasiko da, eta 2011ko uztailaren 31ean edo plan honetara esleitutako aurrekontua agortzean amaituko da.

INFORMAZIO GEHIAGO

Telefonoak: 902 678 345 / 94 403 56 64

E-mail: netxabarri@eve.es

EVE-ko orrian informazioa:




EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN: