2018(e)ko maiatzaren 31(a), osteguna

UZTAILAREN 1a: DOAKO POLTSEN AMAIERA!

UZTAILAREN 1a: DOAKO POLTSEN AMAIERA!

http://comercio-gernika-lumo.blogspot.com/2018/05/1-de-julio-fin-de-las-bolsas-gratuitas.htmlInformazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu




Gobernuak erabaki du plastikozko poltsak kontsumitzaileei banatzea debekatuta egongo dela 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera. Debeku honetatik at bi poltsa mota hauek geratuko dira:
  • Material konpostagarriekin egindako poltsak
  • Poltsa lodiak  (50 mikra edo gehiagoko lodiera dutenak)

2018ko UZTAILAren 1etik poltsa bakoitzagatik kobratu beharko da. Poltsen prezioa merkatari bakoitzaren esku egongo da eta poltsen prezioa bezeroen begi-bistara egon beharko du.

Hona hemen denden karteletan  poltsaren kostua adierazteko jarri daitekeen testuaren adibide bat:






"Real Decreto 293/2018, maiatzaren 18ko xedapenen arabera, plastikozko poltsen kontsumoa murrizketari buruz, bezeroei jakinarazten zaie 2018ko uztailaren 1etik aurrera plastikozko poltsek XX kostua izango dutela unitate bakoitzeko"



Araudiari lotura: Real Decreto 293/2018

EGILEA:

Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

2018(e)ko maiatzaren 30(a), asteazkena

EUSKO JAURLARITZA: MEC programa 2018, Merkataritza-Saltokiak Modernizatzeko Laguntzak

MERKATARITZA-SALTOKIAK MODERNIZATZEKO LAGUNTZAK: MEC 2018

http://comercio-gernika-lumo.blogspot.com/2018/05/gobierno-vasco-programa-mec-2018.htmlInformazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Laguntzaren Xedea:
Laguntza honen xedea EAEko merkataritzako saltokien modernizazioa sustatzea da berrikuntzaren, kudeaketa-tresnen hobekuntzaren eta establezimenduen azpiegituren bidez.
Hau lortzeko, egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten enpresek merkataritza-establezimenduak modernizatzeko egiten dituzten inbertsio-proiektuei emango zaie dirulaguntza, berritzeko beharrezkoak diren merkataritza-ekipamenduen, obra zibilaren eta altzarien finantziazioaren bidez.
Erakunde onuradunak:
Egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten merkataritza-establezimenduak.

Betiere, nahitaezkoa da enpresak, laguntza eskatzeko egunean, gutxienez urtebete bat lehenagotik eratuak eta merkataritzan lan egindakoak izatea.
Laguntza mota:
Laguntza hauek ez itzultzekoak izango dira.
Diruz lagun daitezkeen inbertsioak:
Honako baldintzak betetzen dituzten inbertsioak izango dira diruz lagungarriak:
  • Orokorrean
    • Lokala berritzeko eta modernizatzeko bideraturiko inbertsioak.
    • Altzariak
    • Merkataritza-jarduna garatzeko beharrezko ekipamenduak eta lokal horren elementuak, barrukoak nahiz kanpokoak, merkataritza-errotuluak ere barnean hartuz.
  • Salgaiak pisatzeko balantza elektronikoak, informatika-ekipoak eta horien aplikazio eta osagarriak, betiere merkaturatze-prozesuan barne hartuta badaude edo enpresa-kudeaketara bideratuta.
Diruz lagunduak izateko proiektuetako inbertsioek baldintza hauek bete behar dituzte:
  1. Enpresaren aktibora sartu behar dute
  2. Inbertsioa gutxienez 5.000 euro enpresako izango da, ekipo informatikoak salbu, eta horietan gutxieneko inbertsioa 1.500 euro izango da
  3. Aktiboak estreinakoz erabiltzen diren edo funtzionatzen duten tresnak izango dira
  4. Enpresako aktiboan gutxienez hiru urtez iraungo dute
  5. Hirugarren pertsona fisiko edo juridikoei ez dira lagatuko
  6. Enpresa eskatzaileak berak fabrikatuak, eginak edo garatuak ez dira izango
  7. Laguntza jasotzen duten inbertsio-proiektuak Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldearen barruan kokatuko dira
  8. Laguntzen kalkulua egiteko, 2018 urtean egin den aktiboen erosketaren zenbatekoa kontuan hartuko da. Aurreko ekitaldiko inbertsioak onar daitezke, betiere 2017ko uztailaren 18tik ondoren (egun hau barne) egikaritu badira
NOTAK:
  • Aktiboen preziotzat haien balio «garbia» hartuko da, hots, fakturatutako zenbatekoari Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ) kenduta ateratzen den balioa
  • Ezein kasutan ez da merkataritza-lokala ezta garraiorako elementua erostea diruz lagunduko. Renting edo leasing bidez erositako aktiboak ez dira sartuko ere
Laguntzen kopurua:
Araututako laguntzak itzultzekoak ez diren diru-laguntzen bidez gauzatuko dira eta kopuruak hauexek izango dira:
  • OROKORREAN:
  • Inbertsioaren %16, beti ere, inbertsioaren gutxieneko zenbatekoak errespetatuz
  • GEHIKUNTZAK
  • 2 puntu gehiago UNE 175001 edota Saltokitik enpresara programan parte hartzeaz ziurtagiria badu
  • 1 puntu gehiago saltoki eskatzaileak elkarteren batekiko bere lotura egiaztatzen badu
  • 1 puntu gehiago informatika inbertsioa gestio programa batean egiten bada
  • 2 puntu gehiago laguntza eskatzen duen saltokiaren nagusiak edo gutxienez hango langile batek hezkuntza arautuko tituluren bat (Lanbide Heziketako gradua nahiz Unibertsitateko Titulua) edo Lanbidek jaulkitzen dituen profesionaltasun-ziurtagiriren bat baduela egiaztatuz gero, tituluak merkataritzarekin zuzeneko loturaren bat badu, betiere. Tituluek eta ziurtagiriek merkataritzarekin zuzeneko lotura dutela ulertuko da badin eta haien helburua merkataritzako saltokiaren kudeaketa enpresariala bada; alegia: erosketa, salmenta, bezeroarentzako arreta, biltegien kudeaketa, marketina...
  • 2 puntu gehiago laguntza eskatzen duen enpresak “Berriz Enpresa” transmisioko zerbitzua erabili badu
  • 3 puntu gehiago baldin eta saltokiak Emakundek edo beste edozein herri-administraziok jaulkitako Gizonen eta Emakumeen arteko Aukera Berdintasunaren aldeko Erakunde Laguntzaile moduko aintzatespena badu
  • 2 puntu gehiago frogatzen denean, gutxienez, laguntzak eskatutako establezimendu komertzialeko langileen erdiak kontratu mugagabea duela
  • 2 puntu gehiago Kontsumobide-ko Arbitraje Sistemara atxikita dagoen enpresa baldin bada
  • 2 puntu gehiago balio erantsia, izaera berezia edo establezimendu komertziala garatzeko ekimen berritzailea suposatzen duen inbertsioa egiten baldin bada
Notak:
  • Ezein kasutan ez du diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoak 9.000 euro gaindituko establezimendu eta urte bakoitzeko
  • Ezein kasutan ez da diru-laguntzaren gehieneko portzentaia onartutako inbertsioaren %30a baino haundiagoa izango
Tramitazioa:
Eskaerak: Eskabideen tramitazioa egiteko bide bakarra egongo da:


  • Interneten: Eskabidea online egiten eta bidaltzen da. Hau egiteko dendak Txartela Elektronikoa eduki behar du. Eskarea Interneten egingo da eta eskatutako dokumentazioa bide berdinakin bidaliko da, AUKERA HAU DERRIGORREZKOA DA ESKATZAILE GUZTIENTZAT
LOTURA EUSKO JAURLARITZAKO WEB ORRIRA
Eskatzeko epea:
Eskatzeko epea 2018ko uztailaren 2an amaituko da.
Notak:
Dendak eskabidea Internetez egiten badu eta Txartela Elektronikoa badauka ez du eskaera paperez aurkeztu behar
Loturak:
Informazioa Eusko Jaurlaritzako orrian

Arautegiko loturak:


EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

2018(e)ko maiatzaren 27(a), igandea

EUSKO JAURLARITZA: EMET 2018, Ekintzailetzarako eta turismo-enpresen lehiakortasunaren hobekuntzarako laguntzak

EKINTZAILETZARAKO ETA TURISMO-ENPRESEN LEHIAKORTASUNAREN HOBEKUNTZARAKO LAGUNTZAK: EMET 2018

http://comercio-gernika-lumo.blogspot.com/2018/05/gobierno-vasco-emet-2018-ayudas-al_27.htmlInformazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Laguntzaren Xedea:

Laguntzaren xedea honako inbertsioak laguntzea da:
  • Turismo-negozioko eredu berriak sortzea
  • Turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzea

Onuradunak:

Laguntza hauek mikroenpresek eta enpresa txiki eta ertainek (ETE) eskuratu ahal izango dituzte; jarduerek turismoan kokatuta egon beharko dute:

Enpresa guztiek jarduera egikaritzen egon beharko dute eskaria egiten duten unean, Euskal Autonomia Erkidegoan.

Laguntza mota:

Laguntza hauek ez itzultzekoak izango dira.

Laguntzen kopurua:

Araututako laguntzak itzultzekoak ez diren diru-laguntzen bidez gauzatuko dira eta kopuruak DIRU-LAGUNTZA TAULA
honetan agertzen direnak izango dira (BEZ gabe).

Gehikuntzak:

Enpresak baldintza batzuk betetzen baditu laguntza gehiago jaso dezake. Baldintza hauek araudian kontsultatu behar dira.

Tramitazioa:

Eskabideak bitarteko elektronikoen bitartez egin beharko dira lotura honetan: MET online eskabidea

Eskatzeko epea:

Eskatzeko epea 2018ko uztailaren 4 arte luzatuko da.

Loturak:

Irakurri artikulu osoa

Informazioa Eusko Jaurlaritzaren web orrian

Arautegiko loturak:
AGINDUA: EMET 2018 diru-laguntzak
AGINDUA: EMET 2018 diru-laguntzak (aldaketa)


EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

EUSKO JAURLARITZA: EMET 2018 programa, Ekintzailetzarako eta turismo-enpresen lehiakortasunaren hobekuntzarako laguntzak

EKINTZAILETZARAKO ETA TURISMO-ENPRESEN LEHIAKORTASUNAREN HOBEKUNTZARAKO LAGUNTZAK: EMET 2018

http://comercio-gernika-lumo.blogspot.com/2018/05/gobierno-vasco-emet-2018-ayudas-al.htmlInformazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu


Laguntzaren xedea honako inbertsioak laguntzea da:
  • Turismo-negozioko eredu berriak sortzea
  • Turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzea

Laguntza hauek mikroenpresek eta enpresa txiki eta ertainek (ETE) eskuratu ahal izango dituzte; jarduerek honako tipologia hauetako batean kokatuta egon beharko dute:
  1. Turismo-ostatuko establezimenduak.
  2. Jatetxeak, tabernak, kafetegiak eta antzeko establezimenduak.
  3. Bitartekaritzako turismo-enpresak.
  4. Turismo-garraioko enpresak.
  5. Turismo aktiboko enpresak.
  6. Biltzarrak antolatzen dituzten enpresa profesionalak.
  7. Turismo-gidaliburuak.
Enpresa guztiek jarduera egikaritzen egon beharko dute eskaria egiten duten unean, Euskal Autonomia Erkidegoan.

Laguntza hauek ez itzultzekoak izango dira.

TURISMO-NEGOZIOKO EREDU BERRIAK SORTZEA:

Turismo negozio eredu berriak sortzea, (Gutxieneko inbertsioa 10.000 euro, Gehieneko inbertsio diruz lagungarria: 60.000 euro).

ENPRESEN ETA TURISMO-ZERBITZUEN BERRIKUNTZA, SOLUZIO TEKNOLOGIKOEN BITARTEZ:

  1. Soluzio teknologikoak ezartzea negozien lehiakortasuna, sustapena eta komunikazioa hobetzeko baita turismo-produktu eta zerbitzuen merkaturatzeam horretarako Web 2.0 teknologia erabiliz (gutxieneko inbertsioa 5.000 euro).
  2. Berrikuntza sustatzea negozio-prozesuetan eta I+G+b bidezko jarduerak garatzea (gutxieneko inbertsioa 5.000 euro).
  3. Establezimenduan kudeaketa adimentsuaren (domotika) sistemak txertatzea (gutxieneko inbertsioa 5.000 euro).
  4. Turismo ostatuen hari gabeko konektibitatea hobetzea (gutxieneko inbertsioa 5.000 euro).

ENPRESEN ETA TURISMO-ZERBITZUEN KALITATEAREN HOBEKUNTZA:

  1. Euskadiko turismo-estrategiarekin lerrokatutako zerbitzuen eta/edo turismo produktuen eskaintza handitu (gutxieneko inbertsioa 5.000 euro).
  2. Ostalaritza zerbitzuetako eskaintzaren erakargarritasuna hobetu eta balio erantsia eman (gutxieneko inbertsioa 5.000 euro).

ESKAINTZA EGOKITU TURISMOA JASANGARRIA, ARDURATSUA ETA IRISGARRIA IZAN DADIN:

  1. Turismo-jarduerak ingurunean duen inpaktua murriztera bideratutako inbertsioak (gutxieneko inbertsioa 3.000 euro).
  2. Irisgarritasuna errazteko bideratutako teknologiak txertatzea (gutxieneko inbertsioa 3.000 euro).

Araututako laguntzak itzultzekoak ez diren diru-laguntzen bidez gauzatuko dira eta kopuruak hauexek izango dira (BEZ gabe). DIRU-LAGUNTZA TAULA

TURISMO-NEGOZIOKO EREDU BERRIAK SORTZEA:

  • Onartutako inbertsio garbiaren %40, 18.000 euroko mugarekin.

ENPRESEN ETA TURISMO-ZERBITZUEN BERRIKUNTZA, SOLUZIO TEKNOLOGIKOEN BITARTEZ:

  • Onartutako inbertsio garbiaren %30, 15.000 euroko mugarekin.

ENPRESEN ETA TURISMO-ZERBITZUEN KALITATEAREN HOBEKUNTZA:

  • Onartutako inbertsio garbiaren %30, 15.000 euroko mugarekin.

ESKAINTZA EGOKITU TURISMOA JASANGARRIA, ARDURATSUA ETA IRISGARRIA IZAN DADIN:

  • Onartutako inbertsio garbiaren %30, 15.000 euroko mugarekin.

Eskabideak bitarteko elektronikoen bitartez egin beharko dira lotura honetan: MET online eskabidea

Eskatzeko epea 2018ko uztailaren 4 arte luzatuko da.

Informazioa Eusko Jaurlaritzaren web orrian

Arautegiko loturak:
AGINDUA: EMET 2018 diru-laguntzak
AGINDUA: EMET 2018 diru-laguntzak (aldaketa)


EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

2018(e)ko maiatzaren 25(a), ostirala

Erakusketa Azokak: 2018KO EKAINA

OHARRAK:


  • Ekitaldi bakoitzaren informaziona lehio berri batean agertuko da

  • Zerrenda zutabeen izenen arabera ordena dezakezu, hori egiteko goiburua klikatu behar duzu
(*) BEHIN BEHINEKO DATAK


ERAKUSKETA AZOKAK: 2018KO EKAINA

AZOKA MOTA AZOKAREN IZENA DATAK
HIRIA
AZOKABIOTERRA. Feria de Euskadi de Prods. Ecológicos, Bioconstrucción, Energ. Renovables y Consumo Resp. 2018/06/01etik 2018/06/03ra IRÚN (GIPUZKOA)
AZOKAFeria Gastronómica 2018/06/02tik 2018/06/03ra GIJÓN (ASTURIAS)
AZOKAFIF Chile. Feria Internacional Franquicias 2018/06/05etik 2018/06/06ra SANTIAGO (Chile)
AZOKASALÓN DEL VEHÍCULO DE OCASIÓN 2018/06/05etik 2018/06/10era MADRIL
AZOKASIL. Salón Int. de la Logística y de la Manutención 2018/06/05etik 2018/06/07ra BARTZELONA
AZOKAFISALDO. 19ª Feria de los Saldos y las Oportunidades 2018/06/06tik 2018/06/10era LAS PALMAS DE GRAN CANARIA
AZOKA66º Congreso AEP.Asociación Española de Pediatría 2018/06/07tik 2018/06/09ra ZARAGOZA
AZOKAECUEXTRE. X Feria del Caballo y del Toro 2018/06/07tik 2018/06/10era BADAJOZ
AZOKASALIMAT ABANCA. Salón de Alimentación del Atlántico 2018/06/07tik 2018/06/10era SILLEDA (PONTEVEDRA)
AZOKAFECAP ABANCA. Feria de Caza, Pesca y Naturaleza 2018/06/07tik 2018/06/10era SILLEDA (PONTEVEDRA)
AZOKAFESTUR. Feria de Fiestas de Interés Turístico 2018/06/07tik 2018/06/10era SILLEDA (PONTEVEDRA)
AZOKATUREXPO GALICIA. Salón Turístico de Galicia 2018/06/07tik 2018/06/10era SILLEDA (PONTEVEDRA)
AZOKAFeria Internacional Abanca Semana Verde de Galicia 2018/06/07tik 2018/06/10era SILLEDA (PONTEVEDRA)
AZOKAGijón Motoweekend. Festival de la Moto (4ª edición) 2018/06/08tik 2018/06/10era GIJÓN (ASTURIAS)
AZOKAMOTOWEEKEND GIJÓN. Festival de la Moto 2018/06/08tik 2018/06/10era GIJÓN (ASTURIAS)
AZOKAGENERA. Feria Int. de Energía y Medio Ambiente 2018/06/13tik 2018/06/15era MADRIL
AZOKATECMA. Feria Internacional del Urbanismo y Medio Ambiente 2018/06/13tik 2018/06/15era MADRIL
AZOKAEsClean. Salón Profesional de la Limpieza e Higiene 2018/06/13tik 2018/06/15era MADRIL
AZOKASRR. Feria Int. de la Recuperación y el Reciclado 2018/06/13tik 2018/06/15era MADRIL
BESTEAKSÓNAR. Festival Int. de Música Avanzada y New Media Art de Barcelona 2018/06/14tik 2018/06/16ra BARTZELONA
AZOKAFeria de San Antonio 2018/06/15etik 2018/06/17ra GIJÓN (ASTURIAS)
BESTEAKVALENCIA TATTOO CONVENTION 2018/06/15etik 2018/06/17ra VALENTZIA
KONGRESUAWOC. XXXVII Congreso Mundial de Oftalmología 2018/06/16tik 2018/06/19ra BARTZELONA
JARDUNALDIAMAKER FAIRE (IN(3D)USTRY) 2018/06/16tik 2018/06/17ra BARTZELONA
BESTEAKGamerGy. E-sports & Gaming Festival 2018/06/22tik 2018/06/24ra MADRIL
BESTEAKMULAFEST. Festival de Tendencias Urbanas 2018/06/22tik 2018/06/24ra MADRIL
AZOKAFIMI. Feria Int. de la Moda Infantil-Juvenil (Primavera/Verano) 2018/06/22tik 2018/06/24ra (*) MADRIL
AZOKAGALIFOREST ABANCA. V Monográfico Forestal Internacional para el Sur de Europa 2018/06/28tik 2018/06/30era BOQUEIXÓN - SANTIAGO DE COMPOSTELA (A CORUÑA)
BESTEAKMETROPOLI GIJON. Festival media de cultura y entretenimiento 2018/06/29tik 2018/07/08ra GIJÓN (ASTURIAS)
KONGRESUATTS 2018. 27th Int. Congress of the Transplantation Society. 5th Congress of the Spanish Society 2018/06/30etik 2018/07/05era MADRIL


EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

2018(e)ko maiatzaren 11(a), ostirala

Merkataritza Buletina: 2018KO APIRILA

MERKATARITZA BULETINA: 2018KO APIRILA

  • PRESTAKUNTZA

Maiatzak 28, Ikastaroa Gernika-Lumon: Gestio aurreratua

Euskal Merkataritzaren XX. topaketa

Tailer eskaintza: Euskal Merkataritzaren XX. Topaketa


  • ERAKUSKETA AZOKAK: 2018KO MAIATZA
Erakusketa Azokak: 2018KO MAIATZA


EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

Maiatzak 28, Ikastaroa Gernika-Lumon: Gestio aurreratua

GESTIO AURRERATUKO IKASTAROA GERNIKA-LUMON

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Dirua irabazi nahi duzu edo nahiago duzu pertsiana ixtea?

Itxi nahi baldin ez baduzu, orduan, RENOVA PROGRAMA da behar zuk duzuna.

Programa honetan enpresariei haien negozioa ondo kudeatzeko zer egin behar den irakatsiko zaie, diru gehiago irabazteko helburua izanda. Horretarako, enpresa bakoitzak zer egiten duen ondo eta zer txarto aztertzea beharrezkoa izango da, hobekuntza ekintzak eta prozedurak sortu ahal izateko.

Landuko ditugun gaiak enpresa guztietan aurkitu daitekeen arloak izango dira: kudeaketa ekonomikoa, politika komertziala, zelan erosi, zelan saldu, zerbitzuaren kalitatea, erakuslehioak... beste batzuen artean.

RENOVA –ren LAN PLANA:

10 orduko iraupeneko talde-formakuntza aste batekin hasiko gara:
  • Data: maiatzaren 28-tik ekainaren 1-era
  • Ordutegia: 14:30-etatik 16:30-etara
  • Lekua: Gernika-Lumoko Kultur Etxean
Aldi berean, establezimendu bakoitzaren azterketa zehatz bat egingo da.

Formakuntza saioaren ostean, enpresa bakoitzari praktikara eraman beharko dituen ekintza batzuk proposatuko zaie. Gutxi gorabehera, 3 hilabete geroago, 10 orduko bigarren formakuntza bat egongo da non, berriz ere, parte-hartzaile bakoitzari bisita bat egingo zaio proposatutako ekintzak aurrera eramaten baldin badauden edo ez ikusteko eta zelako hobekuntzak jasotzen ari diren aztertzeko.

Uneoro parte hartzaileek tutorearekin harremanetan jartzeko aukera izango dute; informazioa, laguntza, galdera, iradokizun, eta abar eskatu ahal izateko.

Bizkaian dauden hainbat enpresek egin dute programa hau eta guztiek beren negozioen kudeaketan eta errentagarritasunean hobekuntza nabarmena ikusi dute.

Edizio honetan Gernika-Lumoko Udalaren aldetik diru-laguntza bat egongo da

Izena eman edo informazio gehiago eskatu nahi baldin baduzu, ez izan zalantzarik eta gurekin harremanetan jarri 946257940 telefonoan edo posta elektronikoan: gatc@gernika-lumo.net.

Eman izena agudo, plaza mugatuak!


EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

2018(e)ko maiatzaren 9(a), asteazkena

Tailer eskaintza: Euskal Merkataritzaren XX. Topaketa

EUSKAL MERKATARITZAREN XX.TOPAKETAREN TAILERRAK:

http://comercio-gernika-lumo.blogspot.com.es/2018/05/oferta-de-talleres-xx-encuentro-del.htmlInformazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu
  1. Datu-Babesa: Araudi berriara moldatzeko, zure datubasea salbatzeko eta zigorrak saihesteko gakoak. Mikel Narbarte (Cámara de Gipuzkoa)

  2. Zure negozia egokitu ezazu Datu-Babesaren arautegi berriari– Datu pertsonalak seguruak komertzio seguru batentzako. Jorge Campanillas (Iurismática Abogados)

  3. Zure erakuslehioa berria Instagramen daukazu. Ideia orokor bat sare sozialari buru eta nola erabili dezakeen jakin tresna hau negozio txiki batek. Alberto Rubio (por las redes Alberto Makusikusi)

  4. Marketin digitala eta Sare Sozialetako estrategiak. Zein faktoreek eduki behar diren kontuan estrategia bat egiterako orduan eta hainbat tresna lagundu ahal diguten azalduko dira. Unai Benito y Gorka Azpiroz (Costeporclic)

  5. Tailer praktikoa Whatsappari buruz fidelizazio eta bezero arreta gisa. Dani Arrilucea

  6. Tailer praktikoa iragarkiei buruz Facebook eta Instagram-en. Dani Arrilucea

  7. Catalog Player: tabletentzako katalogo digitalak. Tailerrean “benetako” katalogo bat sortuko da “CatalogPlayer”-arekin. Dani Arrilucea

  8. Tracking. Zer da? Zertan lagundu ahal dit? Jean Paul Olmos (Romo Telecom)

  9. Web orrialdea bat sortuko dut. Zer jakin behar dut? Pablo Jiménez (otromarketing.es)

  10. Zure lehiakideak eta zu Nola hobetu zure posizionamendua Interneten? Pablo Jiménez (otromarketing.es)

  11. Oinarrizko mundu digitala. Entendiendo la digitalización. Pablo Jiménez (otromarketing.es)

  12. Ikasi zure marka kudeatzea Interneten. Pablo Jiménez (otromarketing.es)

  13. Nola egin publizitate kanpainak eraginkorrak Google-n. Pablo Jiménez (otromarketing.es)

  14. Nola aktibatu publizitate kanpaina bat Google Adwords-en. Pablo Jiménez (otromarketing.es)

  15. Eduki digitalen plan bat diseinatzea, sortzea eta kudeatzea. Pablo Jiménez (otromarketing.es)

Begiratu Topaketaren orrian noiz eta non egingo diren tailer hauek.

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

Euskal Merkataritzaren XX. topaketa

EUSKAL MERKATARITZAREN XX. TOPAKETA

http://comercio-gernika-lumo.blogspot.com.es/2018/05/xx-encuentro-del-comercio-vasco.htmlInformazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu
Eusko Jaurlaritzak eta Cámaras Vascas - Eusko Ganberak EUSKAL MERKATARITZAREN XX. TOPAKETA egingo dute, Merkataritzako Bulego Teknikoen, Merkatarien elkarteen eta Euskadiko udalen lankidetzarekin.

ERREALITATEA DIGITALA BILAKATZEN ARI DA” lelopean, hainbat erakundetako merkataritza-teknikariei eta merkataritzaren arloko enpresaburuei xedatuta egongo diren tailerrak, mahai-inguruak,… barne hartuko ditu Topaketak.

Euskal Merkataritzaren XX. Topaketa maiatzaren 9an Vitoria-Gasteizko Artium Museoan egingo den Biltzarrarekin hasiko da, eta merkataritzaren digitalizazioan jarriko du arreta.

Era berean, euskal geografia osoan zehar emango diren prestakuntza praktikorako tailerrak antolatuko dira. Merkataritza txikientzako zuzenduta egongo dira bereziki; horiei, transformazio digitaleranzko bidean, joera, teknika eta tresna guztiak ezagutarazteko. Kontsultatu hemen eskainitako tailerrak: EUSKAL MERKATARITZAREN XX. TOPAKETAREN TAILERREN ZERRENDA

2018KO MAIATZAREN 9KO BILTZARRAREN PROGRAMA

  • 9:00etatik 9:30era Harrera eta akreditazioak
  • 9:30ean Inaugurazioa
    Alfredo Retortillo, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailburua
    Gregorio Rojo, Eusko Ganberako lehendakaria
  • 10:00etan “Tranformazio digitala merkataritzan: online salmentatik haratago”
    Pedro Jesús González Viguera, Digital & Social Paid Media Estrategiaren Zuzendaria. Good Rebels.
  • 11:30h Pausa-Café
  • 12:00h Taller y mesas redondas
  • 14:30h Clausura
    La inscripción al Congreso es totalmente gratuita, pero es necesario formalizarla por cuestiones de aforo.

TALLER Y MESAS REDONDAS

Se celebrarán tres sesiones de los talleres y mesas redondas, con una duración de 40 minutos (Sesiones a las 12:00, 12:50 y 13:40).
Existe la posibilidad de inscribirse en las tres actividades.
  • Taller: “Nuevas Oportunidades de Negocio en el Entorno Digital” (Pablo Jiménez. Director de Otromarketing)
  • Mesa redonda: “Experiencias de comercios vascos en la incorporación de las TIC”
  • Mesa redonda: “Experiencias de comercios vascos en el desarrollo del e-commerce”

TALLERES DEL XX ENCUENTRO DE COMERCIO

Listado de Talleres disponibles

MÁS INFORMACIÓN E INSCRIPCIONES


EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN: