2019(e)ko azaroaren 29(a), ostirala

Merkataritza Buletina: 2019KO AZAROA

MERKATARITZA BULETINA: 2019KO AZAROA

  • BIZKAIKO ERAKUSLEHIO TXAPELKETA
Zure Alboan: Bizkaiko XXXVI. Erakuslehioen Lehiaketa


  • IKASTAROAK
Ikastaroa: Online marketina eta Merkataritzarako administrazio-kudeaketa

Ikastaroa: Ingelesa autonomo eta enpresa txikientzat


  • ERAKUSKETA AZOKAK: 2019KO ABENDUA
Erakusketa Azokak: 2019KO ABENDUA


EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

Erakusketa Azokak: 2019KO ABENDUA

OHARRAK:


  • Ekitaldi bakoitzaren informaziona lehio berri batean agertuko da

  • Zerrenda zutabeen izenen arabera ordena dezakezu, hori egiteko goiburua klikatu behar duzu
(*) BEHIN BEHINEKO DATAK


ERAKUSKETA AZOKAK: 2019KO ABENDUA


AZOKA MOTAAZOKAREN IZENADATAK
HIRIA
Azoka35ª Feria de Artesanía de Canarias2019/12/04tik 2019/12/08ra
SANTA CRUZ DE TENERIFE
AzokaMEGAXOVE. 20º Salón de la Juventud2019/12/05etik 2019/12/06ra
OURENSE
AzokaJUVENALIA. Salón del Ocio Infantil y Juvenil 2019/12/05etik 2019/12/09ra
MADRIL
AzokaFERIA DE NAVIDAD DE LA COSTA VASCA (14ª edición)2019/12/06tik 2019/12/08ra
IRUN (GIPUZKOA)
AzokaSALÓN DE ARTESANÍA DE GIPUZKOA2019/12/06tik 2019/12/08ra
IRUN (GIPUZKOA)
AzokaALMONEDA NAVIDAD. Feria de Antigüedades, Galerías de Arte y Coleccionismo 2019/12/11tik 2019/12/15era
MADRIL
AzokaFERIA DE INVIERNO DEL VEHÍCULO DE OCASIÓN2019/12/13tik 2019/12/15era
VALLADOLID
BesteakNEW & RETRO VALLADOLID GAME FESTIVAL2019/12/14tik 2019/12/15era
VALLADOLID
AzokaP.I.N. / U.G.P. Parque Infantil de Navidad 2019/12/18tik 2020/01/04ra (*)
BILBO
AzokaPIT 2019. XXVIV Parque Infantil y Juvenil de Tenerife2019/12/20tik 2020/01/05era
SANTA CRUZ DE TENERIFE
AzokaMERCAPLANA. 47º Salón de Navidad para la Infancia y la Juventud2019/12/21etik 2020/01/04ra
GIJÓN (ASTURIAS)
AzokaNAVIVAL. Parque de Navidad Infantil2019/12/26tik 2020/01/04ra
VALLADOLID
BesteakPLANETA GRAN CANARIA. 21º Festival de la Infancia2019/12/26tik 2020/01/04ra
LAS PALMAS DE GRAN CANARIA
AzokaMIMA. 16ª Muestra Infantil de Málaga2019/12/26tik 2020/08/04ra
MÁLAGA
AzokaIBEROCIO. XXIX Feria de la Infancia y la Juventud2019/12/26tik 2019/12/30era
BADAJOZ
BesteakLa Ciutat dels Somnis. El nuevo Festival de la infancia2019/12/27tik 2019/12/30era
BARTZELONA


EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

2019(e)ko azaroaren 26(a), asteartea

Ikastaroa: Online marketina eta Merkataritzarako administrazio-kudeaketa

MERKATAL ADMINISTRAZIO KUDEAKETA ETA MARKETING ONLINE

https://comercio-gernika-lumo.blogspot.com/2019/11/curso-gestion-administrativa-comercial.htmlInformazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Sare solialak eta enpresa mundurako aplikazioak ezagutu

Gernika-Lumoko Lanbide Ekimenak herriko enpresentzat bereziki zuzendutako online marketina ikastaroa antolatu du 2020ko urtarrilerako.

Helburua:
Sare sozialak, Networking kontzeptua eta aplikazio ezberdinak. Trebetasuna ,harreman sareak garatu.

30 orduko prestakuntza hau enpresa txikietako eta ertainetako ekintzaile-profesionalei zuzenduta dago, baldin eta smarthphone-etatik merkataritza- eta administrazio-tresnei eta enpresari aplikatutako aukerei buruzko ezagutzak eskuratu edo zabaldu nahi badituzte, bai eta online marketina kudeatu nahi badute ere, enpresek dituzten prestakuntza-beharrei erantzuteko.

  • DATA: 2020ko urtarrilaren 9tik otsailaren 27ra (martitzen eta eguenatan)
  • ORDUTEGIA: 14:00etatik 16:00etara
  • LEKUA: Gernika-Lumo
  • ORDUAK: 30 ordu
  • PREZIOA: 40 euro
Azkar ibili plaza mugatuak baitaude.

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

2019(e)ko azaroaren 25(a), astelehena

Ikastaroa: Ingelesa autonomo eta enpresa txikientzat

INGELESA AUTONOMO ETA ENPRESA TXIKIENTZAT

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Ikasi ingelesa eta zure bezero atzerritarrei lagundu ahal izango diezu

Gernika-Lumoko Lanbide Ekimenak herriko enpresentzat bereziki zuzendutako ingeles ikastaroa antolatu du 2020ko urtarrilerako.

Helburua:
Salmentaren berezko jardueratan ingelesaren termino eta erabi-lera ohikoenak ikastea eta ezagutzea.

40 orduko prestakuntza hau merkataritza-sektoreko ekintzaile profesional guztiei zuzenduta dago (ETEak eta Mikropymeak), baldin eta ikasi nahi badute eta ohitu nahi badute ingelesaren ohiko termino eta erabilerekin salmentaren berezko jardueretan; bezeroen harreran, jarduera-modulu espezifikoetan eta erreklamazio ohikoenetan.

  • DATA: 2020ko urtarrilaren 8tik martxoaren 11ra (astelehen eta eguaztenean)
  • ORDUTEGIA: 14:00etatik 16:00etara
  • LEKUA: Gernika-Lumo
  • ORDUAK: 40 ordu
  • PREZIOA: 50 euro
Azkar ibili plaza mugatuak baitaude.

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

2019(e)ko azaroaren 18(a), astelehena

Zure Alboan: Bizkaiko XXXVI. Erakuslehioen Lehiaketa

BIZKAIKO XXXVI. ERAKUSLEIHOEN LEHIAKETA

https://comercio-gernika-lumo.blogspot.com/2019/11/cerca-de-ti-xxxvi-concurso-de.htmlInformazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Bilboko Merkatal Ganberak Bizkaiko Erakusleiho Lehiaketaren edizio berri bat jarri du matxan Bizkaiko udalerri guztietan merkataritzaren kultura eta irudia sustatzeko konpromisoarekin.

Izen emateko epea:
Azaroaren 4etik abenduaren 5era

Izen emateko era:
Bilboko Merkatal Ganberako web orria izango da Erakusleiho Lehiaketan izena emateko bide bakarra: XXXVI Erakusleiho Lehiaketa

Inskripzioa:
Doan

Erakusketa epea:
  • Abenduaren 5etik 31ra
  • Erakusketak dirauen bitartean, erakusleihoak argiztatuta egongo dira gaueko 22:00ak arte.
  • Erakusleiho guztiek, parte hartzen dutela erakusteko, Antolakuntzak emandako bereizgarria jarri beharko dute ongi ikusteko moduan.
Zer baloratuko da:
  • Kalitatea
  • Komertzialtasuna eta produktuaren aurkezpena
  • Sormena
  • Argiztapena
  • Modernitatea eta berrikuntza
Sariak:
Lorura honetan aurki dezakezu sarien-zerrenda: Bizkaiko XXXVI. Erakusleiho Lehiaketaren sariak

Parte hartzeko gonbidatu nahi dizuegu lehiaketa hau oso aukera ona delako zure denda promozionatzeko eta zure erakuslehioa zaindu dezazuelako.

Lehiaketaren babesleak Kutxabank eta El Correo dira. Gainera, erakunde hauen laguntza ere badauka: Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Saila, Bilboko Udala, Iberdrola, El Corte Inglés, Baqué Café, Lankidego, "Txakoli de Bizkaia - Bizkaiko Txakolina" Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arautzailea, eta Azul Marino Bidaiak.

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

Bizkaiko XXXVI. Erakuslehioen Lehiaketaren sariak

BIZKAIKO XXXVI. ERAKUSLEIHOEN LEHIAKETAREN SARIAK

https://comercio-gernika-lumo.blogspot.com/2019/11/xxxvi-concurso-de-escaparates-de.htmlInformazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Bizkaiko XXXVI. Erakusleiho Lehiaketak ondoko sariak emango ditu:

  • Bilboko Merkataritza Ganberak, Kutxabank-ek eta El Correok emandako lurralde mailako sariak
    • Lehen Sari Handia: Oroigarri trofeoa; 1.000 euro eta publizitate sustapena ondoko komunikabideetan: El Correo
    • Bigarren Sari Handia: Oroigarri trofeoa; 700 euro eta publizitate sustapena ondoko komunikabideetan: El Correo
    • Hirugarren Sari Handia: Oroigarri trofeoa; 550 euro eta publizitate sustapena ondoko komunikabideetan: El Correo
  • Sektoreko sariak (Eskultura original batekin sarituko dira ondoko sektoreak)
    • Elikadurako Sari Berezia, Bizkaiko Txakolina-k emanda
    • Gozogintza
    • Oinetakoak, Larrua eta Larrugintza
    • Drogeria eta Lurringintza
    • Botikak
    • Loradendak
    • Irudi Pertsonala
    • Bitxigintza, Ordulariak, Imitaziozko Bitxiak eta Opariak
    • Liburu-dendak eta Paper-dendak
    • Burdindegiak
    • Altzariak eta Dekorazioa
    • Ehunak eta Jantziak
    • Jarduera anitzak
    • Bizkaiko Argazkilari Profesionalen Elkarteak ere sari bat emango du
  • Ostalaritzako Sari Berezia, Baqué Café-ren eskutik

  • Sormenari Saria, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren eskutik

  • Merkataritzako Berrikuntzari Saria, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi Sustapen Sailaren eskutik

  • Argiztapenari Saria, Iberdrolaren eskutik erakusleihoan agertzen diren produktuak ongien nabarmentzen dituen merkataritza argiztapen onenari

  • Barruti Sariak, Bilboko Udalak eta Bilbao Ekintzak emandako eskultura bat, barruti bakoitzeko erakusleiho onenak saritzeko

  • Ezkerraldenda Saria, Merkatari eta ostalarien federakundea den Ezkerraldendak, Ezkerraldeko eta Meatzaldeko partaide diren denden artean, eskualde-erakusleiho onenari saria emango dio

  • Ehun urteko merkataritza establezimendua, Sari berezia egongo da Lehiaketaren aurreko edizioetan kategoria honetan saritu ez ziren merkataritza establezimenduentzat, 2014an 100 urte bete edo pasa dituztenentzat alegia

  • "Merkataritzako web onenarentzat" Saria, eraginkorra, edukia eta Interneteko zerbitzu onenak eskaintzen dituen web orria saritzeko

  • "Eus-commerce" Saria, eraldaketa digitala garatzeko irtenbide berriak ezartzeko eta lehendik finkatuta dituenak hobetzeko lan egin duen establezimenduari

  • Merkataritza Konposizio Onenari Saria, El Corte Inglés-en eskutik. Saldu beharreko produktua aurkezteko ideia original onena sarituko da, erakusleihoa osatzen duten elementu tekniko eta estetikoen arteko oreka bilatuko delarik

Eta baita abenduaren 5etik 31ra lehiaketako erakusleihoen aurrean selfie bat egiten duten bezeroek saria izan dezaketela ere. Parte hartzeko pertsonaren izena duen argazkia whatsapp bidez bidali behar da 648 281 730 telefonora. Mezu horiek bidaltzeko epea 2020ko urtarrilaren 3ra artekoa izango da.

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN: