2010(e)ko apirilaren 26(a), astelehena

SPRI 2010: Inbertsiorako Finantza Laguntzak, AFI

AFI PROGRAMA 2010: FINANTZA LAGUNTZAK INDUSTRIAN, MERKATARITZAN ETA TURISMON

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Onuradunak:

Jarduera nagusia Industrial, Merkataritza edo Turistikoa duten ETE eta Autonomoek. Beste zerbitzu aktibitateak EZ DIRA SARTUKO (ile-apaindegiak,...)

Diru-laguntza jaso dezaketen inbertsioak:

Laguntza jaso dezaketen aktiboak 2007ko Kontabilitate Plan Orokorreko epigrafe hauetan sartzen direnak izango dira:

  • 206 Aplikazio informatikoak
  • 210 Lurrak eta ondasun naturalak (turismo-arlokoak izan ezik)
  • 211 Eraikuntzak
  • 212 Instalazio teknikoak
  • 213 Makineria
  • 214 Tresneria
  • 215 Beste instalazio batzuk
  • 216 Altzariak (merkataritza-eta turismo-arlokoak bakarrik)
  • 217 Informazio-prozesuetarako ekipoak
  • 218 Garraio-elementuak (turismo-arlokoak bakarrik)
  • 219 Bestelako ibilgetu materialak

Inbertsioek baldintza hauek bete behar dituzte:

  1. Laguntza eskatzen den ekitaldiari dagokion inbertsio-bolumena, gutxienez, 100.000 eurokoa izango da industria-sektorean, 30.000 eurokoa turismo-sektorean eta 30.000 eurokoa merkataritza-sektorean.
  2. Laguntzak kalkulatzeko, horiek eskatu diren urtean bertan aktiboak eskuratzeko ordaindutako zenbatekoa baino ez da aintzat hartuko.
  3. Inbertsio-proiektua eta dagozkion polizak 2010. urtean gauzatutakoak izan beharko dira.

Laguntza Mota:

Laguntzak inbertsioak ordaintzeko eskatutako mailegu edo leasing-go interes-tasaren hobaria izango dira.

Maileguen Baldintzak:

ZENBATEKOA:Diruz lagundu daitekeen mailegua izango da bi zenbateko hauetatik txikiena:

  • Diruz lagundu daitekeen inbertsioaren %100.
  • Finantza-erakundeak baimendutako maileguaren zenbatekoa.

EPEA: Gutxienez, 5 urte eta, gehienez, 7 urte, hasierako gabealdia barne dela; gabealdi hori, gehienez, honelakoa izango da:

  • 7 urterako maileguak: 24 hilabete.
  • 6 urterako maileguak: 18 hilabete.
  • 5 urterako maileguak: 12 hilabete.
SPRI-k bestelako epeak ere onar ditzake (gutxieneko epea 5 urtekoa izango da, betiere), baldin
eta formalizatutako maileguan berariaz jasotzen bada berau laguntza-programa honetan sartuta dagoela. Nolanahi ere, horrek ez du aldaketarik ekarriko laguntzen zenbatekoan. Zenbateko hori, bestalde, ez da inoiz izango 7 urterako maileguei dagokiena baino handiagoa.

EPEMUGAK: Gutxienez, hilero izango dira.

GEHIENEZKO INTERES-TASA APLIKAGARRIA:

  • ICO maileguetan: ICO interes-tasa
  • ICO ez diren maileguetan: SPRI-k eta finantza-erakundeek sinatu duten lankidetza-hitzarmenean erabaki dutena

Leasing operazioen Baldintzak:

Laguntza jasotzeko leasing operazioek baldintza hauek bete behar dituzte:

  • Enpresa onuradunak konpromisoa hartuko du erosteko aukera gauzatzeko, hala dagokionean; konpromiso hori kasuan kasuko formalizazio-agirian jasoko da.
  • Finantza Errentamendu bidez Eragiketak Finantzatzeko Hitzarmena izenpetuta duen erakunde batek gauzatu beharko du finantza-errentamendua.

ZENBATEKOA: Diruz lagundu daitekeen leasing-a izango da bi zenbateko hauetatik txikiena:

  • Diruz lagundu daitekeen inbertsioaren %100.
  • Finantza-erakundeak baimendutako leasing-en zenbatekoa.

EPEA: Gutxienez, bi urte eta, gehienez, bost urte

SPRI-k bestelako epeak ere onar ditzake, baldin eta formalizatutako leasing edo finantza-errentamenduan berariaz jasotzen bada berau laguntza-programa honetan sartuta dagoela. Nolanahi ere, horrek ez du laguntzen zenbatekoa aldatuko. Zenbateko hori, bestalde, ez da inoiz izango 5 urterako finantza-errentamenduei dagokiena baino handiagoa.

EPEMUGAK: Gutxienez, hilero izango dira.

GEHIENEZKO INTERES-TASA APLIKAGARRIA:

  • SPRI-k eta finantza-erakundeek sinatu duten lankidetza-hitzarmenean erabaki dutena

Laguntza Kopurua:

laguntza operazioaren interes-tasaren hobaria izango da eta kopurua hauxe izango da::

  • Oro har: 1,5 puntuko hobaria
  • 0,50 puntu gehiago Hitzarmenaren sinatzaileetarikoa den Elkarrekiko Berme Sozietateren batek eragiketa abalatuz gero.

Oharrak:

  • Interes-tasaren hobaria ez da izango handiagoa eragiketa baimentzean aplikatutako interes-tasa nominala baino.
  • Diruz lagundu daitezkeen maileguen eta/edo finantza-errentamenduko eragiketen balioaren urteko gehienezko zenbatekoa, enpresa onuradun bakar batek eskuratu dezakeena, ez da 1.500.000 eurotik gorakoa izango.

Eskaerak eta Epea:

Eskaerak: Eskaeren tramitazioa finantza entitateetan bertan egingo da.

Eskatzeko Epea: 2010eko urriaren 15 arte

Loturak:

Informazioa: AFI programako informazio telefonoa : 902 540 818

SPRI-ko web orrian informazioa

Programaren Fitxa

Araua

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina