2010(e)ko ekainaren 24(a), osteguna

EUSKO JAURLARITZA: MEC 2010 Programa, Merkataritzako Saltokiak Modernizatzeko Laguntza-Programa

MERKATARITZAKO SALTOKIAK MODERNIZATZEKO LAGUNTZA-PROGRAMA: MEC 2010

NOTA: Zure eskaera ONLINE egin nahi baduzu prestatu dugun TUTORIALA jarrai dezakezu urratsez urrats egiteko. Artikulu honen amaieran tutorialean sartzeko lotura daukazu.


Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak MEC 2010 diru-laguntza programaren eskatzeko epea ireki berri du. Laguntza hauen helburua merkataritza-ekipamenduak modernizatzeko inbertsio-proiektuei laguntza ematea da.


Negozio-bolumenaren aldetik, jarduera nagusia merkataritza duten enpresa ertain eta txikiek jaso ahal izango dituzte laguntza hauek.

Ez da eskatzen antzinatasun minimoa merkataritza jardueran, hau da, denda berriek ere laguntza hau eska dezakete.

.


Laguntza hauek ondorengo kontzeptuon barruan sartzen diren inbertsioak lagunduko dituzte:

  1. Merkataritza-jarduera garatzeko beharrezkoak diren altzariak, ekipamenduak, lokala eta kanpoko nahiz barruko elementuak (merkataritza-errotuluak barne) eraberritzeko eta eguneratzeko inbertsioak.
  2. Informatika-ekipoak, aplikazioak eta hauen osagarriak, beti ere merkataritza-prozesuen barruan integraturik badaude edo enpresa-kudeaketarako badira.

  1. Inbertsio garbia (BEZ gabe) gutxienez 2.000 eurokoa aktibo orokorrean eta 600 eurokoa informatika-ekipoak erosteko izango da
  2. Aktiboak berriak izan behar dira
  3. Gutxienez hiru urteko amortizazio-aldia ezarrita eduki behar dute
  4. Ezin dira hirugarrenei laga
  5. Ezin dira enpresa eskatzaileak berak fabrikatuak, eginak edo garatuak izan
  6. Laguntza jasotzen duten inbertsio-proiektuak Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldearen barruan kokatu behar dira

Inbertsio proiektuak 2010 urtean gauzatu egin behar dira (urtarrilaren 1etik), ETA 2009 urtean egin direnak baina 2009ko irailaren 5etik aurrera (hau barne).


Laguntzak hauek itzultzekoak ez diren diru-laguntzen bidez gauzatuko dira. Programa honetako laguntzetarako diru-laguntzen, onartutako inbertsio-proiektuaren kostuaren (BEZ gabe) ehunekoak hauexek izango dira:

  • Orokorrean:
    • %15 altzariak eta erreformak egiteko
    • %20 Informatika-ekipoak eta aplikazioak
  • Gehikuntzak:
    • %2 gehiago denda merkatari elkarte baten kide bada
    • %2 gehiago dendak UNE 175000 ziurtagiri badauka
    • %3 gehiago dendak Merkataritza Bikaina ziurtagiri lortu badu

Edozein kasutan ez du diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoak 12.000 euro gaindituko.



Eskatzeko orriak honako hauen helbideak eskura daude:

  1. Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko lurralde bulegoetan
  2. Merkataritza Laguntza Teknikorako Kabineteen sarean
  3. Interneten:

Diru-laguntza Internet bitartez tramitatu

Eskaera orriak deskargatu (pdf formatuan)

Hirugarren Datuen Alta

Eskaerak aurkezteko lekua Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko lurralde bulegoak dira.


MEC Laguntza programaren eskaerak aurkezteko azken eguna 2010ko irailaren 30a da.



Dudarik baldin badaukazu mezu bat bidali dezakezu Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegora, horretarako klikatu irudi honetan:
EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
















iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina