2022(e)ko abenduaren 22(a), osteguna

Merkataritza Modernizatzeko programa: Funts Teknologikoa 2022

MERKATARITZA MODERNIZATZEKO PROGRAMA: FUNTS TEKNOLOGIKOA 2022

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Laguntzaren Xedea:

Merkataritza-sektorearen eraldaketa digital eta jasangarriaren bidez lehiakortasuna eta modernizazioa sustatu eta bultzatzea.

Onuradunak:

  • Merkataritza-sektoreko mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainak.
    • ETEak Euskal Autonomia Erkidegoan izan beharko du sozietate- eta zerga-egoitza.
    • Negozioaren jarduera nagusiak bat etorri beharko du 2009ko Ekonomia Jardueren Sailkapen Nazionalaren (EJSN-2009) 45., 46. edo 47. kodeetan jasotako jardueretako batekin
    • EJSN-n benetan alta emateko datak eskaera aurkezteko bera edo lehenagokoa izan beharko du.

Laguntza mota:

Laguntza hauek ez itzultzekoak izango dira.

Diruz lagun daitezkeen gastuak:

  1. Eraldaketa digitalera bideratutako gastuak: online merkataritza-estrategiaren eta komunikazio- estrategiaren, negozio-ereduaren eta erosketa-esperientziaren hainbat eremu hobetzeko teknologia berrien proiektuak izango dira.
  2. Salmenta-puntua eraldatzeko gastuak: salmenta-espazio fisikoa kontsumitzaileen behar eta ohitura berrietara nahiz kudeaketa-eredu berrietara egokitzeko teknologia berrien proiektuak izango dira.
  3. Jasangarritasunari eta ekonomia zirkularrari lotutako gastuak: energiaren eta baliabideen kontsumoaren efizientzia hobetzeko irtenbide teknologikoak aplikatzeko proiektuak izango dira.
  4. Hornidura-kateari eta trazabilitateari dagozkien gastuak: konponbide teknologikoen proiektuak izango dira, hornidura-katean, trazabilitatean eta ekonomia zirkularrean azken miliako entregaren efizientzia eta jasangarritasuna hobetzeko eginak.

Diruz lagun daitekeen aldia:

2022ko urarrilaren 1etik 2023ko martxoaren 31ra bitartean, biak barne, egiten diren inbertsioek jaso ahal izango dute dirulaguntza.

Laguntzen kopurua:

Araututako laguntzak itzultzekoak ez diren diru-laguntzen bidez gauzatuko dira eta egindako gastuaren %100era iritsi ahak izango dira (BEZik gabe).

Tramitazioa:

  • Interneten: Eskabidea online egiten eta bidaltzen da. Hau egiteko dendak Txartela Elektronikoa eduki behar du. Eskarea Interneten egingo da eta eskatutako dokumentazioa bide berdinakin bidaliko da, AUKERA HAU DERRIGORREZKOA DA ESKATZAILE GUZTIENTZAT.
WEB ESKAERARAKO ESTEKA

Eskatzeko epea:

Eskatzeko epea 2023ko urtarrilaren 19an amaituko da.

Loturak:



EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

2022(e)ko azaroaren 28(a), astelehena

Merkataritza Buletina: 2022KO URRIA

MERKATARITZA BULETINA: 2022KO URRIA

  • DIRU-LAGUNTZAK

Espainiako Gobernua

KIT DIGITALA: Zure digitalizaziorako bidea

  • NIK GERNIKAN III. SARIAK
NIK GERNIKAN sarien III. edizioa

  • II. MERKATARITZA ASTEA
Gernika-Lumoko II. Merkataritza Astea: ZER NAHI DUTE NIRE BEZEROEK?

Gernika-Lumoko II. Merkataritza Astea: PINTXOAK ETA ERRAZIOAK

Gernika-Lumoko II. Merkataritza Astea: SALMENTAN TREBATZEN

  • ERAKUSKETA AZOKAK: 2022KO AZAROA
Erakusketa Azokak: 2022KO AZAROA


EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

2022(e)ko azaroaren 25(a), ostirala

Erakusketa Azokak: 2022KO ABENDUA

OHARRAK:


  • Ekitaldi bakoitzaren informaziona lehio berri batean agertuko da
(*) BEHIN BEHINEKO DATAK


ERAKUSKETA AZOKAK: 2022KO ABENDUA

AZOKA MOTA AZOKAREN IZENA DATAK
HIRIA
BATZARRACONGRESO «LO QUE DE VERDAD IMPORTA» 2022/12/01etik 2022/12/01era
SEVILLA
AZOKABIOCULTURA SEVILLA 2022/12/02tik 2022/12/04ra
SEVILLA
BESTEAKMANGAFEST 2022. Festival de Cultura Asiática y Ocio Digital de Sevilla 2022/12/02tik 2022/12/04ra
SEVILLA
AZOKA24ª Feria del Automóvil Valéncia 2022/12/02tik 2022/12/06ra
VALENTZIA
AZOKA2ª VALÈNCIA MOTOR CLASSIC 2022/12/02tik 2022/12/04ra
VALENTZIA
BESTEAKULTRALAN GAMING FESTIVAL 2022/12/03tik 2022/12/04ra
VALLADOLID
AZOKAJUVENALIA. Salón del Ocio Infantil y Juvenil 2022/12/06tik 2022/12/11ra
MADRIL
AZOKAFERIA DE INVIERNO DEL VEHÍCULO DE OCASIÓN 2022/12/10etik 2022/12/11ra
VALLADOLID
AZOKAFIBAR VALLADOLID. 9ª Feria Internacional Cocktail Bar 2022/12/12tik 2022/12/14ra
VALLADOLID
AZOKAANTIK PASSION ALMONEDA NAVIDAD. Feria de Antigüedades, Galerías de Arte y Coleccionismo 2022/12/14tik 2022/12/18ra
MADRIL
AZOKASalón de la Automoción e Industrias Afines (37ª edición) 2022/12/16tik 2022/12/18ra
TORRE PACHECO (MURCIA)
AZOKAIBEROCIO. XXXI Feria de la Infancia y la Juventud 2022/12/26tik 2022/12/30era
BADAJOZ


EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

NIK GERNIKAN sarien III. edizioa

NIK GERNIKAN SARIEN III. EDIZIOA: SARI BANAKETA

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

2022KO SARITUAK:

  • DENDA BERRITZAILE: IRAZABAL FERRETERIA
FERRETERIA IRAZABAL Gernika-Lumoko “betiko denda” den enpresa familiarra da, herriko merkataritzan erreferente izan den eta den lokala. Eta, aldi berean, innobazio eta berrikuntza komertzialaren adibide da, beti olatuaren gailurrean egotea lortzeko bere burua berregokitzen eta berrasmatzen jakin duen denda.

Burdindegiaren lehen erronka belaunaldi-aldaketa izan zen, beti kritikoa eta erabakigarria familia-merkataritza batean. Kasu honetan, prozesua arrakastaz burutu zen, eta ideia berriak zituen belaunaldi berri bat utzi zen negozioaren ardurapean.

Bigarren erronka nagusia burdindegi tradizional bat XXI. mendeko bezeroak eskatzen duenera egokitzea izan zen. Eta lan horretan FERRETERIA IRAZABALek erakutsi duen maisutasunagatik merezi du sari hau. Zeukan gauza on guztietan oinarrituz, bere burua berritzen, berreraikitzen eta berrasmatzen jakin du. Era integral batean aldatuz eta aldi berean bere esentzia mantendu. Bere iraganaz harro dagoen denda moderno bihurtuko duen berrikuntza.

Saria Eneritz eta Gaizka Irazabalek jaso zuten Gaizka Muniateguiren eskutik, Gernikako Merkatari, Ostalari eta Zerbitzu enpresen Elkarteko presidentea.
  • AUZOKO MERKATARITZA: IÑAKI GOROSTIZA ARRAINDEGIA
1974an, Iñakik, Miamitik itzuli berria zen zesta-punta jokalariak, arrandegi hau ireki zuen Gernika-Lumon, emaztearekin, Mariarekin, Bermeoko arrain-eroslearekin.

Lan, ahalegin eta ilusio urteak izan ziren. Iñakiri zor zaio Gernika-Lumon hegaluzea bezalako arrain bat famatu izana, berak irakatsi baitzion bere bezeroei enbotatzen, neurri handi batean herriko gastronomian eraginez.

Gaur egun Aintzane da, bere alaba, negozioaren buru dena. Denda horrek goizero Bermeoko lonjan erositako arrainak eramaten ditu salmahaietara, eta erreferentea da bere auzoan: saltoki gisa, baina baita herriko jaiak eta herri-ekitaldiak babesten ere.

Saria Miren Aintzane Gorostizak eta Deli Bilbaok jaso zuten Ana Hormaetxearen eskutik, Gernika-Lumoko Udalaren Gizarte zinegotzia. - BIDEOA: IÑAKI GOROSTIZA ARRAINDEGIA
  • OSTALARITZA: ZEPPELIN TABERNA
ZEPPELIN tabernak zerbait propioa eta berezia badauka, bere estilo pertsonala eta giroa dira, zalantzarik gabe; biak titularraren borondatearen ondorio dira, Asier, non bere buruak egon nahi duen taberna zuzentzen baitu.

Lokala 1988ko apirilaren 26ko ilunabarrean ireki zen, hiriaren bonbardaketari egindako omenaldi zuzen batean. Eta une horretatik aurrera taberna desberdin bat izatea erabaki zuen, ez kopakoa, ezta janarikoa ere, baizik eta koadrilarekin egoteko, musika ona entzuteko eta momentuaz gozatzeko leku bat.

Musika ona, soinu-ekipo hobea eta geratzen diren azken lokaletako bat, non kantuak ez dituen playlist batek aukeratzen, baizik eta Asierren belarri eta bihotzeak. Hori da ZEPPELIN eta hori da epaimahaiak sari honekin baloratu duena.

Saria Asier Zamezak eta Aron Gonzalezek hartu zuten Iñigo Magunagoikoetxearen eskutik, Gernika-Lumoko Udalaren Toki Garapena: Merkataritza eta Turismo zinegotzia.
  • IBILBIDE KOMERTZIALA: LA ELORRIANA
XX. mendearen hasieran, Elorrioko Modesta Larrea, Mutrikuko kondeetako sukaldaria, Ameriketatik etorritako markinar batekin ezkondu zen, eta elkarrekin erabaki zuten Gernikan bizitzea. Handik urte gutxira, Modesta alargun geratu zen bi seme-alabarekin, eta 1916an denda bat ireki zuen. Denda horren izena: La Elorriana. Saraspe auzoan zegoen establezimendua, egungo Lennon tabernaren aurrean, eta etenik gabeko ordutegian lan egiten zuen goizeko bederatzietatik arratsaldeko zortziak arte, eta era guztietako salgaiak eskaintzen ditu, hala nola elikagaiak, fabriketarako laneko arropak, abarketak eta baita betaurrekoak ere, eta horien graduazioa bezeroak aukeratzen zuen egunkari bat irakurriz.

1937ko bonbardaketaren ondoren, familiak inguruko herri batera ihes egin behar izan zuen, ondare bakarra josteko makina bakar bat. Alfa makina hori, zaharberritua, gaur egungo dendan dago.

Modestaren alabak, Maria Felisa Barinagak, izen bereko denda bat ireki zuen gaur egungo Artekale 6 zenbakian, udaletxearen aurrean eraiki berri zen arkupean. Denda garai berrietara egokitzen da: gizonezkoen arropa eta andre nahiz gizon barruko arropa, larrukigintza eta mertzeria saltzen ditu.

Alberto Arejita, Felisaren semea eta gaur egun dendaren jabea dena, 1983an hasi zen amarekin lanean. Dendak hainbat erreforma jasan zituen; sakonena Albertok egin zuen 2003an, eta gaur egun ezagutzen dugun bezala geratu zen.

Saria Alberto Arejitak jaso zuen Jose Mari Gorroñoren eskutik, Gernika-Lumoko alkatea.

Ekitaldiaren bideo osoa: OIZMENDI TELEBISTA

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

2022(e)ko azaroaren 1(a), asteartea

Gernika-Lumoko II. Merkataritza Astea: PINTXOAK ETA ERRAZIOAK

PINTXOAK ETA ERRAZIOAK

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Gernika-Lumoko II. Merkataritza Astearen barruan, Merkataritza Bulegoak ostalaritza sektoreari bereziki zuzendutako jarduera hau antolatu du, Gernika-Lumo Bizkaiko ostalaritzan erreferente izaten jarraitzeko:

Prestakuntza Bilboko Aingeru Etxebarria Sukaldaritza & Catering Eskolak gidatuko du eta honako hau eskainiko dio:

EGITARUA:
  • Errazioak edo pintxoak, egunaren unearen arabera, eta asteburua edo laneguna bada kontuan hartuta.
  • Errazioak, sasoiko produktuak erabilita. Prezio merkeagoak eta zapore handiagokoak.
  • Bereziak: kroketa likidoak eta bakailao-gofrea.
  • Goizeko pintxoak, gosaltzeko.
  • Asteburuetarako pintxoak.
  • Pintxoen dekorazioa.
  • Banakatzea: Funtsezkoa da jakitea zenbat kostatzen zaigun egitea eta zenbatean saldu behar dugun.
Data: Azaroak 22, asteartea
Ordutegia: goizez 11: 00etatik 14: 00etara edo arratsaldez 15: 00etatik 18: 00etara.
Non: PLAZAKOA taberna (San Juan Ibarra plaza)

Bertaratzeko ezinbestekoa da Merkataritza Bulegoan izena ematea, plaza kopurua mugatua baita (946257940 telefonoa).

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

Gernika-Lumoko II. Merkataritza Astea: ZER NAHI DUTE NIRE BEZEROEK?

ZER NAHI DUTE NIRE BEZEROEK?

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Merkatarientzako hitzaldi-topaketa

Gernika-Lumoko Merkataritzaren II. Astearen barruan, Merkataritza Bulegoak CELESTINO MARTÍNEZ hiriko merkataritzan aditua denarekin topaketa bat antolatu du, sektore osoari irekitako ekitaldi bat, galdera garrantzitsu honi erantzuteko:

Zer behar dute bezeroek herriko saltokira itzultzeko?


EGITARUA:

Topaketa lunch txiki batekin hasiko da, bazkalorduari uko egin behar izan ez diezaiozun eta, bide batez, izotza hautsi.

Ondoren, Celestinok Gernika-Lumoko merkataritzak belaunaldi berrientzat duen erakargarritasuna berreskuratzeko gakoak emango ditu, baita bertan erosteari utzi dioten pertsonentzat ere.

Amaitzeko, bazkalondo txiki bat egingo da, eta bertan kafe bat hartuko dugu. Bertan, adituarekin hitz egin, galderak egin eta sor daitezkeen zalantzak argitu ahal izango ditugu.
  • Data: Azaroak 22, asteartea
  • Ordutegia: 14: 00etan
  • Lekua: Elai Alai txiki

Bertaratzeko ezinbestekoa da Merkataritza Bulegoan izena ematea, plaza kopurua mugatua baita (946257940 telefonoa).


EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

Gernika-Lumoko II. Merkataritza Astea: SALMENTAN TREBATZEN

SALMENTAN TREBATZEN

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Gernika-Lumoko II. Merkataritza Astea

MERKATARIENTZAKO IKASTAROA:
Merkatariek badakizue bezeroekin lan egiten, baina beti dago ondo ustekabeari aurre egiteko teknika, trikimailu eta alternatiba berriak ikastea.

Garaiak aldatu egin dira eta erosketak egiteak esanahi desberdina dauka orain, eta, jakina, bezeroaren eta dendarien arteko harremana aldatu egin da. Erosleak emozio baten bila daude eta establezimenduan sortzen diren emozio horiek guztiak bideratu egin behar dira: bezeroak pentsa dezake bere erosketa mesedegarria dela merkatariarentzat; nahasteko gai sentitzen da, ez duela erosiko jakinda; entzuten diozula aprobetxatzen du frustrazioa askatzeko, eta abar.

Prestakuntza honetan saltzaileek egoera horiek modu praktikoan entrenatu ahal izango dituzte, jasoko duten irakaskuntzaren parte izanda.
  • Egoera txarrei aurrea hartzea.
  • Bezeroari entzun eta, aldi berean, produktua erakustea.
  • Bezero gehiagorengana iristeko teknikak ezagutzea.
  • Kexa bat aukera bihurtzea.
  • Bezeroarekiko loturak kudeatzea.
Prestakuntza aktiboa da, non parte-hartzaileen esku-hartzeari esker prestakuntza aberasten den, eta, bideratzaileari esker, teknikaren irakaskuntza orientatzen da.

Datak: azaroak 23 eta 24
Ordutegia: 14.00etatik 17.00etara (6 ordu)
Lekua: Elai Alai txiki
Irakaslea: Iurgi Etxebarria (APROPOX)

Izena emateko jarri harremanetan Merkataritza Bulegoarekin 946257940 telefono-zenbakian, eta gogoratu plaza-kopurua mugatua dela.

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

2022(e)ko urriaren 25(a), asteartea

KIT DIGITALA: Zure digitalizaziorako bidea

KIT DIGITALA 2022

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Kit Digital programaren helburua enpresa txikiak, mikroenpresak eta autonomoak digitalizatzea da, Programaren Digitalizazio Soluzioen Katalogoaren barruan egongo diren digitalizazio-soluzioen bitartez.

Nortzuk izan daitezke laguntza honen onuradunak?

Egoitza fiskala Espainiako lurraldean duten enpresa txiki, mikroenpresa eta autonomoak izan daitezke laguntza hauen onuradun, baldin eta honako baldintza hauek betetzen badituzte:
  1. Enpresa txiki edo ertaina izatea.
  2. Enpresaburu, profesional eta ogasun-atxikitzaileen erroldan inskribatuta egotea.
  3. Krisian dagoen enpresatzat ez izatea.
  4. Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.
  5. Dirulaguntzak itzultzeko zain ez egotea.
  6. Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorrean aurreikusitako beste debekuren baten eraginpean ez egotea.
  7. Minimis laguntzen muga ez gainditzea.

Laguntzen zenbatekoa:

Onuradunen segmentuak
«Bono digitalaren» zenbatekoa
I. segmentua. 10 langile baino gutxiagoko enpresa txikiak.
12.000 euro
I. segmentua. 10 langile baino gutxiagoko enpresa txikiak.
6.000 euro
III. segmentua. 0 eta 3 langile arteko enpresa txikiak edo mikroenpresak.
2.000 euro

Era berean, honako hauek dira Digitalizazio Soluzioen Kategoria eta Segmentu bakoitzeko laguntzen gehieneko zenbatekoak:
Digitalizazio Soluzioen Kategoriak
Zerbitzua emateko hilabeteak
Digitalizazio-soluzioen kategorietarako segmentuko laguntzak
III. segmentua
0-2 langile
II-segmentua
3-9 langile
I- segmentua
10-49 langile
Webgunea eta Interneteko presentzia.
12
2.000 euro
2.000 euro
2.000 euro
Merkataritza elektroniko.
12
2.000 euro
2.000 euro
2.000 euro
Sare sozialen kudeaketa.
12
2.000 euro
2.500 euro
2.500 euro
Bezeroen kudeaketa.
12
2.000 euro
(erabiltzaile 1 barne)
2.000 euro
(erabiltzaile 1 barne)
4.000 euro
(erabiltzaile 3 barne)
Business Intelligence eta Analitika.
12
1.500 euro
erabiltzaile 1 barne)
2.000 euro
(erabiltzaile 1 barne)
4.000 euro
(incluye 3 usuarios)
Prozesuen kudeaketa.
12
500 euro
(erabiltzaile 1 barne)
2.000 euro
(erabiltzaile 3 barne)
6.000 euro
(erabiltzaile 10 barne)
Faktura elektronikoa.
12
500 euro
(erabiltzaile 1 barne)
1.000 euro
(erabiltzaile 3 barne)
1.000 euro
(erabiltzaile 3 barne)
Bulego birtualeko zerbitzuak eta tresnak.
12
250 euro / erabiltzaile
(gehienez 2 erabiltzaile)
(gehienez 9 erabiltzaile)
(gehienez 48 erabiltzaile)
Komunikazio seguruak
12
125 euro / erabiltzaile
(gehienez 2 erabiltzaile)
(gehienez 9 erabiltzaile)
(gehienez 48 erabiltzaile)
Zibersegurtasuna.
12
125 euro / dispositibo
(gehienez 2 dispositibo)
(gehienez 9 dispositibo)
(gehienez 48 dispositibo)

Laguntza mota:

Laguntza hauek itzuli beharrik gabekoak dira.

Nola eskatu bonu digitala?

  1. Beharrezkoa da www.acelerapyme.es orrian erregistratzea eta autodiagnostikoko testa osatzea.
  2. Soluzio digitalen katalogoa kontsultatu behar da; bertan, agente digitalizatzaileek eskaintzen dituztenetako bat edo batzuk aukeratu ahal izango dira. Negozio bakoitzera hobekien egokitzen direnak.
  3. Kit Digital laguntza eskatzea Red.es-en egoitza elektronikoan (sede.red.gob.es). Formularioko urrats guztiak betez.
Soluzioak hemen kontsulta daitekeen katalogoaren barruan eskaintzen direnak dira, eta diruz lagundu ahal izateko, zehazten diren baldintzak bete behar dituzte: Soluzio digitalen katalogoa.

Soluzio digitalak agente digitalizatzaile homologatu batekin kontratatu behar dira; bestela, inbertsioa ez litzateke diruz lagunduko. Eragileen eta soluzioen zerrenda esteka honetan kontsulta daiteke: Agente digitalizatzaileen katalogoa.

Nola erabili bonu digitala?

  1. Agente digitalizatzaileen katalogoko agente bat aukeratzea, soluzio digitala garatzeko.
  2. Agente digitalizatzailearekin harremanetan jartzea eta soluzio digitalak emateko akordioa sinatzea.

Eskaera egiteko epea:

Eskabideak aurkezteko epea 2023ko urriaren 20ra arte egongo da zabalik..

Informazio gehiago:

Informazioa Acelera Pyme-n

Araudia

Araudia


EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

Erakusketa Azokak: 2022KO AZAROA

OHARRAK:


  • Ekitaldi bakoitzaren informaziona lehio berri batean agertuko da
(*) BEHIN BEHINEKO DATAK


ERAKUSKETA AZOKAK: 2022KO AZAROA

AZOKA MOTA AZOKAREN IZENA DATAK
HIRIA
AZOKASIMO EDUCACIÓN. Salón Internacional de Tecnología e Innovación Educativa 2022/11/02tik 2022/11/04ra
MADRIL
AZOKAFEHISPOR. 32ª Feria Hispano-Portuguesa 2022/11/03tik 2022/11/06ra
BADAJOZ
AZOKABIOCULTURA Madrid. 37ª Feria de Productos Ecológicos y Consumo Responsable 2022/11/03tik 2022/11/06ra
MADRIL
AZOKAACCOUNTEX. Accountancy & Finance Conference and Expo 2022/11/03tik 2022/11/04ra
MADRIL
AZOKA2 RUEDAS. 9º Salón Comercial de la Motocicleta 2022/11/04tik 2022/11/06ra
VALENTZIA
AZOKAVLC BIKE's. Salón de la Bici de València 2022/11/04tik 2022/11/06ra
VALENTZIA
AZOKASEVILLA DE BODA 2022/11/04tik 2022/11/06ra
SEVILLA
AZOKASIMA OTOÑO. Salón Inmobiliario Internacional de Madrid 2022/11/04tik 2022/11/06ra
MADRIL
AZOKANUPZIAL. 18º Salón de Servicios para Congresos, Bodas y Acontecimientos 2022/11/04tik 2022/11/06ra
ZARAGOZA
AZOKAFeria DeBoda Valladolid 2022/11/05etik 2022/11/06ra
VALLADOLID
AZOKAFeria Internacional Canagua & Energía 2022/11/09tik 2022/11/11ra
LAS PALMAS DE GRAN CANARIA
AZOKASIMed. 18º Salón Inmobiliario del Mediterráneo 2022/11/10etik 2022/11/12ra
MÁLAGA
AZOKAFERIARTE. Feria de Antigüedades y Galerías de Arte 2022/11/12tik 2022/11/20ra
MADRIL
AZOKAFERIA BEBÉ MADRID. 21º Salón del Bebé y las Nuevas Familias 2022/11/12tik 2022/11/13ra
MADRIL
BESTEAKEXPOSICIÓN CANINA 2022/11/12tik 2022/11/13ra
TORRE PACHECO (MURCIA)
AZOKAV SALÓN DE LA MASCOTA 2022/11/12tik 2022/11/13ra
TORRE PACHECO (MURCIA)
AZOKADETIQUETA Y HOGAR. XV Salón de las Bodas y Celebraciones 2022/11/12tik 2022/11/13ra
GIJÓN (ASTURIAS)
AZOKAMediterránea Gastrónoma 2022/11/13tik 2022/11/15era
VALENTZIA
AZOKAGastronomic Forum Barcelona 2022/11/14tik 2022/11/16ra
BARTZELONA
AZOKASICAB 2022. Salón Internacional del Caballo de Pura Raza Española 2022/11/15etik 2022/11/20ra
SEVILLA
AZOKACONSTRUTEC. Salón Internacional de Materiales, Técnicas y Soluciones Constructivas 2022/11/15etik 2022/11/18ra
MADRIL
AZOKAMATELEC. Salón Int. de Soluciones para la Industria Eléctrica, Electrónica y Smart Factory 2022/11/15etik 2022/11/18ra
MADRIL
AZOKAARCHISTONE. Salón Internacional para la Arquitectura en Piedra 2022/11/15etik 2022/11/18ra
MADRIL
AZOKAVETECO. Salón Internacional de la Ventana, Fachada y Protección Solar 2022/11/15etik 2022/11/18ra
MADRIL
AZOKABIMEXPO. La Feria Europea líder en Servicios, Networking, Conocimientos y Soluciones BIM 2022/11/15etik 2022/11/18ra
MADRIL
AZOKAMATELEC INDUSTRY. Salón Internacional de Soluciones para la Industria y Smart Factory 2022/11/15etik 2022/11/18ra
MADRIL
AZOKAMATELEC LIGHTING. Iluminación y Alumbrado 2022/11/15etik 2022/11/18ra
MADRIL
AZOKASMART DOORS. 3º Salón de Puertas y Automatismos 2022/11/15etik 2022/11/18ra
MADRIL
AZOKATomorrow.Mobility World Congress. Soluciones Innovadoras para la Movilidad Urbana 2022/11/15etik 2022/11/17ra
BARTZELONA
AZOKASmart City Expo World Congress. Cumbre Internacional sobre Ciudades Inteligentes 2022/11/15etik 2022/11/17ra
BARTZELONA
BATZARRAUHINAK. V Congreso Transfronterizo sobre Cambio Climático y Litoral 2022/11/16tik 2022/11/17ra
IRUN (GIPUZKOA)
AZOKAINTUR. Feria Internacional de Turismo de Interior 2022/11/17tik 2022/11/20ra
VALLADOLID
AZOKASEDEXPO. I Feria Internacional de Seguridad, Defensa y Emergencias 2022/11/17tik 2022/11/19ra
SILLEDA (PONTEVEDRA)
AZOKAINDUFERIAS+HINCHALIA. 28ª Feria Int. de Actracc. de Feria, Parques Infantiles, Máquinas ... 2022/11/22tik 2022/11/24ra
VALENTZIA
BATZARRA43º Congreso Nacional de la Sociedad Española de Medicina Interna 2022/11/23tik 2022/11/25era
GIJÓN (ASTURIAS)
AZOKARETROMÓVIL MADRID. XIX Salón Internacional del Vehículo de Época, Clásico y Colección 2022/11/25etik 2022/11/27ra
MADRIL
AZOKABODA & CELEBRACIONES. XIII Salón de Boda, Comunión y Bautizo 2022/11/25etik 2022/11/27ra
TORRE PACHECO (MURCIA)
AZOKAOCASIÓN. 41º Salón del Vehículo Seminuevo 2022/11/26tik 2022/12/04ra
BARTZELONA
AZOKAANIMUNDO. 5ª Feria del Animal de Compañía 2022/11/26tik 2022/11/27ra
LAS PALMAS DE GRAN CANARIA
AZOKAIBTM World. Salón de la Industria de Viajes de Negocios, Congresos e Incentivos 2022/11/29tik 2022/12/01era
BARTZELONA


EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN: