"NIK GERNIKAN" DIRU-LAGUNTZAK DENDA BERRIAK IREKITZEKO 2023
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu
Zer da, zertan datza?
Gernika-Lumon saltoki berri bat irekitzeko diru-laguntzen deialdia.
Onuradunak:
Enpresa txikiak, autonomoak eta ondasun-erkidegoak, baldin eta Gernika-Lumon merkataritza-negozio berri gisa ezartzen badira edo jarduera herrira ekartzen badute.
Laguntza mota:
Laguntza hauek
ez itzultzekoak izango dira.
Laguntzaren zenbatekoa:
Gastu hauen % 70 laguntzen da:
- Lokalaren alokairuak.
- Autonomoen kuotak.
- Negozioa irekitzeko gastuak.
- Abian jartzeko beharrezko inbertsioak
Gehienez
1.500 euroko laguntza emango da enpresa bakoitzeko.
Eskatzeko unea:
Saltokia irekitzen den egunetik.
Eskatzeko epea:
Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik 2023ko abenduaren 15era arte.
Eskaera eredua:
Saltoki berrietarako diru-laguntza eskaera
Tramitazioa:
Izapidetze
PRESENTZIALA: Herritarrentzako Arreta Zerbitzua (GERTU)
- Foru Plaza, 3 (Beheko solairua) - 48300 Gernika-Lumo - 94 627 0200 - haz@gernika-lumo.eus
- Ordutegia: Negua: 7:30h - 14:00h / Uda: 7:30h - 14:00h
Izapidetze
TELEMATIKOA (Ziurtagiri elektronikoa behar da): Sakatu
IZAPIDEA HASI botoia eta jarraitu argibideak.
- Zalantzak eta kontsultak: 900 840 250 - Biscaytik - Erabiltzaileen Arreta Zerbitzua
- Behartuak izapidetze-kanal hau erabiltzeko (39/2015 Legea, 14.2 art.): Pertsona juridikoak, Izaera juridikorik gabeko erakundeak, Elkargoko kide izan behar duten profesionalak, beren jarduera profesionalean, Harreman elektronikoak izatera behartuta daudenak ordezkatzen dituztenak, Enplegatu publikoak.
Aurkeztu beharreko agiriak:
Eskaera-orria, behar bezala beteta.
- Lan bizitzaren agiria.
- EJZko alta eta bajen egiaztagiria.
- Alokairu kontratua.
- Autonomoen ordainagirien frogagiriak, hala badagokio.
- Merkataritza-lokalaren alokairuaren fakturak eta ordainagiriak, hala badagokio.
- Aurkeztutako gastuen egiaztagiriak, hala badagokio.
Loturak:
EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua
ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN: