INTERNET HAZI EGIN DA, BAINA BETIKO OHIKO DENDA DA NAGUSI
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu
OCU-k (Organización de Consumidores y Usuarios) ikerketa bat egin du jendeak nola erosten duen jakiteko eta hauxe da emaitza: Internet garrantzitsua bada ere, denda fisikoek, eta batez ere herriko denda txikiek, merkatuaren zati handia menderatzen dute oraindik.
Sektoreka
Aztertutako sektoreak: Arropa eta Oinetakoak, Elektrogailuak (handiak eta txikiak) eta Teknologia (ordenagailuak eta poltsikoko gailuak).
Arropa eta Oinetakoak
Oinetakoak erosteko orduan herriko denda txikiak dira bezeroek nahiago dituztenak. Ostera, arropa denda-kate espezializatuak dira lehen postuan daudenak.
Aholkularitza ezinbestekoa da
Denda fisikoa da bezeroen lehen aukera informazioa jasotzeko eta konkretuki bertako langileak: saltzaileak. Profesional hauen balorazioa eta iritzia erosketa erabakitzeko funtsezkoak dira. Ikerketako lau pertsonetatik hiruk beraien iritzia kontuan hartu zuten arropa, oinetakoak edota elektrogailuak erosi baino lehen.
Bestalde interesgarria da aipatzea, nahiz eta azkenean erosketa Interneten egiten bada ere, aurrez hamarretik zazpi pertsona denda fisiko batetara joan dira informazioa eske.
Adinak
Progresio bat dago online salmentan; gazteek errazago erabili dute kanal hau eta adinean gora goazen heinean ohitura hau gero eta urriagoa da.
Ondorioa:
Hauxe da egoera eta baita gure auzoko denda txikiek duten erronka ere. Aprobetxatu behar dute euren indargunea: dendariak, profesionalak direla baloratzen direnak eta garrantzi handia dutela erosketa erabakitzerakoan, dudarik gabe denda txikien indargune handienetako bat.
EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua
ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN: