2015(e)ko uztailaren 16(a), osteguna

EUSKO JAURLARITZA: MET 2015 Programa, Turismo-enpresak Modernizatzeko laguntzak

TURISMO-ENPRESEN LEHIAKORTASUNA HOBETU ETA MODERNIZATZEKO LAGUNTZA-PROGRAMA : MET 2015
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Laguntzaren xedea enpresa turistikoek egindako honako inbertsioak laguntzea da:
  • Ekimen berritzaileak turismoaren sektorean
  • Turismo-eskaintzaren modernizazioa, lehiakorragoa izan dadin
  • Turismo-establezimenduak indarreko irisgarritasun-araudira egokitzea
  • Euskal Autonomia Erkidegoan dauden eta turismo-sektorean lan egiten duten enpresetan eta establezimenduetan kalitate-kudeaketako eta ingurumen-kudeaketako sistema egiaztagarriak ezartzea

Laguntza hauek mikroenpresek eta enpresa txiki eta ertainek (ETE) eskuratu ahal izango dituzte; jarduerek honako tipologia hauetako batean kokatuta egon beharko dute:
  1. Turismo-alojamenduko enpresak
  2. Jatetxeak, tabernak, kafetegiak eta antzeko establezimenduak
  3. Bidaia-agentziak
  4. Turismo-garraioko enpresak
  5. Turismo aktiboko enpresak
  6. Kongresuak antolatzen dituzten enpresa profesionalak
  7. Turismo-giden enpresak
Enpresa guztiek jarduera egikaritzen egon beharko dute eskaria egiten duten unean, Euskal Autonomia Erkidegoan.

Laguntza hauek ez itzultzekoak izango dira.


  • EKIMEN BERRITZAILEAK TURISMOAREN SEKTOREAN:

    1. (IKT) Informazio eta komunikazioko teknologietan oinarritutako soluzioak ezartzea, bai negozioaren kudeaketa eta eragingarritasuna hobetzeko, bai Web 2.0 teknologia erabiliz turismo-produktuak eta/edo -zerbitzuak sustatu, jakinarazi eta merkaturatzeko (gutxieneko inbertsioa 3.000 euro).
    2. Enpresaren gastua murriztearren, baliabideak (ura, energia) eraginkortasunez erabiltzeko soluzioak ezartzea; era berean, destinoko ingurumen-jasangarritasuna hobetzen delarik (gutxieneko inbertsioa 3.000 euro).
    3. Turismo-negozio eredu berriak sortzea, eta jarduera indibidualak zein kolektiboak burutzea (azken kasu horretan gutxienez turismoko azpisektore ezberdinetako hiru enpresaren artean), hain justu ere turismo-produktu eta/edo -zerbitzu berriak sortzea dakartenak; guztiak ere, jadanik merkatuan direnekiko ezberdinak eta/edo osagarriak (gutxieneko inbertsioa 4.000 euro).

  • TURISMO-ESKAINTZAREN MODERNIZAZIOA, LEHIAKORRAGOA IZAN DADIN:

    1. Hotel-establezimenduetan sailkapena igotzeko egindako inbertsioek, onartutako gutxieneko inbertsioa 60.000 euro bada.
    2. Taberna, jatetxe, kafetegi eta tankera horretako establezimenduetan ekintza hauek gauzatzeko eginiko inbertsioek: Establezimenduaren intsonorizazioa; Makinaria: elikagaiak biltegiratu, maneiatu eta prestatzea; Erabiltzaileen erosotasuna: komunen lan integralak, klimatizazioa eta terrazak egokitzea eta modernizatzea urte osoan turismorako erabiltzeko; Establezimendua garbitzea: ekipamendua eskuratzea (onartutako gutxieneko inbertsioa 5.000 euro izango da); Lokalen erreforma integralak (onartutako gutxieneko inbertsioa 75.000 euro izango da).

  • TURISMO-ESTABLEZIMENDUAK INDARREKO IRISGARRITASUN-ARAUDIRA EGOKITZEA: Atal honetan laguntza emango zaio laguntza-produktuen erosketari, baita aniztasun funtzional fisikoa, ikusmenekoa, entzumenekoa, intelektuala edo organikoa duten pertsonei irisgarritasuna bermatzen dieten zerbitzuen, ekipamenduen eta azpiegituren egokitzapenari ere.


  • EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN DAUDEN ETA TURISMO-SEKTOREAN LAN EGITEN DUTEN ENPRESETAN ETA ESTABLEZIMENDUETAN KALITATE-KUDEAKETAKO ETA INGURUMEN-KUDEAKETAKO SISTEMA EGIAZTAGARRIAK EZARTZEA: Atal honetan biltzen dira turismo-establezimendu eta -zerbitzuetan kalitate-kudeaketako (ICTE Espainiako Turismo Kalitaterako Institutuaren Turismo-kalitateko «Q» Marka, ISO 9001:2008) eta ingurumen-kudeaketako (ISO 14001: 2004 eta EMAS) erreferentziazko ereduak txertatuta dituztela frogatzen duten ziurtagiriak lortzera edota berritzera bideratutako laguntzak.


  • Araututako laguntzak itzultzekoak ez diren diru-laguntzen bidez gauzatuko dira eta kopuruak hauexek izango dira (BEZ gabe)


  • EKIMEN BERRITZAILEAK TURISMOAREN SEKTOREAN:

    1. Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietan (IKT) oinarritutako soluzioen ezarpena: Onartutako inbertsio garbiaren %25, 9.000 euroko mugarekin.
    2. Baliabideen (ura, energia) erabilera eraginkorrerako soluzio berritzaileak ezartzea: Onartutako inbertsio garbiaren %25, 9.000 euroko mugarekin.
    3. Turismo-negozio berrien sorkuntza: Onartutako inbertsio garbiaren % 20, 18.000 euroko mugarekin.

  • TURISMO-ESKAINTZAREN MODERNIZAZIOA, LEHIAKORRAGOA IZAN DADIN:

    1. 3 eta 4 izar dituzten hotel-establezimenduetako inbertsioak egin duten sailkapena hobetzeko: Onartutako inbertsio garbiaren %30, 30.000 euroko mugarekin.
    2. Inbertsioak tabernetan, jatetxeetan, kafetegietan eta antzeko establezimenduetan: Onartutako inbertsio garbiaren %20, 12.000 euroko mugarekin (erreforma integralak ez badira gehieneko diru-laguntza 18.000 euro izango da).

  • EUSKADIKO TURISMOKO IRISGARRITASUN EREDURA ATXIKITAKO ESTABLEZIMENDUEN IRISGARRITASUNA HOBETZEA: Onartutako inbertsio garbiaren %30, 15.000 euroko mugarekin


  • EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN DAUDEN ETA TURISMO-SEKTOREAN LAN EGITEN DUTEN ENPRESETAN ETA ESTABLEZIMENDUETAN KALITATE-KUDEAKETAKO ETA INGURUMEN-KUDEAKETAKO SISTEMA EGIAZTAGARRIAK EZARTZEA:

    • Espainiako Turismoko Kalitatearen Q markaren ziurtagiria lortzeko: Onartutako gastuaren %70, 6.600 euroko mugarekin. Aholkularien laguntza teknikorako laguntza eskatzen badute, eta aholkulari horiek Basquetourrek egindako Turismo Kalitate Aholkularien Katalogoan erregistratuta ez badaude, diru-laguntza onartutako gastu garbiaren %45 izango da, eta muga, berriz, 5.500 euro.
    • ISO 9001:2008 ziurtagiria lortzeko: Onartutako gastu garbiaren %70, 6.600 euroko mugarekin. laguntza eskatzen den enpresa-tipologiarentzat Espainiako Turismoko Kalitatearen Q ziurtagiria ez dagoenean. Hori gertatzen bada, diru-laguntza onartutako gastu garbiaren %45 izango da, 5.500 euroko mugarekin.
    • Ingurumen-kudeaketa egiaztatzen duen ziurtagiria lortzeko: Onartutako gastu garbiaren %45, 5.500 euroko mugarekin
    • Espainiako Turismoko Kalitatearen Q ziurtagiria eta ISO 9001:2008 ziurtagiria berritzeko: Onartutako gastu garbiaren %45, 2.000 euroko mugarekin. ISO 9001:2008 kasuan, laguntza eskatzen den enpresa-tipologiarentzat Espainiako Turismoko Kalitatearen Q ziurtagiria ez dagoenean.
    • ISO 9001:2008 ziurtagiria berritzeko, laguntza eskatzen den enpresa- edo establezimendu-tipologiarentzat Espainiako Turismoko Kalitatearen Q ziurtagiria dagoenean: Onartutako gastu garbiaren %35, 1.400 euroko mugarekin.
    • ingurumen-kudeaketa egiaztatzen duen ziurtagiria berritzeko: Onartutako gastu garbiaren %35, 1.400 euroko mugarekin.
    GEHIKUNTZAK:
    • %5 gehiago enpresak Irisgarritasun-zigilu berdearen jabe badu dibertsitate funtzional guztietan.
    • %5 gehiago enpresaren ardura hartzen duen enpresaburuak «Berriz Enpresa» izeneko enpresa-eskualdatze programarekin bat egin izana.
    • %5 gehiago enpresak turismo-sektorerako honako kalitate-ziurtagiri hauetakoren baten badu: ISO 9001:2008, Espainiako Turismoaren Kalitaterako Institutuak emandako turismo-kalitateko markak, Euskalit Bikaintasunerako Euskal Fundazioak administratutako EFQM errekonozimenduak edo ingurumen-kudeaketako ziurtagiri bat (EMAS, Europar Batasuneko Etiketa Ekologikoa, Ekoscan eta ISO 14001), gehikuntza ezartzen denerako ziurtagiriaren berrikuntza-proiektuak salbu.
    • %5 gehiago enpresak Basquetour, S.A.k garatutako jardunbide egokien programetako batean parte hartu eta gainditu badu.
    • %5 gehiago enpresak prestakuntza-plan bat badu, edo plantillaren % 25 atzerriko hizkuntzetan duten prestakuntza eta/edo lanbide-kualifikazioa hobetzeko beste erakunde batzuek antolatutako ikastaroetara joan bada, edo bestela sektoreko elkarteek emandako prestakuntza- eta kudeaketa-ikastaroetara, horiek guztiak eskaera egin eta ez baldin bada urtebete igaro. Ikastaroetara joan izana eta ikastaroen edukiak egiaztatu beharko dira.
    • %5 gehiago enpresak emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-plan bat ezarrita badu, edota lana eta familiako bizitza bateratzeko plan bat; edo bestela Emakunde Emakumearen Euskal Erakundeak ematen duen gizonen eta emakumeen arteko aukera-berdintasunerako erakunde laguntzailea dela egiaztatzen duen ziurtagiria badauka.
    • %5 gehiago enpresak Basquetour, S.A.k adierazitako metodologia eta jarraibideak kontuan izanik sortutako «Euskadi Gastronomika» eta/edo «Surfing Euskadi» produktu-klubetako, EAEko turismo-sektoreko enpresa-elkarteren bateko eta/edo beren eragin-arean turismo-garapena helburu duten elkarte edo enpresa publiko edo pribaturen bateko kide edo bazkide dela egiaztatzen badu.

    Eskabideak bitarteko elektronikoen bitartez egin beharko dira lotura honetan: MET online eskabidea

    Eskatzeko epea 2015eko abuztuaren 11 arte luzatuko da.

    Informazioa Eusko Jaurlaritzaren web orrian

    Arautegiko loturak:


    EGILEA:
    Borja Escalona
    Merkataritzarako Teknikaria
    Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


    ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

    2015(e)ko uztailaren 6(a), astelehena

    Merkataritza Buletina: 2015EKO EKAINA

    MERKATARITZA BULETINA: 2015EKO EKAINA
    • DIRU-LAGUNTZAK
    EUSKO JAURLARITZA: MEC 2015 Programa, Merkataritzako Saltokiak Modernizatzeko Laguntza-Programa

    • PRESTAKUNTZA
    GERNIKA-LUMO
    Uztailak 16: HOOTSUITE

    Uztailak 20: BLOG BAT ZURE NEGOZIORAKO

    • IKUSMER: Hileko buletina
    Ekaineko berrien aukera

    • ERAKUSKETA AZOKAK: 2015EKO UZTAILA
    Erakusketa Azokak: 2015EKO UZTAILA

    EGILEA:
    Borja Escalona
    Merkataritzarako Teknikaria
    Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


    ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

    2015(e)ko uztailaren 3(a), ostirala

    EUSKO JAURLARITZA: MEC 2015 Programa, Merkataritzako Saltokiak Modernizatzeko Laguntza-Programa


    MERKATARITZAKO SALTOKIAK MODERNIZATZEKO LAGUNTZA-PROGRAMA: MEC 2015

    Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

    Laguntzaren Xedea:
    Laguntza honen xedea EAEko merkataritzako saltokien modernizazioa sustatzea da berrikuntzaren, kudeaketa-tresnen hobekuntzaren eta establezimenduen azpiegituren bidez.
    Hau lortzeko, egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten enpresek merkataritza-establezimenduak modernizatzeko egiten dituzten inbertsio-proiektuei emango zaie dirulaguntza, berritzeko beharrezkoak diren merkataritza-ekipamenduen, obra zibilaren eta altzarien finantziazioaren bidez.
    Erakunde onuradunak:
    Egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten merkataritza-establezimenduak.

    Betiere, nahitaezkoa da enpresak, laguntza eskatzeko egunean, gutxienez urtebete bat lehenagotik eratuak eta merkataritzan lan egindakoak izatea. Laguntza mota:
    Laguntza hauek ez itzultzekoak izango dira.
    Diruz lagun daitezkeen inbertsioak:
    Honako baldintzak betetzen dituzten inbertsioak izango dira diruz lagungarriak:
    • Orokorrean
      • Lokala berritzeko eta modernizatzeko bideraturiko inbertsioak.
      • Altzariak
      • Merkataritza-jarduna garatzeko beharrezko ekipamenduak eta lokal horren elementuak, barrukoak nahiz kanpokoak, merkataritza-errotuluak ere barnean hartuz.
    • Salgaiak pisatzeko balantza elektronikoak, informatika-ekipoak eta horien aplikazio eta osagarriak, betiere merkaturatze-prozesuan barne hartuta badaude edo enpresa-kudeaketara bideratuta.
    Diruz lagunduak izateko proiektuetako inbertsioek baldintza hauek bete behar dituzte:
    1. Enpresaren aktibora sartu behar dute
    2. Inbertsioa gutxienez 3.000 euro enpresako izango da, ekipo informatikoak salbu, eta horietan gutxieneko inbertsioa 900 euro izango da
    3. Aktiboak estreinakoz erabiltzen diren edo funtzionatzen duten tresnak izango dira
    4. Enpresako aktiboan gutxienez hiru urtez iraungo dute
    5. Hirugarren pertsona fisiko edo juridikoei ez dira lagatuko
    6. Enpresa eskatzaileak berak fabrikatuak, eginak edo garatuak ez dira izango
    7. Laguntza jasotzen duten inbertsio-proiektuak Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldearen barruan kokatuko dira
    8. Laguntzen kalkulua egiteko, 2015 urtean egin den aktiboen erosketaren zenbatekoa kontuan hartuko da. Aurreko ekitaldiko inbertsioak onar daitezke, betiere 2014ko irailaren 6tik ondoren (egun hau barne) egikaritu badira

    NOTAK:

    • Aktiboen preziotzat haien balio «garbia» hartuko da, hots, fakturatutako zenbatekoari Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ) kenduta ateratzen den balioa
    • Ezein kasutan ez da merkataritza-lokala ezta garraiorako elementua erostea diruz lagunduko. Renting edo leasing bidez erositako aktiboak ez dira sartuko ere
    Laguntzen kopurua:
    Araututako laguntzak itzultzekoak ez diren diru-laguntzen bidez gauzatuko dira eta kopuruak hauexek izango dira:
    • OROKORREAN:
    • Inbertsioaren %15 lokala berritzeko eta modernizatzeko bideraturiko inbertsioak
    • Inbertsioaren %20 Balantza elektronikoak, informatika-ekipoak eta osagarriak erosteko bideraturiko inbertsioak
    • GEHIKUNTZAK
    • 2 puntu gehiago UNE 175001 edota Saltokitik enpresara programan parte hartzeaz ziurtagiria badu
    • 3 puntu gehiago Merkataritza Bikaina ziurtagiria badu
    • 5 puntu gehiago saltoki eskatzaileak elkarteren batekiko bere lotura egiaztatzen badu
    • 5 puntu gehiago informatika inbertsioa gestio programa batean egiten bada
    • 5 puntu gehiago laguntza eskatzen duen saltokiaren nagusiak edo gutxienez hango langile batek hezkuntza arautuko tituluren bat (Lanbide Heziketako gradua nahiz Unibertsitateko Titulua) edo Lanbidek jaulkitzen dituen profesionaltasun-ziurtagiriren bat baduela egiaztatuz gero, tituluak merkataritzarekin zuzeneko loturaren bat badu, betiere. Tituluek eta ziurtagiriek merkataritzarekin zuzeneko lotura dutela ulertuko da badin eta haien helburua merkataritzako saltokiaren kudeaketa enpresariala bada; alegia: erosketa, salmenta, bezeroarentzako arreta, biltegien kudeaketa, marketina...
    • 5 puntu gehiago laguntza eskatzen duen enpresak “Berriz Enpresa” transmisioko zerbitzua erabili badu
    • 2 puntu gehiago baldin eta saltokiak Emakundek edo beste edozein herri-administraziok jaulkitako Gizonen eta Emakumeen arteko Aukera Berdintasunaren aldeko Erakunde Laguntzaile moduko aintzatespena badu
    Notak:
    • Ezein kasutan ez du diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoak 12.000 euro gaindituko establezimendu eta urte bakoitzeko
    • Ezein kasutan ez da diru-laguntzaren gehieneko portzentaia onartutako inbertsioaren %25a baino haundiagoa izango
    Tramitazioa:
    Eskaerak: Eskabideen tramitazioa egiteko bi bide daude:
    • Paperean: Eskabidea online bete behar Eusko Jaurlaritzako web orrian da eta behin inprimatuta eskatutako dokumentazioarekin batera Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo saileko Lurralde bulego batean aurkeztu
    • Interneten: Eskabidea online egiten eta bidaltzen da. Hau egiteko dendak Txartela Elektronikoa eduki behar du. Eskarea Interneten egingo da eta eskatutako dokumentazioa bide berdinakin bidaliko da
    LOTURA EUSKO JAURLARITZAKO WEB ORRIRA Eskatzeko epea:
    Eskatzeko epea 2015eko irailaren 15 arte luzatuko da Notak:
    Dendak eskabidea Internetez egiten badu eta Txartela Elektronikoa badauka ez du eskaera paperez aurkeztu behar Loturak:
    Informazioa Eusko Jaurlaritzako orrian

    Arautegiko loturak:
    EGILEA:
    Borja Escalona
    Merkataritzarako Teknikaria
    Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


    ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

    2015(e)ko uztailaren 2(a), osteguna

    Uztailak 20 Gernika-Lumon: BLOG BAT ZURE NEGOZIORAKO

    BLOG BAT NEGOZIORAKO MARKETIN TRESNA BEZALA
    http://comercio-gernika-lumo.blogspot.com.es/2015/07/20-de-julio-gernika-lumo-un-blog-para.htmlInformazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

    Ikastaro honetan ikasiko duzu blog korporatiboa tresna egokia dela gure negozioan marketin eta sustapen jarduerak egiteko. Blogen sorkuntza eta mantenimendurako plataformei buruz hitz egingo dugu, baina nagusiki Wordpress eta bere onlineko bertsioa landuko ditugu, tresna horri dagozkion oinarrizko kontzeptuak azalduz. Bestalde, adibideekin eta jardunbide egokiekin ilustratuko dugu saioa, gure bloglari alderdiari arrakastaz aurre egiteko.

    HELBURUA:
    Blogak funtsezko erreminta dira marka sortzean eta enpresaren onlineko presentzia garatzean. Hauek dira saio honen helburuak:
    • Blog korporatiboa ezagutzea komunikazio eta marketin digitaleko estrategia garatzeko, enpresa edo negozioaren arlo guztiekin koordinatuta
    • Blog korporatiboa sustatzeko estrategiak ezagutzea eta irakurleak atzeman eta leialtzea
    • Blogen feedback-a kudeatzen ikastea: gomendioak, kritikak...
    • Wordpress.com tresna (oinarrizko bertsioa) erabiltzen hasteko oinarrizko tresnak ezagutaraztea eta administrazio panelaren oinarrizko baliabideak ezagutzea.
    Edukia:
    • Blog korporatiboa marketin tresna gisa
    • Blog korporatibo motak. Adibideak
    • Blog bat sortzeko tresnak
    • Blog bat sortzea Wordpress.com erabiliz
    • Saioa hastea eta Wordpress.com administrazio panela
    • Nola sortu sarrera bat
    • Aipamenen kudeaketa
    • Kategorien, gaien, widget-en, orrien eta menuen kudeaketa
    • Nola sustatu zure blog korporatiboa. Arrakasta faktoreak
    Data: uztailak 20
    Ordua:14:00 - 16:00 tara
    Lekua:KZ Gunea Gernika-Lumo (Iparragirre, 5)

    Ikastaroa doakoa da, baina plazak mugatuak dira. Hortaz, eman izena lehenbailehen:

    EGILEA:
    Borja Escalona
    Merkataritzarako Teknikaria
    Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


    ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

    Uztailak 16 Gernika-Lumon: HOOTSUITE

    HOOTSUITE: KUDEATU ZURE SARE SOZIAL GUZTIAK PROGRAMA BAKAR BATEKIN
    Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

    Hootsuite tresna bat da, sare sozialetako kontu desberdinak modu erosoan kudeatzeko balio duena, aplikaziotik irten gabe eta interfaze bakarra erabiliz. Ikastaro honetan ikasiko dugu nola bistaratu daitezkeen sare sozialetako edukiak, erabiltzailearen lehentasunen arabera ordenatuta. Ikastaroari ahalik eta probetxu gehien ateratzeko, komeni da ikaslea alta emanda egotea plataformarekin integratu daitezkeen sare sozial batean edo gehiagotan (Facebook, Linkedin, Twitter...).

    HELBURUA:
    Zuren enpresan Hootsuite erabiltzeko behar dituzun ezagutzak ematea, presentzia duzuen sare sozial guztietako kudeaketa zentraleko tresna.

    Edukia:
    • HootSuite, zer da?
    • HootSuite, zergatik?
    • Erregistroa
    • Interfazea
    • Estekatu konteak : Twitter, Facebook, Linkedin
    • Erlaitzak eta zutabeak
    • Erantzi edukiak
    • Ordainpeko funtzionalitateak
    Data: uztailak 16
    Ordua:14:00 - 16:00 tara
    Lekua:KZ Gunea Gernika-Lumo (Iparragirre, 5)

    Ikastaroa doakoa da, baina plazak mugatuak dira. Hortaz, eman izena lehenbailehen:

    EGILEA:
    Borja Escalona
    Merkataritzarako Teknikaria
    Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


    ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

    IKUSMER: Ekaineko berrien aukera

    IKUSMER: MERKATARITZARI BURUZKO BERRIEN AUKERA
    Léelo en españolInformazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

    IKUSMER-rek, Merkataritza Behatokia hilero aukeratzen ditu merkataritzarako berririk
    interesgarrienak.

    Hona hemen 2015eko EKAINEko aukera, espero dugu zuen interesekoa izan dadila.

    2015EKO EKAINEKO BERRIEN AUKERA

    EGILEA:
    Borja Escalona
    Merkataritzarako Teknikaria
    Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


    ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN: