2017(e)ko azaroaren 25(a), larunbata

Erakusketa Azokak: 2017KO ABENDUA

OHARRAK:

  • Ekitaldi bakoitzaren informaziona lehio berri batean agertuko da

  • Zerrenda zutabeen izenen arabera ordena dezakezu, hori egiteko goiburua klikatu behar duzu
(*) BEHIN BEHINEKO DATAK

ERAKUSKETA AZOKAK: 2017KO ABENDUA


AZOKA MOTA AZOKAREN IZENA DATAK
HIRIA
AZOKAFERIA DEL AUTOMÓVIL Y VEHÍCULO DE OCASIÓN y COMERCIAL2017/12/1etik 2017/12/6ra VALENCIA
AZOKAMEGAXOVE2017/12/6tik 2017/12/10era OURENSE
AZOKASALÓN DE LA AUTOMOCIÓN E INDUSTRIAS AFINES2017/12/6tik 2017/12/10era MURCIA (Torre-Pacheco)
AZOKAMEGAXOVE2017/12/6tik 2017/12/10era OURENSE
AZOKAEXPOCANINA2017/12/16tik 2017/12/17ra VALENCIA
AZOKAFIV . FERIA INTERNACIONAL DE VALENCIA2017/12/26tik 2018/1/4ra VALENCIA
AZOKAIBEROCIO - FERIA DE LA INFANCIA Y LA JUVENTUD 2017/12/26tik 2017/12/30era BADAJOZ

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

2017(e)ko azaroaren 23(a), osteguna

Merkataritza Buletina: 2017KO URRIA

MERKATARITZA BULETINA: 2017KO URRIA

  • BIZKAIKO ERAKUSLEHIO TXAPELKETA
Konektza Zaitez Komertzioarekin

  • PRESTAKUNTZA
Eusko Merkataritzaren XIX. Topaketa

  • IKUSMER
URRIko berrien aukera

  • ERAKUSKETA AZOKAK: 2017KO AZAROA
Erakusketa Azokak: 2017KO AZAROA

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

IKUSMER: Urriko berrien aukera

IKUSMER: MERKATARITZARI BURUZKO BERRIEN AUKERA

Léelo en españolInformazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

IKUSMER-rek, Merkataritza Behatokia hilero aukeratzen ditu merkataritzarako berririk
interesgarrienak.

Hona hemen 2017ko URRIko aukera, espero dugu zuen interesekoa izan dadila.

2017KO URRIKO BERRIEN AUKERA


EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

Euskal Merkataritzaren XIX. Topaketa

EROSKETA-TURISMOA: EROSTEKO BESTE MODU BAT, SALTZEKO BESTE MODU BAT

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Eusko Jaurlaritzak eta Euskadiko Merkatal Ganberek batera EUSKAL MERKATARITZAREN XIX. TOPAKETA antolatu dute, ekintza hau datorren azaroaren 29an izango da Donostian.

Aurtengo leloa “EROSKETA TURISMOA: Erosteko beste modu bat, saltzeko beste modu bat” da eta topaketak sektoreko profesionalen hitzaldiak eta mahai-inguru bi eta tailer bat aurkeztuko ditu.

Hauxe da edizio honen egitaraua:
  • 9:00-9:30 Ongi etorria eta akreditazioa
  • 9:30 Irekitze ekitaldia
    Isabel Muela, Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Merkataritza Sailburuordea
    Pedro Esnaola, Eusko Ganberen presidentea
  • 10:00 Zer eskatzen du kontsumitzaile berriak, turista ere badenak
    Laureano Turienzo, Global Retail Manager. Retail Institute Spain&Latam-go kidea
  • 11:00 Turismoaren indarra
    Luis José Llorca, Managing Director Spain. Global Blue España

  • 11:30 Kafea

  • 12:00-14:30 Tailer eta Mahai-inguruak
    • Tailerra: “Nola gehitu zure salmentak online kanalen bidez"
    • Mahai-inguru: “Eusko merkatarien esperientziak turismoarekiko arretan”
    • Mahai-inguru: “Eusko merkatarien esperientziak e-commerce garatzean”

Topaketa Donostian egingo da, Gipuzkoako Merkatal Ganberako xedean (Tolosa etorbidea, 75). Doako autobus zerbitzua eskainiko da Bilbotik eta Vitoria-Gasteizetik. Nahi izanez gero, jarri harremanetan comercio@camarabilbao.com helbidean.

Jardunaldia doakoa da, baina leku arrazoiengatik izen-ematea egin behar da Euskadiko edozein Merkatal Ganberaren web orrian:

Bilboko Merkatal Ganbera
Arabako Merkatal Ganbera
Gipuzkoako Merkatal Ganbera

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

2017(e)ko azaroaren 8(a), asteazkena

Konekta zaitez komertzioarekin: Bizkaiko XXXIV. Erakuslehioen Lehiaketa

BIZKAIKO XXXIV. ERAKUSLEIHOEN LEHIAKETA

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Bilboko Merkatal Ganberak Bizkaiko Erakusleiho Lehiaketaren edizio berri bat jarri du matxan Bizkaiko udalerri guztietan merkataritzaren kultura eta irudia sustatzeko konpromisoarekin.

Izen emateko epea:
Azaroaren 7tik abenduaren 5era

Izen emateko era:
Bilboko Merkatal Ganberako web orria izango da Erakusleiho Lehiaketan izena emateko bide bakarra: XXXIV Erakusleiho Lehiaketa

Inskripzioa:
Doan

Erakusketa epea:
  • Abenduaren 5etik 31ra
  • Erakusketak dirauen bitartean, erakusleihoak argiztatuta egongo dira gaueko 22:00ak arte.
  • Erakusleiho guztiek, parte hartzen dutela erakusteko, Antolakuntzak emandako bereizgarria jarri beharko dute ongi ikusteko moduan.
Zer baloratuko da:
  • Kalitatea
  • Komertzialtasuna eta produktuaren aurkezpena
  • Sormena
  • Argiztapena
  • Modernitatea eta berrikuntza
Sariak:
Lorura honetan aurki dezakezu sarien-zerrenda: Bizkaiko XXXIV. Erakusleiho Lehiaketaren sariak

Parte hartzeko gonbidatu nahi dizuegu lehiaketa hau oso aukera ona delako zure denda promozionatzeko eta zure erakuslehioa zaindu dezazuelako.

Lehiaketaren babesleak Kutxabank eta El Correo dira. Gainera, erakunde hauen laguntza ere badauka: Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi eta Lurralde Garapeneko Sustapena Saila, Bilboko Udala, Iberdrola, El Corte Inglés, Baqué Café, Lankidego, "Txakoli de Bizkaia - Bizkaiko Txakolina" Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arautzailea, eta Azul Marino Bidaiak.

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

Bizkaiko XXXIV. Erakuslehioen Lehiaketaren sariak

BIZKAIKO XXXIV. ERAKUSLEIHOEN LEHIAKETAREN SARIAK

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Bizkaiko XXXIV. Erakusleiho Lehiaketak ondoko sariak emango ditu:

  • Bilboko Merkataritza Ganberak, Kutxabank-ek eta El Correok emandako lurralde mailako sariak
    • Lehen Sari Handia: Oroigarri trofeoa; 1.000 euro eta publizitate sustapena ondoko komunikabideetan: El Correo
    • Bigarren Sari Handia: Oroigarri trofeoa; 700 euro eta publizitate sustapena ondoko komunikabideetan: El Correo
    • Hirugarren Sari Handia: Oroigarri trofeoa; 550 euro eta publizitate sustapena ondoko komunikabideetan: El Correo
  • Sektoreko sariak (Eskultura original batekin sarituko dira ondoko sektoreak)
    • Elikadurako Sari Berezia, Bizkaiko Txakolina-k emanda
    • Gozogintza
    • Oinetakoak, Larrua eta Larrugintza
    • Drogeria eta Lurringintza
    • Botikak
    • Loradendak
    • Irudi Pertsonala
    • Bitxigintza, Ordulariak, Imitaziozko Bitxiak eta Opariak
    • Liburu-dendak eta Paper-dendak
    • Burdindegiak
    • Altzariak eta Dekorazioa
    • Ehunak eta Jantziak
    • Jarduera anitzak
    • Bizkaiko Argazkilari Profesionalen Elkarteak ere sari bat emango du
  • Ostalaritzako Sari Berezia, Baqué Café-ren eskutik

  • Sormenari Saria, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren eskutik

  • Merkataritzako Berrikuntzari Saria, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi Sustapen Sailaren eskutik

  • Argiztapenari Saria, Iberdrolaren eskutik erakusleihoan agertzen diren produktuak ongien nabarmentzen dituen merkataritza argiztapen onenari

  • Barruti Sariak, Bilboko Udalak eta Bilbao Ekintzak emandako eskultura bat, barruti bakoitzeko erakusleiho onenak saritzeko

  • Ezkerraldenda Saria, Merkatari eta ostalarien federakundea den Ezkerraldendak, Ezkerraldeko eta Meatzaldeko partaide diren denden artean, eskualde-erakusleiho onenari saria emango dio

  • Ehun urteko merkataritza establezimendua, Sari berezia egongo da Lehiaketaren aurreko edizioetan kategoria honetan saritu ez ziren merkataritza establezimenduentzat, 2014an 100 urte bete edo pasa dituztenentzat alegia

  • "Merkataritzako web onenarentzat" Saria, Lankidego-ren eskutik, eraginkorra, edukia eta Interneteko zerbitzu onenak eskaintzen dituen web orria saritzeko

  • "e-commerce Onena"-ri saria

  • Merkataritza Konposizio Onenari Saria, El Corte Inglés-en eskutik. Saldu beharreko produktua aurkezteko ideia original onena sarituko da, erakusleihoa osatzen duten elementu tekniko eta estetikoen arteko oreka bilatuko delarik
Eta aurten erosleek ere sari bat jaso dezakete. Whatsapp bidez 648 281 730 zenbakira bidalitako tiketaren edo fakturaren argazki guztiek parte hartuko dute zozketan, eta erosketa egin duteneko saltegiaren eta eroslearen izena zein den agertu beharko da bertan. Argaziak bidaltzeko epearen azken eguna abenduaren 31 izango da.

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN: