2016(e)ko martxoaren 27(a), igandea

Erakusketa Azokak: 2016KO APIRILA

OHARRAK:


  • Ekitaldi bakoitzaren informaziona lehio berri batean agertuko da

  • Zerrenda zutabeen izenen arabera ordena dezakezu, hori egiteko goiburua klikatu behar duzu

(*) BEHIN BEHINEKO DATAK

ERAKUSKETA AZOKAK: 2016KO APIRILA

AZOKA MOTA AZOKAREN IZENA DATAK
HIRIA
AZOKA ALMONEDA, FERIA DE ANTIGUEDADES GALERÍAS DE ARTE Y COLECCIONISMO 2016/4/02tik - 2016/4/10era MADRIL
AZOKASALÓN DE GOURMETS 2016/4/04tik - 2016/4/7ra MADRIL
AZOKAEXPOOPTICA 2016/4/08tik - 2016/4/10era MADRIL
AZOKA SALÓN DEL VEHÍCULO DE OCASIÓN 2016/4/08tik - 2016/4/10era MURCIA (Torre-Pacheco)
AZOKAFERIA DEL MUEBLE Y LA DECORACIÓN - HOGAR 2016/4/14tik - 2016/4/17ra BADAJOZ
AZOKAFUTURIZZ THE FUTURE OF DIGITAL BUSINESS 2016/4/20tik - 2016/4/21era MADRIL
AZOKAEXPOFRANQUICIA 2016/4/21etik - 2016/4/23ra MADRIL
AZOKA FESTIVAL ERÓTICO DE MURCIA 2016/4/22tik - 2016/4/24ra MURCIA (Torre-Pacheco)
KONGRESUAMADRID BEAUTY DAYS 2016/4/22tik - 2016/4/24ra MADRIL

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

2016(e)ko martxoaren 17(a), osteguna

Neurrira egindako publizitatea zure bezeroen telefonoan... DOAN!

NEURRIRA EGINDAKO PUBLIZITATEA, ERREZA, BEREHALAKOA ETA MERKEA?

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Jakizu zelan

Denda txiki batean publizitatea egiteko era modu jakin batzuen arabera egiten da gehienetan, aukera apur batzuetara mugatzen da eta izan dezaketen ondorioetarako garestiegiak. Beste arrazoi batzuen artean honako hauek izaten dira:
  • Horma-irudiak: eskuz ala inprimatuta egindakoak, oro har lokalean bertan jartzen dira eta erakusleihoan ikusgarritasunari laguntzeko erabiltzen dira
  • Liburuxkak: banatu, buzoietan sartu eta dendan bertan eman daitezkeenak
  • Komunikabideetako publizitatea: irrati, egunkari eta abarretan egiten denak duen eragina ez da oso ezaguna

Publizitate modu hauek bi ezaugarri dituzte:

  1. Sustagarritasuna ez da jasotzen dendatik hurbil edo erosten gaudenean
  2. Ez dute bereizten

Zer esan nahi du bereizteak eta zergatik da garrantzitsua?

Publizitatearen munduan, bereiztea da hartzaile zuzenei bidaltzea publizitatea. Honen adibide bat honako hau izan daiteke: haur-denda batek ume txikiak dituzten edo laster edukiko dituzten bikoteekin kontaktatu nahi izatea. Kontua da interes handia izan dezaketenei bidaltzea publizitatea, errazago delako aprobetxatzea eta ondorioz erostea.

Zelan egin dezakete bereizketa denda txikiek?

Bereizteko zenbait aukera dago, euretariko bat bezeroen datu-basea edukitzea eta datuak banatutako publizitatea egiteko erabiltzea: emakumeei zuzentzea, helduei zuzentzea,...

Baina sistema honek 2 oztopo ditu

  • Lehenengoa datuak jasotzerakoan sortzen da, eskatu egin behar direlako eta hau egitea ez delako beti erraza izaten. Badaude euren datuak eman nahi ez dituzten bezeroak, eta are gutxiago iragarkiak bidaltzeko
  • Bigarrena da, horrela bidalitako publizitatea ez dela bezeroak eskatutakoa, denda izan da erabakitzen duena bidaltzea, eta gerta daiteke jasotzen duenak ez nahi izatea

Ba al dago oztopo hauek gainditzeko modurik?

Bai, bezeroek euren datuak ematea lortzea eta era berean publizitatea hartzeko onarpena eman dezatela lortu behar da.

Hau horrela ikusita, ezinezkotzat jo dezakegu, datuak eskatzea zaila bada, zer egin daiteke gure dendako publizitatea jasotzeko baimena eman dezaten?

Erantzuna euren telefono mugikorrean dago. Gaur egun, arraroa da horrelako bat ez duenik. Berari esker lor dezakegu gure helburu bikoitza. Horretarako modua errazten duten sistemak eta euren erabilerarako azalpenak dituzten enpresak daude. Hona hemen sistema horien azalpena:
  • Lehenengo, datuak eta baimena eskatu behar dira, hori telefonoan aplikatutako app baten bitartez egiten da. Hau da prozesuaren alderik zailena eta merkatuak sustatu behar du deskarga ugari lortzea. Hau sarien bitartez, promozioak gauzatuta, eskaintzak erabilita… edozeren bidez
  • Dendan app hori duten telefonoak, distantzia jakin batean jasotzen dituzten hartzaileak jarri behar dira
  • Jasogailu bakoitzarentzako mezuak prestatzen dira, eta bereizteko lortutako datuak erabili dituzte. Hurrengo pausua itxarotea izango da

Noiz bidaltzen dira mezuak?

Jasogailuak ezagutzen badituzte eta publizitatea jasotzeko prest dauden bezeroen zerrendan badago, berarentzako egokia den eskaintza egiten diote bidaltzen dioten mezuan. Horrela badakigu, jasotzen duenak interesa duela eta dendatik hurbil dagoela. Honek erosten sar dadin aukerak ugaritu egiten ditu.

Modu horretan bakoitzari egokitutako publizitatea bidaltzea, erreza, une horretan bertan eta merkea da. Hartzaileek jasotzeko duten distantzia txikia denez, mezua jasotzen duenean bezeroa lokaletik hurbil dago, eta ziurrenik erosketak egiten dabil.

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

2016(e)ko martxoaren 10(a), osteguna

Merkataritza Buletina: 2016KO OTSAILA

MERKATARITZA BULETINA: 2016KO OTSAILA

  • LAGUNTZAK ETA DIRU-LAGUNTZAK

EUSKO JAURLARITZA

MEC 2016 Programa, Merkataritzako Saltokiak Modernizatzeko Laguntza-Programa

BIZKAIKO FORU ALDUNDIA

Langile Autonomoei Laguntza Finantzarioa Emateko Programa. LALF

  • IKASTAROAK
Gernika-Lumo: martxoak 10: IZAN ZAITEZ ZEURE DENBORAREN NAGUSIA

  • IKUSMER: Hileko buletina
Otsaileko berrien aukera

  • ERAKUSKETA AZOKAK: 2016KO MARTXOA
Erakusketa Azokak: 2016KO MARTXOA

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

2016(e)ko martxoaren 7(a), astelehena

EUSKO JAURLARITZA: MEC 2016 Programa, Merkataritzako Saltokiak Modernizatzeko Laguntza-Programa

MERKATARITZAKO SALTOKIAK MODERNIZATZEKO LAGUNTZA-PROGRAMA: MEC 2016

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Laguntzaren Xedea:
Laguntza honen xedea EAEko merkataritzako saltokien modernizazioa sustatzea da berrikuntzaren, kudeaketa-tresnen hobekuntzaren eta establezimenduen azpiegituren bidez.
Hau lortzeko, egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten enpresek merkataritza-establezimenduak modernizatzeko egiten dituzten inbertsio-proiektuei emango zaie dirulaguntza, berritzeko beharrezkoak diren merkataritza-ekipamenduen, obra zibilaren eta altzarien finantziazioaren bidez.
Erakunde onuradunak:
Egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten merkataritza-establezimenduak.

Betiere, nahitaezkoa da enpresak, laguntza eskatzeko egunean, gutxienez urtebete bat lehenagotik eratuak eta merkataritzan lan egindakoak izatea.
Laguntza mota:
Laguntza hauek ez itzultzekoak izango dira.
Diruz lagun daitezkeen inbertsioak:
Honako baldintzak betetzen dituzten inbertsioak izango dira diruz lagungarriak:
  • Orokorrean
    • Lokala berritzeko eta modernizatzeko bideraturiko inbertsioak.
    • Altzariak
    • Merkataritza-jarduna garatzeko beharrezko ekipamenduak eta lokal horren elementuak, barrukoak nahiz kanpokoak, merkataritza-errotuluak ere barnean hartuz.
  • Salgaiak pisatzeko balantza elektronikoak, informatika-ekipoak eta horien aplikazio eta osagarriak, betiere merkaturatze-prozesuan barne hartuta badaude edo enpresa-kudeaketara bideratuta.
Diruz lagunduak izateko proiektuetako inbertsioek baldintza hauek bete behar dituzte:
  1. Enpresaren aktibora sartu behar dute
  2. Inbertsioa gutxienez 3.000 euro enpresako izango da, ekipo informatikoak salbu, eta horietan gutxieneko inbertsioa 900 euro izango da
  3. Aktiboak estreinakoz erabiltzen diren edo funtzionatzen duten tresnak izango dira
  4. Enpresako aktiboan gutxienez hiru urtez iraungo dute
  5. Hirugarren pertsona fisiko edo juridikoei ez dira lagatuko
  6. Enpresa eskatzaileak berak fabrikatuak, eginak edo garatuak ez dira izango
  7. Laguntza jasotzen duten inbertsio-proiektuak Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldearen barruan kokatuko dira
  8. Laguntzen kalkulua egiteko, 2015 urtean egin den aktiboen erosketaren zenbatekoa kontuan hartuko da. Aurreko ekitaldiko inbertsioak onar daitezke, betiere 2014ko irailaren 6tik ondoren (egun hau barne) egikaritu badira
NOTAK:
  • Aktiboen preziotzat haien balio «garbia» hartuko da, hots, fakturatutako zenbatekoari Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ) kenduta ateratzen den balioa
  • Ezein kasutan ez da merkataritza-lokala ezta garraiorako elementua erostea diruz lagunduko. Renting edo leasing bidez erositako aktiboak ez dira sartuko ere
Laguntzen kopurua:
Araututako laguntzak itzultzekoak ez diren diru-laguntzen bidez gauzatuko dira eta kopuruak hauexek izango dira:
  • OROKORREAN:
  • Inbertsioaren %15 lokala berritzeko eta modernizatzeko bideraturiko inbertsioak
  • Inbertsioaren %20 Balantza elektronikoak, informatika-ekipoak eta osagarriak erosteko bideraturiko inbertsioak
  • GEHIKUNTZAK
  • 2 puntu gehiago UNE 175001 edota Saltokitik enpresara programan parte hartzeaz ziurtagiria badu
  • 3 puntu gehiago Merkataritza Bikaina ziurtagiria badu
  • 5 puntu gehiago saltoki eskatzaileak elkarteren batekiko bere lotura egiaztatzen badu
  • 5 puntu gehiago informatika inbertsioa gestio programa batean egiten bada
  • 5 puntu gehiago laguntza eskatzen duen saltokiaren nagusiak edo gutxienez hango langile batek hezkuntza arautuko tituluren bat (Lanbide Heziketako gradua nahiz Unibertsitateko Titulua) edo Lanbidek jaulkitzen dituen profesionaltasun-ziurtagiriren bat baduela egiaztatuz gero, tituluak merkataritzarekin zuzeneko loturaren bat badu, betiere. Tituluek eta ziurtagiriek merkataritzarekin zuzeneko lotura dutela ulertuko da badin eta haien helburua merkataritzako saltokiaren kudeaketa enpresariala bada; alegia: erosketa, salmenta, bezeroarentzako arreta, biltegien kudeaketa, marketina...
  • 5 puntu gehiago laguntza eskatzen duen enpresak “Berriz Enpresa” transmisioko zerbitzua erabili badu
  • 2 puntu gehiago baldin eta saltokiak Emakundek edo beste edozein herri-administraziok jaulkitako Gizonen eta Emakumeen arteko Aukera Berdintasunaren aldeko Erakunde Laguntzaile moduko aintzatespena badu
Notak:
  • Ezein kasutan ez du diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoak 12.000 euro gaindituko establezimendu eta urte bakoitzeko
  • Ezein kasutan ez da diru-laguntzaren gehieneko portzentaia onartutako inbertsioaren %25a baino haundiagoa izango
Tramitazioa:
Eskaerak: Eskabideen tramitazioa egiteko bi bide daude:
  • Paperean: Eskabidea online bete behar Eusko Jaurlaritzako web orrian da eta behin inprimatuta eskatutako dokumentazioarekin batera Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo saileko Lurralde bulego batean aurkeztu
  • Interneten: Eskabidea online egiten eta bidaltzen da. Hau egiteko dendak Txartela Elektronikoa eduki behar du. Eskarea Interneten egingo da eta eskatutako dokumentazioa bide berdinakin bidaliko da
LOTURA EUSKO JAURLARITZAKO WEB ORRIRA
Eskatzeko epea:
Eskatzeko epea 2016ko uztailaren 15ean amaituko da, eguerdiko 12:00 etan
Notak:
Dendak eskabidea Internetez egiten badu eta Txartela Elektronikoa badauka ez du eskaera paperez aurkeztu behar
Loturak:
Informazioa Eusko Jaurlaritzako orrian

Arautegiko loturak:

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

2016(e)ko martxoaren 3(a), osteguna

Gernika-Lumo: martxoak 10: IZAN ZAITEZ ZEURE DENBORAREN NAGUSIA

EZ UTZI EGUNEROKOTASUNARI ZEURE BIZIMODUA GOIBELTZEN

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu
  • Egunean ordu gehiago behar dituzu?
  • Ez daukazu astirik lan guztia amaitzeko?
  • Egunean dauzkazun une libreak hobeto aprobetxatu nahi dituzu?
Merkataritzak arreta handia eskatzen du eta gainera bezeroek nahi dutenean etortzen dira zure dendara eta ez zuk behar duzunean. Baina dendako lana ez da bakarrik bezeroen ardura izatea, beste lan gehiago daude (txukundu, garbitu, klasifikatu, eskariak prestatu, promozioak antolatu,…)

Lagundu nahi dizugu zure denbora kudeatzen eta hobeto lan egiten, teknika eta kontseilu erraz batzuekin egunak luzeagoak izango dira zuretzat.

Hemos organizado un CURSO DE GESTIÓN DEL TIEMPO EN EL COMERCIO que tendrá lugar en Gernika-Lumo:
Data:Martxoak 10
Ordua:14:30etik 17:00etara
Lekua:Gernika-Lumoko Kultur Etxea

Hauxe da ikastaroaren programa:

  • Denbora kudeaketak gure ekoizpenean duen garrantzia
  • Kudeaketa erremintak
  • Denboraren lapurrak
  • Bezeroa: garrantzitsuena
  • Estresa eta estresaren gestioa
  • Aukera txarrak
Kurtsoa doako da, baina plazak mugatuak dira. Hortaz, eman izena lehenbailehen. Horretarako, deitu telefono honetara: 94 625 79 40 edo idatzi gure e-postara: gatc@gernika-lumo.net

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

IKUSMER: Otsaileko berrien aukera

IKUSMER: MERKATARITZARI BURUZKO BERRIEN AUKERA

Léelo en españolInformazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

IKUSMER-rek, Merkataritza Behatokia hilero aukeratzen ditu merkataritzarako berririk
interesgarrienak.

Hona hemen 2016ko OTSAILEko aukera, espero dugu zuen interesekoa izan dadila.

2016KO OTSAILEKO BERRIEN AUKERA

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN: