LANGILEAK KONTRATATZEKO LAGUNTZAK
LAGUNTZAREN XEDEAONURADUNAK
DIRU-LAGUNTZEN ZENBATEKOA
ESKATZEKO AZKEN EGUNA
ORDAINTZEKO MODUA
INFORMAZIO TELEFONOAK
LOTURAK
Langileak kontratatzea gutxienez sei hilabeterako.Langile autonomoak izango dira, jarduera Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen badute eta besteren konturako langileak kontratatzen badituzte. Horretarako, honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
- Diru-laguntzaren xede diren kontratuak lanaldi osokoak edo partzialekoak izango dira, eta lanaldi partzialekoak izanez gero, aplikatu beharreko hitzarmen kolektiboan lanaldi osotzat hartutakoaren erdia, gutxienez, izan beharko du.
- Enplegu Zerbitzu publiko batean langabe moduan erregistratutako pertsonei egin behar zaizkie kontratuak, betiere gutxienez hiru hilabeteko antzinatasuna dutela.
- Indarreko hitzarmenean finkatutako soldatak ordainduko dira.
- Onuradunek ez dute inor kaleratu behar izan eskaera egin aurreko 12 hilabeteetan.
- Honako hauek ezin izango dira kontratatu: banakako enpresaburuaren ezkontidea, eta bigarren mailara arteko odolkidetasunagatiko, kidetasunagatiko edo adopzioagatiko aurreko, ondorengo eta/edo zeharkako ahaideak. Sozietate motako enpresetan, edozein bazkideren ahaideak ere ezin izango dira kontratatu.
- Guztirakoaren %50 ordainduko da, diru-emateko Ebazpena eman ostean eta esanbidezko ukorik izan ez bada.
- Bigarren ordainketan diru-guztirakoaren %0 ordainduko da, laguntza zertarako erabili den egiaztatzen denean, kontratatutako langileei dagokien Gizarte Segurantzaren kotizazio-buletinak (Tc1 eta Tc2 ereduak), laguntza eman osteko sei hilabeteetakoak, aurkeztuta.
- 901 222 901
- 945 160 600
LANBIDE-ko informazio-orria
Legeria
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina