Laguntzaren xedea
Onuradunak
Finantza mota
Finantzatzeko moduko egoerak
Finantzatzeko moduko pasiboak
Abal-eragiketen ezaugarriak
Epea bukatu aurreko kenketak
Beste datu batzuk
Eskaerak
Eskatzeko epea
Finantza-erakunde Laguntzaileak
Intereseko loturak
Laguntza honen bidez bankuaren finantzaketa lortu ahal izango da, modalitate ezberdinetan, eta horrela zirkulatzailearen beharrak bete, epe laburreko zorra berritu eta epe laburreko zorra epe ertain eta luzerako zorrera egokitu ahal izango da, bai eta, behar izanez gero, inbertsio-planak bizkortzeko finantza-izaera duten jarduerak egin ere.
Horretarako Eusko Jaurlaritzak lankidetza-hitzarmenak hitzartuko ditu Elkarrekiko Berme-Baltzu eta Finantza-Erakunde laguntzaileekin.
Honako hauek izango dira Berme eta Finantza-lerro hauek eska ditzaketenak:
- Jarduera ekonomikoa eta egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten enpresa txiki eta ertainek (ETE).
- PFEZri lotutako jarduera ekonomikoen bidez etekinak lortzen dituzten eta egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten banakako enpresaburu eta profesional autonomoek.
Mailegu operazioak interes-tasa bereziekin eta Elkarrekiko Berme-Baltzu baten (OINARRI edo ELKARGI) abalekin .
- ETEak
Finantza-egitura
egokitzeko proiektuak finantzatzeko modukotzat hartuko dira enpresak aurkeztu duen finantza-egitura ez bada egokia etorkizunean moldatzeko eta, nolanahi ere, bere kapital arrunta balantzearen guztizkoaren %10 baino gutxiagokoa bada, edo kapital arrunt horren aldaketa negatiboa izan bada azken ekitaldian.
- BANAKAKO ENPRESABURUAK ETA AUTONOMOAK
Finantza-egitura egokitzeko proiektuak finantzatzeko modukotzat hartuko dira eskatzaileak aurkeztu duen finantza-egitura ez bada egokia etorkizunean moldatzeko.
Zenbagarriak izango dira, bermearen mailegu-eragiketen zenbatekoa kalkulatzeko, Kontabilitate Plan Orokorreko balantzearen pasibo arruntaren 4. eta 5. multzoak osatzen dituzten partida hauek (merkataritza-hartzekodunak eta epe laburrerako zorrak):
- 400.– Hornitzaileak
- 401.– Hornitzaileak, ordaintzeko merkataritza-efektuak
- 407.– Hornitzaileentzako aurrerakinak
- 520.– Kreditu-erakundeekiko epe laburrerako zorrak
- 521.– Epe laburrerako zorrak
- 524.– Epe laburrerako finantza-errentamenduengatiko hartzekodunak
- 525.– Epe laburrean ordaindu beharreko efektuak
- 527.– Kreditu-erakundeekiko zorren epe laburrerako interesak
- 528.– Zorren epe laburrerako interesak
Zenbatuko diren saldoak:
- “Merkataritza-efektuen, kreditu-kontuen” eta “merkataritza-hartzekodunen deskontu-eragiketetan”, eskabidea egin aurreko 12 hilabeteetako batez besteko saldoa zenbatuko da.
- “Kreditu-erakundeekiko” zorretan, eskabidearen hurrengo bi urte naturalen amortizaziorako
zenbatekoen batura zenbatuko da.
MAILEGUAK:
- Kopuruak: 50.000 euro eta 600.000 euro artean enpresa txiki eta ertainentzat / 10.000 euro eta 100.000 euro artean AUTONOMOENTZAT
- Interes-tasa: euribor + %1,5 Ez da biribiltzerik onartuko
- Ez da bestelako komisio edo gastu gehigarririk aplikatuko
- Amortizazio-epea: hiru urtekoa izango da, eta urte bateko gabealdia ezarri ahal izango da, amortizaziorako
- Hiru hilean behin egingo da amortizazio-kuoten likidazioa
ABALAK:
- Azterketa-komisioa: %0,15 behin bakarrik, abala eskatzean
- Abal-komisioa: %0,50 urtero
Mailegu-hartzaileak aurretiaz ezeztatu edo amortizatu ahal izango du mailegua, inolako kosturik gabe.
Elkarrekiko Berme-Baltzu baten kide izateak erakundearen partaidetzak erosteko betebeharra dakar, partaide hauek abala kitatzean bueltatuko dira.
Hitzarmena sinatu duten Elkarrekiko Berme-Baltzuen bulegoetan aurkeztu beharko dira:
Laguntza hauek indarrean egongo dira aurreikusitako aurrekontua amaitu arte.
Finantza-erakunde Laguntzaileak
Aurrezki-Kutxak:
- Bilbao Bizkaia Kutxa
- Caja Vital Kutxa
- Gipuzkoa Donostia Kutxa
- La Caixa
- Caja Galicia
- Caja de Ahorros de Navarra
- Cajamadrid
Kreditu-kooperatibak:
- Caja Laboral Popular
- Ipar Kutxa Rural
- Caja Rural de Navarra
Bankuak:
- Banco Bilbao Vizcaya Argentaria
- Banco Santander
- Banco Guipuzcoano
- Bankinter
- Banesto
- Banco Popular Español
- Banco Sabadell Atlántico
- Bankoa
- Banco Pastor
- Deutsche Bank
Eusko Jaurlaritzako informazio orria
2010eko otsailaren 9ko 41/2010 DEKRETUA (ARAUA)
2010eko otsailaren 18ko AGINDUA (DEIALDIA)
EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua
ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina