Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu
- Laguntzaren Xedea
- Laguntzaren Zenbatekoa
- ONURADUNAK: Bezeroak
- ONURADUNAK: Dendak
- Eskabideak Aurkezteko Epea
- Informazio gehiago
Programa honek etxean kontsumitzen den energia elektrikoa murriztea dauka helburu. Hori lortzeko, egun etxeetan erabiltzen diren hozkailuen, izozkailuen, garbigailuen, ontzi-garbigailuen, labeen eta gaineko sukaldeen ordez, A klaseko edo hortik goragoko energia-etiketa duten etxetresnak erabiltzea. Horretaz gain, garbigailu eta ontzigarbigailuen kasuan, A garbiketa-eraginkortasuna dutenak.
Orduan, A energia-kalifikazioa edo handiagoa duten etxetresna elektrikoen eskurapena diruz lagunduko da, baldin eta etxetresna eraginkor berriak mota bereko etxetresna zahar bat ordezkatzen badu.
Diruz lagunduko diren etxetresna elektrikoak eta bakoitzari dagokion diru-laguntzaren zenbatekoa
hauexek dira:
Etxetresna | diru-laguntza (€/tresnako) |
Hozkailua eta hozkailu-izozkailua, A++ energia-kalifikazioarekin | 125 |
Izozkailua, A++ energia-kalifikazioarekin | 125 |
Hozkailua eta hozkailu-izozkailua, A+ energia-kalifikazioarekin | 105 |
Izozkailua, A+ energia-kalifikazioarekin | 105 |
Garbigailua, A energia-kalifikazioarekin, A garbiketa-efikaziarekin eta energia-kontsumoa 170 Wh/kg. edo txikiagoa ala termoeraginkorra | 105 |
Ontzi-garbigailua termoeraginkorra edo A energia-kalifikazioarekin, A garbiketa-efikaziarekin eta energia-kontsumoa 0,98 kWh/ziklo edo txikiagoa | 105 |
Indukziozko gaineko sukaldea | 105 |
Ontzi-garbigailua, A energia-kalifikazioarekin, A garbiketa-efikaziarekin eta energia-kontsumoa 0,98 kWh/ziklo baino handiagoa | 85 |
Labea, A energia-kalifikazioarekin | 85 |
Indukzio mistozko gaineko sukaldea | 85 |
Gasezko gaineko sukaldea | 50 |
Pertsona fisiko edo juridiko publiko eta pribatuak. Pertsona horiek laguntza-ildo honen baitan jasotako etxetresna-mota bakoitzetik bakar bat ordeztu dezakete, baldin eta haren ordez A klaseko edo hortik goragoko etiketa energetikoa duen beste etxetresna elektrikoren bat eskuratzen badute, erabiltzeko bada eta Euskal Autonomia Erkidegoan bizi badira.
Laguntza jasotzeko bezeroek egin behar duten tramite bakarra etxetresna programara atxikitako denda batean erostea da eta ordeztutako etxetresna entregatzea. Atxikitako denden zerrenda EVE-ko orrian aurkitu daiteke eta guztiek Ekimenaren logotipoa ikusteko moduan edukiko dute.
2010eko Etxetresna Elektrikoen Renove Planera atxiki nahi diren dendek Atxikimendu Protokoloa bidali behar dute EVE-ra. Dokumentu hau erakunde honen orrian aurkitu dezakete. Bestalde Etxetresna Elektrikoen + Euskadi 09 Renove Planera atxikitako dendek, kontrakoa idatziz adierazi ezik, 2010eko Etxetresna Elektrikoen Renove Planarekin ere bat egingo dute.
Dendek berariaz prestatutako aplikazio informatiko bat edukiko dute operazioen datuak sartzeko, aplikazio horren lotura programaren orrian dago: SALTOKIENTZAKO SARRERA
Diru-laguntza eskabideak aurkezteko epea 2010eko uztailaren 2an hasiko da, eta 2010eko azaroaren 30ean edo plan honetara esleitutako aurrekontua agortzean amaituko da.
EVE-ko orrian informazioa:
EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua
ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina