2010(e)ko azaroaren 17(a), asteazkena

EVE 2010: Leihoen Renove Plana Etxebizitzetan

LEIHOEN RENOVE PLANA ETXEBIZITZETAN 2010
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

LAGUNTZAREN XEDEA

Programa hau ohiko etxebizitzaren beiraztatutako itxiturak berritzeko laguntzak emateko eratu da, eraginkortasun handiko prestazio termikoak dituzten leihoak jarri ahal izateko (ikus Baldintza Orokorrak pdf formatuan). Beiraztatutako itxituratzat hauexek hartuko dira: berotutako leku edo gune batean dauden eta kanpo aldetik aldentzeko erabiltzen diren leihoak edo ate-leihoak, etxeko alorrean energiaren kontsumoa gutxitzeko xedez.


LAGUNTZAREN ZENBATEKOA

Emango den diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa inbertsioaren %22 izango da (Ezarritako Oinarria). Nolanahi ere, leihoaren m2 bakoitzeko emango den gehieneko diru-laguntza 450 eurokoa izango da, eta etxebizitzako emango den gehieneko zenbatekoa 1.200 eurokoa izango da.


ONURADUNAK: BEZEROAK

Etxebizitza baten jabea den pertsona fisikoa edo juridikoa edo haren usufruktuduna, edo haren errentaria, eta leihoak berritu nahi dituena. Etxebizitza Euskal Autonomia Erkidegoan egoteaz gain, ohiko etxebizitza izan behar da.


ONURADUNAK: DENDAK

Diru-laguntza onuradungaiak eskatuko du, eta onuraduna nor izan daiteken aurreko puntuan dago adierazita.

Edozein kasutan jarriko diren leiho berri guztiek CE marka eraman beharko dute, eta arotzia metalikoaren kasuan, zubi termikoaren haustura eduki beharko dute.

Beira bikoitza Isolamendu Termiko Sendoa (ATR) deritzonaren modukoa izango da, eta transmisio
termikoaren balioa (ahalmen isolatzailea edo U balioa) honako hau edo txikiagoa izango da:

  • 1,50 W/m2.K, beirak arotzia metalikoarekin batera jartzen direnean.
  • 2,00 W/m2.K, beirak arotzia EZ metalikoarekin batera jartzen direnean. (PVC, zura, mistoa, poliuretanoa, etab.).

Gainera, leiho zuloak etxebizitzaren kanpo aldeko itxituren barruan izango dira, eta ez dute diru laguntzarik jasoko etxebizitzaren barne aldeko itxituretan kokatutako leihoek.


ESKABIDEAK AURKEZTEKO EPEA

Diru-laguntza eskabideak aurkezteko epea 2010eko urriaren 9ean hasiko da eta 2011ko urtarrilaren 31an edo plan honetara esleitutako aurrekontua agortzean amaituko da.

2010eko urriaren 1a baino lehen egindako inbertsioak ezin izango dira baliatu programa honen dirulaguntzaz.


INFORMAZIO GEHIAGO

EVE-ko orrian informazioa:




EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
















iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina