2023(e)ko urriaren 2(a), astelehena

Euskadi Bono denda 2023

EUSKADI BONO-DENDA 2023

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Xedea

Laguntza honen helburua EAEko dendetan kontsumoa sustatzea da.

Horretarako, bonoak jarriko dira Euskadiko herritarren eskura, kanpainari atxikitako establezimenduetan eros ditzaten.

Funtzionamendua

Kanpainari atxikitako saltokietan merkagaiak erosteko diru-laguntzak emango dira, deskontu-bonu baten bidez.

Denda bakoitzak bonu kopuru jakin bat izango du bertan erabiltzeko.

"Euskadi bono-merkataritza" bakoitza 10 €-ko deskontu-bonotzat hartuko da, gutxienez 30 €erosiz gero.

Pertsona bakoitzak, NAN bidez identifikatuta, gehienez ere bost deskontu-bonu batu ahal izango ditu, 50 euroko balioa dutenak, eta onuradun bakoitzak establezimendu batean baino gehiagotan edo bakar batean erabili ahal izango ditu.

Kudeaketa

Kanpainan parte hartzeko eta bonuak jasotzeko, saltokiek izena eman beharko dute horretarako sortutako aplikazioan, orri honetan: http://euskadibonodenda.eus/

Atxikitako establezimenduei beharrezko dokumentazioa eta programaren sustapen-materiala emango zaizkie, dagozkien bonuekin batera. Bonuak ez dira fisikoak izango.

Oharra: saltokiek ezin izango dute bonorik gorde edo atxiki beren ohiko bezeroentzat, eta ondo ikusteko lekuan jarri beharko dute programan parte hartzen dutela.

Epeak

DENDAK: urriaren 11tik 20ra bitartean atxiki ahal izango dira, biak barne.


BEZEROAK: Kontsumitzaileek deskontu-bonuak erabiltzeko eta trukatzeko epeak 2023ko azaroaren 8tik abenduaren 5era bitartean egitea aurreikusten da.

ATXIKITAKO DENDAK: Hemen ikus dezakezu kanpaina honetan parte hartzen duten Gernika-Lumoko denden zerrenda.


EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina