LANGILE AUTONOMOAK BIRZIKLATZEKO ETA HORIEN LANBIDE KUALIFIKAZIOA ETA ENPLEGAGARRITASUNA HOBETZEKO LAGUNTZAK
LAGUNTZAREN XEDEAONURADUNAK
PRESTAKUNTZA-ESKAINTZARAKO SARBIDEA ETA EZAUGARRIAK
DIRU-LAGUNTZEN ZENBATEKOA
ESKATZEKO AZKEN EGUNA
ORDAINTZEKO MODUA
INFORMAZIO TELEFONOAK
LOTURAK
Diruz lagunduko dira honako jarduera hauek: Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak diruz lagundutako prestakuntza-eskaintza osotik, edo Hobetuz-Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioak kudeatutako prestakuntza-eskaintzatik aukeratutako prestakuntza-ibilbideetan edo prestakuntza-ekintzen sorta integratuan izena eman eta parte-hartzea, betiere enpresa-jarduera bertan behera utzi behar izan duten langile autonomoen lanbide-kualifikazioa hobetzen badute.Langile autonomoak, Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan erroldatuta daudenak eta Gizarte Segurantzaren langile autonomoentzako Erregimenetako edozeinetan Alta emanda egon ostean jarduera eten egin behar izatearen ondorioz Gizarte Segurantzan eta EJZn baja hartu dutenak, baldin eta honako baldintza hauek betetzen badituzte:
- Enpresa-jardueraren etetea eskaera egin baino sei hilabete lehenago, gutxienez, gertatu izana.
- Gizarte Segurantzan, gutxienez, 18 hilabetez jarraian kotizatzea, edo bestela, 36 hilabetez txandaka, betiere bost urteko epean.
- Enpleguko bulego publiko batean erregistratuta egotea.
- Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak eta Hobetuzek kudeatutako laguntzen onuradun diren prestakuntza-zentro eta erakundeek, ahal den neurrian, ikastaro bakoitzeko plazen %15 gordeko dute hurrengo artikuluan aipatuko diren langile autonomoentzat.
- Ikastaro horietarako sarbidea eta aurre-inskripzioa Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren Orientabide Zerbitzuen sarearen bidez egingo da.
- Onuradunek aipatutako prestakuntza-ekintza batean edo gehiagotan aurreinskripzioa eginez, gutxienez, honako eremu hauetako prestakuntza eta kualifikazioa lortuko da: «Enpresa Plana edoNegozio Plana», «Laneko arriskuen Prebentzioa» eta «Berdintasuna».
- Onuradun bakoitzari agindutako prestakuntza-ibilbidearen edo prestakuntza-ekintzen sorta integratuaren iraupena, gutxienez, 250 ordu presentzialekoa izango da.
- 901 222 901
- 945 160 600
LANBIDE-ko informazio-orria
Legeria
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina