2012(e)ko urtarrilaren 24(a), asteartea

Merkataritza Buletina: 2012KO URTARRILA

MERKATARITZA BULETINA: 2012KO URTARRILA

  • MARKETINA
Denda, emozioen gunea

Erakuslehio apainketa

  • MUNDUKO MERKATARITZA-GUNEAK
Londreseko Merkatuen Xarma

  • ERAKUSKETA AZOKAK: 2012KO OTSAILA
Erakusketa Azokak: 2012KO OTSAILA

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
















Denda emozionala

DENDA, EMOZIOEN GUNEA
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Marketing Mix-aren agerpenak establezimenduen zainketari garrantzi gehiago ematen ekarri zuen: banakuntza, argiztapena, erakusleiho apaindua...guzti hau arrakasta komertziala ziurtatua izango zela pentsatuz egin zen.

Orain leku onean eta jende ugari igarotzen den lekuan daukagu merkataritza kokatuta, erakusleiho egokiz, argiztapen dotore eta banaketa egoki batekin borobilduta...baina bezerorik gabe!

Nola da posible arrakasta komertziala aseguratzen zuten pauso guztiak jarraitu genituelarik, bezerorik ez edukitzea? Azalpen posible bat krisian legoke, prezioek ere jendea ez erostera bultzatu dezakete. Hala ere, prezio altuak dizuzten establezimenduak aurrera jarraitzen dute, bezero askorekin, Nespresso-ren kasua bezala. Beraz azalpen hau ez da zuzena.

Zure denda, denda soil bat da?

Formula matematikoen aplikazioak, komertzio batentzat, pertsonak arrazoi logikoz funtzionatzen duten makinak balira bakarrik izango luke zentzua. Hala ere demostratu da denda baten aukeraketan eta erosten den produktuan %80ko inkontzientzi maila bat dagoela. Honek suposatzen du merchandising-eko teknika guzti horiek %20ko influentzia besterik ez dutela erosketak egiteko orduan.

Dendak, establezimendu hutsak baino zerbait gehiago izan behar dira.
Dendariaren ofizioa ezin da produktuak eta zerbitzuak ematera mugatu, bere bezeroari zerbait gehiago eskaintzea lortu behar du, zerbait ukiezina, bilatzen ari den emozioa lortzen laguntzen diona.

Dendak beraz, espazio emozionalak izan behar dute, bezeroak estimulatzen dituen gunea eta salmenta prozesuaren bidez gidatzen dituena emozio bat lortzera. Ez dira produktuen trukera bakarrik zuzenduta egon behar, erosketa prozesu guztira baizik eta horretarako garrantzitsua da ze emozio transmititu nahi den jakitea.

Beti bezela, zailena azaleratu nahi diren emozioak, bezeroek esperimentatu nahi dituzten emozioekin kointziditzean egongo da.

Baina emozioei kasurik egiten ez badiegu, denda, establezimendu hutsa izango da, bezeroa fidelizatzen lagun gaitzakeen ezer berezi eta balio erantsirik gabe. Jendeari berdin izango zaio gure dendan erostea edo beste batean, internetez edo postaz. Produktu hutsa nahi badut kanal askoz gehiago ditut erosi ahal izateko.

Denda emozional honetan, Marketing Mix-a ez da teknika hutsa, argumentu emozionalen zerbitzura dagoen tresna bat baizik eta komertzio bat zuzentzen duen pertsonak bere bezeroei emozioak sortzera bideratutako espazio bat sortu behar du eta bere errekurtso guztiak erabili behar ditu helburu hau lortzeko. Modu honetara soilik lortuko du bezeroen fideltasuna.

Nola sortzen dira emozioak?
Dendaren kontzeptu honek ez du merkataritza berrasmatu behar denik esan nahi, dendak berez espazio emozionalak dira nahiz eta ez ditugun horrela definitu. Bezeroek beti zerbait esperimentatzen dute komertzio konkretu batean pentsatzen dutenean, eta gehiago eta hobeto baloratzen dituzte beraien nahi emozionalak hobeto asetzen dituzten dendak.

Dendaren batera goazenean guztiok esperimentatzen dugu negatiboa edo positiboa izan daitekeen emozio bat eta dendara iritsi orduko sortzen dena eta irten eta gero ere luze jarraitzen duena.

Adibidea: Arropa baten erosketa:
  • Aurretik: Sentitzen den emozioa pozgarria izan daiteke arropak hobeto edo politago ikusteko balio badigu. Denda konkretu batean ikusi dugun arropa da eta seguru ondo geratuko zaigula.

    Emozio positibo hau gehitu egiten da komertzioa ezagutzen badugu eta bertako pertsonala arretatsua, adeitsua eta erosketa momentu deseatu bat izaten laguntzen badidu.

    Emozioa negatiboagoa ere izan daiteke arropa ospakizun batetarako, denbora gutxirekin, ezagutzen ez den denda batean eta obligazioz erosi behar bada. Erosketa aurreko unea momentu desatsegin bat bihurtzen da.

  • Bitartean: A priori, emozio alai bat lortzeko errazago dauka nahita komertziora doan pertsonak, baina obligazioz doan horrek ere, erosketaren emozioarekin gozatzen amaitu dezake, denda bezeroak eskatzen dituen baldintzak betetzeko gai bada, ez bakarrik arropa egoki bat lortzean, dendan emandako denborarekin gozatzean ere.

  • Ondoren: Arropa erosi ondoren, etxera heltzean, erosketa ona edo txarra izan den baloratzeko ordua heltzen da. Emozioa positiboa izango da ondo erosi dugula dakigunean, arropa oso ondo geratzen zaigunean eta gainera prezioa ere egokia izan denean.

    Guztiz ezberdina izango da etxera heldu, ispiluaren aurrean arropa probatu eta erabaki okerra hartu dugula pentsatzen hastean, ez zaigula ondo geratzen edo oraindik txarrago, engainatu egin gaituztela eta arropa itsusi bat saldu digutela konturatzean.
Ondorioa: denda emozionala
Komertzioak espazio emozionalak dira beraz eta beti izan dira. Errealitate honekin, kontzientziatu behar gara, gure dendak bezeroari emozioak sortzeko, ondo definitu behar ditugula guk ere eskeini nahi ditugun emozioak eta Marketing Mix-eko tresnak erabili helburu hau lortzeko.

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
















Erakusleiho-apainketari buruzko nozioak

ERAKUSLEIHOAK
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu
INDIZEA

Definizioak
Ikusmen-pertzepzioa
Unitatea edo taldea
Erakusleihoko guneak
Argiztapena
Kolorea
Materialak
Erakuslehioaren dekalogoa

DEFINIZIOAK
Erakusleihoa establezimendu komertzialen produktu zein zerbitzuak erakusten dituen espazioa da. Erakusleihoak salmentetan eta dendaren irudi onean laguntzen du.

Eskaparatismoa establezimendu batek salgai dituen artikulu, material eta objetuen kobinazioz sorturiko artea da.

Erakusleihoak, kartel argiztatu, errotulo eta fatxadaren diseinuaz dendaren lehen erreklamazioa osatzen dute. Merkatariak duen biderik garrantzitsuenetarikoa da bezeroaren arreta bere dendara erakartzeko.

Denda baten arrakasta zati bat dekorazio egokia eta erakargarria izatean datza. Izan ere, erakusleihoak eskura duen azalera balorazio ekonomikoa duen faktoretzat hartzen da.

IKUSMEN-PERTZEPZIOA
Koloretsuak diren erakusleihoen argitasunak askoz gehiago erakarriko gaitu kolorerik ez dutenek baino.

Ikusmena errez konturatu dadin obstakuluez, kontuan hartu behar dira:
  • Bolumenak beraien artean gertu egotea komeni da.
  • Eskaparatean parte hartzen duten elementuen konpozisioak argi gehiago izan behar du atzeko koloreek baino.
  • Bolumenen arteko distantzia handia bada eta elkar ezin badira uztartu, argiztatzeko fokoak erabiltzen dira zubi bezala osotasun bat irudikatzeko.
  • Linea edo lerroak ere egokiak dira elementu bultzatzaile efektua egiteko.
  • Maniki baten begiradak, kaletik igarotzen ari den pertsona leku konkretu batera begira jartzea ekarri dezake.
Sahiestu:
  • Fokuak agerian uztea, erakusleihoaren goiko aldea, edo goiko aldeko angeluak zehazki gehiegi argiztatuta egotea.
  • Produktuen masifikazioa erakusleihoan.
Gomendagarria da erakusleihoaren goikaldea eta ertzetan argiztapenik ez izatea, horrela jarriz gero begirada erakusleihotik ateratzea lortzen baita.

UNITATEA EDO TALDEA
Ez du axola erakusten den artikuluak, une horretan eramaten den tendentziak, garrantzitsu eta oinarrizkoena produktuak ondo ikus daitezen, taldean aurkeztea da.

Besteengandik banatuta dagoen produktu bat lehendabiziko begiradan ezinezkoa izando da ikustea, jendeak denbora gehiago beharko du konturatzeko eta horrek geratu beharra ekarriko dio erakusleiho barruan dagoena hobeto ikusi nahi badu.

Talde bat eraginkorra izan dadin, bisibilitatea eta sinpletasuna beharko ditu. Sinpletasunak ez du hustasuna esan nahi, ordena, kontzeptuen argitasuna, txukuntasuna eta talde bezala agertzea esan nahi du.

Ez da ahaztu behar erakusleiho kargatu batek monotonia sortzen duela, simpletasun gabeko esparateak nahasmena sortzen duela eta kontzeptu hauek zuzenean subkontzientean eragiten dutela, oinezkoaren berehalako gaitzezpena eraginez.

ERAKUSLEIHOKO GUNEAK
Produktuak erakusleiho bakoitzean jartzeko orduan, lekurik ikusgarrienak zeintzuk diren kontutan hartu behar dugu, horiek izango baitira gunerik errentagarrienak. Arau orokor bezala, erakusleihoa 9 gunetan banatu daiteke, hiru lerro horizontal eta beste hiru bertikaletan zatituz.

Zenbaketa horren arrazoiak ondorengoak dira:

Horizontalki, erdialdeko gunea beroena dela esan daiteke, ikusmenaren alturara kokatua egoten baita, 1,60 metrotara gutxi gorabehera. Behekaldeko gunea epela da, kontsumitzailearen ohitura goitik behera begiratzea delako eta ez alderantziz eta horregatik goiko gunea hotza da.

Bertikalki, ezker gunea beroagoa da eskuinaldea baino gizakiak ezkerretik eskuinera begiratu, irakurri eta ibiltzeko ohitura baitauka.

ARGIZTAPENA
Erakusleiho batean, beti gehien nabarmendu izan den gauzetariko bat eragiten dituen efektuengatik argia izan da.

Argia erakusleihoaren ingurune naturala da, ikusmen ona posible egiten duena.
Horregatik argiaren erabilera ona ezagutzea komeni izaten da, baita ere ezagutza horri erabilera ona ematea kasu bakoitzean. Erakusleihoaren argiztapenak hiru lehentasun ditu:
  1. Argizpapenak ez dezala kaletik pasatzen ari den pertsona itsutu, erakusleihoko merkantzia ikustea zailduz.
  2. Argiaren intentsitatea aztertuta izan dezala, argi naturalarekin neutralizatu ez dadin eta argiaren erreflejuak sahiestu ditzan.
  3. Produktuan zentratzen saiatu behar da, erakusleihoaren beste guneetara argiak ihes egin dezan saihestuz.

KOLOREA
Erakusleihora begira ari den pertsonarentzat, koloreek berehalako estimulu bat eragiten dute, iraunkorra eta informazio eduki handikoa. Erakusleihoa eraldatzeko modu errez eta ekonomiko bat da, handiago edo txikiago; hotzago edo beroago: edo deigarri edo diskretoagoa bihur baitezakezu.

Ez dira koloreen nahasketa zuzenak edo okerrak existitzen, eman nahi den mezuarekin koherentea bada, edozein konbinazio posible da.

Erakusleihoetan kolorea bi eratara erabiltzen da: kontrasteen jokua eginez eta armonia lehen mailako kolore (gorria, urdina, horia), bigarren mailako (lehen mailakoen nahaketatik sortuak) eta osagarrien artean erabiliz (aurreko bien nahasketatik eginak). Sortzen duen inpaktu gogorraren ondorioz, zuhurtziaz erabiltzea gomendatzen da. Beste alde batetik, kolore bereko bariazioek erakuslehioan sakonera desberdina sortzen dute.

MATERIALAK
Material gehienek inplizituki pisu emozional propioa izaten dute. Sentsazio hauek erakuslehioko mezua indartzen laguntzen dute. Produktuaren karakteristikak ez dira zuzenean erakusleihoko materialarekin lotu behar. Produktu sofistikatu bat kontestu natural edo gutxi landutako batean erakutsi daiteke eta alderantziz. Materialek eta testurek sortzen duten sentsazioa, urtaro eta testuinguru kulturalekin aldatzen da.

ERAKUSLEIHO BATEN ARAU NAGUSIAK
  1. Aurretiaz planifikatu.

  2. Posible bada erakusleihoak bertako produktuekin egin, “eskulanak” saieztuz.

  3. Erakusleihoak gertaera sozial, data historiko, erlijioso... erlazionatu.

  4. Erakusleihoak sarritan eta modu erregular batean aldatu.

  5. Konposizio bakoitza, itxuraz, kolorez, argiz eta erakutsitako materialez aurrekoarekiko desberdina egiten saiatu.

  6. Sinplifikatu: irakurketa erraztu, material gehiegi egotea saihestu, koloreekin ez pasatu, ez jarri dena prezioz gainezka,...

  7. Produktu lineak aurkeztu, edo gutxienez produktu talde homogeneoak.

  8. Erakusleihoko kartel on bat hitzegitearen baliokidetzat har daiteke.

  9. Erakusleihoak beti garbi eta argiztatuta egon daitezela zaindu.

  10. Erakusleiho bikain batek hurrengo emaitzak lortu behar ditu: pasatzen ari den pertsonaren arreta erakarri, interesa piztu, erosteko gogoak sortu eta sartzeko ekintza eragin.


EGILEA:
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua

ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

2012(e)ko urtarrilaren 19(a), osteguna

Erakusketa Azokak: 2012KO OTSAILA

OHARRAK:
  • Ekitaldi bakoitzaren informaziona lehio berri batean agertuko da

  • Zerrenda zutabeen izenen arabera ordena dezakezu, hori egiteko goiburua klikatu behar duzu


ERAKUSKETA AZOKAK: 2012KO OTSAILA

AZOKADATAKDESKRIBAPENA
HIRIA
AZOKA
indexEXPOCANINAOtsailaren 01etik 29raExposición Internacional Canina
ZARAGOZA
indexBISUTEX (dentro de la Semana Internacional del Regalo y la Bisutería)Otsailaren 01etik 05eraSalón de la Bisutería y Complementos
MADRIL
indexCIBELES MADRID FASHION WEEKOtsailaren 01etik 05era
MADRIL
indexIBERJOYA (dentro de la Semana Internacional del Regalo, Joyería y Bisutería)Otsailaren 01etik 05eraSalón Internacional de la Joyería, Platería, Relojería e Industrias Afines
MADRIL
indexINTERGIFT (dentro de la Semana Internacional del Regalo, Joyería y Bisutería)Otsailaren 01etik 05eraSalón Internacional de la Bisutería y Complementos
MADRIL
indexXANTAROtsailaren 01etik 05eraSalón Gallego de gastronomía y Turismo
OURENSE
indexSIMOFOtsailaren 02tik 05eraSalón Internacional de la Moda Flamenca
SEVILLA
indexSFM- SALÓN DE FRANQUICIAS DEL MEDITERRÁNEOOtsailaren 02tik 04raParticipan en este certamen empresarios franquiciadores y va dirigido a emprendedores y público en general
ELX (Alicante)
indexSIMMOtsailaren 02tik 04raSalón Internacional de Moda de Madrid
MADRIL
indexCAMPING-CARAVANING ( días de celebración: 3,4,5,10,11 y 12 de febrero)Otsailaren 03tik 12raMuestra Provincial de Camping, Caravaning,Ocio y Tiempo Libre
ELX (Alicante)
indexLLEIDA OCASIOOtsailaren 03tik 05eraFeria del Vehículo y la Maquinaria Agrícola de Ocasión, Automóviles, Vehiculos Industriales y Caravanas
LLEIDA
indexMOTOR SHOW FESTIVALOtsailaren 03tik 05eraSalón Internacional de Vehículos de Competición, Clásicos y Tuning
ZARAGOZA
indexSALÓ D´ANTIQUARI´S I BROCANTERSOtsailaren 03tik 05eraSalón de Anticuarios y Almonedas .Feria dedicada a los anticuarios y almonedas de la provincia.
REUS (Tarragona)
indexCEVISAMAOtsailaren 07tik 10eraSalón Internacional de Cerámica para Arquitectura, Equipamiento deBaño y Cocina, Materias Primas, Esmaltes, Fritas y Maquinaria
VALENTZIA
indexMÁRMOLOtsailaren 07tik 10eraSalón Internacional de la Piedra Natural, Maquinaria y Afines
VALENTZIA
indexFERIA DE MAYORES DE EXTREMADURAOtsailaren 09tik 12ra
BADAJOZ
indexANTIGUAOtsailaren 10etik 12raFeria de Antigüedades
ALBACETE
indexCOSMOBELLEZA & WELLNESSOtsailaren 11tik 13raSalón Internacional de Peluquería, Estética, Wellness y Medicina Estética
BARTZELONA
indexFIMAOtsailaren 14tik 18raFeria Internacional de la Maquinaria Agrícola
ZARAGOZA
indexEXPO RECLAM(Organizada por Reed Exhibitions Iberia)Otsailaren 14tik 16raFeria Internacional del Regalo Promocional y Publicitario
MADRIL
indexEXPO RECLAM (celebrada en IFEMA)Otsailaren 14tik 16raFeria Profesional del Regalo Promocional y Publicitario
MADRIL
indexARCOOtsailaren 15etik 19raFeria Internacional de Arte Contemporáneo
MADRIL
indexFORINVESTOtsailaren 15etik 17raForo-Exposición Internacional de productos y Servicios Fnancieros ,Inversiones, Seguros y Soluciones Tecnológicas para el Sector.
VALENTZIA
indexRESTAURACIÓNMODERNA-El salón de la Alimentación Urbana, Colectividades, Catering y Vending-The Urban Food, Catering & vending Show.Otsailaren 15etik 16raAlimentos y bebidas para la hostelería; Equipo y maquinaria pequeña, expendedoras y de auto-servicio; servicio de catering, vajilla yutensilios de cocina, de limpieza e higiene; textiles y uniformes; muebles y decoración, equipos de refrigeración, envasado de alimentos y materiales desechables, TI y gestión de la tecnología; Gestión de la seguridad y los servicios de control.
MADRIL
index360º VLCOtsailaren 17tik 19raSalón de Aventura, Deportes extremos y Ocio activo
VALENTZIA
indexEXPOÓPTICAOtsailaren 17tik 19raSalón Internacional de Óptica y Optometría
MADRIL
indexESPAIDOLÇOtsailaren 18tik 21eraSalón de la Panadería y Pastelería Tradicional y Artesana
VALENTZIA
indexFESPA DIGITAL EUROPEOtsailaren 21etik 24ra
BARTZELONA
indexAULAOtsailaren 22tik 26raSalón Internacional del Estudiante y de la Oferta Educativa
MADRIL
indexEXPODENTALOtsailaren 23tik 25eraSalón Internacional de Equipos, Productos y Servicios Dentales
MADRIL
indexEXPOLEARNING- Congreso Internacional y Feria Profesional de ElearningOtsailaren 23tik 25eraEmpresas de e-learnig: proveedoras de tecnología, contenidos y servicios. Consultoras. Centros de formación. Universidades. Produntoresde Videojuegos. Mundos Virtuales
MADRIL
indexFERIA DE FORMACIÓN PROFESIONAL Y TRABAJO - F&TOtsailaren 23tik 25eraFeria de Formació Profesional i de Treball
LLEIDA
indexFORO DE POSTGRADO-salón dedicado a la educación de tercer ciclo.-Higher education studies FairOtsailaren 23tik 25eracentros formativos de Postgrado. Másteres y Cursos de especialización. Becas(Fundaciones e Instituciones). Entidades Financieras. Prensa Técnica. escuelas de Cámaras de Comercio. Empresas relacionadas.
MADRIL
indexEDUC@EMPLEAOtsailaren 23tik 24raSalón del Empleo y la Formación
ELX (Alicante)
indexEXPOCIDA IBERIAOtsailaren 23tik 24ra
MADRIL
indexFIMASCOTAOtsailaren 24tik 26raFeria Internacional de las Mascotas
VALLADOLID
indexSIMA Invierno ( Estadio Santiago Bernabeu)Otsailaren 24tik 26raSima invierno es una feria inmobiliria comercial con oferta de toda España
MADRIL
indexTCVOtsailaren 24tik 26raFeria Internacional del Turismo Comunidad Valenciana
VALENTZIA
indexBEAUTY FORUM SPAINOtsailaren 25etik 26raSalón Profesional de Estética, SPA y Uñas
VALENTZIA
indexGSMA MOBILE WORLD CONGRESS (organizada por GSM Association)Otsailaren 27tik Martxoaren 01era
BARTZELONA
indexSICUROtsailaren 28tik Martxoaren 02raSalón Internacional de la Seguridad
MADRIL
indexECOFIRAOtsailaren 29tik Martxoaren 02raFeria Internacional del Agua, Suelo, Aire, Residuos, sus Tecnologías y Servicios
VALENTZIA
indexEFIAQUA-Feria Internacional para la Gestión Eficiente del AguaOtsailaren 29tik Martxoaren 02raTodo tipo de actividad relacionada con el ciclo del agua
VALENTZIA
indexEGÉTICA-EXPOENERGÉTICAOtsailaren 29tik Martxoaren 02raFeria Internacional de la Eficiencia Energética y Nuevas Soluciones Tecnológicas para las Energías Renovables y Convencionales
VALENTZIA
indexGREEN UP- Feria de la Sostenibilidad en Urbanismo y PaisajismoOtsailaren 29tik Martxoaren 02raFabricantes y distribuidores del sector. Empresas de ejecución y servicios medioambientales. Empresas consultoras de formación.
VALENTZIA
indexNOVABUILD-Feria de ecoconstrucción, rehabilitación y urbanismo sostenibleOtsailaren 29tik Martxoaren 02raDomótica y Hogar Digital-Ventanas y Cerramientos -Pavimentos Y Revestimientos- Materiales Naturales en Construcción Sostenible: piedra,madera,marmol,pizarra,etc.-Tratamiento de Residuos y MAteriales Reciclados-AislamientoTérmico y Acústico-Climatización y Ventilación-Impermeabilización-Sistemas de Reciclaje y Tratamiento de Agua-Materiales Estructurales:hormigón, cemento, prefabricados, ect.-Maquinaria y Herraminentas-Fachadas en Construcción Sostenible-Cubiertas Ecológicas-Software para Construcción
VALENTZIA


EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN: