2020(e)ko ekainaren 5(a), ostirala

NIK GERNIKAN BONOan parte hartzen duten establezimenduen zerrenda

NIK GERNIKAN BONOA

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Gernika-Lumoko Udalak, Gernika-Lumoko merkatarien elkartearekin lankidetzan, NIK GERNIKAN BONOa kanpaina sustatu du. Jarduera horren helburua kontsumoa dinamizatzea eta tokiko merkataritza sustatzea da.


47.266 bonu eskainiko dira, lau modalitatetan banatuta:
MERKATARITZA-Bonoa: 20€ ordaindu eta 30€ gastatu
PINTXO-Bonoa: 10€ ordaindu eta 15€ gastatu
GOURMET-Bonoa: 3€ ordaindu eta 5€ gastatu
MENU-Bonoa: 7€ ordaindu eta 10€ gastatu

Atxikitako establezimenduetan bonuak erosteko eta trukatzeko kanpaina ekainaren 1ean hasiko da eta abuztuaren 14an amaituko da.

Bono hauek Turismo Bulegoan erosi ahal izango dira, eta partaidetza-bereizgarria erakusten duten establezimenduetan erabili. Esteka honetan ere kontsulta daiteke zerrenda:


Pertsona bakoitzak bonu mota bakoitzeko bi bonu erosi ahal izango ditu. Bonuak ezin izango dira tiket berean pilatu, PINTXO-bonoa eta GOURMET-bonoaren kasuan izan ezik. Oinarri osoak hemen kontsulta daitezke:



EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

2020(e)ko ekainaren 1(a), astelehena

Euskal Dendetarako COVID-19 Laguntzak

EUSKAL DENDETARAKO COVID-19  LAGUNTZAK 2020 

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Laguntzaren Xedea:

COVID-19aren eragina murriztea eta merkataritza-jarduera ahalik eta azkarren berpiztea.

Onuradunak:

Laguntza hauek mikroenpresek eta enpresa txiki eta ertainek (ETE) eskuratu ahal izango dituzte negozio-bolumena ikusita jarduera nagusia txikizkako merkataritza bada (dendak).

Erakunde eskatzaileak alta eraginkorra izan beharko du ekonomia-jardueren gaineko zergan alarma-egoera deklaratu aurretik.

Diruz lagundu daitezkeen kontzeptuak:

  1. Merkataritza-jarduera egiteko erabiltzen den lokal edo hiri-finka bakar baten alokairuaren gastuak, ondoz ondoko hiru hilabeteri dagozkienak alarma-egoera indarrean sartu zenetik, hots, 2020ko martxoaren 14tik 2020ko abuztuaren 31ra bitartean.
  2. Merkataritza-jarduera egiteko erabiltzen den lokal edo hiri-finka erosteko hipoteka-maileguaren edo mailegu pertsonalaren kuotak (amortizazioa + interesak), ondoz ondoko hiru hilabeteri dagozkienak, alarma-egoera indarrean sartu zenetik 2020ko abuztuaren 31ra bitartean.
  3. 2020ko udaberri-udara sasoiko produktuen stocka erostearen gastua, osasun-alarma indarrean jarri baino lehenago (2020ko martxoaren 14a) erosi eta jaso bada.
  4. Honako gastu arrunt hauek:
    1. Energia-hornikuntzako gastuak, telekomunikabide-zerbitzuak (telefonoa, Interneta) eta aseguruen primak (ondoz ondoko 3 hilabetetakoak), alarma-egoera indarrean jarri zenetik 2020ko abuztuaren 31ra artekoak badira.
    2. COVID-19ari lotutako dirulaguntzetarako aholkularitza eta kudeaketa zerbitzuak kontratatzetik eratorritako gastuak txikizkako merkataritza-enpresetan, alarma-egoera aitortu zenetik agindu honen laguntza eskatzen den arteko tartean, gehienez 150 euro.
    3. Tokiko, eskualdeko, probintziako eta euskal merkataritza-elkarteetarako afiliazio-kostuak (ondoz ondoko 3 hilabetetakoak), alarma-egoera indarrean jarri zenetik 2020ko abuztuaren 31ra artekoak badira.

Laguntza mota:

Laguntza hauek ez itzultzekoak izango dira.

Laguntzen kopurua:

  • Aurkeztutako kontzeptu bakoitzaren %100arengatik emango da dirulaguntza.
  • Emango den laguntzaren gehienezko zenbatekoa ez da izango 3.000 euro baino handiagoa diruz lagundutako entitate bakoitzeko.

Tramitazioa:

Eskabideak bitarteko elektronikoen bitartez egin beharko dira lotura honetan: Merkataritza-Laguntzak Covid-19 online eskabidea

Eskatzeko epea:

Eskatzeko epea 2020ko ekainaren 29 arte luzatuko da.

Loturak:

Informazioa Eusko Jaurlaritzaren web orrian

Arautegiko loturak:
Covid-19 Merkataritza-laguntzei buruzko Agindua 2020 



EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN: