2020(e)ko uztailaren 3(a), ostirala

Saltegiak modernizatzeko laguntza-programa 2020

MERKATARITZA-SALTOKIAK MODERNIZATZEKO LAGUNTZAK: MEC 2020


Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Laguntzaren Xedea:

Laguntza honen xedea EAEko merkataritzako saltokien modernizazioa sustatzea da berrikuntzaren, kudeaketa-tresnen hobekuntzaren eta establezimenduen azpiegituren bidez, gainera, COVID-19aren ondorioz deklaratutako alarma-egoerak eragin duen aparteko egoera.

Erakunde onuradunak:

Egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten merkataritza-establezimenduak.

Betiere, nahitaezkoa da enpresak, laguntza eskatzeko egunean, gutxienez urtebete bat lehenagotik eratuak eta merkataritzan lan egindakoak izatea.

Laguntza mota:

Laguntza hauek ez itzultzekoak izango dira.

Diruz lagun daitezkeen inbertsioak:

  • Lokala berritzeko eta modernizatzeko bideraturiko inbertsioak, altzariak, merkataritza-jarduna garatzeko beharrezko ekipamenduak eta lokal horren elementuak, barrukoak nahiz kanpokoak, merkataritza-errotuluak ere barnean hartuz. (Gutxieneko inbertsioa: 4.000 euro)
  • Salgaiak pisatzeko balantza elektronikoak, informatika-ekipoak eta horien aplikazio eta osagarriak, betiere merkaturatze-prozesuan barne hartuta badaude edo enpresa-kudeaketara bideratuta. (Gutxieneko inbertsioa: 900 euro)
  • COVID-19ak eragindako alarma-egoera dela-eta, merkataritza-jarduera baldintza higieniko-sanitario egokietan garatzeko erositako aktibo finkoetan egindako inbertsioak: lurruneztagailuak, airea berritzeko eta arazteko sistemak, termometro digitalak, gorputzeko tenperatura neurtzeko kamerak, esterilizagailuak, deskontaminatzeko alfonbrak, etab. (ez dira kontuan hartuko material hauetan egindako gastuak: higiene-maskarak, eskularruak, erabili eta botatzeko mantalak, etab.). (Gutxieneko inbertsioa: 900 euro)

Laguntzen kopurua:

Araututako laguntzak itzultzekoak ez diren diru-laguntzen bidez gauzatuko dira eta kopuruak hauexek izango dira:
  • Inbertsioaren %16, beti ere, inbertsioaren gutxieneko zenbatekoak errespetatuz

Gehikuntzak:

Enpresak baldintza batzuk betetzen baditu laguntza gehiago jaso dezake. Baldintza hauek araudian kontsultatu behar dira.

Tramitazioa:

  • Interneten: Eskabidea online egiten eta bidaltzen da. Hau egiteko dendak Txartela Elektronikoa eduki behar du. Eskarea Interneten egingo da eta eskatutako dokumentazioa bide berdinakin bidaliko da, AUKERA HAU DERRIGORREZKOA DA ESKATZAILE GUZTIENTZAT.


Eskatzeko epea:

Eskatzeko epea 2020ko abuztuaren 3an amaituko da.

Loturak:


Arautegiko loturak:

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

2020(e)ko uztailaren 2(a), osteguna

Etxetresna Elektrikoen Renove Plana 2020

ELEKTROGAILUEN RENOVE PLANA: 2020

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu
Etxean kontsumitzen den energia elektrikoa murriztea da plan honen helburua; energia eraginkortasunaren hobekuntzaren bidez, hori lortzeko, egun etxeetan erabiltzen diren hozkailuen, izozkailuen, garbigailuen, ontzi-garbigailuen eta lehorgailuen ordez, A++ klaseko edo hortik goragoko energia-etiketa duten etxetresnak berriztatzea. Baita A+ eraginkortasun energetikoa duten labeak berritzea ere.

Etxetresna elektrikoak ordezteak diruz lagun daitekeen kostuaren % 25eko laguntza izango du, muga hauekin:
Etxetresna
diru-laguntza (€/tresnako)
Hozkailua eta hozkailu-izozkailua, A+++ energia eraginkortasun mailarekin
130
Izozkailua, A+++ energia eraginkortasun mailarekin
130
Arropa-garbigailua, A+++ energia eraginkortasun mailarekin
130
Ontzi-garbigailua, A+++ energia eraginkortasun mailarekin
130
Lehorgailua, A+++ energia eraginkortasun mailarekin
130
Hozkailua eta hozkailu-izozkailua, A++ energia-kalifikazioarekin
100
Izozkailua, A++ energia-kalifikazioarekin
100
Arropa-garbigailua, A++ energia eraginkortasun mailarekin
100
Ontzi-garbigailua, A++ energia eraginkortasun mailarekin
100
Lehorgailua, A++ energia eraginkortasun mailarekin
100
Labea, A+ energia eraginkortasun mailarekin
100

Laguntza-programa honen deialdiaren xede diren diru-laguntzak eskuratu ahal izango dituzte ohiko okupazioko etxebizitzaren jabe, usufruktudun edo errentari diren pertsona fisiko guztiek, baldin eta etxetresna elektriko bakar bat ordezkatzen badute laguntza-lerro honetan jasotako mota bakoitzeko etxebizitza bakoitzeko.

OHARRA: Laguntza hau jasotzeko egin behar den tramite bakarra etxetresna berria erostea eta zaharra programa honetan atxikitako edozein dendatan ematea da, hau da, berriztatze bat izan behar da derrigorrez. Atxikitako dendek kanpainaren logoa erakutsiko dute eta zerrenda osoa EVE-ko web orrian egongo da: Atxikitako denden zerrenda.

Etxetresna Elektrikoen 2020rako Renove Planari atxiki nahi zaizkion saltokiak esteka honen bidez atxiki beharko zaizkio kanpainari: SALTOKIENTZAKO SARRERA
Diru-laguntza eskabideak aurkezteko epea 2020ko ekainaren 22an hasiko da, eta 2020ko azaroaren 30ean edo plan honetara esleitutako aurrekontua agortzean amaituko da.
Telefonoak: 944035600

EVE-ko orrian informazioa:


EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN: