2021(e)ko apirilaren 30(a), ostirala

NIK GERNIKAN bonoak 2021

NIK GERNIKAN BONOAK 2021

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Gernika-Lumoko Udalak bono kanpaina bat abiarazi du herriko merkataritzan kontsumoa sustatzeko.

Zer enpresak parte har dezakete?


Nola egiten da inskripzioa?

Establezimenduek izena emateko fitxa bete eta Gernika-Lumoko merkatarien elkartearen bulegoan entregatu beharko dute (Merkatu Plaza, 17. postua) edo posta elektronikoz bidali gernikakoelkartea@gmail.com helbidera.

Atxikitze-eskaerarekin batera, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:
  • EJZn alta eman izanaren ziurtagiria.
  • Banku-kontuaren titulartasunaren egiaztagiria (libretaren kopia, entitatearen ziurtagiria, ordainagiria).

Nola lortzen dira bonoak?

  • MERKATARITZA-BONOAK: NIK GERNIKAN Merkataritza bonoak Gernika-Lumoko Turismo Bulegoan erosten dira (Artekalea, 8).
    NIK GERNIKAN saltokiko bono bakoitzaren erosketa-balioa 30 eurokoa izango da, eta erosleak 20 euro ordainduko ditu bono bakoitzeko.

  • OSTALARITZA-BONOAK: NIK GERNIKAN ostalaritza bonoak zuzenean erosten dira kanpainari atxikitako establezimenduetan. Bakoitzak 200 bono jasoko ditu.
    NIK GERNIKAN ostalaritza bono bakoitzaren erosketa-balioa 5 eurokoa izango da, eta erosle bakoitzak 2 euro ordainduko ditu bono bakoitzeko.


Pertsona bakoitzak NIK GERNIKAN Merkataritza bi bono erosi ahal izango ditu gehienez; ostalaritzako bonoen kasuan, ez dago erabili ahal izango diren gehieneko bonorik.

Nola trukatzen dira bonoak?

MERKATARITZA:
Bezeroek bono bat emango dute gutxienez 30 euroko salmenta-tiket bakoitzeko. Saltokiak 30 euro horiek deskontatuko ditu egin beharreko ordainketatik.

OSTALARITZA:
Bezeroek lokalean bertan eskatuko dituzte bonoak, baldin eta tiketak gutxienez 5 euro balio badu. Tiketa 10 euro edo gehiagokoa bada, gehienez bi bono erabili ahal izango dira tiket bakoitzeko. Establezimenduak 3 euro deskontatuko ditu bono bakoitzeko egin beharreko ordainketatik.

Kanpainaren egutegia

Bonoak maiatzaren 3an jarriko dituzte salgai eta 2021eko ekainaren 30era arte erabili ahal izango dira.

Kontsumitzaileei ez die inolaz ere dirurik itzuliko erosketaren zenbatekoaren eta bonoaren balioaren arteko aldearen gainean.

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

2021(e)ko apirilaren 1(a), osteguna

EuskadiTurismoBono

EUSKADI TURISMO BONOA

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Xedea:

Euskadiko turismo-, sukaldaritza- eta ostalaritza-establezimenduetan kontsumoa piztea du helburu «Euskadi Turismo Bonuak», sektoreko langile autonomoak, mikroenpresak eta ETEak indartzen, haien jarduera dinamizatzen eta tokiko nahiz eskualdeko eremuan duten eragina sustatzen laguntzeari begira.


Onuradunak:

18 urtetik gorakoek gozatu ahalko dute bonuez, Euskadiko Autonomia Erkidegoan bizi direnek nahiz kanpotik bisitan etorritakoek.

Bono-motak:

  • Ostalaritza-bonoa.
  • Sukaldaritza-bonoa.
  • Interes Turistikoko Jarduerak Bonoa.
  • Ostatu-bonoa.

Bonoen balioak:

Deskontu-bonuek hiru balio ezberdin izango dituzte (5, 10 edo 20 euro), egindako erosketaren arabera (20, 40 edo 60 euroko erosketak).
  • 5 eta 10 euroko deskontu-bonuak 20 eta 40 euroko gutxieneko erosketetan aplikatu ahalko dira, hurrenez hurren, ostalaritzako, sukaldaritzako eta interes turistikoko jardueretako establezimendu eta enpresetan.
  • 20 euroko deskontu-bonua, berriz, 60 euroko gutxieneko erosketetan aplikatu ahalko da, ostatatze-establezimenduetan.
Pertsona bakoitzak, gehienez ere, 40 euroko balioa deskontatu ahalko du deskontu-bonuen bidez. Eta, fakturako eta establezimenduko, bi deskontu-bonu bakarrik aplikatu ahalko dira.

Enpresa parte-hatzaileak:

Honako establezimendu, enpresa eta profesional hauek atxiki daitezke programara:
  • Ostatatze-establezimenduak (nekazaritza-turismoko establezimenduak, landetxeak, aterpetxe turistikoak, apartamentuak, kanpinak, landetxeak eta hotelak).
  • Turismo-gidak.
  • Bitartekaritzako turismo-enpresak: bidaia-agentziak eta bidaia-antolatzaileak.
  • Sukaldaritza- eta ostalaritza-establezimenduak (jatetxeak, tabernak, kafetegiak eta antzeko establezimenduak).
  • Natura-inguruneko kirol-jardueretako enpresak; hala nola, turismo aktiboa eta abentura-turismoa.
  • Ibilbide turistikoak egiten dituzten garraio-enpresak.
  • Kultura-, gastronomia- eta natura-ondarea jendarteratzen duten enpresak.
  • Jolaserako zentroak.
Atxikitako establezimenduek eta enpresek honako hauek egin beharko dituzte, nahitaez:
  • Beste erakunde batzuekiko betebehar formal eta ekonomikoak bete (hala nola, Gizarte Segurantzarekikoak edo foru-ogasunekikoak).
  • Programaren publizitate-materialak jaso eta jarri.
  • Erosleei dirua eskudirutan ez itzuli.

Egutegia:

  • Bonuen trukea abian jartzea: 2021eko apirilaren 13tik abenduaren 31ra.
  • Kanpainaren amaiera eta bonuen trukea: 2021eko abenduaren 31n.


EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN: