2021(e)ko otsailaren 15(a), astelehena

Nik GERNIKAN ostalaritzako bonoak, martxoaren 14an erabiltzeko azken eguna

MARTXOAK 14, OSTALARITZAKO BONUAK ERABILTZEKO AZKEN EGUNA

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Alarma-egoera dekretatzeak eta Eusko Jaurlaritzak ezarritako murrizketek ostalaritza-jarduerei eragin zietela eta, ondorioz, NIK GERNIKAN BONOA programaren garapen normala oztopatu zenez, Gernika-Lumoko Udalak ostalaritza-bonoen trukea luzatzea erabaki zuen (pintxo-bonoa, gourmet-bonoa eta menu-bonoa).

Orain, ostalaritza-jarduerak bere lan-erritmoa neurri batean berreskuratu duenez, KANPAINA HORRI EKINGO ZAIO berriro. Ostalaritzako bonoak erabili ahal izango dira atxikitako establezimenduetan 2021EKO MARTXOAREN 14RA ARTE.


Hemen kontsulta dezakezu bonoak trukatu ditzakezun lokalen zerrenda.
NIK GERNIKAN BONOA kanpainari atxikitako enpresen zerrenda

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

2021(e)ko otsailaren 8(a), astelehena

Eusko Jaurlaritza: Euskal turismo-sektoreari eusteko 2021eko laguntzak

EUSKAL TURISMO-SEKTOREARI EUSTEKO 2021EKO LAGUNTZAK

https://comercio-gernika-lumo.blogspot.com/2019/01/ico-empresas-y-emprendedores-2019.htmlInformazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Laguntzaren Xedea:

Euskal sektore turistikoa babestea eta zuzenean euskarri ekonomikoa ematea, COVID-19ren hedapena geldiarazteko hartutako neurrien eragina minimizatzeko.

Onuradunak:

EAEko turismo-sektoreko ETEak eta autonomoak, jarduera hauek dituztenak:
  1. Turismo-ostatuko establezimenduak. Ostalaritza-establezimenduak, apartamentu turistikoak, kanpalekuak, nekazaritza-turismoa, landetxeak eta aterpetxeak.
  2. Erabilera turistikoko etxebizitzen eta logelen titular juridikoak, besteren konturako langile-taldea dutenak.
  3. Bitartekaritzako turismo-enpresak.
  4. Garraio turistikoko enpresak.
  5. Turismo aktiboko enpresak.
  6. Biltzarrak antolatzen dituzten enpresa profesionalak.
  7. Turismo-gidak.
Beste baldintza batzuk:
  • Enpresaren helbide fiskal eta sozialak eta lantokiak Euskal Autonomia Erkidegoan egon behar dute.
  • COVID-19k eragindako osasun-krisia kudeatzeko alarma-egoera deklaratu ondoren hartutako neurrien ondorioz, haren jarduera kaltetu behar izan da.
  • Enpresa eskatzaileak Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan benetan alta emanda egon beharko du 2021eko urtarrilaren 15a baino lehen.

Laguntzak:

Turismo-ostatuetako establezimenduak, erabilera turistikoko etxebizitzen eta logelen pertsona juridiko titularrak, turismo-garraioko enpresak, turismo aktiboko enpresak, kongresuak antolatzen dituzten enpresa profesionalak eta turismo-gidak:
  • 1 eta 3 langile bitarteko establezimenduak: 6.000 euro.
  • 4 eta 9 langile bitarteko establezimenduak: 9.000 euro.
  • 10 eta 49 langile bitarte dituzten establezimenduak: 12.000 euro.
  • 49 langiletik gorako establezimenduak: 15.000 euro.
Bitartekaritzako turismo-enpresentzat:
  • 1 eta 3 langile bitarteko establezimenduak: 10.000 euro.
  • 4 eta 9 langile bitarteko establezimenduak: 12.000 euro.
  • 10 eta 49 langile bitarte dituzten establezimenduak: 15.000 euro.
  • 49 langiletik gorako establezimenduak: 20.000 euro.

Eskaerak:

Eskabideak online aurkeztu beharko dira horretarako prestatutako web-orrian: ESTEKA

Eskatzeko epea:

Eskabideak aurkezteko epea 2021eko otsailaren 24ean, goizeko bederatzietan, amaituko da.

Estekak:

Informazioa: Programaren informazio telefono zenbakia: 945062130
Informazioa Eusko Jaurlaritzaren orrian
Maiz egiten diren galderen liburuxka
Araudia


EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN: