MLTK Gernika-Lumo: 2009KO MAIATZAREN BULETINAREN INDIZEA
- ARGIAREN PREZIO BERRIAK:
- MARKETINA: PREZIOA SUSTAPEN TRESNA:
- 2009KO UZTAILEKO ERAKUSKETA AZOKAK
Leku honetan Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak egiten duen lanari buruzko informazioa aurkituko duzu Busturialdeko eta Lea-Artibai-ko merkataritza dinamizatzeko martxan jarriko diren ekintzak zabaltzeaz gain beste helburu bat daukagu: denda txiki baten eguneroko kudeaketarako ezinbestekoak diren errekurtsoak hemen bertan aurki ditzakezula, adi bidez, diru-laguntzak, zergak, marketina, merkatal estrategia,...
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezuMerkatu elektrikoaren liberalizazioa dela eta, 2009ko uztailaren 1a izan da tarifa elektriko berriak indarrean sartu diren data. Honek guztiak ematen duena baino garrantzi handiagoa du, baina ez zaio merezi duen zabalkundea eman.
Zergatik? Tarifa berriak indarrean jartzean, enpresa txikietan hiru hileko faktura elektrikoen %5en igoera eragin dezakeelako. Beraz, zuhur eta zuzen jokatzea baino ez dugu.
TARIFA BERRIAK:
Etxeko kontsumorako, oinarrizko bi tarifa mota daude:
Tarifa mota hau ez dago liberalizatuta eta ordaindu beharreko zenbatekoa legez dago araututa. Tarifa mota hau 10 kW baino potentzia txikiagoa kontratatuta duten bezeroek baino ez dezakete har. Tarifa honek, orain arte aplikatu izan diren tarifen aldean, %2ko igoera izango du 2009ko uztailetik aurrera.
Azken Baliabidearen Tarifa besterik adierazi ezean aplikatzen da, hots, tarifa hori nahi izanez gero ez da deus egin behar. Era horretan, egungo enpresa hornitzaileak bideratuko du fakturazio tarifa mota hau komertzializatuko duen baimendutako enpresara.
Tarifa mota honekin ados egon ezean, liberalizatutako merkatura jotzea baino ez dago eta aldaketa egin enpresa komertzializatzaileek egin dezaketen eskaintza onartuz. Hala eta guztiz ere, adituek itxarotea aholkatzen dute, eta ondo irakurtzea egiten diren eskaintzak. Balizko deskontuak enpresa berriekiko lotura ez aldatzeko konpromisoa dator batera, eta luzaroan garesti atera daiteke.
Tarifa liberalizatua ez dago araututa eta, horren ondorioz, aldakorra izan daiteke. Aldakortasun honetan, esaterako, petrolioaren kotizazioan izan daitezkeen aldaketek izan dezakete eragin.10 kW baino gehiagoko potentzia kontrataturik duten bezeroek derrigorrean hartu behar dute tarifa mota hau, eta ez dute ABT kontratatzeko eskubiderik. Kontsumitzaile multzo honek onartu behar izango du enpresa komertzializatzaileek egiten dizkioten eskaintzetariko bat edo beste. Kolektibo honetan denda eta enpresa kopuru handia dago sartuta, eta aukeratu egin beharko dituzte nahitaez enpresa elektrikoen eskaintzak.
GALDERAK ETA ERANTZUNAK:
Uste izatekoa da liberalizazioak prezioak merkatu egingo dituela. Hala eta guztiz ere, pentsatzekoa da elektrizitatea sortzen duten horniduren (petrolioa, gasa…) prezioek gora egiten badute, elektrizitatearen garestitzea ekarriko dutela.
Tarifa libreen gorabehera zein izango den ezin da ziurtatu, baina ABTa aldatu egingo da elektrizitatearen ekoizpen-kostuak aldatuz gero.
ABT izateko eskubidea izanez gero, tarifen arteko aldaketak erabat libreak dira, baina kontuan hartu behar da enpresa komertzializatzaileak bertan geratzeko konpromisoa exijitu ahal duela eta horrek, jakina, aldaketak egiteko aukerak mugatzen ditu.
10 Kw baino handiagoko potentzia kontrataturik baldin baduzue, derrigorrezkoa da merkatu librera igarotzea. Kasu honetan, merkatuan dauden eskaintzak aztertu eta aukeratu egin behar da.
Ez, baina merkatu librera ez igarotzeak zigorra dakar: tarifa-gehikuntza. Hirihilabeteko tarifan %5eko gehikuntza aplikatuko da ABT-n jarraitzen duzun bitartean. Merkatu liberalizatura igarotzeko azken epemuga 2010. urtea da.
- Kontrataturiko potentzia 10 kW-koa baino txikiagoa bada, ez da ezer egin behar eta ABT aplikatuko da. Aurrerantzean, merkatu librean dagoen eskaintzaren bat interesatzen bazaizu, horixe aukeratu eta kitto.
- Kontrataturiko potentzia 10 kW-koa baino handiagoa bada, derrigorrezkoa da eskaintzak bilatzea merkatu librean eta bat aukeratzea.
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezuKrisi garai honetan, funtsezko unea iritsi da saltokientzako: merkealdiak. Gauza nabaria da garai honetan prezioak merkatu egiten direla, baina krisia dela eta, 2009ko udaldiko merkaldia gogorrenatarikoa izango delakoan gaude. Iragartzen ari diren deskontuak handienak dira aspaldiko partez.
Merkatariek eurek adierazitakoa dugu arestian esandakoa, eta markek (fabrikatzaileek) era orokorrean egin dute prezioen merkealdiaren aldeko apostu hori, marketin gisa, etekinak hobetze aldera.
PREZIOAK MARKETING-TRESNA GISA:Osagai hauek guztiak kontuan izanda, prezioak marketinaren protagonista ia bakarrak bilakatu dira. Egia da bezeroak inoiz baino gehiago begiratzen diola prezioari, baina erosteko erabakia hartzen duenean ez da kontuan hartzen duen gauza bakarra. Hau horrela balitz, Discount eta Hard Discount saltokiak izango lirateke saltzen bakarrak.
Salmenta estrategia prezioan baino ez oinarritzeak, prezioak merkatzean, hain zuzen ere, kontuan hartu beharreko arriskuak sor ditzake:
BERAZ, ZER EGIN DEZAKEGU?Prezioa marketin gisa erabil daiteke eta erabili egin behar da. Abagune eder hau ezin da baztertu. Baina kontuan hartu behar dira era indiskriminatuan erabiltzeak saltokian eragin ditzakeen arriskuak. Hortaz, honako aholku hauek emango dizkizuegu:
LABURBILDUZ:
Erabil al daitezke merkealdiak sustapen-kanpaina gisa?
Jakina! Ezin zaio uko egin hain eraginkorra den baliabide horri. Artikulu honetan azaldu nahi dena da ezin dela baliabide hori izan sustapenerako erabili behar den bakarra.
Prezioak jaisteak saltokiaren irudi txarra emango luke?
Ez du zertan. Alderantziz, irudi ona emango lukeelakoan gaude. Prezioa ez dadila protagonista izan, hori da gakoa. Prezioa beste era batera jantzi, edertu, dotoretu eta saldu behar da. Hori baino ez da.
Gaur egun saltoki guztiek dituzte deskontuak eta eskaintzak, baita saltoki handiak ere. Nik neuk ere hori egin ezean, ez naiz desfasaturik geratuko?
Erabakiak ezin dira hartu bestek egiten duelako; bezeroaren premiak hartu behar dira helburutzat. Bezeroak produktua prezio onean erosi nahi badu, horixe da eskaini behar zaiona. Baina ez hori soilik, tartean badaude beste baliabide batzuk ere, esaterako, sustapen kanpainak, pack-aurrezkiak, bezeroen leialtasuna lortze aldera egin daitezkeen deskontuak edo, besterik gabe, bezeroari gogoraraztea herriko dendetan erostea merkeagoa dela, Simpson kanpaina esaten zen bezala.
EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
MLTK Gernika-Lumo-k sortua
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu
Bezeroek ez diote soilik prezioari begiratzen. Horrela balitz, produktu merkeenak erosiko lituzkete beti. Garestienak, bestalde, urdindu egingo lirateke erakusleihoetan. Beste hainbeste gertatuko litzateke dendekin, deskontu dendak baino ez lirateke egongo.
Baina ez da hori gertatzen. Erosketa bat egiten denean, osagai emozionalak bere garrantzia du eta honek baldintzatu egiten du erosketa. Balioa da eta erosleak balio hau antzeman egiten du, erosgaiak transmititu egiten dio erosleari balio hori.
PREZIOA:
Prezioa aldagai erreal eta ezaguna da. Zenbaki bat da, zenbatu eta batu dezakeguna…eta honako eragiketaren emaitza du:
Numeragailuaren eta izendatzailearen elementuak aldakorrak izan daitezke inguruabarren, establezimenduaren, zeharkako eta zuzenak diren kostuen arabera. Horrela, 10 euro balio duen ondasun bat eros daiteke. Baina gerta daiteke beste une batean edo beste denda batean ondasun berdina erostea 11 eurotan. 10 euro horiek erabilita, erosleak, bestalde, ondasun bat edo bat baino gehiago eros ditzake.
BALIOA:
Ondasunak duen balioagatik egiten da erosketa. Odasun hori, gainera, onura da eroslearentzat, arazo bat konpontzen dio, asebete egin du edo nahi bat betetzen laguntzen dio. Balioa honela defeni dezakegu:
Goiko formulan ikus dezakegunez, balioak zortzi aldagai ditu, eta horietako bat prezioa da (ordainketa). Baina beste zazpi aldagi ditu balioak eta, horietan eraginda, produktuak duen balioa emenda liteke.
Formulan adierazten ez dena hauxe da: aldagaiak ponderatu egiten dira, hots, den-denek ez dute garrantzi bera eta ponderazio hauek aldatu egin daitezke. Horrek esan nahi duena da ponderazioetan ematen diren aldaketek ez dutela zertan aldaketa bera eman azken emaitzan.Prezioa jaisteak emendatu egiten du produktuaren balioa. Baina prezioak behera egiten duen neurrian, gero eta gutxiago aldatzen da balioa. Are gehiago, zero prezioa izanda, litekeena da balio handiagoa izatea prezio handiagoa duen ondasunak baino. Eta hori gainontzeko aldagaiek prezioa konpentsatu egiten dutelako gerta daiteke. Argi eta garbi gertatzen hau zaharkiturik dauden produktuetan. Zaharkiturik geratu den produktua erdi debalde ere sal daiteke, baina erosleek kasurik ere ez diote egingo, modernoago eta gaur egungoago den produktua erostea erabakiko dutelako.
PREZIOA eta BALIOA:
Erosleek konparaketak egiten dituzte eta balioak prezioa konpentsatzen duenentz erabakitzen (erosten) dute eta baita gure produktuak eta dendak eskaintzen duten balioa handiagoa denentz beste denda batek eskaintzen duenarekin alderatuz. Gonbaraketa honen ondorioak erabakiko du produktu hori gure dendan erosiko duen ala ez. Prezioak badu bere garrantzia, baina erosketa bat egiten denean ez da zio nagusiena.
EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
MLTK Gernika-Lumo-k sortua
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezuEnpresaren eta honek komertzializatzen dituen produktuen irudia dagokion tokian jartzen laguntzen dute prezioek. Prezioek, halaber, funtzio garrantzitsua betetzen dute enpresaren biziraupenean, hots, baliabideak (dirua) ematen dizkiote enpresak aurrera jarrai dezan.
Salmentek behera egiten dutenean, prezioen erruagatik dela pentsatu ohi dugu. Hortaz, eskaerarekin bat egiteko asmoz, prezioak merkatzeko tentaldia izaten dugu. Estrategia honen gakoak aztertuko ditugu jarraian:
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezuPrezioak dendaren irudia bermatzen laguntzen du. Dendak eta produktuak sailkatzen ditugu, hauek duten irudiaren arabera. Aldi berean, irudi hauek prezio jakinekin lotzen ditugu.
Denda batean erosten dena, ordea, ez da prezioa izaten, sentsazio bat da, bizipen bat, balio multzoa da eta prezioak bere garrantzia du, jakina, baina baita inguruak, dendako dekorazioak, dendariak bezeroari eskaintzen dio arreta, produktuaren kalitatea etabar.Horiek horrela, merkatariaren estrategia eta marketina prezioan baino oinarritzen ez bada, ingurabar hori guztia desagertu egiten da eta produktu jakin bat erosteko kontuan hartu beharreko aldagai guztiak preziora murrizten dira.
IRUDIAREKIKO ARRISKUAK
Preziorik merkeenean oinarritutako salmenta estrategian bi bezero mota aurki ditzakegu:
ALTERNATIBAKonponbidea erraza da, hots, marketina ezin da prezioan oinarritu. Bezeroa behar bezala ezagutu behar da, behar duena emateko, eta konponbideak bilatu behar dira establezimenduaren irudiaren kalterako barik, onerako direnak. Konponbideok asko eta ugariak dira, irudimena astinduz gero. Baina hori bai, den-denek egin behar dute bat establezimenduaren irudiarekin: