2009(e)ko uztailaren 10(a), ostirala

Marketing-aren Elementuak: PREZIOA

KRISIA, MERKEALDIAK ETA PREZIOAK

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu


Krisi garai honetan, funtsezko unea iritsi da saltokientzako: merkealdiak. Gauza nabaria da garai honetan prezioak merkatu egiten direla, baina krisia dela eta, 2009ko udaldiko merkaldia gogorrenatarikoa izango delakoan gaude. Iragartzen ari diren deskontuak handienak dira aspaldiko partez.

Merkatariek eurek adierazitakoa dugu arestian esandakoa, eta markek (fabrikatzaileek) era orokorrean egin dute prezioen merkealdiaren aldeko apostu hori, marketin gisa, etekinak hobetze aldera.

PREZIOAK MARKETING-TRESNA GISA:
Osagai hauek guztiak kontuan izanda, prezioak marketinaren protagonista ia bakarrak bilakatu dira. Egia da bezeroak inoiz baino gehiago begiratzen diola prezioari, baina erosteko erabakia hartzen duenean ez da kontuan hartzen duen gauza bakarra. Hau horrela balitz, Discount eta Hard Discount saltokiak izango lirateke saltzen bakarrak.

Salmenta estrategia prezioan baino ez oinarritzeak, prezioak merkatzean, hain zuzen ere, kontuan hartu beharreko arriskuak sor ditzake:

  • SALTOKIAREN IRUDIA: Prezioa marketina egiteko baliabide nagusitzat erabiltzeak mugatuko egingo luke saltokiaren irudia eta “prezio” saltoki bilakatzeko arriskua dakar.
  • MERKEALDIAREN TRANPA: Prezioa merkatzeak salmenta kopurua handitu ezean, saltokiaren egoerak hobera barik, txarrera egingo du.
  • PREZIOA vs BALIOA: Bezeroak ez du produktu bat erosten, balioa baizik. Balioa ordaintzen du, eta balioa praktikoa da, eta baita emozionala ere.

BERAZ, ZER EGIN DEZAKEGU?
Prezioa marketin gisa erabil daiteke eta erabili egin behar da. Abagune eder hau ezin da baztertu. Baina kontuan hartu behar dira era indiskriminatuan erabiltzeak saltokian eragin ditzakeen arriskuak. Hortaz, honako aholku hauek emango dizkizuegu:

  • Merkealdiaren baliabidea neurrian erabili.
  • Merkealdia itxuraldatu eta beste alternatiba batzuk erabili, esaterako, sustapen-opariak, pack-deskontuak,…
  • Kobratzen diren zerbitzu osagarriak sustatu, produktua bera sustatu beharrean.
  • Merkealdia txeke-opari gisa eskaini, gero egin daitezkeen erosketak helburu.
  • Bezeroaren leialtasuna lortze aldera, puntudun txartelak eskaini, erositakoaren kopuruagatik opariak egin,...

LABURBILDUZ:
Erabil al daitezke merkealdiak sustapen-kanpaina gisa?
Jakina! Ezin zaio uko egin hain eraginkorra den baliabide horri. Artikulu honetan azaldu nahi dena da ezin dela baliabide hori izan sustapenerako erabili behar den bakarra.


Prezioak jaisteak saltokiaren irudi txarra emango luke?
Ez du zertan. Alderantziz, irudi ona emango lukeelakoan gaude. Prezioa ez dadila protagonista izan, hori da gakoa. Prezioa beste era batera jantzi, edertu, dotoretu eta saldu behar da. Hori baino ez da.

Gaur egun saltoki guztiek dituzte deskontuak eta eskaintzak, baita saltoki handiak ere. Nik neuk ere hori egin ezean, ez naiz desfasaturik geratuko?
Erabakiak ezin dira hartu bestek egiten duelako; bezeroaren premiak hartu behar dira helburutzat. Bezeroak produktua prezio onean erosi nahi badu, horixe da eskaini behar zaiona. Baina ez hori soilik, tartean badaude beste baliabide batzuk ere, esaterako, sustapen kanpainak, pack-aurrezkiak, bezeroen leialtasuna lortze aldera egin daitezkeen deskontuak edo, besterik gabe, bezeroari gogoraraztea herriko dendetan erostea merkeagoa dela, Simpson kanpaina esaten zen bezala.

EGILEA:

Borja Escalona

Merkataritzarako Teknikaria

MLTK Gernika-Lumo-k sortua

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina