2009(e)ko uztailaren 10(a), ostirala

PREZIOA eta BALIOA

EZ DU BALIO DUENA BALIO ETA EZ DU BALIO DUEN BALIOA: ZERK BULTZATZEN DU BEZEROA EROSTERA?

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu


Bezeroek ez diote soilik prezioari begiratzen. Horrela balitz, produktu merkeenak erosiko lituzkete beti. Garestienak, bestalde, urdindu egingo lirateke erakusleihoetan. Beste hainbeste gertatuko litzateke dendekin, deskontu dendak baino ez lirateke egongo.

Baina ez da hori gertatzen. Erosketa bat egiten denean, osagai emozionalak bere garrantzia du eta honek baldintzatu egiten du erosketa. Balioa da eta erosleak balio hau antzeman egiten du, erosgaiak transmititu egiten dio erosleari balio hori.

PREZIOA:
Prezioa aldagai erreal eta ezaguna da. Zenbaki bat da, zenbatu eta batu dezakeguna…eta honako eragiketaren emaitza du:

Numeragailuaren eta izendatzailearen elementuak aldakorrak izan daitezke inguruabarren, establezimenduaren, zeharkako eta zuzenak diren kostuen arabera. Horrela, 10 euro balio duen ondasun bat eros daiteke. Baina gerta daiteke beste une batean edo beste denda batean ondasun berdina erostea 11 eurotan. 10 euro horiek erabilita, erosleak, bestalde, ondasun bat edo bat baino gehiago eros ditzake.

BALIOA:
Ondasunak duen balioagatik egiten da erosketa. Odasun hori, gainera, onura da eroslearentzat, arazo bat konpontzen dio, asebete egin du edo nahi bat betetzen laguntzen dio. Balioa honela defeni dezakegu:

Goiko formulan ikus dezakegunez, balioak zortzi aldagai ditu, eta horietako bat prezioa da (ordainketa). Baina beste zazpi aldagi ditu balioak eta, horietan eraginda, produktuak duen balioa emenda liteke.

Formulan adierazten ez dena hauxe da: aldagaiak ponderatu egiten dira, hots, den-denek ez dute garrantzi bera eta ponderazio hauek aldatu egin daitezke. Horrek esan nahi duena da ponderazioetan ematen diren aldaketek ez dutela zertan aldaketa bera eman azken emaitzan.

Prezioa jaisteak emendatu egiten du produktuaren balioa. Baina prezioak behera egiten duen neurrian, gero eta gutxiago aldatzen da balioa. Are gehiago, zero prezioa izanda, litekeena da balio handiagoa izatea prezio handiagoa duen ondasunak baino. Eta hori gainontzeko aldagaiek prezioa konpentsatu egiten dutelako gerta daiteke. Argi eta garbi gertatzen hau zaharkiturik dauden produktuetan. Zaharkiturik geratu den produktua erdi debalde ere sal daiteke, baina erosleek kasurik ere ez diote egingo, modernoago eta gaur egungoago den produktua erostea erabakiko dutelako.

PREZIOA eta BALIOA:
Erosleek konparaketak egiten dituzte eta balioak prezioa konpentsatzen duenentz erabakitzen (erosten) dute eta baita gure produktuak eta dendak eskaintzen duten balioa handiagoa denentz beste denda batek eskaintzen duenarekin alderatuz. Gonbaraketa honen ondorioak erabakiko du produktu hori gure dendan erosiko duen ala ez. Prezioak badu bere garrantzia, baina erosketa bat egiten denean ez da zio nagusiena.

EGILEA:

Borja Escalona

Merkataritzarako Teknikaria

MLTK Gernika-Lumo-k sortua

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina