2009(e)ko uztailaren 10(a), ostirala

Elektrizitate-Merkatuaren liberalizazioa: Informazioa Tarifa berriei buruz

ARGITASUN GUTXI TARIFA ELEKTRIKOETAN

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu


Merkatu elektrikoaren liberalizazioa dela eta, 2009ko uztailaren 1a izan da tarifa elektriko berriak indarrean sartu diren data. Honek guztiak ematen duena baino garrantzi handiagoa du, baina ez zaio merezi duen zabalkundea eman.

Zergatik? Tarifa berriak indarrean jartzean, enpresa txikietan hiru hileko faktura elektrikoen %5en igoera eragin dezakeelako. Beraz, zuhur eta zuzen jokatzea baino ez dugu.

TARIFA BERRIAK:
Etxeko kontsumorako, oinarrizko bi tarifa mota daude:

  • Azken Baliabidearen Tarifa (ABT)

Tarifa mota hau ez dago liberalizatuta eta ordaindu beharreko zenbatekoa legez dago araututa. Tarifa mota hau 10 kW baino potentzia txikiagoa kontratatuta duten bezeroek baino ez dezakete har. Tarifa honek, orain arte aplikatu izan diren tarifen aldean, %2ko igoera izango du 2009ko uztailetik aurrera.

Azken Baliabidearen Tarifa besterik adierazi ezean aplikatzen da, hots, tarifa hori nahi izanez gero ez da deus egin behar. Era horretan, egungo enpresa hornitzaileak bideratuko du fakturazio tarifa mota hau komertzializatuko duen baimendutako enpresara.

Tarifa mota honekin ados egon ezean, liberalizatutako merkatura jotzea baino ez dago eta aldaketa egin enpresa komertzializatzaileek egin dezaketen eskaintza onartuz. Hala eta guztiz ere, adituek itxarotea aholkatzen dute, eta ondo irakurtzea egiten diren eskaintzak. Balizko deskontuak enpresa berriekiko lotura ez aldatzeko konpromisoa dator batera, eta luzaroan garesti atera daiteke.

  • Tarifa liberalizatua

Tarifa liberalizatua ez dago araututa eta, horren ondorioz, aldakorra izan daiteke. Aldakortasun honetan, esaterako, petrolioaren kotizazioan izan daitezkeen aldaketek izan dezakete eragin.

10 kW baino gehiagoko potentzia kontrataturik duten bezeroek derrigorrean hartu behar dute tarifa mota hau, eta ez dute ABT kontratatzeko eskubiderik. Kontsumitzaile multzo honek onartu behar izango du enpresa komertzializatzaileek egiten dizkioten eskaintzetariko bat edo beste. Kolektibo honetan denda eta enpresa kopuru handia dago sartuta, eta aukeratu egin beharko dituzte nahitaez enpresa elektrikoen eskaintzak.

GALDERAK ETA ERANTZUNAK:

  • Zertan aldatuko dira tarifa elektriko berriak?

Uste izatekoa da liberalizazioak prezioak merkatu egingo dituela. Hala eta guztiz ere, pentsatzekoa da elektrizitatea sortzen duten horniduren (petrolioa, gasa…) prezioek gora egiten badute, elektrizitatearen garestitzea ekarriko dutela.

Tarifa libreen gorabehera zein izango den ezin da ziurtatu, baina ABTa aldatu egingo da elektrizitatearen ekoizpen-kostuak aldatuz gero.

  • Ba al da aldatzerik ABT-tik merkatu librera eta alderantziz?

ABT izateko eskubidea izanez gero, tarifen arteko aldaketak erabat libreak dira, baina kontuan hartu behar da enpresa komertzializatzaileak bertan geratzeko konpromisoa exijitu ahal duela eta horrek, jakina, aldaketak egiteko aukerak mugatzen ditu.

  • ABT izateko eskubiderik eduzki ezean, zer egin dezaket?

10 Kw baino handiagoko potentzia kontrataturik baldin baduzue, derrigorrezkoa da merkatu librera igarotzea. Kasu honetan, merkatuan dauden eskaintzak aztertu eta aukeratu egin behar da.

  • Hornidurarik gabe geratzeko arriskua al da deus egin ezean?

Ez, baina merkatu librera ez igarotzeak zigorra dakar: tarifa-gehikuntza. Hirihilabeteko tarifan %5eko gehikuntza aplikatuko da ABT-n jarraitzen duzun bitartean. Merkatu liberalizatura igarotzeko azken epemuga 2010. urtea da.

  • Eta orain, zer egin behar dut?

- Kontrataturiko potentzia 10 kW-koa baino txikiagoa bada, ez da ezer egin behar eta ABT aplikatuko da. Aurrerantzean, merkatu librean dagoen eskaintzaren bat interesatzen bazaizu, horixe aukeratu eta kitto.
- Kontrataturiko potentzia 10 kW-koa baino handiagoa bada, derrigorrezkoa da eskaintzak bilatzea merkatu librean eta bat aukeratzea.

Informazio Gehiagoa
Ministerio de Industria, Turismo y Comercio





EGILEA:


Borja Escalona

Merkataritzarako Teknikaria

MLTK Gernika-Lumo-k sortua

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina