2009(e)ko uztailaren 10(a), ostirala

PREZIOA eta dendaren IRUDIA

DENDAREN IRUDIAN PREZIO GATAZKAK DUEN ERAGINA

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu


Prezioak dendaren irudia bermatzen laguntzen du. Dendak eta produktuak sailkatzen ditugu, hauek duten irudiaren arabera. Aldi berean, irudi hauek prezio jakinekin lotzen ditugu.

Denda batean erosten dena, ordea, ez da prezioa izaten, sentsazio bat da, bizipen bat, balio multzoa da eta prezioak bere garrantzia du, jakina, baina baita inguruak, dendako dekorazioak, dendariak bezeroari eskaintzen dio arreta, produktuaren kalitatea etabar.

Horiek horrela, merkatariaren estrategia eta marketina prezioan baino oinarritzen ez bada, ingurabar hori guztia desagertu egiten da eta produktu jakin bat erosteko kontuan hartu beharreko aldagai guztiak preziora murrizten dira.

IRUDIAREKIKO ARRISKUAK

Preziorik merkeenean oinarritutako salmenta estrategian bi bezero mota aurki ditzakegu:

  • Gure establezimendua zein beste edozein berdin dion bezeroa dugu, alde batetik. Erabakia hartzeko arrazoi nagusiena prezioa izanez gero, bezeroak horri baino ez dio arretarik emango eta preziorik merkeenak dituen establezimendua baino ez du bilatuko.
  • Gure produktuak axola ez dizkien bezeroak ditugu, bestetik. Hau da, gure produktuek ez diete bera erostera bultzatuko duen ezelako sentsaziorik eragiten, eta hau premia biziko produktuekin gerta daiteke.


ALTERNATIBA

Konponbidea erraza da, hots, marketina ezin da prezioan oinarritu. Bezeroa behar bezala ezagutu behar da, behar duena emateko, eta konponbideak bilatu behar dira establezimenduaren irudiaren kalterako barik, onerako direnak. Konponbideok asko eta ugariak dira, irudimena astinduz gero. Baina hori bai, den-denek egin behar dute bat establezimenduaren irudiarekin:

  • Prezioen zeharkako merkaldiak: zerbitzu erantsietako kostuak murriztu edo kendu (etxerako garraio-kostuak, konponketak…)
  • Etorkizunean egingo diren erosketetetan deskontuak eskaini.
  • Bezeroen leialtasuna lortze aldera, zerbitzuak eskaini.
  • Etabar.


EGILEA:

Borja Escalona

Merkataritzarako Teknikaria

MLTK Gernika-Lumo-k sortua

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina