2009(e)ko ekainaren 3(a), asteazkena

SIMPSON kanpaina: Homerrek Gernikan erosten du

SIMPSONAK: GERNIKA-LUMOKO DENDETAN PROTAGONISTAK

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Gernikako Merkatari Elkartuak Gernika-Lumon kontsumo eta erosketak egiteko kanpaina bat sortu du “Simpson”ak oinarritzat harturik.

Kasu honetan, Simpson Familia, Springfield deituriko herri baten bizi den familia eredutzat hartu du elkarteak. Familia honi ere, Gernikar familia askori planteatu zaien galderara bera sortzen zaie: Kamiseta eta zertxobait Bilbon edota Merkatal Zentru batetan hartzen dut, edota… Gernikako Establezimenduetan kontsumitu eta erosiko dut?

Galdera honen aurrean, Gernikako Merkatari Elkartuak famili eta bezeroei jakitun egin nahi die berorrek (Bilbon edota Merkatal Zentru batetara joateak), sor ditzazkeen diru eta famili arazo kostuetaz.

Kasu honetan, Homerrek kamiseta bat eroski nahi du, eta… Zer gertatzen da? Gertatzen zaio denori gertatzen zaiguna gure herritik kanpora joaten garenean erosketak egitera: Behar baino gehiago edota gure ekonomiak usten diguna baino askosaz gehiago gastatzen dugula.

Guztiak helburu argi batekin goaz Bilbo edota Merkatal Zentru batera, hau da, kamiseta erostera. Baina honi, aukera horrek suposatzen dituen kostu zuzen eta ez zuzen guztiak gehitu behar dizkiogu.
-Nor joan da Merkatal Zentru batetara eta bakarrik gastatu du kamisetaren kostua? INORK EZ
-Nork erosi du, bere herrian eta bakarrik gastatu du kamisetaren kostua? DANOK, eta gainera puntuak eman dizkizute Gernika Txartelarekin, kamiseta probatzeko etxera eramaten utzi dizute, lagunekin solasean ibili zara eta erosketa une polit bat igaro duzu.

HORI BAKARRIK ZURE HERRIAK ematen dizu.

Hori dela eta, SIMPSON FAMILIAK dioen legera: GERNIKAN LAN BIZI ETA EROSI

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina