MARKETIN-EAN ESKARMENTUA
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezuEgun, edozein produktu saldu ahal izateko ez da nahikoa kalitatezko produktua eskaintzearekin, hau da, erabat ezaguna, telebistan dagerrena eta kirolari ospedunek erabilia izatea. Erosketa bizipena bakarra izan behar da eta bezeroek hori baloratu egin behar dute. Denda horrek, ondorioz, ez du arazorik izango nahi duena saltzeko.
Kontua hartu behar da, bestalde, edozein produktu erosteko erabakia hartzen denean, bihozkada soilez egiten denaz salbu, dendara joan orduko egiten dela, hots, ezer erosi aurretik non erosiko den erabakitzen da. Establezimendua aukeratu eta gero joan ohi gara produktua erostera.
Erosteko eskarmentuaz dihardugunean, baina, badirudi dendak antzoki bilakatu behar direla eta saltzaileak mozorrotu. Ezta hurrik eman ere!
Bideo hau marketin eskarmentuaren eredu eta adibide da. Bezeroa, ikus daitekeenez, erosketa hutsetik haratago doa (Muriel-en Ezkontza, 1994)
MARKETIN ESKARMENTURAKO OINARRIAK
Eskarmentu hauek eskaintzeko eta positiboki baloratuak izan daitezen lortzeko bi gako daude, gainera gakook herri merkataritzan ardatz garrantzitsuak dira:
- • Bezeroak ezagutzea: bezeroa ezagutzen badugu, badakigu zer behar duen, zalantzaren bat izanez gero argitzen lagunduko zaio, … Honek alde ona izango du bezeroari gertuko zerbitzua eskaintzen zaiolako.
- • Bestelako zerbitzuak: lekuko merkataritzan saltoki bakoitza bakarra da eta horixe da berezitasuna.
Bezeroaren eta saltokiaren araberako zerbitzu honetan esperientzia-marketin ezberdinak daude; hau da, ez dago bezeroei erantzuteko modu bakarra. Horregatik, bezeroek aukera handia dute eskarmenturako.
Hala ere, saltoki bakoitzak duen bezeroa zein den jakinda, eskarmentu mota ezberdinak ezagutuko dira, bakoitzari behar duen arreta emanez.
Bizipenak direla eta, hona hemen establezimenduaren araberako zenbait adibide:
- Elikagaiak:
- Moda/oinetakoak:
Erositakoa egunero ibiltzen duen arropa batekin erabiltzeko bada, dendak duen estiloa kontuan hartzekoa izango da, zer sustatu nahi den jakiteko: xalotasuna, dotorezia, erosotasuna, irudia…
- Drogeria/lurrindegia
Iragarkietako nabarmenkeriak bazter utzita, badago modurik bezeroak aholkatzeko, erosgaiak aukeratzeko garaian, eta lagundu bere pelikularen protagonista izaten: jaiaren izar, opari ederrenaren eramaile…
Bizipen onenak eskaintzeko, dendan sartzen den pertsona bakoitzak buruan duen pelikula ezagutzea litzateke, eta horrela jakin dendak eta produktuak berak eragin zezaketela era atseginean bezeroarengan beregana.
EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua
ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina