SHOP EUSKADI: ERAKUSLEIHOA INTERNET-EN

Eusko Jaurlaritzak bultzatu egin du Shop Euskadi atari bat sortzea, hots, euskal merkataraitza informatuta eta trebatuta izan dadin.

Eusko Jaurlaritzaren Merkataritzako Dinamizazio Bulegoen (MDB) inguruan sortutako ekimena da hau, eta hauxek ditu helburu nagusiak:
- MDB-k garatutako jarduerak zabaltzeko balio izatea, batik bat merkataritzako animazio edo dinamizazioaren ikuspuntutik.
- Leiho bilakatzea, erosleek hurbilarazteko, eskualdeko edo Euskal Herriko beste toki batzuetako merkataritza jarduera gertuagotik ezagutu dezaten (sustapen kanpainak, esaterako).
- Sektoreko profesionalei begira, garrantzizko informazioa eskaintzea, laguntza eta sustapen egitarauei buruzkoa, esaterako
- Duten izaera berritzailea dela eta, edo lana egoki egiten dakitelako, denda edota bizipen deigarrien berri ematea.
- Eusko Jaurlaritzak abian jarritako hainbat ekimen nabarmentzea, sektorea indartu eta sustatzeko, profesionalak laguntzeko, bikaintasunezko merkataritzaren xerkan aritzeko,…
- Intereaktibitatea bilatzea, sektoreko aktore nagusienen arteko elkarrizketa sustatuz, merkatariek eta erosleek partekatu dezaten, blog eta gizarte sareak erabiliz.
Zeri itxaroten zaude sartzeko!
ShopEuskadi
EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua
ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina