Bizkaiko Foru Aldundiko diru-laguntzak 2012 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Bizkaiko Foru Aldundiko diru-laguntzak 2012 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2012(e)ko abenduaren 11(a), asteartea

BONO DENDA heldu da: 40 euroko bonoak 50 euroko gastua egiteko

BONO DENDA: 40 EURO ORDAINDU ETA 50 ERAMAN
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Bizkaiko merkataritzako patronalak (CECOBI), Bizkaiko Foru Aldundiak eta Kutxabank-ek abian jarri dute BONO DENDA izeneko merkataritza sektorean salmentak dinamizatzeko kanpaina.

Kanpainari atxikipena agertu dioten edozein dendatan trukatu daitezke bono hauek. Bono bakoitzak 40 euro balio du, baina 50 euroko gastua egitea ahalbidetzen du. Hortaz, prezioaren %20ko deskontua eragingo luke bonoa erabiltzeak.

Bizkaian baino ezingo dira erabili bono hauek, atxikipen-ezaugarria erakusgarri duten dendetan, alegia. Bonoaren erabilpenak iraungitze data du: 2012ko abenduaren 1etik 2013ko urtarrilaren 5era bitartean.


Zer egin behar dute BEZEROEK programa honetan parte hartzeko?

Baldintza hauek bete beharko dituzte deskontuak izateko:
  1. Bonoak erostea BBK-ko zerbitzu anitzetarako edozein kutxatan. Bonoek 40 euroko balioa dute, eta bankuko txartela erabilita lortu ahal dira.
  2. Atxikipena duen dendetan erosketa egitea, 2013ko urtarrilaren 6a baino lehen.

Zer egin behar dute MERKATARIEK programa honetan parte hartzeko?

Merkatariek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
  1. Bizkaian dagoen txikizkako merkataria izatea.
  2. Kanpainari atxikimendua adieraztea. Horretarako, CECOBI patronalarekin harremanetan jarri, 94 400 28 00 telefonora deituta. Dagokion inprimakia bete beharko dute, halaber.
  3. Kanpainaren bereizgarria ikusgarri jartzea eta sustapenean parte hartzen duten produktuak behar bezala etiketatzea.
  4. Prezioan deskontua egitea, bonua aurkeztutakoan.
  5. Atxikimendu konpromisoan eskatutako baldintza betetzea, hots, behar diren agiriak aurkeztea.

Kanpainaren nondik norakoak

Erosketa egindakoan, %20ren deskontua egingo da BONO DENDA aurkeztutakoan:

Adibidez:
60 euroko erosketa
Deskontua: 10 euro
Ordaindu beharrekoa: 50 euro


Resumen:
  • BONO DENDA-k BBK-ko kutxatiletan lortu ahal dira 40 eurotan. Bonoak 2013ko urtarrilaren 5era arte trukatu ahal izango dira
  • BONO DENDA-k soilik erabili ahal izango dira kanpainaren bereizgarria ikusgarri duten dendetan
  • BONO DENDA-k erosketa bakoitzeko baino ezingo dira erabili; ezingo dira, beraz, bonoak pilatu erosgai bera erosi ahal izateko

Informazio gehiago:
CECOBI: Bizkaiko merkataritzako patronalak

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

2012(e)ko ekainaren 4(a), astelehena

BONO DEKOR-a heldu da: %20 deskontuan altzariak erosteko

BONO DEKOR: %20KO DESKONTUA ALTZARIAK EROSTEKO
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Bizkaiko Merkataritzako enpresari konfederazioak (CECOBI), Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera BONO DEKOR kanpaina hasi du salmentak dinamizatzeko altzari dendetan.

Bono hauekin etxerako eta sukaldeko altzariak, lanparak eta koltxoiak erostean produktuen prezioan %20ko deskontua jasoko dute erosleek.

Bonoak Bizkaian baino ez dira erabilgarriak izango kanpainako atxikimen pegatina duten dendetan. Erosketak maiatzaren 15etik ekainaren 30era egin beharko dira.


Zer egin behar dute bezeroek deskontu hau eskuratzeko?

Deskontu hauek lortzeko hauxe da beharrezkoa:
  1. Bonoak erostea: edozein BBKko kutxazain automatikoan, lehen 10.000 bonoek 5€ balioko dute, bono 10.001tik aurrera prezioa 10€tara igoko da.
  2. Edozein atxikitutako dendetan gutxienez 300euroko (BEZ gabe) erosketa bat egitea ekainaren 30 aurretik.

OHARRA: Posiblea da dendetan kanpainan kanpoko produktuak egotea, produktu hauetan ez da deskonturik aplikatuko.


Zer egin behar dute dendek programan parte hartzeko?

Kanpaina honetan parte hartzeko ekintza hauek egin behar dituzte dendek:
  1. Altzari-denda, sukaldeko altzari-denda edota elektratresna-denda izatea.
  2. Kanpainan parte hartzea, horretarako beharrezkoa da CEBONI/AMUBIrekin kontaktatzea telefono zenbaki honetan 94 400 28 00 eta atxikipen-dukumentua betetzea.
  3. Inskripzio-kuota ordaintzea: 100€ AMUBIko kideentzat eta 200€ beste denda guztientzat.
  4. Dendako leku ikusgarri batean ipini kanpainako kartela eta promozioan hartuko diren produktuak ondo etiketatu.
  5. Deskontua aplikatu bezero batek bono bat aurkezten duen bakoitzean.
  6. Atxikipen-dokumentuan eskatzen diren betebehar guztiak bete.


Nola funtzionatzen den kanpaina?

Bezero batek 300€ baino gehiagoko erosketa bat egiten denean (gutxienezko PSP 324€) merkatariak %20 deskontua egingo dio BONO DEKOR aurkezten badu. Deskontuaren kopurua honela kalkulatuko da:

Adibide:
Erosketaren PSP: 400 €
Deskontua: 20% x 400 = 80 euro
Bezeroak ordainduko du: 320 euro


Laburpena:
  • BONO DEKOR-rak BBK kutxazain-automatikoetan erosten dira, prezioa 5€ (10€ bono 10.001 aurretik). Bonoak gastatzeko epea 2012ko ekainaren 30era izango da
  • BONO DEKOR-rak kanpainan arte hartzen duten dendetan baino ez dira erabilgarriak
  • Gutxienezko erosketa 300 eurokoa (BEZ gabe) izan behar da
  • Dendako produktu guztiek ez dute kanpainan parte hartu behar. Onartutako produktuek kanpainaren etiketa edukiko dute


Informazio gehiago:
CECOBI: Bizkaiko Merkataritzako enpresari konfederazioa
AMUBI: Asociación de Comercio del Mueble de Bizkaia


EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

2012(e)ko martxoaren 9(a), ostirala

Bizkaiko Foru Aldundia 2012: Langile Autonomoei Laguntza Finantzarioa Emateko Programa

LANGILE AUTONOMOEI LAGUNTZA FINANTZARIOA EMATEKO PROGRAMA (LALF 2012)

Laguntzaren Xedea:

Ayudar a la financiación de las inversiones realizadas por las personas autónomas de Bizkaia.

Onuradunak:

Jarduera ekonomiko batean diharduten mikroenpresak, pertsona fisikoak eta nortasun juridikorik gabeko entitateak, baldin eta jarduera hori hobetu, handitu edo berritzeko inbertsioetarako mailegu bat sinatu badute finantza-erakunde batekin.

Pertsona onuradunek, gainera, baldintza hauek bete behar dituzte:

Ekonomi jarduera batean diharduten pertsona fisikoak, Langile Autonomoen Araubide Nagusian edo haren pareko mutualitate batean izena emanda dutenak eta ohiko bizilekua Bizkaian dutenak.

Ondasun erkidegoen eta sozietate zibilen kasuan, kide guztiek ohiko bizilekua Bizkaian dutela egiaztatu behar dute, eta batek, gutxienez, Langile Autonomoen Araubide Nagusian edo haren pareko mutualitate batean izena emanda izan behar du.

Laguntza Mota:

Laguntza hauek ez itzultzekoak izango dira.

Diruz lagundu daitekeen egitatea:

Laguntza jasoko dute Ekonomia sustatzeko sailarekin lankidetza-hitzarmena sinatu duten finantza-erakundeek emandako maileguen eta/edo finantza-errentamenduen interesak, baldin eta maileguok ekonomi jarduera hobetu, handitu edo berritzeko inbertsioetarako erabiltzen badira.

OHARRA: 2011ko azaroaren 1etik 2012ko irailaren 30era arte formalizatu ahal izango dira maileguak edo finantza-errentamenduak.

Diru-laguntza jaso dezakeen maileguaren eta/edo finantza-errentamenduaren bidez finantzatutako inbertsioak Kontabilitate Plan Orokorreko epigrafe hauetakoren bati egokitu behar zaizkio:

  • 206 Aplikazio informatikoak
  • 211 Eraikuntzak (higiezinak erosi eta eraikitzea kanpo geratzen dira)
  • 212 Instalazio teknikoak
  • 213 Makinak
  • 214 Tresneria
  • 215 Beste instalazio batzuk
  • 216 Altzariak
  • 217 Informazioa prozesatzeko ekipamenduak
  • 218 Garraio-osagaiak

Laguntzen zenbatekoa:

Diruz lagunduko den maileguaren zenbatekoaren % 10 izango da diru-laguntza.

Elkarrekiko berme sozietate batek bermatzen badu eragiketa, diru-laguntzaren portzentajea % 0,5 gehituko da.

Diru laguntzaren gutxieneko portzentajea 1.000 euro izango da, eta gehinekoa, 10.000 euro.

Elkarrekiko berme sozietate batek bermatzen badu eragiketa, diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa 10.500 euro izango da.

Eskabideak:

Eskabideak eta gainerako dokumentazioa Ekonomia sustatzeko sailaren bulego birtualaren bidez aurkeztu behar dira (www.bizkaia.net/Sustapena-BulegoBirtuala). Horretarako, enpresak sinadura elektronikoa eduki behar du edo, bestela, BizkaiBai zerbitzuan izena emanda egon behar du; azken kasu horretarako, Orueta apezpikua kaleko 6an dauden bulegoetan eska daiteke txartela

Finantza-erakunde laguntzaileak:

Hemen begira dezakezu 2011ko akordioa sinatu zuten finantza-erakunde laguntzaileen zerrenda: LOTURA

Eskatzeko Epea:

2012 urtean eskatzeko epea2012ko maiatzaren 2tik irailaren 30era arte izango da

Oharrak:

Laguntza hauek bateragarri izango dira jaso daitezkeenbeste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabidebatzuk, edozein administrazio edo erakunde publiko zein pribatutikdatozela ere (nazionalak, Europar Batasunekoak zein nazioartekoak).

Informazio gehiago eta Loturak:

Informazioa: LALF programaren telefono zenbakiak: 94 406 80 08/94 406 80 38

Informazioa Bizkaiko Foru Adundiko web orrian

Araudi Araupetzailea



EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN: