Merkatari Elkarteak 2010 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Merkatari Elkarteak 2010 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2010(e)ko abenduaren 14(a), asteartea

GABONAK ZATOZTE 2010, 9000euro berriro!

9000 EURO EROSKETA TXARTELETAN!
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Ondarroako zatozte elkarteak berriro antolatu du bere famatu 9.000 euro zozketa. Gordo hau ziur herrian bertan “eroriko” dela eta batzuei urtarrileko aldapa errazago egingo die.

Urtarrilaren 6an, eguerdiko 12:30etan Ondarroako Alamedan Errege Magoek Gabon hauetako azken oparia egingo dute. Esku errugabe batek 9 zenbaki irabazle aterako ditu, bakoitza 1.000 euroko erosketa-txartel batekin.

Saridunek egun bat baino ez dute izango txartelak gastatzeko. 1.000 euro egun batean, erosketa egun zoroa izango da dudarik gabe eta aukera paregabea Olentzerori ahaztu zitzaizkion opariak lortzeko.

Zorte on eta, erostera!

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

2010(e)ko azaroaren 26(a), ostirala

MERKATARI ELKARTEAK

BEGIRATU HEMEN ESKUALDEKO MERKATARI ELKARTEEK ANTOLATU DITUEN EKINTZAK
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

BERTON: Bermeoko Txiki-erdi Enpresen Alkartea
GERNIKAKO MERKATARI ELKARTUAK
KITTO - Lekeitioko Merkatari Elkartuak
ZATOZTE - Ondarroako Dendarien Elkartea
HEMEN BE BAI - Markina-Xemeingo Merkatari Elkartea
EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

2010(e)ko urriaren 8(a), ostirala

Gernika-Lumon ... igurtzea IRABAZTEA da

IGURTZI ETA IRABAZI, FROGA EGIZU!
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Irailaren 6tik azaroaren 6ra bitartean Gernika-Lumoko saltokietan egindako erosteketekin saria daukazu, “igurtzi eta irabazi” egiteko milaka boleto. Igurtzea besterik ez dozu jakin behar eta irabaztekoak izango dituzu pernil osoak, gerriko poltsak, telefono zorroak,...


Opari interesgarriak aukeran, erabilgarriak batzuk, gozoak beste batzuk, eta guztiak erakargarriak.

Hartu gogoan, igurtzi ezean ez duzu irabazirik!


EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

2010(e)ko ekainaren 14(a), astelehena

Merkataritza eta Aisia San Juan Ibarran

EGIN EROSKETAK ETA GOZATU ZALDIKO-MALDIKOAZ
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Gernikako Merkatari Elkartuak elkarteak zaldiko-maldikoa jarri du maiatzaren 1etik 30era bitartean Gernika-Lumoko San Juan Ibarra plazan. Barraka publikoari irekita egon da hilabete honetako arratsalde guztietan eta erabilgarri izan dute herriko hainbat eta hainbat biztanle txikik.

Gainera, asko dira aisia eta merkataritza eskaintza bateratuari etekin atera dioten pertsonak. Gernika-Lumoko denda askok parte hartu du Gernikako Merkatari Elkartuak elkarteak antolatu duen eskaintza honetan. Sustapen honen bitartez, establezimendu hauetan egin diren erosketekin batera, barrakaz gozatzeko sarrerak eskaini dira opari.

Honela, ez da beharrezkoa izan amonak edota aitonak lan berezirik egin behar izatea. Gurasoek ere opari ederra eskaini die haurrei jira-bira alai eta dibertigarrietan. Eta alaitasun hau lortzeko bidea betikoa egitea da, hots, zure auzoko dendetan erosketak egitea.


EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
















2010(e)ko apirilaren 23(a), ostirala

antxoa egune 2010, badator antoi!

ANTXOA EGUNE 2010
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Beste urte bat berriro ospatzen da Ondarroan antxoa egune, festa honen protagonista antxoa da, benetan arrain preziatua euskal sukaldaritzan.

Aurten arrazoi handi bat dago ospakizunerako, Kantauriko antxoaren arrantzaren gaineko etena amaitu egin da. Dirudienez antxoa-populazioa indarberritu dela eta hemendik oso gutxira 2010eko lehen antxoa harrapaketak ikusiko ditugu agian.

Beraz, badator antxoi, baina benetan dator. Falta den gauza bakarra da gelditzeko etor dadila gure antxoi preziatua. Bitartean ondo pasa antxoa egunean eta gozatu zuentzat prestatu dituzten ekintzekin: antxoa egune 2010: egitaraua

ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
















ANTXOA EGUNE 2010: EGITARAUA

ANTXOA EGUNE 2010 - ONDARROAN, MAIATZAK 15

  • ALAMEDAN
11:30etatik aurrera
Eskualdeko produktoreen eta kontserben salmenta Alamedan. (Arraun Taldeko gurasoak lanean)

Antxoarekin uztartutako produktuen salmenta: Bizkaiko txakolina, Idiazabal Gazta, Piperra

Garai bateko ontzien jaitsiera Artibai ¡bajan zehar Arrigorri hondartzaraino

Ondoren estropadak

UMEENTZAKO JOLASAK, Txirrimorraskiren eskutik
  • ALAMEDAN
12:00etatik aurrera
Pintxoak eta edariak Alamedan Zatozten eskutik

Ondarrutar naturala jokoko galderekin lehiaketa

Sariak: 100, 50 eta 30 eurotako erosketa txartelak lehenengo hiru bikoteentzat hurrenez hurren
(Maiatzaren 15erarte epea apuntatzeko Zatozteko bulegoan edo zatozte@euskalnet.net posta elektronikora idatziz)

Trikitilariak eta Dantza saioa Kresalaren eskutik

Sari banaketa
  • ALDE ZAHARREAN
18:30etatik aurrera
Hainbat motatako antxoa pintxoak sagardoarekin lagunduta. Ondarroako elkarte gastronomikoen eskutik eta momentuan egindako pintxoak



ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
















2010(e)ko martxoaren 15(a), astelehena

Harraskatu ezazu KRISIA!

HARRASKATU ETA IRABAZI GERNIKA-LUMON
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Martxoaren 8tik maiatzaren 31ra zure erosketak Gernika-Lumon egiteagatik "Harraskatu eta Irabazi" txartelak jasoko dituzu. Hauek lortzeko programan parte hartzen duten dendentzat erosi baino ez duzu behar.
Harraskatu eta Irabazi!Sariak ugari eta interesgarriak dira: gosariak, deskontuak bidaietan, zinema sarrerak eta baita Paletila Iberikoa ere. Berehalako sariak eta karrakatzea bakarrik egin behar da.

Hortaz aparte, saririk jaso ez duten boletoek beste irabazteko aukera daukate. Ekainaren 1ean Onda Vascan bidai bat zozketatuko da eguerdiko 12:00etan.

Ez ahaztu. Krisia Gernika-Lumon karrakatu ezazu HARRASKATU ETA IRABAZIarekin!.

ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
















2010(e)ko martxoaren 8(a), astelehena

Martxoaren 5, 6 eta 7: MERKE MERKE azoka Bermeon

DENDARIK DENDA eta MERKE MERKE azokak
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Martxoaren 5, 6 eta 7an DENDARIK DENDA eta MERKE MERKE azokak ospatu ziren Bermeon, antolatzailea Bermeoko Txiki-erdi Enpresen Alkartea (BERTON) izan zen Bermeoko udalaren laguntzarekin.

  • MERKE MERKE:
Bermeoko azoka txikia da, herriko 20 bat dendek haien postua ipini zuten portuan eraiki zen karparen barruan. Delboraldiko azken produktuak prezio zoragarrietan eta azken aukera bene-benetako txollo bat eskuratzeko izan zen. Jende asko etorri zen kalitatezko produktuak eskuratzeko.

Prezio onak, kalitate handia eta eskaintza zabala izan ziren jendea azokara joateko argudioak.

  • DENDARIK DENDA:
Hauxe izan da Bermeoko Erakusketa Azoka, ez da saltzeko azoka soilik baizik eta herriko dendak beste ingurumen desberdinean ikusteko. Aire zabaleko erakusleihoa non komertzioek daukaten eskaintza zabala ikusteko, ukitzeko eta baita dastatzeko ere. Zuzeneko demostrazioak eta "dendatatik kanpo" dendak ikusteko aukera izan ziren ospakizunaren erakargarriak.

  • ANIMAZIOA:
Bisitari guztiek zerbitzu hauetaz gozatzeko aukera zituzten:
  • TXU TXU trena: martxoak 6, zapatua. Tren honek jendea azokara eraman zuen Bermeoko leku guztietatik.
  • Zozketa bereziak: egunero 150 euro zozketatu ziren erosketa-baleetan.

  • EGITARAUA:
Martxoak 5, barikua:
10:30 Azokaren hasiera
14:00 Inaugurazioa
15:00 Azokaren itxiera
17:30 Azokaren hasiera
20:00 Zozketa: 150 euroko erosketa-bale
21:00 Azokaren itxiera

Martxoak 6, zapatua:
10:30 Azokaren hasiera
12:00 TXU TXU trena (21:00ak arte) ibilbidea karparen aurrean hasi eta amaituko da
15:00 Azokaren itxiera
17:30 Azokaren hasiera
18:00 TXU TXU trena (21:00ak arte) ibilbidea karparen aurrean hasi eta amaituko da
20:00 Zozketa: 150 euroko erosketa-bale
21:00 Azokaren itxiera

Martxoak 7, domeka:
10:30 Azokaren hasiera
13:00 Zozketa: 150 euroko erosketa-bale
15:00 Azokaren itxiera

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

2010(e)ko martxoaren 1(a), astelehena

2010eko OTSAILAk 5, 6 eta 7: XV. GERNIKA-LUMOko OUTLET-a

Gernika-Lumoko MERKATARIEN XV. OUTLET-a
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Ohitura bihurtu da data hauetan Gernikako Merkatari Elkartuak antolatzen duen OUTLET-az gozatzea. Pasakoa 15. edizioa izan da eta Bizkaiko azoka txikien zaharrena ez bada gutxigatik izango da. Ekintza bi lekutan egin da, Gernika-Lumoko Merkatu plazan eta San Kristobal enparantzan.

Merkatu baino ospakizun hau festa bat da eta horrexegatik egun guztietan musikak etengabe jo zuen. Jendeak ikusteko, ukitzeko eta baita prezio sinestezinean, erosteko aukera zuen.

Hauek izan ziren Azokaren datak:

  • Otsailak 5, Barikua Merkatu Plazan

  • Otsailak 6, Zapatua 6 Merkatu Plazan

  • Otsailak 7, Domeka 7 San Kristobal enparantzan

Egun guztiak jendetza hurreratu zen azokara, denak aukera aparta baten bila denboraldia amaitzeko. Prezio zoragarriak baina Gernika-Lumoko dendek eskaintzan duten kalitate paregabearekin.

OHARRA: Argazkiak eta bideoa 2010eko otsaileko ediziokoak dira

ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN: