2010eko Maiatzaren Buletina etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2010eko Maiatzaren Buletina etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2010(e)ko ekainaren 14(a), astelehena

Merkataritza Buletina: 2010EKO MAIATZA

MERKATARITZA BULETINA: 2010EKO MAIATZA

  • ZERGAK
2010eko uztaila: BEZ-eko igoera helduko da

  • HIRI MARKETIN-A
DEND'ARTE GERNIKA 2010, Merkataritza eta Artea/Artea eta Merkataritza

  • MERKATARI ELKARTEAK: GERNIKAKO MERKATARI ELKARTUAK
Merkataritza eta Aisia San Juan Ibarran

  • ERAKUSKETA AZOKAK: 2010EKO EKAINA
Erakusketa Azokak: 2010EKO EKAINA



ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
















Merkataritza eta Aisia San Juan Ibarran

EGIN EROSKETAK ETA GOZATU ZALDIKO-MALDIKOAZ
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Gernikako Merkatari Elkartuak elkarteak zaldiko-maldikoa jarri du maiatzaren 1etik 30era bitartean Gernika-Lumoko San Juan Ibarra plazan. Barraka publikoari irekita egon da hilabete honetako arratsalde guztietan eta erabilgarri izan dute herriko hainbat eta hainbat biztanle txikik.

Gainera, asko dira aisia eta merkataritza eskaintza bateratuari etekin atera dioten pertsonak. Gernika-Lumoko denda askok parte hartu du Gernikako Merkatari Elkartuak elkarteak antolatu duen eskaintza honetan. Sustapen honen bitartez, establezimendu hauetan egin diren erosketekin batera, barrakaz gozatzeko sarrerak eskaini dira opari.

Honela, ez da beharrezkoa izan amonak edota aitonak lan berezirik egin behar izatea. Gurasoek ere opari ederra eskaini die haurrei jira-bira alai eta dibertigarrietan. Eta alaitasun hau lortzeko bidea betikoa egitea da, hots, zure auzoko dendetan erosketak egitea.


EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
















2010(e)ko ekainaren 9(a), asteazkena

2010eko uztaila: BEZ-eko igoera helduko da

BEZ-AREN IGOERA DENDA TXIKIETAN
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

BEZ-AREN IGOERAK MERKATARITZAN IZAN DITZAKEEN BALIZKO ONDORIOAK

Uztailaren 1ean indarrean sartuko dira BEZaren zerga-tipo berriak. Egungo %16tik %18ra igaroko dira eta %7tik %8ra. %4en zerga-tipo supermurriztua ez da aldatuko; Baliokide Errekarguko erregimenaren gehikuntzak ere ez dira aldatuko.

Zelako eragina izango du igoera honek merkataritzan?
Laburbilduta, hauxe: kostu handiagoak. Uztailaren 1etik aurrera, produktu eta zerbitzu guztiek kostu handiagoa izango dute. Kostu hauek, jakina, dendetan izango dute eragin.

Honek esan nahi duena hauxe da: lehen 100eko kostua zeukanak gehi BEZaren %16 116an geratzen zen; orain, BEZ berria aplikatuta, hots, %18a, kostua 118 izango da.

Honen aurrean, zer egin dezakete dendek?
Bada, hauxe baino ez:
1: Prezioa bezeroari igotzea, hau da, ordain dezala kontsumitzaileak igoera. Aukera hau hartzeak arazo bat baino gehiago eragin lezake bizi dugun krisi garai honetan: prezioari gehiago begiratzen diote pertsonek. Erabaki hori hartzea askozaz ere zailago izango dute dendaren estrategia prezioan oinarritzen dutenek.

Eman daitekeen gomendiorik onena hauxe da: esan egia, hots, prezioak gora egin badu, BEZak gora egin duelako izan dela, eta ez dendak irabazi handiagoak izan nahi dituelako.

2: Ez igo preziorik. Kasu honetan dendak berak hartuko luke bere gain BEZaren igoeraren kostua, eta, ondorioz, mozkin txikiagoak izango lituzke. Diru irabazi txikiagoak izango lituzke produktuetan, salmentan galerarik ez izateko. Erabaki hori hartzea gogorra litzateke, baina beharrezkoa ere bai kalkuluek hori adieraziz gero: salmenta kopuru bera eta marjina txikiagoa edo salmenta kopuru txikiagoa marjina bera izateko.

3: Igoeraren zati bat baino ez txertatzea azken prezioan. Erdibideko erabakia litzateke. Dendak kostuaren zati bat onartuko luke eta bezeroek bestea. Erabaki hau hartzea interesgarria litzateke igoerarako marjina dagoenean, baina ez igoera guztiarentzako.

Laburbilduz:
Denda bakoitzak erabakiko du zein den komenigarrien zaion aukera. Gogorarazi egin behar da, halaber, uztailaren batetik aurrera hasiko direla indarrean jartzen zerga-tipo berri horiek. Baina horrek ez du esan nahi egun horretan bertan hasi behar dela erabaki hori hartzen. Apurka-apurka igo ahal dira prezioak hileetan zehar edo, bestela, hurrengo denboraldirako utzi daiteke prezioen igoera.

Merkataritzan izan daitezkeen balizko eraginak:
Oro har, bai jende ikasiak, bai dendetako jabeek uste dute zerga-tipo igoera hau txarra izango dela merkataritzarentzako. Negozioaren etekinek txarrera egingo dute, marjinen murrizketa dela eta (irabazi txikiagoa salmentako), eta salmenten kopuruak ere behera egingo du (unitate gutxiago saldu).

Hala eta guztiz ere, aurreikuspen hauek “Zenbaki Handiei” buruzkoak dira eta espero dezagun aurreikuspen hori ez betetzea gure herri eta dendetan.

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
















DEND'ARTE GERNIKA 2010, Merkataritza eta Artea/Artea eta Merkataritza

DEND'ARTE 2010: GERNIKA-LUMOKO DENDEK AIRE ZABALEKO MUSEO BILAKATUTA
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu


KLIKATU HEMEN LIBURUXKA PANTAILA OSOAN IKUSTEKO: AURKEZPENA HANDIA

Dend’arte, artea beste era batera gozatzeko proposamena da, hots, era naturalean, eta artelanak berak barik, pertsonak eta dendak hartzen dute protagonismoa ingurune berezi batean.

Euskal artisten artelanak jartzen dira ikusgai Gernika-Lumoko dendetako erakusleihoetan. Horrela, ibibilde bat sortzen da eta ikuskizuna era askean eta informalean gozatzerik dago.

Inon gelditu gabe egin daitekeen ibilbidea da edo, bestela, etapa laburretan, museoak eskatzen duen zurruntasun hori nozitu behar barik eta, gainera, geure udalerrian bertan egin dezakeguna, ezagun dugun kalean, kontrolpean dugun inguruan, bisitarako mugarik ez duena eta artelan guztiak ikusteko presarik sortzen ez duena.

  • HELBURUAK:
Parte hartzen duten dendak: Dendak sustatzea eta aldi berean animazio-jarduera eskaintzea udalerriari eta, jakina, berebiziko pubizitatea lortzea ekintzan parte hartzen duten dendek. Aken hauek, publizitate liburuxketan agertzeaz gain, jendeak bisitatuak izateko motibo bilakatzen dira.

Artistak: Euskal artearen ordezkaritza honi norberaren obrak jendaurrean erakusteko aukera ematea. Aukera hau zailago izango lukete museo batean, galeria batean edo antzekoan izatea eta litekeena da ikuskizun honek duen balizko ikusle kopurua ez izatea.

Gizartea: Artea demokratizatzea, ez dela esklusiboa den zerbait, ingurune berezi batean baino ikusi ezin dena, hots museoan. Artea egunerokotasunaren parte dela adierazi behar da, denda bateko erakusleihoan ikus daitekeena, denda horretako salgai dauden gainontzeko produktuekin nahas-mahasean, eta edozeinek eros dezakeena.

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

2010(e)ko ekainaren 1(a), asteartea

Erakusketa Azokak: 2010EKO EKAINA

OHARRAK:
  • Ekitaldi bakoitzaren informaziona lehio berri batean agertuko da

  • Zerrenda zutabeen izenen arabera ordena dezakezu, hori egiteko goiburua klikatu behar duzu


ERAKUSKETA AZOKAK: 2010EKO EKAINA

(*) Datak zehaztu gabe

AZOKADESKRIBAPENA DATAK HIRIA
AZOKAGUNEA
indexAUTOPLUSFeria del Coche de Segunda Mano (*) Ekainaren 01etik 30era
CIUDAD REAL
indexRALLY DE OURENSE (*) Ekainaren 01etik 30era
OURENSE
indexSALÓN DE LA OPORTUNIDAD INMOBILIARIA EN CIUDAD REALOferta inmobiliaria (*) Ekainaren 01etik 30era
CIUDAD REAL
indexSALÓN DEL FACTORY DEL AUTOMÓVILEkainaren 01etik 6ra
SEVILLA
indexXI CONGRESO NACIONAL DE LA ASOCIACIÓN ESPAÑOLA PARA EL ESTUDIO DE LA MENOPAUSIA Ekainaren 01etik 4ra
MALAGA
indexALIMENTARIA MEXICO Salón Internacional de la Alimentación y BebidasEkainaren 01etik 3ra
Mexico City
Mexico City-Centro Banamex
Reed Exhibitions Iberia
indexFACTORY VEHÍCULO DE OCASIÓNVehículos de km.0 y seminuevosEkainaren 02tik 6ra
JAEN
indexFISALDOFeria de Saldos y Ofertas Ekainaren 02tik 6ra
LAS PALMAS DE GRAN CANARIA
indexAVANTESalón para la Autonomía Personal y la Calidad de VidaEkainaren 02tik 4ra
BARCELONA
indexMOTOROCASIÓN (organizado por Eventos del Motor)Salón del Vehículo Usado y de Ocasión Ekainaren 03tik 6ra
A CORUÑA
indexARTESANO EXPO Exposición Internacional de Arte y Artesanía Ekainaren 04tik 6ra
BARCELONA
indexDE TOT CAT.CATFeria de contenido relacionado con el etiquetaje en catalán Ekainaren 04tik 6ra
GIRONA
indexSALÓN DEL VEHÍCULO DE OCASIÓNEkainaren 04tik 6ra
TORRE-PACHECO (Murcia)
indexSPORTMOTORFeria de autocross, modelismo-radiocontrol y ultraligeros Ekainaren 05etik 6ra
MOLLERUSSA
indexVINIS TERRAESalón del Vino y Licores Gallegos de CalidadEkainaren 07tik 8ra
OURENSE
indexTECMAFeria Internacional del Urbanismo y Medio Ambiente Ekainaren 08tik 11ra
MADRID
indexEXPOÁVIGASalón Internacional de la Tecnología GanaderaEkainaren 08tik 10era
BARCELONA
indexEXPOSICIÓN Y CONFERENCIA EUROPEA DE LA INDUSTRIA LOGÍSTICA PORTUARIA Ekainaren 08tik 10era
VALENCIA
indexMEDPI IBERIA ( Se celebra en Alicante)El Club de Negocios del MultimediaEkainaren 08tik 10era
ELCHE
ELCHE (Alicante)
Reed Exhibitions Iberia
indexMEDPI IBERIA (organiza REED EXHIBITIONS IBERIA)El Club de Negocios del Multimedia Ekainaren 08tik 10era
ELCHE
indexEXPO E-COMMERCE ( Palacio Municipal de Congresos)Ekainaren 08tik 9ra
MADRID
indexEXPOSALDOLiquidación, Oferta y Descuento Ekainaren 09tik 13ra
SANTA CRUZ DE TENERIFE
index15th CONGRESS OF THE EUROPEAN HEMATOLOGY ASSOCIATION (EHA)Ekainaren 10etik 13ra
BARCELONA
indexECUEXTRE- FERIA DEL CABALLO ,FERIA DEL TOROFerias Hispano Portuguesas de Carácter Lúdico Ekainaren 10etik 13ra
BADAJOZ
indexFERIA INTERNACIONAL SEMANA VERDE DE GALICIAFeria Internacional Ganadera, de Maquinaria Agrícola, Forestal y Hortofloral10etik 13ra Ekainaren
SILLEDA
indexSALÓN DEL VEHÍCULO DE OCASIÓNSalón del Vehiculo de Ocasión Ekainaren 11tik 20ra
MADRID
indexDESEMBALAJE DE ALMERIAEkainaren 11tik 13ra
AGUADULCE (Almería)
indexFERIA INTERNACIONAL DE LA PESCA DEPORTIVAEkainaren 11tik 13ra
VALENCIA
indexANCOFEEncuentro de Compras ANCOFEEkainaren 11tik 12ra
ZARAGOZA
indexIFB MOTORSalon del Vehiculo y Maquinaria de Ocasion Ekainaren 12tik 13ra
BARBASTRO (Huesca)
indexLLEIDA EXPO TRENSalón del modelismo y turismoEkainaren 12tik 13ra
LLEIDA
indexXLV CONGRESO NACIONAL DE LA SEMICYUC XXXVI CONGRESO NACIONAL DE LA SEEIUCEkainaren 13tik 16ra
MALAGA
indexJORNADA FORMACIÓN AFEEkainaren 14tik 14ra
ELCHE
indexALIMENTARIA MERCOSURSalón Internacional de la Alimentación y Bebidas Ekainaren 15etik 17ra
Buenos Aires
Buenos Aires
Reed Exhibitions Iberia
indexJORNADAS ESPAÑOLAS DE PRESAS Ekainaren 15etik 17ra
VALLADOLID
indexCONFEXPOConferencia y exposición internacional sobre marketing de ferias y eventos Ekainaren 15etik 15era
ELCHE
indexDÍA DEL EMPRENDEDOREkainaren 16tik 17ra
BARCELONA
indexHIT BarcelonaCumbre Mundial de la Innovación Ekainaren 16tik 17ra
BARCELONA
indexSALÓN DEL EMPRENDEDORSalón dirigido a empresas que ofrezcan productos y servicios orientedos a : emprendedores, pequeñas y medianas empresas, autónomos, etc.Los principales sectores que se encontrarán representados en el salón son: FINANCIACIÓN, INVERSORES Y ASEGURADORAS.FRANQUICIAS Y NEGOCIOS ASOCIADOS.EMPRESAS PROVEEDORAS DE PRODUCTOS / SEVICIOS PARA EMPRENDEDORES, PYMES Y AUTÓNOMOS.INSTITUCIONES PÚBLICAS, FORMACIÓN Y REDES SOCIALES.Ekainaren 16tik 17ra
BARCELONA
indexFERIA DEL GOLF ` GREEN CANTABRIA`GREEN CANTABRIA es una Feria dedicada al golf. Esta Feria, que ofrece una novedosa y actualizada respuesta a la gran demanda ejercida desde el mundo del golf, nace con clara vocación continuista y pretende convertirse en punto de encuentro y referencia para aficionados, profesionales y empresas del sector, erigiéndose como la marca impulsora de la actividad golfística en la región. Ekainaren 17tik 20ra
SANTANDER
indexFIMI (edición primavera/verano)Feria Internacional de la Moda Infantil y JuvenilEkainaren 18tik 20ra
VALENCIA
indexSONAR Ekainaren 18tik 19ra
BARCELONA
indexFASHION WEEKENED - SALÓN DE PELUQUERÍA Y ESTÉTICAExposición que contará con la participación de empresas proveedoras de productos de peluquería y estética, show, demostraciones, clases prácticas , talleres, desfiles, etc. Todo lo dedicado a la peluquería y estética.Ekainaren 19tik 21era
JAEN
indexJUVEVERANO Ekainaren 21etik irailaren 9ra
ARMILLA (Granada)
indexGALIFORESTMonográfico Forestal Internacional para el Sur de Europa.Ekainaren 24tik 26ra
SILLEDA
indexASAMBLEA DE DISTRITO DE TESTIGOS DE JEHOVÁEkainaren 25etik 27ra
VALENCIA
indexTHE BRANDERY, Post fashion CircusSalón de marcas de moda masculina y femenina en BarcelonaEkainaren 28tik 30era
BARCELONA


EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN: