2010(e)ko abenduaren 14(a), asteartea

GABONAK ZATOZTE 2010, 9000euro berriro!

9000 EURO EROSKETA TXARTELETAN!
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Ondarroako zatozte elkarteak berriro antolatu du bere famatu 9.000 euro zozketa. Gordo hau ziur herrian bertan “eroriko” dela eta batzuei urtarrileko aldapa errazago egingo die.

Urtarrilaren 6an, eguerdiko 12:30etan Ondarroako Alamedan Errege Magoek Gabon hauetako azken oparia egingo dute. Esku errugabe batek 9 zenbaki irabazle aterako ditu, bakoitza 1.000 euroko erosketa-txartel batekin.

Saridunek egun bat baino ez dute izango txartelak gastatzeko. 1.000 euro egun batean, erosketa egun zoroa izango da dudarik gabe eta aukera paregabea Olentzerori ahaztu zitzaizkion opariak lortzeko.

Zorte on eta, erostera!

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina