2010(e)ko martxoaren 1(a), astelehena

2010eko OTSAILAk 5, 6 eta 7: XV. GERNIKA-LUMOko OUTLET-a

Gernika-Lumoko MERKATARIEN XV. OUTLET-a
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Ohitura bihurtu da data hauetan Gernikako Merkatari Elkartuak antolatzen duen OUTLET-az gozatzea. Pasakoa 15. edizioa izan da eta Bizkaiko azoka txikien zaharrena ez bada gutxigatik izango da. Ekintza bi lekutan egin da, Gernika-Lumoko Merkatu plazan eta San Kristobal enparantzan.

Merkatu baino ospakizun hau festa bat da eta horrexegatik egun guztietan musikak etengabe jo zuen. Jendeak ikusteko, ukitzeko eta baita prezio sinestezinean, erosteko aukera zuen.

Hauek izan ziren Azokaren datak:

  • Otsailak 5, Barikua Merkatu Plazan

  • Otsailak 6, Zapatua 6 Merkatu Plazan

  • Otsailak 7, Domeka 7 San Kristobal enparantzan

Egun guztiak jendetza hurreratu zen azokara, denak aukera aparta baten bila denboraldia amaitzeko. Prezio zoragarriak baina Gernika-Lumoko dendek eskaintzan duten kalitate paregabearekin.

OHARRA: Argazkiak eta bideoa 2010eko otsaileko ediziokoak dira

ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
















iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina