Ekonomia etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Ekonomia etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2025(e)ko otsailaren 21(a), ostirala

Euskal merkataritzaren AMIA 2024

EUSKAL MERKATARITZAREN AMIA 2024

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Enfokamer, Eusko Jaurlaritzaren Merkataritzaren Behatokiak argitara eman berri ditu 2024. urteari dagokion AMIA azterlanaren emaitzak.

Datu horiek lortzeko, sektorea aztertu da, enpresei zuzenean kontsulta eginez eta, gainera, sektorearekin zerikusia duten erakundeen eta organizazioen laguntza izanez, hala nola Garapen Agentziak, Udalak eta Merkataritza Bulegoak, besteak beste.

AMIA 2024 azterlana:

Azterketaren emaitza osoak hemen kontsulta daitezke: AMIA 2024

Jarraian, kapituluetako alderdi garrantzitsuenetako batzuk azalduko ditugu.

Ahuleziak:

Puntu hori sektorean ohikoak direnek osatzen dute, hala nola tamaina txikiak eta finantza-ahalmen eskasak.

Baina horien artean merkatarien adina nabarmentzen da. 50 urteko batez besteko adinarekin, arazoa ez dago datuan bertan. Izan ere, abantaila izan daiteke esperientziari eta ezagutzari dagokienez. Hala ere, kasu gehienetan, ez dago belaunaldi-erreleborik begiz jota, eta horrek negozioa ixtea eta titularra erretiratzea ekarriko du.

Mehatxuak:

Adinaren ahultasunarekin estuki lotuta dago enpresetan erreleborik ez dagoelako ixteko mehatxua. Merkataritza zerotik sortzea lan izugarria da, eta are gehiago sektoreak azken urteotan bizi duen egoerarekin.

Enpresa errentagarri baten kontrola hartu ahal izatea, ordea, ez da erakargarria. Edo, behintzat, ekintzaile bat sustatzeko bezain erakargarria.

Indarguneak:

Hiriko merkataritzaren sendotasunik handiena, eta, hain zuzen ere, pastelaren zatirik lodienak ematen diona, kokapena da. Denda fisikoek esperientzia bat eskaintzen diote bezeroari, eta gaur egun, lehiakide batzuek ezin dute esperientzia hori errepikatu. Salgai dauden produktuak ikusi, ukitu eta usaindu eta dastatu ahal izatea online salmentaren irismenetik kanpo dago, adibidez.

Horri gehitu behar zaio giza tratua, zerbitzu pertsonala, pertsona bakar batek eman dezakeen plusa. Aldagai hau ustiatzea merkatari ororen esku dago, eta ez da nahitaez garestia.

Aukerak:

Puntu hori da garrantzitsuena, eta, proposatutako aukeretatik, erabilgarriena espezializazioa da.

Eta espezializatzeak zer esan nahi duen galdetuta, hauxe da erantzuna: saltokiak betidanik egiten duena egitea: bezeroarengana egokitzea, bezeroari nahi duena ematea. Zerbitzuan, produktuan, dendaren irudian... sektore bakoitzak, denda bakoitzak, herri bakoitzak bere erantzuna bilatu beharko du.

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

2016(e)ko apirilaren 28(a), osteguna

EUSTAT: Txikizkako salmentak 2015, hazkundea jarraitu da

URTEBETE BAT ZENBAKI GORRIRIK GABE

http://comercio-gernika-lumo.blogspot.com.es/2016/04/eustat-ventas-minoristas-2015-se.htmlInformazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

EUSTAT-ek argitaratu duen 2015 urterako Txikizkako merkataritzaren indizearen datuek aurten ere salmentek gora egin dutela diote. 2014 urtean gertatutako joera aldaketak jarraitu egin du 2015ean eta zenbakiek berri on bat eman dute.
Ez dugu oraindik kontsolidazio hitza erabiliko baina optimista izan gaitezke, dagoeneko salmenta kopurua bi urtez pixkanaka-pixkanaka igo da.

Lurraldearen arabera igoera handiena Araban ikusten dugu, kasu honetan hazkundea %5 baino handiagoa da, Bizkaia eta Gipuzkoan, ordea, hazkunde hau txikiagoa da, %2 ingurukoa baina positiboa nolanahi ere.
Orain espero dugu joera hau 2015 eta datozen urteetan sendotu dezala. Adierazle guztiek hala diote.

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

2015(e)ko martxoaren 13(a), ostirala

2014 urtebete positibo bat

JOERA ALDAKETA?
http://comercio-gernika-lumo.blogspot.com.es/2015/03/2014-un-ano-en-positivo.htmlInformazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

EUSTAT-ek argitaratu duen azken Txikizkako merkataritzaren indizearen datuek berri on bat ekarri diote sektoreari. Azken hiru urteetan jaso genuen salmenten beheranzko joera amaitu dela ematen da eta 2014 urtean, azkenean, salmenten indizeak handitu egin du.

Horrela, 2013 urtean aurreikusten zen joera aldaketa berretsi egin da. Sektoreko salmentak igotzen ari dira baina oraindik oso bide luzea dago aurrean krisialdi aurreko maila berreskuratzeko.

Lurraldearen arabera igoera handiena Araban ikusten dugu, kasu honetan hazkundea %5 baino handiagoa da, Bizkaia eta Gipuzkoan, ordea, hazkunde hau txikiagoa da, %2 ingurukoa baina positiboa nolanahi ere.

Orain espero dugu joera hau 2015 eta datozen urteetan sendotu dezala. Adierazle guztiek hala diote.
EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

2014(e)ko azaroaren 17(a), astelehena

IKUSMER: Egoera berria Errenta Zaharreko Errentamendua amaitu eta gero

ERRENTA ZAHARREKO KONTRATUEN IRAUNGIPENAK EKARRIKO DUEN EGOERA BERRIARI BURUZKO BILERA
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Datorren abenduaren 31ean “Errenta Zaharra” deitutako errenta mota amaituko da eta kontratu hauek guztiak 1994 urteko Hiri Errentamenduen legeaz arautuko dira.

Ikusmer-ek (Eusko Jaurlaritzako Merkataritzaren Behatokia) bilera bat antolatuko du Errenta Zaharreko Kontratuen iraungipenaz eraginpeko merkatari eta ostalariekin.

Merkataritzaren Barometroan azpimarratu da Euskadin txikizkako merkataritzaren %8a egoeran honetan dagoela eta horregatik bilera bat antolatuko du gai honi buruz gehiago jakiteko. Bertan legelari batek 10 minutuko hitzaldi bat emango du legeak nola aldatu diren eta egungo egoera nolakoa den azaltzeko. Emaitza hau amaitu eta gero debate bat irekiko da honako puntuak ezagutzeko:
  • Zure negozioaren egoera zehatza
  • Orain arte jasotako aholkularitza
  • Erakundeetatik jasotako laguntza
  • Lokalaren jabeen joera
  • Urtarrilaren 1ean egongo zaren egoera
  • Zuren dendan errenta eguneratzeak edota lekua aldatzeak edukiko duen eragina.
  • Zein kasutan jaso ditzaketeen kalte-ordainak kaltetutako dendek
BILERAREN DATUAK:
DATA: Azaroaren 20an (osteguna)
ORDUA: 14:30etik 16:00etara
LEKUA: SPRI (Bizkaia Plaza Eraikina)
Urkijo zumarkalea, 36-Beheko solairua, 3. gela
48011 - Bilbo

Parte hartzeko ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea telefono zenbaki honetara deituz: 676 329 115

Partaide guztiei Ikusmer-ek 30euroko txeke bat emango die bidai-gastuak ordaintzeko.

Errenta zaharreko kontratua balbin badaukazu zure dendan informazio hau zure interesakoa da, DEITU BIZKOR!

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

2014(e)ko maiatzaren 16(a), ostirala

Ekonomia: Datu positiboak merkataritzan eta kontsumoan

KONTSUMOA HAZI DA EAE-N 2014KO LEHEN HIRUHILEKOAN
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

EAEko BPG hiruhileko arteko %0,3ko hazkundea izan du 2014ko lehenengo hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoan erregistratutako tasaren joera sendotuz, Eustaten eginiko datuen arabera. Hazkundea Espainiakoa baino hamarren bat txikiagoa da, Espainiako Estatistika Institutuaren estimazioaren arabera.

Iazko lehen hiruhilekoaren aldean, EAEko BPGk % 0,4ko hazkundea izan du, azken bederatzi urte arteko hiruhilekoko tasa negatiboen ondoren. Urte arteko hazkundea Espainiako ekonomiarena baino bi hamarren txikiagoa izan da (% 0,6).



Merkataritzaren, Ostalaritzaren eta Garraioaren sektorearen jarduera-maila %0,2 igo da, honek, pasaden hiruhileko igoera batera tendentzia positibo bat finkatzen ari da.

Etxebizitzetako Azken Kontsumoko Gastua (Kontsumo Pribatua) lehenengoz igo da 2010eko amaieraz geroztik; izan ere, urte arteko bilakaera positiboa izan da, %0,2koa, hain zuzen. Bigarren hiruhilekoz jarraian, hiruhileko arteko tasa hazi egin da (azken honetan, %0,1).

Datu hauek guztiek BPG eta kontsumoa pixkanaka pixkanaka hobezten ari direla esan nahi ote dute. Espero dugu tendentzia hau jarrai dezala.

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

2014(e)ko maiatzaren 14(a), asteazkena

Euskal Merkataritzaren XVI. Topaketa

EUSKAL MERKATARITZAREN XVI. TOPAKETA: NEGOZIO MODELO BERRIAK
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Eusko Jaurlaritzak eta Euskadiko Merkatal Ganberek batera EUSKAL MERKATARITZAREN XVI. TOPAKETA antolatu dute, topaketa hau datorren maiatzaren 20an egingo da Donostian.

Aurtengo leloa negozio-kontzeptu/modelo berriak, ohikoa asaldatu da eta erreferente diren enpresen aurkezpen eta mahai-inguru batez osatuta egongo da.

Hauxe da edizio honen egitaraua:
  • 9:00-9:30 Ongi etorria eta akreditazioa
  • 9:30 Irekitze ekitaldia
    Itziar Epalza, Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismo sailburuordea
  • 10:00 Retaileko negozio bat maila globalean eskalarazten. Hackett-en kasua
    Vicente Castellano, Hackett London jostundegiko zuzendari nagusia
  • 10:45 Aukera berrietara egokietzea eta zabaltzea, merkataritza-enpresa baten arrakastarako gakoak. Bacalao Giraldo-ko kasua
    José González, Bacalao Giraldoko I+G+i Arduraduna.

  • 11:30 Kafea

  • 12:00 Mahai-Ingurua: Joera berriak, kontzeptu berriak eta erosle berriak, giltzarriak al dira negozio baten arrakastan?
    Moderatzailea: Manu Balsera
    Vicente Castellano, José González, Loreak Mendian, Celestino Martínez
  • 13:30 Amaiera
    Pedro Esnaola, Gipuzkoako Bazkundeko Presidentea
Topaketa Donostian egingo da, Gipuzkoako Merkatal Ganberako xedean (Tolosa etorbidea, 75). Doako autobus zerbitzua eskainiko da Bilbotik eta Vitoria-Gasteizetik. Nahi izanez gero, jarri harremanetan comercio@camaragipuzkoa.com helbidean.

Jardunaldia doakoa da, baina leku arrazoiengatik izen-ematea egin behar da Euskadiko edozein Merkatal Ganbera:

Bilboko Merkataritza Ganbera
Cámara de Comercio de Álava
Cámara de Comercio de Gipuzkoa


EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

2014(e)ko apirilaren 1(a), asteartea

Euskadiko Autonomia Erkidegoko familien gastua krisialdian

ZER ETA ZERTAN GASTATZEN DUTE DIRUA KRISIALDIAN FAMILIEK
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Antza denez, krisi ekonomikoak azkenak ematen dihardu. Baina zalantza barik, krisiak eragina izan du eta izaten jarraitzen du euskal familiek dirua gastatzeko izan duten eran. Eragin hauek denboran luzatuko dira, gutxi gorabehera, ekonomiaren suspertzeak daukan erritmoaren arabera, eta baita familia bakoitzaren itxaropen eta ustearen arabera ere.

Estatistikaren Institutu Nazioanalak (EIN) egindako azken Familia Aurrekontuen gaineko Inkestako datuen arabera, aldaketa hauek egiaztatzen duten hainbat datu geratu dira agerian.

Gastu bolumen handia:
Euskadiko Autonomia Erkidegoa (EAE) bigarrena da autonomia erkidegoetan familia gastu handiena duena urtean: 33.117,57 €, Espainiako batez bestekoaren oso gainetik (28.151,51 €). Madrilek soilik gaindetzen du EAEkoa.

Gastuaren banaketa:
EAEko familiaren gastuen banaketa partidetan sailkatuz gero, “Etxebizitza”rena da garrantzitsuena. Alegia, etxebizitza erosi edota alokatzea hartuko litzateke kontuan, eta baita ur, gas, elektrizitate eta beste erregaien kontsumoa ere. Familia bakoitza gastuaren %35 darabil arlo honetan. Gero, garrantzian bigarrena (jakiak eta edariak) izango lukete, hots, aurrekontuaren %14. Horiek horrela, bada, biziraupen hutsari dagokion arloak (etxebitza eta elikadura) etxeko gastuen %50 hartzen du.
Gastuaren kontzeptua
Portzentaia
Etxebizitza, ura, elektrizitatea, gasa eta beste erregaiak %34,82
Elikagaiak eta alkokol gabeko edariak %13,68
Hotelak, kafetegiak eta jatetxeak %10,00
Garraioak %9,96
Beste gaiak eta zerbitzuak %7,31
Aisialdia, ikuskizunak eta kultura %5,95
Arropa eta oinetakoak %4,91
Altzariak, etxebizitzarako ekipamendua eta gastuak %4,53
Osasuna %2,84
Komunikazioak %2,82
Alkoholdun edariak, tabakoa eta drogak %1,80
Hezkuntza %1,38

Gastuaren bilakaera:
Zenbat eta non gastatzen den garrantzitsua bada ere, urteetan zehar banaketa honek zelako bilakaera izan duen jakiteak ere badu bere garrantzia. Horiek horrela, azpimarratzeko modukoa da 2006-2012 denbora tartean kontzepu hauek izandako bilakaera:
Gastuaren kontzeptua
2006-2012 aldaketa
Etxebizitza, ura, elektrizitatea, gasa eta beste erregaiak %28,19
Alkoholdun edariak, tabakoa eta drogak %19,20
Komunikazioak %17,85
Osasuna %13,85
Hezkuntza %5,51
Elikagaiak eta alkokol gabeko edariak %1,91
Altzariak, etxebizitzarako ekipamendua eta gastuak -%3,94
Beste gaiak eta zerbitzuak -%4,66
Hotelak, kafetegiak eta jatetxeak -%5,13
Arropa eta oinetakoak -%15,24
Aisialdia, ikuskizunak eta kultura -%18,26
Garraioak -%23,81
“Etxebizitza” kontzeptuak familiako gasturik handiena eragitea ez ezik, denboraldi horretan gehien hazi dena ere bada, hots, “etxegintza burbuila” deritzon denboraldian. Beste kontzeptu batzuek ere gora egin dute asko, gastuen tarta horretan horrenbesteko garrantzirik ez dutenak (kuantitatiboki).

Beherakadarik nabarmenena eman dutenak, ostera, hauexek dira: “garraioa” “aisialdia, ikuskizunak eta kultura” eta baita “arropa eta zapatak” ere. Sektore hauek era zuzenean eragiten diote txikizkako merkataritzari.

Ondorioak:
Inkesta honetako datuek berretsi egiten dute merkataritzaren kontuen emaitzak adierazitakoa. Familiek zerbait aurreztekotan ahal duten horretan aurrezten dute, hots, “alferrikako” gastuak murriztu eta beharrezkoena denari aurre egin.

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

2009(e)ko abenduaren 22(a), asteartea

Gernika-Lumoko merkataritzak edonori aurre egingo dio

DENDA HANDIAK EDO TXIKIAK
(handiak ez du hobea esan nahi)

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu
Gernika-Lumoko merkataritza denda txikiez osatuta dago eta denda bakoitzak bere estilo propioa dauka, bere gauzak egiteko era, bere nortasuna. Bakarrik ez dira asko baina denak batera lehen mailako gune komertziala osatzen dute eta gune honek aurre egin diezaioke saltoki handiei.

Kasu honetan konkurrentzia komunikabideetan izan da, denda txikia eta handia, biak, garratzi bereko berria dira: Eroski eta Charcutería Pepi, aurrez aurre, biak dendak, biak berdinak.

Berri osoa hemen irakurri dezakezu


¿Grandes o pequeñas tiendas?

2009(e)ko irailaren 7(a), astelehena

2008a, ahazteko moduko urtea

2008AN TXIKIZKAKO MERKATARITZAREN SALMENTEK %3,2 EGIN ZUTEN BEHERA EAEN

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu


EUSTAT-ek aldiro argitaratzen du Txikizkako Merkataritzaren indizea, eta EAEn sektore honek izan duen salmenten nondik norakoak biltzen dira bertan. Adierazle honen arabera, %3,2ko jaitsiera eman zen Erkidegoan urte horretan, eta, zifra hau dela eta, azken urteetan emandako goranzko joerarekin bukatu zen.
Azterketa lurraldeka egingo bagenu, Arabak izan ditu emaitza txarrenak. 2007ko urteari hazkunde txikienarekin eman zion hasiera, 2008an askozaz ere okerragotu zena, %4,4ko jaitsierarekin.

Bizkaiak eta Gipuzkoak, bestalde, egoera hobea izan zuten. 2007ko urtean hazkunde moderatua izan zuten. 2008ko urtean, ostera, jaitsiera garrantzitsuak baina ez hain nabarmenak nozitu zituzten.

Aldaketarako zantzuak:
Hiruhileko garapen grafikoan, dagoeneko 2009 urteko datuak (behin-behinekoak) biltzen dituena, beheranzko joera antzematen da salmentetan.Gogorarazi behar dugu, gainera, hiruhileko honetan izandako salmentak aurreko urteko hiruhilekoan izandakoekin alderatzen direla zifra hauek. 2008ko lehen hiruhileko salmentek beherantz egin zuten, 2007ko lehen hiruhilekoekin alderatuta.
2008ko urtean beheranzko joerari eutsi zion eta urtean zehar larritu egin zen egoera. Bizkaian, ostera, bere hartan mantendu ziren hirugarren hiruhilekoan izan ziren salmentak. Hala ere, jada aurreratu diren 2009 urteko datuek joera aldaketa egon daitekeela nabarmentzen dute. Salmentek beheranzko joeran jarraitzen dute, baina urtearen lehen hiruhilekoan behea jo so dutelakoan gaude.

Bigarren hiruhilekoan, ostera, goranzko joera hartu dute salmentek.
2009ko udako merkealdiek lagundu egin dute salmentak mantentzen eta hobetzen. Hortaz, kanpaina honetako datuak jaso ahala jakin ahal izango dugu joera hori hoberako

EGILEA:

Borja Escalona

Merkataritzarako Teknikaria

MLTK Gernika-Lumo-k sortua


Datu-iturburu: EUSTAT