ERRENTA ZAHARREKO KONTRATUEN IRAUNGIPENAK EKARRIKO DUEN EGOERA BERRIARI BURUZKO BILERA
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu
Datorren abenduaren 31ean “Errenta Zaharra” deitutako errenta mota amaituko da eta kontratu hauek guztiak 1994 urteko Hiri Errentamenduen legeaz arautuko dira.
Ikusmer-ek (Eusko Jaurlaritzako Merkataritzaren Behatokia) bilera bat antolatuko du Errenta Zaharreko Kontratuen iraungipenaz eraginpeko merkatari eta ostalariekin.
Merkataritzaren Barometroan azpimarratu da Euskadin txikizkako merkataritzaren %8a egoeran honetan dagoela eta horregatik bilera bat antolatuko du gai honi buruz gehiago jakiteko. Bertan legelari batek 10 minutuko hitzaldi bat emango du legeak nola aldatu diren eta egungo egoera nolakoa den azaltzeko. Emaitza hau amaitu eta gero debate bat irekiko da honako puntuak ezagutzeko:
- Zure negozioaren egoera zehatza
- Orain arte jasotako aholkularitza
- Erakundeetatik jasotako laguntza
- Lokalaren jabeen joera
- Urtarrilaren 1ean egongo zaren egoera
- Zuren dendan errenta eguneratzeak edota lekua aldatzeak edukiko duen eragina.
- Zein kasutan jaso ditzaketeen kalte-ordainak kaltetutako dendek
DATA: | Azaroaren 20an (osteguna) |
ORDUA: | 14:30etik 16:00etara |
LEKUA: | SPRI (Bizkaia Plaza Eraikina) |
Urkijo zumarkalea, 36-Beheko solairua, 3. gela | |
48011 - Bilbo |
Parte hartzeko ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea telefono zenbaki honetara deituz: 676 329 115
Partaide guztiei Ikusmer-ek 30euroko txeke bat emango die bidai-gastuak ordaintzeko.
Errenta zaharreko kontratua balbin badaukazu zure dendan informazio hau zure interesakoa da, DEITU BIZKOR!
EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua
ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina