URTEBETE BAT ZENBAKI GORRIRIK GABE
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezuEUSTAT-ek argitaratu duen 2015 urterako Txikizkako merkataritzaren indizearen datuek aurten ere salmentek gora egin dutela diote. 2014 urtean gertatutako joera aldaketak jarraitu egin du 2015ean eta zenbakiek berri on bat eman dute.
Ez dugu oraindik kontsolidazio hitza erabiliko baina optimista izan gaitezke, dagoeneko salmenta kopurua bi urtez pixkanaka-pixkanaka igo da.
Lurraldearen arabera igoera handiena Araban ikusten dugu, kasu honetan hazkundea %5 baino handiagoa da, Bizkaia eta Gipuzkoan, ordea, hazkunde hau txikiagoa da, %2 ingurukoa baina positiboa nolanahi ere.
Orain espero dugu joera hau 2015 eta datozen urteetan sendotu dezala. Adierazle guztiek hala diote.
EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua
ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina