Prestakuntza 2014 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Prestakuntza 2014 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2014(e)ko azaroaren 17(a), astelehena

IKUSMER: Egoera berria Errenta Zaharreko Errentamendua amaitu eta gero

ERRENTA ZAHARREKO KONTRATUEN IRAUNGIPENAK EKARRIKO DUEN EGOERA BERRIARI BURUZKO BILERA
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Datorren abenduaren 31ean “Errenta Zaharra” deitutako errenta mota amaituko da eta kontratu hauek guztiak 1994 urteko Hiri Errentamenduen legeaz arautuko dira.

Ikusmer-ek (Eusko Jaurlaritzako Merkataritzaren Behatokia) bilera bat antolatuko du Errenta Zaharreko Kontratuen iraungipenaz eraginpeko merkatari eta ostalariekin.

Merkataritzaren Barometroan azpimarratu da Euskadin txikizkako merkataritzaren %8a egoeran honetan dagoela eta horregatik bilera bat antolatuko du gai honi buruz gehiago jakiteko. Bertan legelari batek 10 minutuko hitzaldi bat emango du legeak nola aldatu diren eta egungo egoera nolakoa den azaltzeko. Emaitza hau amaitu eta gero debate bat irekiko da honako puntuak ezagutzeko:
  • Zure negozioaren egoera zehatza
  • Orain arte jasotako aholkularitza
  • Erakundeetatik jasotako laguntza
  • Lokalaren jabeen joera
  • Urtarrilaren 1ean egongo zaren egoera
  • Zuren dendan errenta eguneratzeak edota lekua aldatzeak edukiko duen eragina.
  • Zein kasutan jaso ditzaketeen kalte-ordainak kaltetutako dendek
BILERAREN DATUAK:
DATA: Azaroaren 20an (osteguna)
ORDUA: 14:30etik 16:00etara
LEKUA: SPRI (Bizkaia Plaza Eraikina)
Urkijo zumarkalea, 36-Beheko solairua, 3. gela
48011 - Bilbo

Parte hartzeko ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea telefono zenbaki honetara deituz: 676 329 115

Partaide guztiei Ikusmer-ek 30euroko txeke bat emango die bidai-gastuak ordaintzeko.

Errenta zaharreko kontratua balbin badaukazu zure dendan informazio hau zure interesakoa da, DEITU BIZKOR!

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

2014(e)ko azaroaren 13(a), osteguna

Azaroak 19 eta 20: European Ecommerce Conference

EEC14: IRAULTZA DIGITALA ESPLORATZEN
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu
Datorren azaroaren 19 eta 20an Bilboko Euskalduna Jauregian antolatuko da kongresu hau, bertan merkataritza elektronikoaren orainaldia eta etorkizunari buruz eztabaidatuko da.

Enpresa askotarako, eta baliteke baita zure enpresarako ere, merkataritza elektronikoa ez da etorkizuna, orainaldia baizik. Egunero milioika pertsonek erosten dute Interneten. Adibidez, pasa den azaroaren 11an “ezkongabeen eguna” ospatu zen Txinan, egun horretan on-line dendek eskaintza bereziak egin zituzten eta horregatik salmentak izugarriak izan ziren. Bestalde Estatu Batuetan dagoeneko tradizioa da “Black Friday”, eguna ospatzea, beste egun berezi bat merkataritza elektronikorako.

Baina jendeak ez du ordenagailua bakarrik erabiltzen on-line erosteko, gero eta gehiago dira telefonoak erabiltzen dituztenak eta horretarako telefono mugikorrentzako egindako programak erabiltzen dituzte, app-ak.

Kongresu honetan egungo merkataritza elektronikoan goi-mailakoak diren pertsona batzuk hartuko dute parte. UBER edo SOUNDCLOUD enpresa famatuen arduradunak besteak beste.

Merkataritza elektronikoa nola dagoen, nora doan eta zeintzuk izan ote dira etorkizuneko tendentziak EEC14 kongresura etortzera animatu nahi dizugu.

Gainera tiketak Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizaziorako Bulegoaren bidez erosten badituzu prezio berezia lortuko duzu.

Orainaldia da, ZURE orainaldia da.
EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

2014(e)ko azaroaren 10(a), astelehena

Tailerra Gernika-Lumon: 1+1=3

MERKATARITZA ETA BAT-EGITEA
http://comercio-gernika-lumo.blogspot.com.es/2014/11/taller-en-gernika-lumo-113.htmlInformazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Berrikuntza ez da bakarrik teknologia , askotan nahikoa da dagoeneko dauzkazun elementuak beste era batean konbinatzea produktu berri bat sortzeko eta produktu honen erakarmena bere zatien adiketaren baino handiagoa izango da.

HELBURUA:
Tailerraren helburua arrakastatsuak izan diren zenbait adibide erakustea eta bertaraturako merkatariei animatzea euren dendetan aplikatzera.

Hauexek dira ikusiko diren puntu batzuk:
  • Merkataritzan bat-egitearen adibideak izan daitezkeen ekintza batzuk: Zerbitzuen+produktu konbinaketak, negozio batzuen produktuak batzea, … eta abar
  • "Ideiak batzen artea" dinamika
  • Dinamikak taldetak ideiak sortzeko
  • Teknikak norberak ideiak sortzeko
Datak:Azaroaren 17tik 21era
Ordutegua:14:00etatik 16:30etara
Lekua:Gernika-Lumoko Kultur Etxea

Ekintza debaldekoa da baina ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea azaroaren 13 arte telefono zenbai honetan: 94 625 79 40.


EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

2014(e)ko ekainaren 13(a), ostirala

Jarnunaldia Gernika-Lumon: Teknika errazak zure denda hobeto gestionatzeko

ZURE DENDAN DIRUA IRABAZTEKO EGIN BEHAR DUZUNA
http://comercio-gernika-lumo.blogspot.com.es/2014/06/jornada-en-gernika-lumo-tecnicas.htmlInformazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Gaur egun dauzkazun bezeroekin, aspaldian saltzeko erabiltzen zenituen teknikak dagoeneko baliogabekoak dira. Gaur egun bizi irauteko ezinbestekoa duzu denda ondo gestionatzen ikastea. Hori eginez gero, bihar, ostera, dirua irabazi ahal izango duzu.

Jardunaldi honetan hauxe proposatzen dizugu:
Zure denda hobeto funtzionatzeko oso teknika erraz, eta batez ere, praktikoak irakatsiko dizkizuegu.

GASTU GUTXIAGO + SALMENTA GEHIAGO = BENEFIZIO HANDIAGOA

Astertuko diren edukinak hauek dira:
  • Kasu praktikoa: prezio bat kalkulatuko dugu eta ez duzu gau osoan lorik egingo
  • Nola jakin zure denda errentagarria den ala ez?
  • Zer preziotan saldu behar dituzun zure produktuak?
  • Zenbat erosi behar diezun hornitzaileei eta zer preziotan?
  • Zenbat saldu behar duzun zure enpresak dirua emateko?
Eta ez hori bakarrik: benetako adibideak ikusiko dituzu, zureak bezalakoak diren denda txikiak, aholku hauek jarraituz egunez egun gehiago irabazten dutenak.

Hizlaria:Emilio Ábalos
Data:Ekainak 25 (eguaztena)
Ordua:14:30etik 16:30era
Lekua:Elai Alai txiki (Foru plaza, 2) Gernika-Lumo


Jardunaldia debaldekoa da, baina ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea telefono zenbaki honetara: 94 625 79 40.

Zatoz, ikusi eta ikasi. Bestela damutu egingo zara.

EKARRI KALKULADORA, MESEDEZ!

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

2014(e)ko ekainaren 3(a), asteartea

Merkatarientzako tailerra BERMEON

BEZEROAREN ESPERIENTZIA-MAPA: SALTOKI ERRENTAGARRIAK
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Zatoz eta hartu parte tailer honetan:

BEZEROAREN ESPERIENTZIA-MAPA SALTOKI ERRENTAGARRIAK
  • Tokia: Bermeoko Behargintza: Zubiaur tar Kepa kalea, 26-1. solairua
  • Eguna: ekainak 10 (martitzena)
  • Ordua: 14:30etik 16:30era
  • Tailerra doakoa da, baina plazak mugatuak dira. Hortaz, eman izena lehenbailehen. Horretarako, deitu telefono honetara: 94 625 79 40

Gogoratzeko moduko bizipen duinak eskainita, bezeroek gozatu baino ez dute egingo zure establezimenduan.

Saio honen helburua hauxe da: saltzailearen eta eroslearen arteko harremana atseginagoa izaten irakastea. Bezeroa pozik geratuko da erosketarekin eta baita zure hartu emanarekin eta ziur berriro etorriko dela zure dendara… eta ondorioz hauxe lortuko duzu: FIDELTASUNA.

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

2014(e)ko maiatzaren 14(a), asteazkena

Euskal Merkataritzaren XVI. Topaketa

EUSKAL MERKATARITZAREN XVI. TOPAKETA: NEGOZIO MODELO BERRIAK
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Eusko Jaurlaritzak eta Euskadiko Merkatal Ganberek batera EUSKAL MERKATARITZAREN XVI. TOPAKETA antolatu dute, topaketa hau datorren maiatzaren 20an egingo da Donostian.

Aurtengo leloa negozio-kontzeptu/modelo berriak, ohikoa asaldatu da eta erreferente diren enpresen aurkezpen eta mahai-inguru batez osatuta egongo da.

Hauxe da edizio honen egitaraua:
  • 9:00-9:30 Ongi etorria eta akreditazioa
  • 9:30 Irekitze ekitaldia
    Itziar Epalza, Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismo sailburuordea
  • 10:00 Retaileko negozio bat maila globalean eskalarazten. Hackett-en kasua
    Vicente Castellano, Hackett London jostundegiko zuzendari nagusia
  • 10:45 Aukera berrietara egokietzea eta zabaltzea, merkataritza-enpresa baten arrakastarako gakoak. Bacalao Giraldo-ko kasua
    José González, Bacalao Giraldoko I+G+i Arduraduna.

  • 11:30 Kafea

  • 12:00 Mahai-Ingurua: Joera berriak, kontzeptu berriak eta erosle berriak, giltzarriak al dira negozio baten arrakastan?
    Moderatzailea: Manu Balsera
    Vicente Castellano, José González, Loreak Mendian, Celestino Martínez
  • 13:30 Amaiera
    Pedro Esnaola, Gipuzkoako Bazkundeko Presidentea
Topaketa Donostian egingo da, Gipuzkoako Merkatal Ganberako xedean (Tolosa etorbidea, 75). Doako autobus zerbitzua eskainiko da Bilbotik eta Vitoria-Gasteizetik. Nahi izanez gero, jarri harremanetan comercio@camaragipuzkoa.com helbidean.

Jardunaldia doakoa da, baina leku arrazoiengatik izen-ematea egin behar da Euskadiko edozein Merkatal Ganbera:

Bilboko Merkataritza Ganbera
Cámara de Comercio de Álava
Cámara de Comercio de Gipuzkoa


EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN: