2012(e)ko otsailaren 1(a), asteazkena

Munduko merkataritza-guneak: Tailandiako Merkatu Flotanteak

TAILANDIAKO MERKATU FLOTANTEAK
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Lema batek zioen “merkataritza non bizitza han”. Esaldia ez dago gaizki eta badauka bere sentsua, baina hobeto esateko modu bat aurki genezake: “bizia dagoen lekuan merkataritza dago”. Zergatik? Merkataritza azaltzeko aukera dagoen bakoitzean agertzen delako, baldintza onak agertzen direnean beti egongo da ekintzaileren bat merkataritza sortzeko aukera ikusi eta aurrera egiten duena.

Hau da Tailandian gertatzen dena. Herrialde honetako herrixka asko uraren gainean garatu ziren, espaloien ordez kanalak erabiliz eta barkuz bakarrik ibili zitekeelarik. Merkataritzak egoera honetan ezin izango dela garatu eman dezake, herritarrentzako espaloi eta aparkalekurik gabe.

Hala ere, kanalen bidez, egoera honetan txalupa bidezko merkataritzaren aldeko apustua egin zuten pertsonak izan ziren. Praktika honek bizirauteko beharrezkoa den merkataritza bat sortu du, kotxerik heltzen ez den lekuetara eta bide batez turisten bultzadarekin gorakada handia izan dute uraren gaineko merkatu hauek.

Merkatu flotante hauek ez dira Tailandian bakarrik existitzen, ohikoa da Asiako herrialdeetan etxeak ere uraren gainean dituzten lekuetan honelako merkatuak izatea. Hala ere, herrialde honetako merkatuak dira ezagunenak mundu mailan.

TAILANDIAKO URAREN GAINEKO MERKATU BATZUK

Merkatu flotanteak egurrezko txalupa txikiekin eginda daude, fruta, barazki eta edozein motatako produktuz beteta, emakumeek gidatuak bertako ohiko baserritarren arropa urdinez jantziak, forma konikodun ohiko txapelaz lagundurik.

Turistek gehien bisitatzen dituzten merkatu flotanteak hauek dira:
  • Damnoen Saduak-eko merkatua: Bankoketik 80 kilometro hego mendebalderantz kokatua. Ospetsu eta handienetako bat da.

  • Tha Kha-ko merkatua: Damnoen Saduak-etik 10 kilometrotara, asteburuetan bakarrik funtzionatzen du.

  • Bank Khu Wiang-eko merkatua: Nonthaburiko probintzian dago. Bertara monjeak joan ohi dira herritarrei limosna eskatzera. Merkaturik goiztiarrena da, ateak goizaldeko 4retan irekitzen dituelarik.
MERKATARITZA ESPEKTAKULUA

Merkatu flotanteak, uraren gaineko merkatuak baino zerbait gehiago dira, gure begietara espektakulua dira. Merkatu berari, produktu exotiko, kolore, usain, forma eta testura arraroez gain, ingurua batzen zaio; “establezimendu” gabeko komertzio bat baina milaka postu txiki mugikorrekin, uretan bezeroen bila dabiltzanak, tratuak itxiz, produktuak trukatzen eta ordaintzen. Guztia aktibitate komertziala duen mostradore likido baten gainean.

EGILEA:
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua

ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
















iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina