Munduko Merkataritza-guneak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Munduko Merkataritza-guneak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2012(e)ko otsailaren 16(a), osteguna

Munduko Merkataritza-guneak

MUNDUKO MERKATARITZA-GUNEAK
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Herrialde bakoitzak, eskualde bakoitzak, giza talde bakoitzak bere kulturaren arabera, bere sinesmenen arabera, bere produktuen arabera edo bere ezaugarri propioen arabera merkatu propio eta berezia sortu du. Merkatu batzuk oso gure kaleetan ikusten dugun modukoak dira, nahiz eta oso urrun egotea edo sortu duen kultura oso desberdina izan arren. Baina badaude munduan oso desberdinak diren merkatuak.

Gaur egun globalizazioaren esker merkatu xelebre hauek ezagutzeko aukera daukagu. Merkatu desberdinak, exotikoak, bitxiak baina aldi berean berdinak, topagune eta erosteko guneak baitira.

Hona hemen Munduko Merkataritza-gune batzuk:






EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

2012(e)ko otsailaren 1(a), asteazkena

Munduko merkataritza-guneak: Tailandiako Merkatu Flotanteak

TAILANDIAKO MERKATU FLOTANTEAK
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Lema batek zioen “merkataritza non bizitza han”. Esaldia ez dago gaizki eta badauka bere sentsua, baina hobeto esateko modu bat aurki genezake: “bizia dagoen lekuan merkataritza dago”. Zergatik? Merkataritza azaltzeko aukera dagoen bakoitzean agertzen delako, baldintza onak agertzen direnean beti egongo da ekintzaileren bat merkataritza sortzeko aukera ikusi eta aurrera egiten duena.

Hau da Tailandian gertatzen dena. Herrialde honetako herrixka asko uraren gainean garatu ziren, espaloien ordez kanalak erabiliz eta barkuz bakarrik ibili zitekeelarik. Merkataritzak egoera honetan ezin izango dela garatu eman dezake, herritarrentzako espaloi eta aparkalekurik gabe.

Hala ere, kanalen bidez, egoera honetan txalupa bidezko merkataritzaren aldeko apustua egin zuten pertsonak izan ziren. Praktika honek bizirauteko beharrezkoa den merkataritza bat sortu du, kotxerik heltzen ez den lekuetara eta bide batez turisten bultzadarekin gorakada handia izan dute uraren gaineko merkatu hauek.

Merkatu flotante hauek ez dira Tailandian bakarrik existitzen, ohikoa da Asiako herrialdeetan etxeak ere uraren gainean dituzten lekuetan honelako merkatuak izatea. Hala ere, herrialde honetako merkatuak dira ezagunenak mundu mailan.

TAILANDIAKO URAREN GAINEKO MERKATU BATZUK

Merkatu flotanteak egurrezko txalupa txikiekin eginda daude, fruta, barazki eta edozein motatako produktuz beteta, emakumeek gidatuak bertako ohiko baserritarren arropa urdinez jantziak, forma konikodun ohiko txapelaz lagundurik.

Turistek gehien bisitatzen dituzten merkatu flotanteak hauek dira:
  • Damnoen Saduak-eko merkatua: Bankoketik 80 kilometro hego mendebalderantz kokatua. Ospetsu eta handienetako bat da.

  • Tha Kha-ko merkatua: Damnoen Saduak-etik 10 kilometrotara, asteburuetan bakarrik funtzionatzen du.

  • Bank Khu Wiang-eko merkatua: Nonthaburiko probintzian dago. Bertara monjeak joan ohi dira herritarrei limosna eskatzera. Merkaturik goiztiarrena da, ateak goizaldeko 4retan irekitzen dituelarik.
MERKATARITZA ESPEKTAKULUA

Merkatu flotanteak, uraren gaineko merkatuak baino zerbait gehiago dira, gure begietara espektakulua dira. Merkatu berari, produktu exotiko, kolore, usain, forma eta testura arraroez gain, ingurua batzen zaio; “establezimendu” gabeko komertzio bat baina milaka postu txiki mugikorrekin, uretan bezeroen bila dabiltzanak, tratuak itxiz, produktuak trukatzen eta ordaintzen. Guztia aktibitate komertziala duen mostradore likido baten gainean.

EGILEA:
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua

ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
















Munduko merkataritza-guneak: Istambuleko Bazarrak

ISTANBULEKO BAZAREAK
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Istanbul arrazoi askorengatik hiri bakarra da. Kultur eta zibilizazioen arragoa, mendeetan Asia eta Europako zubi izan da.

Hiriaren turismo interes guneen artean bazarrak aurkitzen dira. Egunero, hainbat erosle ibiltzen dira, baita hainbat turista ere. Bertan erakargarritasun berezi bat aurkitzen dute, koloreengatik, produktuengatik, negozioak egiten dituzten moduagatik, bizirik dagoen merkatuak eskaintzen duen ikusgarritasunarengatik, bizirik dagoela eta bizirik jarraitu nahi duela aldarrikatuz.

Hirian hainbat bazar daude baina ezagunenak Bazar Handia eta Espezieen Bazarra dira.

Bazar Handia:
Bere izena turkieraz KapaliÇarsi da eta hiriko bazarrik handiena dela baieztatu daiteke bere 45 000 metro karratuko estrukturarekin, 64 etorbide eta kale, 16 patio eta 3600 denda dituelarik gutxigorabehera. 22 sarrera dituen leku itxi bati buruz ari gara, XV. mendetik zabalik dirauen zentro komertzial bat da. Egunero (astelehenetik larunbatera, igandetan dendak itxi egiten dira) 250 000 eta 400 000 pertsona artean ibiltzen dira. Eskaintza komertziala oso bariatua eta zabala da, baina turistentzat interesgarriena alfonbren postuak, larru zein metalezko artisautza, urregintza eta bitxigintza izan daitezke beste postuak gutxietsi gabe.

Kolore eta eszena hauek Sherezaderen Mila eta bat gau-ko kontakizunen garaietara garamatzate eta eraikin eta postu hauek kontakizun haiek gogorarazten dizkigute.

Gainera, erosketak egiteko unean espektakuluak jarraitzen du, “regateoa” prezioa jartzeko modua baita. Guztiarengatik negoziatzen da, alfonbra, poltsa, belarritakoengatik...Oso ezberdina da mendebaldeko kulturatik datozen pertsonentzat, baina ez “regateatzea” ia ofentsibontzat hartu dezake dendariak.

Bazar Handia bisitatzeak denbora eskatzen du, paseatzeko, kurioseatzeko, prezioak alderatzeko eta erosteko, negoziazioak denbora eramaten baitu eta are gehiago merkatariak tratua itxi eta eskertzeko harrerarekin te batera gonbidatzen bazaitu. Hizkuntzarengatik ez zaitez ikaratu, Bazar Handian komertzioaren hizkuntzan hitz egiten da, mundu guztian ulertzen den hizkuntzan.

Espezieen Bazarra:
Bazar hau, Egiptiar Bazarra izenez ere ezagutzen da. Bazar Handia baino askoz txikiagoa da (90 denda gutxi gorabehera) eta bertan begi bistakoa denez sukaldatzeko espezieak saltzen dira. Hauekin batera, ohiko produktu gastronomikoak aurki daitezke, hala nola: frutak, gozoak, gaztak eta fruitu lehorrak.

Bazar Handia bezala, Espezieen Bazarrak historia luzea dauka, XVII. mende hasieran sortu zen, Istanbul munduko merkataritzarentzako ate garrantzitsu bat zen garaian Europa eta Ekialde Urruna batuz.

Establezimendu honetara bisita egitea zentzumenentzat opari bat da, kolore eta usainek mendebaldeko gizarte honetan ohituta ez gauden sentsazioak zabaltzen baitizkigute.

Eta berriro negoziazioa, erosketa negoziazio gabe ez baita ulertzen, turkiarren eta mundu musulmandarraren berezitasunetako bat da. Zergatik? Merkataritza ez delako erosketa eta salmenta hutsa, hori baino gehiago delako, gozatzea, bizitzea, estimatzea...da. “Regateoak” erosketa unea abentura batean bilakatzen du sentsazioz betez, animatzen duen esperientzia da eta komertzioa dinamizatzen du.

Istanbulgo bazarrak merkataritza espektakuluak dira, eguneroko aktibitate bat baina oso berezia aldi berean. Istanbulen bizi den pertsona batentzat bere egunerokotasuna da, mendebaldeko batentzat ordea bisitatu eta ikusi beharrekoa den errepresentazio bat, merkataritza espektakulua.

EGILEA:
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua

ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
















Munduko merkataritza-guneak: RODEO DRIVE (Los Angeles)

RODEO DRIVE: ABERATSENTZAKO DENDAK
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Beberly Hills-eko auzo glamourdun honetan auzoa baino ia ezagunagoa den kale bat existitzen da, Rodeo Drive kaleari buruz ari gara, auzoa bezala oso glamourosoa den kaleari buruz. Beste hiri batzuetan “urrezko mila” existitzen bada, hemen “diamantezko mila” existitzen dela ezan dezakegu, esklusiboak diren hainbat luxuzko denda kontzentratzen baitira kale horretan.

Aberatsak diren pertsonentzat bereziki egindako zentro komertziala, erosterako orduan prezioari begiratzen ez dioten pertsonentzat egina eta luxua ia beharrizan bat den pertsonentzat da. Rodeo Drive gehiegizkokeriaren ispilua da, luxuzko kotxeak, limusinak, Hollywood-eko izar handiak, Cartier, Prada edota Versace bezalako poltsa dotoreak. Krisiek txantxa diruditen gune komertzial bat.

Rodeo Drive 70.eko hamarkadan garatu zen merkataritza gune bezala eta Santa Monica eta Wilshire-eko Boulevarden artean luzatzen da, gaur egun Estatu Batuetako metro karratuko salmenta bolumen gehien dituen lekua da. Aberatsentzako merkatua da, eta antza denez dendan sartzen zaren momentuan gogoratzen dizuten gauza bat da, Pretty Woman-en eszena batean ikusi ahal izan genuen bezala.

Esan behar da Rodeo Drive ez dela ohiko erosketak egiteko leku bat. Bere kaleetatik gehienbat bi motatako pertsonak pasatzen dira: turistak eta erosleak. Lehendabizikoak oso erraz antzeman daitezke milaka kamara soinean dituztelarik, bigarrenak eros ahalmen handia duten jendeak betetzen du, “aberatsa eta ospetsua” den jendeak, esklusibitatea atsegin duen jendeak. Bestalde, diru guztia xahutu eta kapritxo bat eman nahi duen pertsonak ere ikus daitezke egun batez pertsona oso garrantzitsua sentiaraziz.

Rodeo Drive ez da turistek eros dezaketen leku bat, baina bisitatu behar den merkataritza zentro bat da, munduan bakarra baita.

EGILEA:
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua

ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
















2012(e)ko urtarrilaren 13(a), ostirala

Munduko merkataritza-guneak: LONDRES

LONDRESEKO MERKATUEN XARMA
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Historian zehar hainbat hirik garrantzi esanguratsua izan dute gizakiarentzat eta bada bat, beste batzuen artean, mendeak igaro arren beti jendea erakarri izan duena: London. Industri Iraultzaren motor, munduko finantza lekurik garrantzitsuenetarikoa eta merkatari askoren parada. Gaur egun hala ere ezin ahaztu Londresen diru iturri oparoenetako bat: turismoa eta horrekin batera datorren erosketa kontsumoa.

Azken urteetan asko hedatu dira asteburuan hegaldi merkeei esker 2-3 egun aprobetxatu asmoz txango labur batez Londresera erosketak egitera joaten diren jende kopurua.

Eta ez da gutxi ez hiri honek eskeintzen duena: merkatu xumeenetik luxuzko merkataritza zentro handietan ibili baitzaitezke. Hiri kosmopolita honetako merkatu garrantzitsuenetan zentratuz, hona hemen egun batzuk galtzeko afera izan eta bertako merkatuetako giroa ezagutzeko gogoak izan ezkero aurki ditzakezun aukera esanguratsuenak:
Portobello Road: Munduko antikuarioen merkaturik handiena izango da segur aski. 1500 saltzaile baino gehiago aurki ditzakezu. Merkatu xelebre hau larunbatetan egiten dute baina aste osoan zehar auzoko fruta eta barazki saltzaileen bizitasuna senti daiteke (ordutegia: 10etatik 17etara) .Bere sorreran, hau da, XIX.mendean, auzoa fruta freskoaren merkatua izan zen. Bestalde Notting Hill bezalako pelikulek auzoari ospea ematen lagundu diote ezbairik gabe.

Camden town: Hiriko iparraldean kokatua, bertara heltzean leku oso desberdin batean zaudela ohartu zaitezke. Gaur egungo gizarteko loturetatik at dagoen auzoa dela esan daiteke eta bertan bizi den jendea gehienbat ikasleak eta atzerritarrak izan ohi dira, gainera jendetza andana jasotzen duen auzoa da. Merkatu honetan edozein aurki daiteke: liburuak, artisautza, bitxiak, altzariak, arropa zein produktu exotikoak kasu. Igandeetan irekitzen dute, hala ere, auzoko dendak aste osoan zehar irekiak aurkitzen dira.

Covent Garden: XVII.mendean fruta eta barazki merkatua zen. Hasieran leku ireki bat zen eta Londreseko lehen plaza izan zen. XIX.mendean hiru merkatu estali egin zituzten eta mende horretako amaieran merkatua Tamesis hegoaldera mugitu zuten. Horrela auzoari giro berri eta mediterranear kutsu bat eman zitzaion erosketa leku dotoreak sortuz. Auzoko merkatuan Camden-en bezela, hainbat gauza aurki ditzakezu: bitxiak, traste zaharrak, arte-lanak, moda, osasunarentzako produktuak zein etxerako produktuak. Egunaren arabera denda batzuk edo beste batzuk aurkituko dira zabalik. Gainera kaleko artistaz josita egoten dira merkatu inguruak giro ezin hobe bat sortuz.




Hiru merkatu hauek, esanguratsuenak baino ez dira merkatuz josita dagoen hiri miresgarri honetan. Beraz, aukera izanez gero, ez galdu denborarik eta aprobetxatu Londreseko merkataritzaz gozatzeko.


EGILEA:
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua

ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN: