2012(e)ko otsailaren 10(a), ostirala

Apple Store: Denda guztiek izan nahi dutena

MERKATARITZA TXIKIAREN FENOMENOAK APPLE STORE DU IZENA
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

10 urte pasatu dira Apple informatika dendak ezagunak bere lehendabiziko dendako ateak ireki zituenetik. Sasoi hartatik gaur egun arte 400 establezimendu inguru ireki dituzte mundu guztian merkatari orok amestuko lituzkeen izugarrizko zifrak eskainiz.

SALMETA ERREKORRAK
Apple-ren salmenta datuak izugarriak dira, lokal bakoitzak 38 milioi euro fakturatzen ditu batez beste urtean. Denda bakoitzaren tamaina gutxi gorabehera 780 metrokoa dela kontutan hartuz, ia 40 000 euroko salmentak dituzte metro karratuko!

Denda normalek zifra hauekin amestu bakarrik egin dezakete. Tiffany´s denda ospetsuak orain dela gutxira arte zeukan errekorra ere gainditu egin dute.

KOPIATU EZIN LITEKEEN NEGOZIOA
Zoritxarrez, Apple denden negozio modeloa beste komertzioetara esportatzea oso zaila da, bere gauzarik garrantzitsuena produktuko diferentziazioa baita. Produktu esklusibo eta oso prezio altukoak dituzte, Macintosh ordenagailuak, iPod-ak, iPhone-ak eta iPad-ak dituztelarik beste osagarri eta software-ekin batera.

Galdera hurrengoa da: Apple produktuak beste dendetan eta interneten auki daitezkeen arren, zergatik saltzen dute hainbeste Apple-en denda fisikoek? Zergatik bidaiatzen du jendeak ehunka kilometro eta orduak irauten dituzten ilara luzeak itxaron, beste leku batean prezio berdinean eros dezaketen objektu batengatik?

ESPORTATU DAITEZKEEN IDEIAK
Erantzuna sentsazioan dago. Apple produktuen eroslearentzat ez da berdina edozein dendatan erostea edo Apple-en denda batean, hauetan esperimentatu nahi den magia bizitzen baita. iPod bat eskuratzen duen pertsonak ez du aparatua bera bakarrik nahi, mundu esklusibo, berezi eta ia magiko bateko parte dela sentitu nahi du, eta hori Apple Store-n erosiz hobeto lortzen du.

Sentsazioak eskaintzeko sortu eta diseinatu zirelako Apple dendak gertatzen da efektu hau. Lokalen diseñuaren prozesua oso zaindua izan zen, proba eta entsegu asko egin ziren lortu nahi zen efektua eskuratu arte. Lehendabiziko helburua produktua erakustea zen, banaketak pertsonak produktuengana gerturatzen lagundu behar zuen aparatuak ikusi, ukitu sentitu eta probatzeko. Puntu honetatik aurrera establezimenduko elementu guztiak diseinatu ziren, lokalaren kanpoko aldea eta saltzaileak barne.

Hau da Apple dendetatik kopiatu daitekeen ideia, nahitaezkoa da establezimenduaren diseinua zaintzea guk nahi dugun helburua lortzeko. Komertzioaren kargu egiten den pertsonak bakarrik daki zer eskeini nahi dion bezeroari eta bera izan behar da lokala diseinatu behar duena. Dekorazioan aditua den pertsona batek lagun zaitzake, baina gehienbat komertzioak behar duena materializatzen, ezin daiteke dena dekoratzaileen esku utzi, azken finean, ez dira merkatariak.

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
















iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina