2012(e)ko otsailaren 28(a), asteartea

Fashion Window: Erakusleihoak benetan saltzen duenean

PAYPAL-EK FASHION WINDOW ERAKUSLEIHO INTERAKTIBOA AURKEZTEN DUN
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

PayPal enpresa internet bidezko ordainketetan espezializatua da eta eBay subasta etxearena da. Berriki, telefono bidez erakusleihotik bertatik erosi ahal izateko teknologia berri bat aurkeztu dute.

Dispositiboa Fashion Window deitzen da eta konektatzen den edozein pertsonari dendaren katalogora sartzen usten dio, produktu eskuragarrien artean, zure erosketa egin eta ordaindu dezakezu, dena zure telefono mugikorretik. Onena dispositiboak 24 ordu funtzionatzen dituela da, beraz erakusleihoak saltzen jarraitzen du denda itxi ostean ere.

Nola funtzionatzen du?

Dendan Fashion Window bat izateko merkatariak ordenagailu bat eta proiektore bat izan behar ditu. Pelikula fin bat ere erosi beharko du, 3M-k garatua, erakusleihoan jartzen dena eta pantaila hologafrika bat bihurtzen da.

Bezeroak oraindik errezago dauka, smarthphone bat izatearekin nahikoa du eta Screach aplikazioa jaitsi.

Fashion Window batera hurbiltzean, bezeroak mugikorra erakusleihora konektatu behar du eta hau martxan hasiko da. Guztia mobilez maneiatuz, dendako produktu ezberdinak erakusleihoan proiektatuko dira 3D dimentsioan bere datu guztiekin: neurria, prezioa... Behin produktua edo produktuak aukeratuz,ordaintzea besterik ez da gelditzen, mugikorretik bertatik eta PayPal teknologiaren bidez.

Zenbat balio du?

Ekipamendu hau jartzearen kostua 2000€-takoa dela estimatzen da. Ordenagailuaren erosketa, proiektorea, pelikula transparentea eta software-aren konfigurazioa kostuen barruan sartuz.

Nola entregatzen dira produktu salduak?

Errazena, bezeroa dendatik pasatzea da jada prestatutako bere produktuaren bila. Bezeroak denbora aurrezten du eta komertzioak efizientzian irabazten du eta gainera bisita erosketa borobiltzeko erabiltzen badu, askoz hobe.

Zertarako balio dezake?

Begi bistakoa da bere lehenengo funtzioa gehiago saltzea izango litzatekeela. Bezeroei erosteko aukera eskeintzen zaie denda itxita egon arren. Erakusleiho aurretik pasatzen den norbait produktu batengatik erakarrita senti daiteke edo erosteko gogoak izan ditzake baina une horretan ezin badu, gogo hori hotzitu egin daiteke edo pertsona hau beste komertzio batetara joan daiteke.

Fashion Window-aren beste abantaila bat, erakusleihoak produzitzen duen atrakzioa da, bezeroak erabiltzen duen bitartean merkatariak mugimenduan dagoen erakusleiho bat baitu eta gainera 3 dimentsiotan. Establezimenduko produktuak errazago ikus litezke eta erakargarriagoak dira. Desabantaila bakarra bezero bakarra konektatu daitekeela da Fashion Window bakoitzeko.

Zer saldu daiteke Fashion Window-ean?

Produktu guztiak eskaini daitezke 3 dimentsiotako erakusleiho honetan, baina produktu batzuk ikusgarriago agertzeko ere balio dezake. Kasu guztietan, katalogo handiegi bat ez jartzea gomendatzen da. 30 produktu inguru jartzea nahikoa da eta gainera promozio berezietarako, produktu berrien aurkezpenerako, eskaintza berezietarako...erabil daiteke.

Nola lortzen da?

Fashion Window bat izateko PayPal-ekin kontaktuan jarri eta eskaera bat egin behar da, Europan dagoeneko erabilgarria da.

Bideo honetan Fashion Window-ak nola funtzionatzen duen ikus dezakegu (ingelesez).


EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
















iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina