2012(e)ko urtarrilaren 13(a), ostirala

Munduko merkataritza-guneak: LONDRES

LONDRESEKO MERKATUEN XARMA
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Historian zehar hainbat hirik garrantzi esanguratsua izan dute gizakiarentzat eta bada bat, beste batzuen artean, mendeak igaro arren beti jendea erakarri izan duena: London. Industri Iraultzaren motor, munduko finantza lekurik garrantzitsuenetarikoa eta merkatari askoren parada. Gaur egun hala ere ezin ahaztu Londresen diru iturri oparoenetako bat: turismoa eta horrekin batera datorren erosketa kontsumoa.

Azken urteetan asko hedatu dira asteburuan hegaldi merkeei esker 2-3 egun aprobetxatu asmoz txango labur batez Londresera erosketak egitera joaten diren jende kopurua.

Eta ez da gutxi ez hiri honek eskeintzen duena: merkatu xumeenetik luxuzko merkataritza zentro handietan ibili baitzaitezke. Hiri kosmopolita honetako merkatu garrantzitsuenetan zentratuz, hona hemen egun batzuk galtzeko afera izan eta bertako merkatuetako giroa ezagutzeko gogoak izan ezkero aurki ditzakezun aukera esanguratsuenak:
Portobello Road: Munduko antikuarioen merkaturik handiena izango da segur aski. 1500 saltzaile baino gehiago aurki ditzakezu. Merkatu xelebre hau larunbatetan egiten dute baina aste osoan zehar auzoko fruta eta barazki saltzaileen bizitasuna senti daiteke (ordutegia: 10etatik 17etara) .Bere sorreran, hau da, XIX.mendean, auzoa fruta freskoaren merkatua izan zen. Bestalde Notting Hill bezalako pelikulek auzoari ospea ematen lagundu diote ezbairik gabe.

Camden town: Hiriko iparraldean kokatua, bertara heltzean leku oso desberdin batean zaudela ohartu zaitezke. Gaur egungo gizarteko loturetatik at dagoen auzoa dela esan daiteke eta bertan bizi den jendea gehienbat ikasleak eta atzerritarrak izan ohi dira, gainera jendetza andana jasotzen duen auzoa da. Merkatu honetan edozein aurki daiteke: liburuak, artisautza, bitxiak, altzariak, arropa zein produktu exotikoak kasu. Igandeetan irekitzen dute, hala ere, auzoko dendak aste osoan zehar irekiak aurkitzen dira.

Covent Garden: XVII.mendean fruta eta barazki merkatua zen. Hasieran leku ireki bat zen eta Londreseko lehen plaza izan zen. XIX.mendean hiru merkatu estali egin zituzten eta mende horretako amaieran merkatua Tamesis hegoaldera mugitu zuten. Horrela auzoari giro berri eta mediterranear kutsu bat eman zitzaion erosketa leku dotoreak sortuz. Auzoko merkatuan Camden-en bezela, hainbat gauza aurki ditzakezu: bitxiak, traste zaharrak, arte-lanak, moda, osasunarentzako produktuak zein etxerako produktuak. Egunaren arabera denda batzuk edo beste batzuk aurkituko dira zabalik. Gainera kaleko artistaz josita egoten dira merkatu inguruak giro ezin hobe bat sortuz.




Hiru merkatu hauek, esanguratsuenak baino ez dira merkatuz josita dagoen hiri miresgarri honetan. Beraz, aukera izanez gero, ez galdu denborarik eta aprobetxatu Londreseko merkataritzaz gozatzeko.


EGILEA:
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua

ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
















iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina